Kili-Kiliak

Page 13

Berandu da, eta amak Ira deitzen du oheratzeko. —Ira, bada ohera joateko ordua. Egizu txiza, hortzak eta eskuak garbitu, distiratsuak utzi arte. «Ja, hori uste duzu, ez ditut eskuak garbituko, magia galduko dudalako», pentsatzen du Irak komunera doan bitartean. Behin ohean, amak muxu bat ematen dio eta mahaitxoko argia piztuta uzten dio. Gaurkoan ez da ipuinik egongo, ama oso lanpetuta baitago. Irak, gaur ikasitako guztiagatik aztoratuta, ezin du lorik egin. Eskuak magiaz beterik sentitzen ditu, eta arretaz behatzen ditu airean jira-biraka beraiekin jolasten duen bitartean. Bere eskuek forma arraru bat marrazten dute izaretan. Bat-batean, tximeleta bat agertzen da, bere ohean zehar hegan egiten duena. —Harrapatu behar dut!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.