Bertsolari 118

Page 12

KANPOTIK

TXIKITATIK BERTSOZALE TESTUA: OIER SANJURJO MATÉ (OSASUNA FUTBOL KLUBEKO JOKALARIA)

BERTSOLARITZA GUSTUKOA IZAN DUT TXIKITXIKITANDIK. HERRIKO IKASTOLAN, LIZARRA IKASTOLAN, JASO NITUEN LEHEN SENTSAZIOAK. 80ko hamarkadan hasita zegoen jada bertsolaritza jarduna Nafarroako ikastoletan. Garai hartan, Nafarroako Euskara Zerbitzuak bertsolaritza sustatzeari ekin zion Ikastolek hala eskatuta, eta joan zen mendearen azken bi hamarkadetan halaxe gauzatu zen, bertsolaritzari indarra emanez.

zituztela, Pello Etxaniz izanik Euskara koordinatzailea Ikastolan eta, aldi berean, bertsolaritza bultzatzailea. 1011 urte nituela, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, gogoan daukat bertsopaper lehiaketan partaide izan nintzela, eta zonaldeko hirugarren saria jaso nuela ere. Dibertigarria zen guretzat hitz-jolasean aritzea. Bertsolaritza komunikazio tresna da zalantzarik gabe, eta kulturaren —euskal kulturaren— garraiobidea. Gai bati heldu behar zaio eta horri erantzuna emateko hainbat

Lizarran bi bertsolari aritu ziren urte haietan lanean, Lontxo Arburuza eta Joxema Leitza, hain zuzen ere. Hori bai, irakasleak ere laguntzaile

baliabide erabili behar dira, aldi berean kontuan izanik neurria, errima, oina, doinua… Benetan zaila eta miresgarria. Horrek guztiak transmititzen didana da euskal poesiak eta euskararen hiztegiak daukaten aberastasun itzela, eta baita ere jendeari, entzuleriari, eragiten dioten zirrara eta erakustaldia, jai eta umore oneko giroan askotan, beste zenbait emozioz gain. Hamabost urte nituela, etxekoekin, Donostiako Anoetan Euskal Herriko Txapelketako finalean egon nintzen. Giro aparta, belodromoa lepo betea, jardunaldi gogoangarria. Gozatu egin genuen… eta Andoni Egaña, txapeldun (2001). Lizarran antolatu den bertso saioren bat edo bestean ere ikusle eta entzule moduan parte hartu izan dut. Halaber,

Lizarran antolatu den bertso saioren bat edo bestean ikusle eta entzule moduan parte hartu izan dut. Halaber, Lizarrako bertso eskolan partaide izan naiz (2012-2014), Iruñera bizitzera joan nintzen arte. Gogoan dut koplak abestu nituela ere Santa Agedako jaialdian bertso eskolako kideekin batera. 10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.