Bertsolari 122

Page 10

KANPOTIK

HITZEN BOTEREA TESTUA: ELENA CABALLERO VILLANUEVA, LA BASU. RAPLARIA

Zergatik ez zen sekula zer esan jakin gabe geratzen?

90eko hamarkada erdialdean rapa ezagutu nuen.

Zenbat hitz zituen buruan?

Gogoan dut lagun batek gaizki grabatutako kasete bat utzi zidala. Hasiera-hasieratik erabat maitemindu ninduten bonbo eta kutxa batzuk entzuten ziren zinta hartan. Ingelesez kantatzen zuten, baina melodia eta jarrera hura… beste maila batean zegoen.

Zergatik ziren beti gizonak? Emakumeek ez zuten hori egiten? BERTSOLARI BAT ENTZUN NUEN LEHEN ALDIAN, NI OSO TXIKIA NINTZEN, ETA BENETAN TXUNDITUTA GERATU NINTZEN MELODIAK A CAPELLA ABESTEN ZITUEN ETA ISTORIOAK KONTATZEN ZITUEN GIZON SERIO HURA ENTZUTEAN. Are handiagoa izan zen sorpresa, aitak onartu zidanean letrak ez zituela aurrez idazten eta une horretan bertan asmatzen zituela…

Beti izan nintzen irakurtzea eta idaztea maite zuen neska ipurterrea. Milaka istorio idazten nituen nire koadernoetan, eta ez nizkion inori erakusten, lotsa ematen zidalako. Baina botere hori istorioak kontatzeko erabiltzen nuen. Nire herriko liburutegian ipuin lehiaketa bat antolatu zuten behin, eta izena eman nuen. Han eman zidaten jaso nuen lehen saria, eta horrek idazten jarraitzera animatu ninduen.

Nola zen hain azkarra gizon hori? Nola topatu zezakeen esaldi perfektua hain denbora laburrean?

Konturatu nintzen erritmo horietan nire istorioak sartuz gero… rapa izango zela! Edo hip hopa! Edo zinta horietan entzuten nuen hori… Hor hasi nintzen hitzekin eta melodiekin jolasten, primeran pasatzen nuen inprobisatzen eta nire istorioak kontatzen. Bat-batean gogoratu nuen nola aitak kontatu zidan bertsolari hark inprobisatu egiten zuela… Ni ere hori egiten ari nintzen, baina nire erritmoa askoz ere bortitzagoa zen, eta une batzuetan kantatu eta dantzatu ere egin nezakeen.

Milaka istorio idazten nituen nire koadernoetan, eta ez nizkion inori erakusten, lotsa ematen zidalako. Baina botere hori istorioak kontatzeko erabiltzen nuen. 8


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.