KOLDO MITXELENA SARIA 25. edizioa (2014)

Page 1

DONOSTIAKO ESKOLARTEKO LITERATUR LEHIAKETA KOLDO MITXELENA SARIA 25. edizioa (2014)


Š Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua LG: SS-658-2014 Fotokonposizioa eta inprimaketa: antza komunikazio grafikoa


Aurkezpena Koldo Mitxelena Eskolarteko Literatur Lehiaketa 25. ediziora iritsi da aurten, eta benetan pozgarria da horrelako ibilbide luzea egin duen lehiaketa hau osasuntsu eta emankor dagoela ikustea. 25 urteotan, literatur lehiaketa honen helburuak izan dira haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea. Ibilbide luze horretan parte hartu duten haur eta gaztetxo asko eta asko helduak dira dagoeneko, eta seguru gaude maitasun handiz gogoratzen dutela lehiaketa, saridunak izan zirenek batik bat. 25 urteko uztak sona handiko izen batzuk utzi dizkigu, besteak beste, literaturan Harkaitz Cano eta bertsolaritzan Gaztelumendi anaiak, baina kontuan hartu behar da euskaraz sortzeko, idazteko eta irakurtzeko ohitura zabaltzeko baliagarria izan dela batez ere. Lehiaketak, 1990ean abian jarri zenetik, 6-18 urte bitarteko haur eta gazteen lanak jaso ditu modalitate ezberdinetan: komikia, ipuina, olerkia, bertsoa, antzerki gidoiak, gutuna... Guztira 27.765 lan epaitu dituzte gurekin batera bidea egin duten epaimahaikide guztiek. Haur eta gaztetxoen lan gehienak ikastetxeen bidez iritsi zaizkigu, baina baita beste leku batzuetatik ere, edo beraiek zuzenean ekarrita Euskara Zerbitzura. Ikastetxeei dagokienez, horien parte hartzea oso garrantzitsua izan da urte hauetan guztietan. Oinarriak haiek zabaldu dituzte gehienbat, eta baita ikasleak animatu parte hartzera ere. Haien lana eskertu nahiko genuke biziki. Aurtengo edizioan komikia, ipuina, olerkia eta bertsoa dira eskaini diren modalitateak, “Hezkuntza denontzatâ€? gaiaz gain. Guztira 1720 lan jaso dira, hain zuzen ere, 817 komiki, 56 olerki, 435 ipuin eta 412 bertso. Adin tarterik parte hartzaileena, azken urteetan bezalaxe, 10-12 urte bitartekoa izan da. Aurre epaimahaian Donostiako ikastetxeetako irakasle edo irakasle izandako 12 lagun izan ditugu: IĂąaki Agirresarobe, Josu Aranbarri, Juani Azurmendi, Josune Erkizia, Bittor Fernandez, Ana Garin, Angel M. Gonzalez, Oihana Hernandez, Kontxi Mandiola, Lourdes MuĂąoz, Mikel Rodriguez eta Sole Unanue.

3


Aurkezpena Epaimahaian, aldiz, urteetan lehiaketan ibili diren zazpi lagunek jardun dute: Pello Mari A単orga, Yolanda Arrieta, Joxerra Gartzia, Inazio Mujika, Antton Olariaga, Arantza Urretabizkaia eta Itziar Zubizarreta. Liburuxka honetan 25. edizioan saritutako lanak bildu ditugu, 21 guztira. Amaieran, epaimahaiaren aipamen berezia merezi izan duten lanen zerrenda argitaratu dugu, edizio honetan parte hartu duten 31 ikastetxeen izenekin batera. Aurrera begira, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskararen normalizazioa buruan duela, euskara eta literatura sustatzen jarraituko du, eta beste horrenbeste edizio opa dizkio Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketari. Mila esker guztioi eta 26. edizioan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat

Donostian, 2014ko maiatzaren 18an Udal Gobernuko Kultura eta Euskara arduraduna Nerea Txapartegi Madariaga

4


Aurkibidea A KATEGORIAKO LAN SARITUAK (LHko lehen zikloa, 6-8 urte) 7 AINARA ETA LAGUN. Malen Urtxegi Fernandez 8 ARRAINA ETA KOKODRILOA. Galder Charon Alvarez 9 ZUGARRAMURDIKO KOBAZULOAK. Noa Baz Alfonso 10 B KATEGORIAKO LAN SARITUAK (LHko bigarren zikloa, 8-10 urte) 11 O-O! R.I.P. Josu Odriozola Etxaniz 12 ARRAINAK ETXE BERRI BATERA. Saioa Garcia Gato 13 MAISU TXIKIA. Aritz Lersundi Jimenez 14 C KATEGORIAKO LAN SARITUAK (LHko hirugarren zikloa, 10-12 urte) 15 EHIZTARIA EHIZATUA. Aritz Muruzabal Alfonsi 16 BERRIRO NAHIKO NUKE SINISTU... Amaia Antunez Elorza 17 GOL HILTZAILEAK. Nora Estala Ortega 18 NIRE OPORRAK. June Azpiazu Nosellas 23 FUERTEBENTURAKO HONDARTZAK. Eguzki Aginagalde Huitzi 24 D KATEGORIAKO LAN SARITUAK (DBHko lehen zikloa, 12-14 urte) 25 BIZITZA. Ander Sanchez Rey 26 HACKERRAK. I単igo Lizarribar Imaz 28 BAZEN BEHIN... Miren Agirregomezkorta Iza 32 E KATEGORIAKO LAN SARITUAK (DBHko bigarren zikloa,14-16 urte) 37 ESKUBIDEAK. I単igo Alvarez Aguado 38 FANTASIA BAT. Itziar Lamarka Arrizabalaga 39 RADHIKA. Mirari Etxeberria Guerrero 41 AMETS GAIZTOA. Unai Azpiroz Iztueta 43 F KATEGORIAKO LAN SARITUAK (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa 16-18 urte) 45 HEZKUNTZA DENONTZAT. German Telmo Eizaguirre Suarez 46 GABRIELEN ISILEKOA. Ainhoa Merino Crespo 50 EGIAK AGERIAN. Jokin de Miguel Salaberria 56 Sarituen zerrenda

59

Aipatuen zerrenda

60

Parte hartu duten ikastetxeen zerrenda

64

5



A Kategoriako kategoriako lan sarituak LHko LHkoLehen lehen zikloa (6-8 urte)


Komikia

Ainara eta Lagun

Malen Urtxegi Fernandez 8 urte Zuhaizti Eskola Publikoa

8


Komikia

Arraina eta krokodiloa

Galder Charon Alvarez 7 urte Zuhaizti Eskola Publikoa

9


Komikia

Zugarramurdiko kobazuloak

Noa Baz Alfonso 6 urte La Salle Ikastetxea

10


B kategoriako lan sarituak LHko bigarren zikloa (8-10 urte)


Komikia

O-O! R.I.P .

Josu Odriozola Etxaniz 8 urte Orixe Ikastola

12


Komikia

Arrainak etxe berri batera

Saio Garcia Gato 9 urte Zurriola Ikastola

13


Ipuina

Maixu txikia Bazen behin mutiko bat Asier izena zuena. 9 urte zituen, 4. mailan zegoen. Egunero gurasoekin garrasika egiten zuen, eskolara joateko gogorik ez zuelako. Ez zitzaion batere gustatzen, beti gauza asko ikasi behar zituelako, eta asko aspertzen zelako. Uda batean bere gurasoek Afrikara joango zirela esan zioten. Orduan Asier oso pozik jarri zen, inoiz ez zelako hegazkinez bidaiatu, eta gogo handia zeukan. Afrikara iristean oso ondo pasa zuen, baina behin herri pobre batera joan ziren, eta batere gustatu ez zitzaion zerbait ikusi zuen: hango umeak ez zihoazen eskolara, egun osoan kalean zeuden, eta ez zekiten ez idazten ez irakurtzen. Horren pena handia eman zion Asierri, ume hoiek lagundu nahi zituen. Haietako baten oso lagun ona egin zen, Brahim izeneko ume batena. Irakurtzen ez zekiela ikustean, Asierrek ideia bat izan zuen: berak erakutsiko zion. Horrela, egunero Brahimen herrira joaten zen, pixkanaka irakastera. Brahimek oso gustora ikasten zuen. Beste batean mediku izatera iritsi nahi zuen. Etxera bueltatzeko eguna iritsi zen. Pena handia sentitzen zuten biek. Etxera bueltatzean Asier eskolara joatea zein garrantzitsua den ohartu zen, eta inoiz gehiago ez zuen aitarekin garrasi egin. Iritsi bezain laister hurrengo urtean hara bueltatzeko ideia izan zuen, eta horrela gertatu zen azkenean, bere aitari txapa handia eman eta gero. Hara iristean sorpresa ikaragarria jaso zuen Asierrek: Brahimek bere lagunei Asierrek irakatsitakoa irakatsi zien, eta herriko ume guztiek jada irakurtzen zekiten. Urte horretan Asierrek idazten erakutsi zion Brahimi, eta honek beste lagun guztiei. Horrela, urteak pasa ahala, herri hartako umeek gero eta gehiago zekiten. Egun batean Asierri eskutitz bat iritsi zitzaion: Brahimena zen. Hark irakurri eta idazten erakutsi eta gero, irakasle bat etorri zen herrira, eta proba batzuk egin ondoren, Brahim genio bat zela jabetu zen. Azkenean, Brahimek mediku izateko ametsa egi bihurtu zuen, eta gainera, bere herriko maisu ere egin zen. Hango umeak inoiz gehiago ez ziren egongo idatzi edo irakurri gabe. Aritz Lersundi Jimenez

14

9 urte La Salle San Luis Ikastetxea “Hezkuntza denontzat� gaiaren saria irabazi du


C kategoriako lan sarituak LHko hirugarren zikloa (10-12 urte)


Komikia

Ehiztaria ehizatua

Aritz Muruzabal Alfonsi 10 urte Herri Ametsa Ikastola

16


Olerkia

Berriro nahiko nuke sinistu

Berriro nahiko nuke sinistu eta opari asko eduki berriro nahiko nuke sinistu eta lagunak eduki berriro nahiko nuke sinistu ta amarekin jolastu

Hiriko festak nahiko nuke gehiena berriro Gabonak etortzea berriro nahiko nuke sinistu eta galdetu lagunei: zer ekarri dizue errege magoek?

Aitarekin zuhaitzaren ondoan eta suaren aurrean berriro nahiko nuke sinistu herriaren poza ta berriro nahi nituzke entzun lagunen irribarreak

Berriro nahiko nuke sinistu denen bizitza alaituta Olentzerori eskerrak Denak batera egingo dugu panpin elur bat eta kanpaiak joko ditugu Gabon festetan

Denak batera jolastea ta lehengusuekin pasa Gabonak Berriro nahiko nuke sinistu eta denek batera opariak ireki hainbeste gauza‌ nahiko nuke horrela jarraitu berriro nahiko nuke sinistu

Liburuak entzungo ditugu denak lo hartuta hurrengo egunean opariak ireki eta familiarekin jolastera Berriro nahiko nuke sinistu

Amaia Antunez Elorza 11 urte Zurriola Ikastola

17


Ipuina

Gol hiltzaileak

1. KAPITULUA Bazen Behin Julen izeneko 5 urteko mutiko bat. Bere herriko futbol jokalaririk onena zen eta beti Asier izeneko lagunarekin ibiltzen zen jolasean. Gauza guztiak elkarrekin egiten zituzten beti, mendira joan, etxeko lanak egin eta baita, futbolean jolastu ere. Baina Asier ez zen horren ona eta horregatik Julen Real Txikik fitxatu zuenean Asier nahiko triste gelditu zen. Asierrek zioenez, ez zitzaion batere inporta baina Julenek sumatzen zuena beste gauza bat zen, Asier triste zegoen eta Julenek ez zion horrenbesteko garrantzirik ematen berarekin egotea. Pixkanaka elkar urruntzen joan ziren. Asierrek lagun berriak egin zituen eta Julenek futbolean jokatzen jarraitu zuen. Real Txiki taldean lagun berriak egin zituen Julenek ere, adibidez Kerman izeneko mutil jator bat. Julenek gero eta hobeto jokatzen zuen futbolean, herriko jokalaririk hoberena bihurtu zen eta bere lagun guztiek eta bere entrenatzaileak esaten zutenez, Julenek futbolari bezala urruti iristeko aukerak zituen. Taldearekin beti jokatzen zuen, eta gol asko sartzen zituen. Behin, Lehengokoak taldearen kontra 3 gol sartu zituen, hat trick bat egin zuen eta bere taldekoek baloia sinatu eta berak etxera eramateko esan zioten. Bitartean Asierrek lagun berriekin jarraitzen zuen baina beti zegoen begira Julenek zenbat gol sartzen zituen eta nola jokatzen zuen ikusten. Beti zegoen Julen gora eta Julen behera eta, halako batean, lagun berriak aspertu eta bakarrik utzi zuten. Orduan, Asierrek pentsatu zuen gertatzen ari zitzaion guztia Julenen erruz gertatzen ari zitzaiola. Julen ordea, ez zen ezertaz konturatzen eta futbolean bere bidea egiten ari zen. Gero eta hobeto jokatzen zuen futbolean eta bere entrenatzailea gero eta txundituago zegoen zer nolako golak sartzen zituen eta zer nolako jokaldiak egiten zituen ikusita. Entrenatzaileak orduan, Real Sociedad taldeko entrenatzaileari deitu

18


Ipuina zion bere taldean zer nolako jokalaria zuen esateko. Oso jokalari azkarra zuela esan zion, erdilari bezala jokatzen zuela eta gol onak sartzen zituela, baloiarekin abila eta bere taldekideei golak sartzen laguntzen ziela. Orduan, hori entzun ondoren, Real Sociedadeko entrenatzaileak egun batean gerturatuko zela esan zion eta azken partidura gerturatu zen. 2. KAPITULUA Partidu horretan Getaferen kontra jokatzen zuten baina Julen ordezkoen aulkian utzi zuen entrenatzaileak. Lehen zatian galtzen hasi ziren Real Txikikoek 0 eta 1 eta horregatik bigarren zatian entrenatzaileak Julen ateratzea erabaki zuen. Momentu horretan, Julenen entrenatzaileak begiraleari begiak ondo irekitzeko esan zion, Julenek zer egin zezakeen ikusteko. Julen zelaira atera bezain pronto taldea hobeto jokatzen hasi zen eta aukera gehiago izaten hasi ziren. Julenek hainbat pase eman zizkien bere taldekideei baina ezin izan zuten gol sartu. Halako batean, Julenek bi gol sartu zituen jarraian: Bi defentsa gainditu eta atezainari irten zenean baselina batekin gol sartu zuen Bere taldeko Kermanek eskubiko aldetik erdiratu eta Julenek izugarrizko txilena egin zuen. Eta horrela bukatu zen partidua. Real Txikikoek 2 eta 1 irabazi zioten Getafe taldeari eta bigarren postuan amaitzea lortu zuten. Real Sociedadetik joandako entrenatzailea aho zabalik geratu zen eta horregatik Julenen entrenatzailearekin hitz egin eta fitxatzea erabaki zuten. Egun batean, etxean zegoen eta telefonoak jo zuen, bere azken partidua ikustera joan zen Realeko entrenatzailea zen eta ea beraiekin jokatu nahi zuen galdetu zion. Julenek bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa erantzun zion eta handik aurrera Real Sociedadeko jokalaria izango zen. Erabaki horrek ez zekien zer nolako ondorioak ekarriko zituen. 3. KAPITULUA Denboraldia hasi baino lehen Julen oso urduri zegoen eta horregatik bere gurasoek Guatximol izeneko erlaxazio zentrora eraman zuten muskuluak askatzeko eta denboraldi ona egin ahal izateko.

19


Ipuina Bitartean Asierrek, Julenek arrakasta nola lortzen zuen ikusten jarraitzen zuen. Partidu guztietara joaten zen eta gero eta minduago zegoen Julenek lagun berriak egin zituelako. Horregatik Julenen arrakasta zapuzteko plan bat asmatu zuen: partida bakoitzean Julenek golen bat sartuz gero pertsona bat hilko zuen. Horretarako hilko zituen pertsonen zerrenda bat egin zuen. Asierrek lan asko egin zuen plan hori sortzeko, zerrenda hori Julenen haurtzaroko eta Real Txikin egindako lagunen izenekin sortuta zegoen eta alfabetikoki ordenatuta zeuden, A-tik Z-ra. Bere Realeko lehen entrenamenduan ez zuen inortxo ere ezagutzen, baina bat-batean aurpegi ezagun bat ikusi zuen, Kerman zen, bere Real Txikiko lagunik onena. Julen harengana gerturatu eta ea nola fitxatu zuten galdetu zion. Kermanek azken partiduan Realeko begirale bat egon zela eta bere jokatzeko modua gustatu zitzaiola esan zion. Horregatik oporretan Realeko entrenatzailearen dei bat jaso zuen eta ez zuela bitan pentsatu esan zion Juleni. 4. KAPITULUA Aurre denboraldian egindako entrenamenduak fitxaje berriak ezagutzeko eta fisikoki ondo jartzeko balio izan zien. Julenek entrenamenduetan lan handia egin zuen berak nahi zuen postuan jokatu ahal izateko, Agirretxe bezala bere jokalaririk gustukoena baitzen. Ligako lehen partiduetan Julen eta Kerman ordezkoen aulkian gelditu ziren. Taldera etorri berriak zirenez, entrenatzaileak nahiago zuen nola jokatzen zuten ikustea eta ikasi ondoren eta jokora ohitu ondoren hamaikakoan sartuko zituela esan zien. Bien bitartean, Asier, Julen eta Kermanen partida guztietara joaten zen bere plana aurrera eraman ahal izateko. Realeko bazkide egin zen partida guztietara joateko, baina Julen ordezkoen aulkian ikusten zuen bakoitzean asko haserretzen zen bere plana aurrera ezin zuelako eraman. Denboraldiko sei partidu jokatu ziren eta Julenek ez zuen minutu bakar bat ere jokatu. Taldea oso gaizki zihoan, azkenetarikoa, eta horregatik entrenatzaileak fitxaje berriei aukera bat ematea erabaki zuen. Julenekin eta Kermanekin bildu zen eta hamaikakoan jokatuko zutela esan zien.

20


Ipuina Hurrengo partiduan, bozgorailuetatik jokalari titularren izenak esan zituztenean Asierrek Julenen izena entzun zuen eta oso pozik jarri zen, gol bat egiten bazuen bere bengantza hasiko zuelako. Zerrendako lehen izena Alberto zen, Julenen txikitako laguna eta bere jarraitzailea zen. Asierrek bazekien non esertzen zen.

5. KAPITULUA Taldea hoberantz zihoan Julenen eta Kermanen joko onari eta golei esker, baina era berean, Asier gero eta hilketa gehiago egiten ari zen. Dagoeneko hamar hil zituen eta polizia despistatuegi zegoen ez zuten ez arrastorik ez ezer. Horregatik erabaki zuten ezkutuko poliziak harmailatan jende artean ezkutatuta egotea. Asier hamaikagarren hilketa egitera zihoan, zerrendan begiratu eta Kermani tokatzen zitzaion. Oso pozik jarri zen oraingo Julenen lagun onena hilko zuelako, beraz hilketako plana ondo baino hobeto prestatzen hasi zen. Partiduko egun handia iritsi zen, irabaziz gero Reala Europarako sailkatuko zen eta Julenek golen bat sartuz gero Kerman hilko zen, baina hori berak ez zekien. Julen ez zuten hamaikakoan sartu baina Kerman hamaikakoan atera zen. Entrenatzaileak Juleni esan zion lehenengo kontrako taldea nekarazi nahi zuela eta gero bera atera golen bat egiten saiatzeko. Julen ordezkoen aulkian dagoela Asier harmailetan ikusi zuen eta hasieran poztu zen arren begirada susmagarri bat ikusi zion. Ezkutuko polizi batek Asierren begirada ikusi zuen eta gertutik jarraitzen hasi zitzaion. Lehen zatian 0 eta 0 bukatu zuten, eta entrenatzaileak Kerman kendu eta Julen atera zuen. Minutuak pasatzen ari ziren eta partidua oso borrokatua zegoen, baina bost minutu falta zirela Julenek izugarrizko gola sartu zuen. Asier barrezka hasi eta Kerman dutxan zegoen bitartean Asier harengana gerturatu zen, baina ezkutuko poliziak gertutik jarraitzen zuen eta Kerman hiltzera zihoala konturatu zenean, sorbaldan kolpe bat eman eta konorte gabe utzi zuen.

21


Ipuina 6. KAPITULUA Asier esnatu zenean polizia-etxean zegoen, poliziez inguraturik eta denek berdina galdetzen zioten ea zergatik egiten zituen hilketak. Asierrek ordea gauza bakarra errepikatzen zuen, Julenekin bakarrik hitz egin nahi zuela. Orduan poliziak Juleni deitzea erabaki zuen, ea berari zer kontatzen zion jakiteko. Julen harrituta iritsi zen polizia-etxera, ezin zuen sinetsi Asier hiltzaile bat izatea. Asierrekin aurrez aurre ikusi zenean dena ulertu zuen: “Txikitan oso lagun onak ginen eta ez zitzaidan inporta futbolean zu ni baino hobea izatea baina Realak fitxatu zintuenean eta lagun berriak egin zenituenean jeloskortasunak jan ninduen. Zuri min egiteko zure lagunak hiltzea erabaki nuen, eta orain ez nago harro horretaz, damututa baizik�. Hori entzun ondoren Julen konturatu zen berak ere gaizki jokatu zuela eta besarkada batez agur esan zioten elkarri. Asierrek egindako min guztiak ordaindu beharko zituen.

22

Nora Estala Ortega 11 urte Ikasbide Ikastola


Bertsoa

Nire oporrak 1.

Gironara joateko maletak bukatu, autopistan geundela gurpil bat pintxatu. Gu oso kezkatuta laguntza eskatu, azkenean S.O.Seko botoia sakatu.

3.

Eskerrak kanpinetik hondartza zen gertu, itsasoa asmatu zuenari eskertu. Oporraren bidea ezin zan okertu, fregatu eta gero pare bat kontzertu.

2.

Azkenean kotxetik atera ta gero, kanpinean sartu ta denak zeuden ero. Dendak kendu ta jarri zeuden egunero, hain azkar montatzerik ez nuen espero.

4.

Azkeneko eguna Bartzelonan pasa, oso polita baina denbora eskasa. Kotxea hartu eta bidean gaupasa eskolaz pentsatzea zen oso erraza.

June Azpiazu Nosellas 11 urte Amara Berri Ikastetxea

23


Bertsoa

Fuertebenturako hondartzak Fuertebenturan daude hondartza handiak itsasoan olatu ikaragarriak.

Hondarra horia da eta atsegina haizeak jotzekoan uzten zaitu fina.

Itsasoan badaude arraintxo txikiak hango ur gardenetan hain daude biziak.

Konturatu orduko hondarrez beteta kremakin nahastuta hori bai kroketa!

Olatu erraldoiak fuerteak badira tunbonera iristeko benetan gai dira.

Bagoaz berriz ere pozik bainatzera plisti-plasta eginda jolastuko gera‌

Iristen direnean ene ai ze poza nabigatzeko eta jada gara gauza.

Udara bukatu zen heldu zen negua berriz hara joateko badaukat gogua.

Eguzki Aginagalde Huitzi 11 urte Amara Berri Ikastetxea

24


D kategoriako lan sarituak DBHko lehen zikloa (12-14 urte)


Olerkia

Bizitza

26

Tximeletak dantzan, bihotza oihuka, festa ederra nire sentimenduen baratzan.

Planeta berri baterako bidai tiket berezia, dirua behar ez duena, irudimena baizik.

MAITASUNA

LIBURUAK

Erortzekotan nagoenean, eskua; triste banago, muxua. Txokolatean, azukrea; bizitzan, airea.

Nora eramango nau itsasoak? Noruntz doa Eguzkia? Inoiz bukatzen ez den zerumuga jarraitzea eta ilargira iristea.

FAMILIA

AMETSAK

Bakardadean argia, distiratsua. Margotzen dute nire bizitza kolore alaiez.

Titanik-en bidaiatzea, Hogwarts-en ikastea Narniako armairuan sartzea eta etorkizuna bisitatzea.

LAGUNAK

ZINEA

Enaren ahotsa, melodia. Itsasoaren olatuak, martxa. Haizeaz garraiatua, erritmoa gorputzean.

Ilusioz baloia saskian sartzea, zonbien kontrako borroka, bai haur eta bai gazte denak dibertsioaren adiskide.

MUSIKA

JOLASA


Olerkia

Endorfinen ihesa, irribarreen festa, lagunekin lotzen nauen barregura hizkuntzarik gabea. BARREA Triste banago, pozik banago, bakarrik banago, urduri banago, hitzak nahastu osatzeko mundu berri, bertso edo ipuin bat. IDAZTEA

Maitasuna, familia, lagunak, musika, liburuak, ametsak, zinea, jolasa, barrea, idaztea. BIZITZA

Ander Sanchez Rey

13 urte San Luis La Salle Ikastetxea

27


Ipuina

Hackerrak Euria ari zuen kanpoan eta jendea ziztu bizian korrika zebilen bakoitza bere aterkiarekin lanera edo etxera bidean. Joseba bere ordenagailuaren aurrean zegoen gauero bezala interneten nabigatzen eta dibertsioagatik gaiztakeria txikiak egiten: kontuak lapurtzen, beste batzuen ordenagailura sartzen... eta berarentzat normalak ziren beste hainbat gauza egiten. Joseba Estatu Batuetako hackerrik onenetakoa zen, beraz, gauzarik zailenak berarentzat errazak ziren. Nahiz eta asteko ordu gehienak ordenagailu aurrean pasa, dirua ez zitzaion inoiz falta izaten mafientzat programak egiten eta datu sekretuak lapurtzen lan egiten zuelako. Baita beretzat komenigarriak ziren banku transferentzia ilegalak egiten ere. Bat-batean bere e-mailak zarata bat atera zuen. Zarata hori e-mail bat iritsi zitzaiola adierazten zuen zarata zen. Hori alde batera utzi zuen momentu batez eta lehenik mafientzako programa amaitu eta ordenagailutik CD-ra pasa zuen. Hori amaitu zuenean e-maila ireki zuen anuntzioren bat edo negozioren bat izango zela pentsatuz, baina begiak zabal-zabalik geratu zitzaizkion igorlearen izena ikusi zuenean. Igorlearen izena Ekaitz zen eta berarekin egin zuen lan duela urte asko. Bera baino altuagoa eta Euskal Herrian bizi zen mutila; ez zuten inoiz hitz egin duela urte askotatik eta horregatik harritu zen hainbeste. Irakurtzen hasi zenean ikusi zuen ez zela beti jasotzen zituen mezu horietako bati buruz ari: “Lehengoan fisiko batekin topatu nintzen, duela asko nire lagun bat, eta partikula oso arraroa deskubritu zuela erakutsi zidan. Partikula horri buruz hitz egiten aritu ginen eta ondoren bere etxera eraman ninduen hainbesteko interesa nuela ikusirik. Erakutsi zidan partikula hori oso arraroa zen, sortu baitzuen esperimentu batzuen bidez, eta interesatua nengoenez kopia bat

28


Ipuina egin zidan ez zekielako zertarako balio zuen, eta esan zidan berak ez bazuen deskubritu zertarako balio zuen nik ere ez nuela egingo. Baina oker zegoen, interneten begiratzen aritu nintzen, gau oso bat eman nuen lan guztiak alde batera utzita; ordu askoren ondoren jabetu nintzen mundu paraleloak sortzeko eta mundu ezberdinak lotzeko balio zuela. Horrek ez zidanez ezertarako ere balio, kable batzuen bidez ordenagailura konektatu nuen eta nik korrika eta presaka sortu nuen programa batekin eginkizuna aldatu nion; horri esker ordenagailu batera konektatuz gero mundu birtuala eta erreala lotzeko ahalmena ematen zidan, hau da, nahi dugun guztia egiteko aukera ematen digu. Oharra: Etorri nire etxera hau irakurtzen duzunean.�

Ahoa zabal-zabalik geratu zitzaion erabat harriturik eta momentu batez geldirik geratu zen. Amaitu bezain laster, tximista bat baino azkarrago maletak egiten hasi zen, eta hegazkinik azkarrenerako txartel bat erosi zuen. Bidaiak asko iraun zuen, eta horren ondorioz, Ekaitzen etxera iritsi zenerako berriz ere gaua iritsia zen. Konbertsazio askorik eduki gabe, lotara joan ziren hurrengo egunean gauza asko egiteko asmoz. Gosaldu ondoren Ekaitzek makinak eta programek eduki behar zituzten osagaiak erakutsi zizkion Josebari. Ohartu zen akats batzuk zeudela planoetan eta zuzendu zituenean, biak lanean hasi ziren buru-belarri. Joseba programak egiten oso ona zenez, berak egin zuen zati hori abiadura bizian, eta bestalde, Ekaitz makinak egiten hasi zen, torlojuak lotzen eta soldatzen jo eta ke. Eguerdia iritsi zen eta biek ia-ia amaitua zuten beraien lana. Partikula urdin hori makinan sartzea bakarrik falta zitzaien. Doiketa horiek amaitutzat eman zituztenean, Ekaitzek burua jaitsi, triste aurpegia jarri eta serio-serio:

29


Ipuina – Planak alde txar bat du –esan zion munduaren amaierari buruz hitz egiten arituko balitz bezala – Bietako batek mundu birtualaren eta errealaren zubia izan beharko du, hau da, bere buruaren zati bat kendu eta egin ditugun makinak eta programak sartu beharko ditu bere buruan. Josebak ez zion alde txarrik ikusi horri, baina segituan konturatu zen zerbait oker ateraz gero, betiko bi munduen artean geratu beharko zuela makina buruan sartzen zuenak. Hasiera batean bietako inork ez zuen boluntario izan nahi, baina gero Joseba konturatu zen abantaila handi bat zuela makina hori buruan sartzeak: Inoren laguntzarik gabe gobernatu ahalko zuen mundua. Ekaitzek hitz egin zuen gero, eta isiltasunaren erdian barretxo gaizto bat egin zuen, eta jarraian “Ni izango naiz boluntarioa” esan zuen adore handiz. Ekaitz Josebaren kaskezurra irekitzen hasi zen etxean zuen material kirurgiko zahar batekin. Hasieran odol asko ateratzen zitzaion, baina geroxeago odol jarioa urrituz joan zen. Burezurra mahai batean utzi zuen eta kontu handiz burmuinaren zati bat kendu zion makina sartu ahal izateko. Makina sartu zionean eta burua josten amaitu zuenean, Joseba arraro sentitzen zen eta ez zuen gorputzaren zati bat nabaritzen, baina denborarekin konpontzen joan ziren makinak zituen akats txikiak. Probatzen hasi ziren eta Josebak, hackerra zenez, bazekien nola sartu bankuko kontuetan edo beste kontu mota batzuetan; hala ere, orduan bankuko kontu birtualak eta e-mail kontuak izan beharrean benetako kontuetan eta pertsonen gorputzen barnean sar zitekeen; beraz, jendea kontrolatzen bankuak lapurtzen eta mundu osoan zehar kaosa zabaltzen hasi ziren. Joseba munduko jaun eta jabe sentitzen zen. Kaosa zabaltzen aspertzen hasi zenean, gogoratu zen Ekaitz hil behar zuela bera bakarrik izateko munduko jaun eta jabe, eta hori egiteko modu bakarra bere gorputzean sartzea eta bere buruaz beste egitea zenez, horri ekin zion.

30


Ipuina Bat-batean bere buruan zegoen makinak soinu arraro bat egin zuen, atzera kontaketa hasiko zela abisatzeko bezala. Josebak ez zekien zer zen zarata hori eta gutxien espero zuenean Ekaitzek zerbait esan zion: – Ezagutzen zintudanez eta ia seguru nekielako ni hiltzen saiatuko zinela, zu nire gorputzean sartzera zindoazenean aktibatuko zen autosuntsipen sistema bat fabrikatu nion makinari. Beraz, orain atzera kontaketa entzungo duzu eta ondoren makina izorratu egingo da, baita molekula indargabetu ere, eta horrek zu bi munduen artean gelditzea eragingo du, betiko!- esplikatu zion begirada zorrotz bat mantenduz hitz egiten zuen bitartean. Joseba zur eta lur geratu zen, ez zekiela zer erantzun ere. Halako batean, Josebak sekulako garraxia bota zuen: – Eeez, ez da posible! Uste nuen biotatik azkarrena ni nintzela- adierazi zion suminduta. – Oraintxe erakutsi dizut hori ez dela horrela, eta zure planek ere huts egin dezaketela –erantzun zion oraindik begirada zorrotza mantenduz. Atzera kontaketa amaitu zenean, buruan sekulako mina sentitzen hasi zen Joseba eta berotasun baten ondoren desagertu egin zen molekula bakarrik utziz lehenago bera zegoen tokian. Molekula oso beroa zegoen, kea zeriola, eta autosuntsiketaren ondorioz urdin kolore bizia eduki beharrean gris ilun-iluna zuen. Ordutik aurrera inor ere ez da saiatu berriro egiten Ekaitzek eta Josebak, taldelan akats txiki batengatik izango ez balitz, lortu ez zutena burutzen, eta oraindik ere Josebak bi munduen artean jarraitzen du norbait iritsiko den esperantzarekin, bera bertatik atera ahal izateko.

Iñigo Lizarribar Imaz 14 urte Arantzazuko Ama BHI

31


Ipuina

Bazen behin... Nerea maitea, Halim naiz. Gogoratzen al zara nitaz? Hamar urte dira haurtxo afrikar hura ezagutu zenuela… Eta bai, nire eskuz ari naiz idazten, zuk nahi bezala. Denbora dezente behar izan dut oparitu zenizkidan ipuinak eta eskutitza irakurtzeko, eta zer esanik ez, eskutitza idazteko baina tira, zure helburua horixe zela igarri dezaket. Zure eskaria bete dut, denbora asko pasa bada ere. Zuen dokumentala bukatuko zenutela pentsatzen dut, baina niri buruz zer edo zer jakin nahiko zenuela iruditu zait… Hor doa beraz nire egunerokoa, gurean pasa zenuten uda hartako istorioa… “Uda hasi berria zen, eta lehen eguzki izpiak lotsati sartzen ziren lastozko teilatuan barna. Kanpoaldeko zurrumurru eta irriak entzun nitzakeen, baina, udako goiz guztietan bezala, ametsen munduan jarraitzea erabaki nuen. Begirada soil batez, txabolan bakarrik nengoela somatu nuen. “Ur bila joango zen Amona seguraski”, esan nuen nire barnerako. “Udako egun guztiak berdinak dira: goizean esnatu eta ur bila abiatu. Eguerdian aldiz, beroa hala-nola jasan eta, zorte pixka batekin, arroz katilu bat jan. Iluntzea, hori bai momentu ederra: familia eta lagunekin elkartu eta hitz egin, kondairak kontatu, abestu, dantzatu… Zeinen politak diren udako gauak!” Denbora luzez lozorroan egon ondoren, jaikitzeko garaia zela erabaki nuen. Kamiseta eta galtza zabalak jantzi eta ontziko ur apurrarekin garbitzen nintzen bitartean, kanpoko iskanbila ohikoa baino handiagoa zela hauteman nuen. – Tira ba! Beste egun bat hasteko ordua da! –esan nuen nagiki. Baina ezusteko txiki bat nuen zain… Herrixkako plaza jendez mukuru zegoen. Adin, altuera eta familia guztietako pertsonak oihuka ari ziren, zerbaiten inguruan bilduta. Nire amona ostera, saltsan barruraino sartuta zegoen, beti bezala. Ikusi ninduenean, berehala hurbildu zitzaidan.

32


Ipuina – Ai, Amona! Zer da iskanbila hau? –galde egin nion urduri. – Egun on, maitea! Bisitariak ditugu! Ixo, beren burua aurkezteari ekin behar diote eta! Eta Amonak esan bezala, herrian emakume ahots bat, zure ahotsa, zabaldu zen: – Egun on guztioi! Iker, Unax eta Nerea gara. Donostiatik gatoz eta dokumental bat egin nahiko genuke. Zer egin ez nekiela geratu nintzen. “Argi dago gaurkoa ez dela egun arrunta izango…” Jakin-min izugarria neukan arren, jende gehiegi zeneukaten inguruan. Beraz, ur bila abiatzea erabaki nuen. Hondar gainean pausoz pauso aurrera nindoala, galdera pila zetorkidan burura: “Non ote dago Donostia? Zer da dokumental bat? Zer jakin nahiko dute gutaz? Eta guk, guk zer ikasiko dugu beraiengandik?”. Eguna bukatzear zegoela topatu nuen zuek ezagutzeko aukera. Ilunabarra zen, nire momentu kutuna, eta herria plazan bilduta zegoen bisitariei ongi etorria emateko. Kasualitatea, nire aldamenean eseri zinen. – Kaixo txiki! Nerea naiz. Zer moduz zaude? – Epa, ni Halim naiz! Pozten naiz zuek herrira etorri izanaz… Zera, hemen ez dugu ezusteko gehiegi… Irri egin zenuen. – Hau festa polita antolatu diguzuena. Mila esker! – Ez horregatik… Bide batez, galdera mordoxka ditut buruan bueltaka. Axola al zaizu baten bat galdetzea? – Noski ezetz! Aurrera, galdetu nahi duzuna. – Zera, non dago Donostia? – Urruti, Iparraldean, itsasoa baino haratago, Euskal Herrian. Bertan itsasoak, hondartzak, mendiak eta loreak daude… – Zer dira gauza guzti horiek?

33


Ipuina – Hemendik gutxira ikusiko duzu… – Eta zer da dokumental bat? – Beno, zail da azaltzeko… Esan dezagun zuen bizimodua filmatu, eta ondoren, zuentzako eskolatxo antzeko bat egingo dugula. Gure helburua munduko hainbat kultura aztertzea da, eta bertako haurrak heztea. Hala, jende dirudunak gure dokumentala ikustean, erakunderen bati diru laguntza bat egitea espero dugu, zuen hezkuntzarekin aurrera jarrai dezaten. – Zertarako… Baina ez zenidan bukatzen utzi. Jaiki eta herriko arreta bereganatu zenuen. – Gabon guztiei, eta eskerrik asko prestatu diguzuen festagatik- hasi zinen.Badakit zuetariko gehienek duda asko izango dituzuela, baina ongi baderitzozue, bihar goizean azalduko dizkizuegu guztiak. Bitartean, gaua nonbait pasa behar dugu. Baditugu kanpin denda batzuk, baina axola ez bazaizue, zuen etxeetako batean lo egin nahiko genuke. Norbait eskainiko al da bere etxean lekutxo bat egitera? Esku bat jaso zen jendetzaren artean. Herritarrak baztertu ahala, boluntarioa nor zen jakin zenuen: nire amona. Eta beno, hemendik aurrera ez daukat asko esateko… Jakin badakizunez, gurean egin zenuen lo handik aurrera. Zuen eguneroko bizitza interesgarria zen egia esan. Gure ohiturak filmatzea, hori bai ideia xelebrea. Baina guretzat ere atsegina zen, izan ere, gure festak grabatu nahi zenituzten, ezta? Beno ba, urteko festa guztiak hilabete pare batean bildu genituen. A ze uda izan genuen! Baina hala ere, ez zen hori izan gehien gustatu zitzaidana. Gauero ohean etzaten nintzen eta zuk gerora oparitu zenidan ipuin sorta horretako ipuin bat kontatzen zenidan. Bazen behin… hasten zinen iluntzero eta fantasiazko munduetan murgiltzen nintzen egunsentira arte. Horregatik goibeldu ninduen hainbeste zuen alde egiteak. Faltan botako zintuztegun, familiakoa bezala zinen ia. Gainera, festak bukatu egingo ziren eta haiekin batera, gaueroko ipuin horiek. Egia esan, zuek joan behar zinetela esan eta ipuin sorta eta eskutitza oparitu zenizkidanean, pixka bat haserretu nintzen. Zertarako behar nuen nik liburua irakurtzen ez banekien? Baina haserreak gutxi iraun zuen. Haren ordez, jakin-mina

34


Ipuina sortu zitzaidan. Zer esango ote zenidan eskutitzean? Nola bukatuko ote zen bart irakurtzen hasi zinen ipuintxoa? Zer gertatuko zitzaion Ahatetxo itsusiari? Eta galdera guzti horiek buruan nituela erabakia hartu nuen: egunen batean ipuin horiek irakurriko nituen, eta zuk nire eskutitz bat jasoko zenuen.” Hemen naukazu beraz, eskutitz eta guzti. Bizkorra izan zinen benetan ideia hori otu zitzaizunean, nahiz eta ni duela gutxira arte ez nintzen konturatu. Izan ere, nik irakurtzen eta idazten ikasteko modu bakarra huraxe zen, ipuin horien bukaera jakin eta zure gutuna erantzutea. Eta lortu duzu, jakina baietz. Orain eskola batean ikasten ari naiz. Amona oso harro dago nitaz, eta herriko beste hainbat ume ere animatu da idazten eta irakurtzen ikastera. Zeinen bizkorra zaren! Bide batez, Ahatetxo itsusiaren ipuinaren bukaera aldatu dut, erantzuna jakin gabe eman dudan denbora honetan. Izan ere, hasiera jakinik, nire pertsonaiari zer gertatzen zitzaion jakin behar nuen! Hor doa beraz nire proposamena: Ahatetxoa hazi egin zen eta zisne bilakatu, baina ez zen bere lagun harroekin geratu. Horren ordez mundu osoa zeharkatu zuen, beste ahate batzuk ezagutzeko, batzuk zuriak, besteak horiak, hauek marroiak eta haiek beltzak. Eta ahatetxo guzti horiek ezagutu ostean dokumental bat egin zuen. A! Ahatetxoaren izena Nerea zen… Eta hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Donostiako plazan! Muxu bat Nerea. Pozten naiz eskutitz hau idatzi izanaz, eta eskerrak eman behar dizkizut horregatik. Badakizu, nahi duzunean gugana hurbildu, gure etxeko ateak zabalik dituzu… Jarrai ezazu zure lanarekin orain arte bezain ondo, eta gogoratu nitaz, tarteka bada ere! Besarkada erraldoi bat,

Miren Agirregomezkorta Iza

13 urte San Tomas Lizeoa “Hezkuntza denontzat” gaiaren saria irabazi du

35



E kategoriako lan sarituak DBHko bigarren zikloa (14-16 urte)


Komikia

Eskubideak

I単igo Alvarez Aguado 15 urte Lauaizeta Ikastola BHI

38


Olerkia

Fantasia bat Eta ezinezkoa ez balitz? Zenbat eta zenbat aldiz desiratu dudan amestutakoa egia bihurtzea. Nola gustatuko litzaidakeen fantasia gozoren batera ihes egin ahal izatea. Zein ederra izango litzatekeen, eguneroko errutina gogaikarritik urrun, beste mundu koloretsu bat existitzea. Nire mundu propioa, animalia, landare, eta usain bikainak, inoiz ikusi gabekoak, gordetzen dituen mundu bat. Nik ere bizi nahi dut filmetako unibertso zoragarri haietako batean, bukatzen ez den istorio bat nahi dut, gogoz uzten ez nauena, bizitza oso bat bezain luzea den ipuin polit bat. Nik ere izan nahi dut, lehoi handi baten laguna, edo magia ikasle bikaina. Nik ere izan nahi dut, eraztun miragarri baten jabe, edo matxinada baten bultzatzaile ausarta. Nik ere izan nahi dut, banpiro familia baten partaide, edo erlojudun untxi baten jarraitzaile.

39


Olerkia Neure buru barnean dagoen mundu batean bizi nahiko nuke. Baina noski, hori fantasia bat da; fantasia bat, ez besterik. Nire arima guztiarekin, egia bihurtzea nahi dudan fantasia bat. Eta nola lor nezake hori ez bada idatziz? Idazteak ematen dit, nire fantasiazko munduak sortzeko ahalmena. Nire ametsetako lorerik ederrenak, harririk txikienak, soinurik zorrotzenak, egia bihur ditzaket orri batean, hitzak isurtzen utziz. Nahi dudana izan naiteke: Erregina eder eta liraina, edo basoetako elfoa, berez naizen bezalako neska arrunta, edo hiru begiko munstroa. Nik, bere osotasunean nik, asmatutako, apaindutako mundu bat sor dezaket, idatziz. Eta nork ez du bere fantasiazko munduan barrena galdu nahi? Itziar Lamarka Arrizabalaga 14 urte Zurriola Ikastola

40


Ipuina

Radhika Istorio honi hasiera jarri beharko banio, Indiatik alde egin nuen eguna litzateke. Kronologikoa ez bada ere, orain sentitzen dudana oso ondo islatzen duen egoera baita. Jendeak oinutsik korrika egiten zuen alde batetik bestera, eta oiloak, zapata eta guzti, gizakiekin nahasten ziren. Eta ni aireportuaren erdian, anabasaren erdian ezer entzun gabe. Eta nire ondoan (PUM), pianoa. Itxura xelebrea izan behar nuen, benetan. Pianista bainaiz, nire aita pianista zen moduan. Eta noizbait bururatu beharko zitzaion xeke arabe ez dakit zenbateraino aberats bati bere gaztelura gonbidatzea, nik berarentzat pianoa jo nezan. Beno, beharbada neur dezaket bere aberastasuna, zeren pianorik behintzat ez baitu bere gazteluan. “Ez du inporta, ene laguna. Gaur egun, ehun piano ere sar daitezke hegazkin batean!�, bere berezko ingeles ia ulertezin horretan. Jende eta oilo etengabeko masa mugikor horren artean begi berde batzuk bereiztu nituen. Radhikaren begiak etorri zitzaizkidan gogora. Uste dut bizitzan ez ditudala ahaztuko. Kontatzen dizuedan hau baino egun batzuk lehenago izan zen. Indiara iritsi berria nintzen, atzeko atetik, xekearen gaztelura esan nahi dut. Autotik jaitsi eta garajeraino joateko bide motzean erraietaraino sartu zitzaidan: miseria nonahi. Eta gaztelu hark piano batek aireportu batean egiten duena baino kontraste gehiago eragiten zuen. Azkar asko abandonatu ninduten kamioi batean nire pianoa zekarten gizon gihartsuek. Suposatu nuenagatik, ez zitzaidan hortik mugitzea komeni agindu berriak jaso arte. Ez nuen luzaroan ere pentsatu, baina pianoa jotzeko gogoa nuen; batzuetan nikotinarekin ere konparatu izan dut nik musikarekiko daukadan dependentzia. Huraxe zen kasua. Beraz, tapa irekitzea eta nere behatzak hegan egiten uztea besterik ez zitzaidan falta. Burua erabat hustu arte jo nuen. Honek luze iraun zuen, leku horretan egoteak etengabe betetzen zidalako burua kez eta pentsamendu lausoz. Ez naiz kapaza kalkulatzeko begi sakratu horiek agertzeko zenbat denbora behar izan zuten. Ez nintzen konturatu sartu zenean, baina jotzeari utzi nionean behintzat, tartean metro batzuk baino ez genituen. Begi horiek, handiak, berdeak; edozein miseria islatzeko gai. Zaila zen azal hauskor horretan babesten ziren begien aurrean, neskatoak bizkarrean zeramanari antzematea. Neskatoa edozeinen aurrean oharkabean igarotzekoa bazen, oraindik ikusezinagoa zen berari itsatsitako haur jaioberria. Manta

41


Ipuina artean galduta, goraino tapatuta, bere arrebak mundutik isolatu nahi izango balu bezala. Ez dakit bere anaia zen edo beharbada semea, ez nuen gehiegi pentsatu nahi izan. Etengabeko negarrean ari zen baina neskatoari axola ez zitzaiola ematen zuen. Denborarekin negarra ez zela jasangaitza konturatu nintzen, kanta bat baizik, istorio gogor bati buruz hitz egiten zuten bertsoak. Hitz goxo, berarentzat ulertezin batzuen ostean niregana pixka bat hurbiltzea lortu nuen. Baina beraren konfidantzaren giltza musikan zegoela argi zegoen. Zertxobait jotzen irakatsi nion. Zenbat eta nota gehiago, orduan eta gehiago argitzen zen neskaren aurpegia.Ordu horietan zehar biok isolatzea lortu genuen, haur txikiaren antzera. Musikaren hizkuntzan komunikatzen ginen; hitzek zentzurik ez zutela konturatu nintzen momentua iritsi zen eta. Azkar ikasten zuen, nire alboan banketan eserita eta hankak zintzilik. Haurrak lo hartu zuen. Bere ahotsa gutxitan entzuten nuen, ez baikenuen beharrik. Keinu bidez komunikatzen ginen baino gehienetan begiradarekin soilik besteak esan nahi zuena ulertzen genuen. Hala ere, bere izena entzuteko aukera eman zidan behin: Radhika. Lagun onak egin ginen, konfidantza zuen nigan eta nire asmo ona ulertzen zuen. Bere mugimenduetan nabarmentzen zen, bere irribarretan. Ez zuen inoiz berarengandik urruntzen haurra; lo hartu zuenetik berriz negarrik egin ez zuena. Kontzertura eramatea bururatu zitzaidan, xekearen gaztelura. Inork ez zuen erreparatu norbait zegoenik, baina nik badakit gustura egon zela, transmititzen zuen lasaitasun berberaz jaso zuela nota bakoitza eta oroimenean gorde zuela. Gogoratu nahi ez dudan momenturen batean, bidaiaren bukaera aldera, berarengandik urrundu nintzen lipar batez. Utzi nuen lekura bueltatu nintzenean, ez zegoen Radhikaren arrastorik. *** Orain, etxera iritsi naiz. Atea irekitzeaz batera etxeko zirrikitu guztiak bidaiaren nekeaz bete ditut. Maleta hustutzean, kirats eta oroitzapen on guztiak airean lurrundu dira. Haur baten negarra ere entzuten dut, burua nahastuegia dut dudarik gabe. Piano momentu bat behar dut. Saloiaren erdian dagoen munstro beltzeraino arrastatzen naiz. Estalkia kentzen dut eta negarra entzungarriagoa egiten zait. Nazkatuta nago bidaiez, ez didate onik egiten... Azkenean tapa ireki eta tekla bat zanpatu dut. Isiltasunak gela bete du; ez da soinu txikienik atera pianoaren barrutik. Bestalde, negarrak jarraitzen du. Pianoaren tripetara begiratzen dut; eta soka guztiak moztuak eta beraien artean korapilatuta daudela ikusten dut. Suntsiturik dago, baino ez dut erreparatzeko astirik. Hauts eta hots anabasa guzti horren artean, haur bat dago lo.

42

Mirari Etxeberria Guerrero 16 urte Antigua Luberri BHI


Bertsoa

Amets gaiztoa 1.

Ze DBH Ta zenbat letxe Laugarrengo mailan nago oraintxe. Baina luzea degu karera Eta noa dena kontatzera. Azken aroa 4 urtetako deskalabroa Zuei kontatzen hastera noa

4.

2. Maila Hura ´re zaila Bidean bazegon koska ta baila Erdera aprobatu nun joño! Matematika zegoen koño ! Gauza tristia Bat aprobatu, utzi bestia Gaur egun 5-a, zein garestia !

2. Ja kantatua Pasadizua Lehenengo maila jasandakua. Begoña gendun andereñua Eta gainera castellanua A ze problema Gaztelerak eragin zitena Ezin bainuen ikasi dena.

5. Ta errekua Aprobatua Orduan hartu nuen lasaitua… Baina kurtsoa ez zen bukatu Ta ezin nuenez erlaxatu A ze gogua ! Jada udara iristekua Eta lanik ez egitekua !

3. Zer gendun hura Literatura Ta gero gramatikakin batura. Etxeko lan pila bat gainera Eta ezin nun dena batera Noski erdera Beti egiten nun akats bera Ezin iritsi aprobatzera.

6.

3 garrena Azken aurrena Eta denetatikan gogorrena. 5 suspentsu utzi nituen kaka ! Ta hartu nuen kolpe galanta Ta etxean ejem… Gure ama gozoa jarri zen Gerra zibili pasatu nuen

43


Bertsoa

7.

“Ja azkeneta Ailau nak eta” Azken txanparako gogoz beteta Pasa det lehenengo trimestria Oraindik gelditzen zait bestia Ta diot zera… Apustu bat mahaiaren gainera Baietz penkoik´be joan ekainera !

8.

Ta batxillerra Egin biherra Hasiko da bi urtetako gerra. Baina hau ere egin beharko “ona da etorkizunerako” Etsita nago Espero det joatea klaro DHB-a baino motzago.

Doinua: Juana Bixenta Olabe

Unai Azpiroz Iztueta 15 urte Antigua Luberri BHI

44


F kategoriako lan sarituak Batxillergoa eta Lanbide Heziketa (16-18 urte)


Komikia

Hezkuntza denontzat

46


Komikia

47


Komikia

48


Komikia

German Telmo Eizaguirre Suarez 16 urte Santo Tomas Lizeoa

49


Ipuina

Gabrielen isilekoa Irakurle maitea; Nire izena Gabriele da, 16 urte dauzkat eta haurdun nago. Alemanian bizi naiz haurdun dauden neska gazteentzako ikastetxe batean, beste 49 neskekin. Duela bi aste etorri nintzen, baina oraindik ez dut inor ezagutzen. Bost hilabete daramatzat haurdun, eta bost hilabete hauek oso gogorrak izan dira niretzat. Ikastetxea ez da oso polita, egia esan, hesi batez inguratua dago guk hemendik ihes egin ez dezagun. Kartzelan egongo banintz bezela sentitzen naiz, familia eta lagunak faltan botatzen ditut eta oso bakarrik sentitzen naiz. Egunak oso aspergarriak dira ikastetxean, gauza bera egiten baitugu egunero. Goizeko zortzietan esnatzen gaituzte, ondoren txanda itxoin behar dugu dutxarako. Behin dutxatuta logelara itzultzen gara arropa garbia janzteko eta gosaltzera jaisten gara. Gosaldu ondoren eguneko eginbeharrekin hasten gara. Batzuetan etxea garbitzea tokatzen zaigu; beste batzuetan, berriz, arropa zikina garbitzea edota bazkaria prestatzea. Zortzi eta erdiak aldera afaltzen dugu, ondoren mahaia jaso eta ordu eta erdi dugu irakurtzeko edo ohera joan baino lehen gauzak prestatzeko. Gaueko hamaiketan argiak itzali egiten dira eta momentu horretatik esnatzen garen arte ezin da hitz egin, isiltasun osoa dago logelan. Isiltasun hori puskatzen duen gauza bakarra nire ondoan lo egiten duen neskaren zurrunka da eta ondo lo egiten uzten ez didanez, Alemaniako ikastetxera iritsi baino lehen gertatu diren gauzetan pentsatzen dut. Nire familian pentsatzen dut. Etxean bost gara, nire gurasoak, nire bi anai-arrebak eta ni. Nire amak Sophie du izena, erizaina da eta hiriko ospitalean lan egiten du. Aitak ordea, John du izena eta abokatua da. Lehenago esan dudan bezala bi senide dauzkat, Julie eta Paul. Juliek 4 urte ditu eta oraindik txikiegia da bere inguruan zer gertatzen den konturatzeko, buruan duen gauza bakarra bere panpina da eta joaten den toki orotara panpina berarekin doa. Paulek 10 urte ditu eta saskibaloian aritzen da ikastolako taldean. Lagunekin irteten hasi berri da eta gauza batzuetaz ohartzen bada ere, gurasoek nire haurdunaldiaren berri ez ematea erabaki dute. Ni ados nago beraiekin gehiegitxo iruditzen zaidalako berarentzat. Nire familia Londres kanpoaldean dagoen auzo bateko etxe txuri batean bizi da. Etxeak lorategi handi eta zabal bat dauka, non amak mota desberdineko loreak landatzen dituen eta zuriz margotuta dagoen egurrezko hesi batez inguratua dago,

50


Ipuina inguruko beste etxeak bezala. Etxeak bi pisu dauzka. Lehenengo pisuan egongela, komun bat, eta sukaldean daude. Sukaldea oso handia da eta amak gauza goxo-goxoak prestatzen ditu bertan. Goiko solairuan berriz, logelak daude, nire gurasoena beren komuna eta arropa gordetzeko armairu handi batekin; nire anaia Paulena, Julierena eta azkenik nirea. Nire logela urdin argi kolorekoa da eta hainbat argazki ditut paretan zintzilikaturik. Armairu handi bat daukat arropa guztia gordetzeko, mahai bat etxeko lanak egiteko, apal batzuk nire liburu gustukoenak gordetzeko eta nire ohea! Nire ohearen falta nabaritzen dut, gustuko nuen ohean etzanda zoruko leihotik zeruko izarrei begiratzea. Hemen ordea, bost logela daude gu guztiontzako eta logela bakoitzean hamar neskek egiten dugu lo. Armairu estu eta txiki bat besterik ez daukat nire trasteak gordetzeko, beste batekin partekatu behar dudana. Futbolean jokatzea ere faltan dut: ikastolako taldean jokatzen nuen, ez ginen oso jokalari trebeak, baina ondo pasatzen genuen elkarrekin eta hori zen garrantzitsuena. Futbola niretzako arazoak alde batera uzteko modu bat zen, futbolean aritzean inguruko arazoez ahazten bainintzen. Arraroa badirudi ere, ikastolaren falta ere nabaritzen dut, baina batez ere ikaskideena; hemen denbora gehiegi daukat nire gauzetan pentsatzeko eta entretenitzen nauen edozer gauza behar dut. Gauza asko falta ditut, baina nabarmenena lagunak dira. Nire lagunak beti egon dira hor laguntzeko prest eta momentu honetan lagun bat behar dut berarekin hitz egiteko, hain bakarrik sentitzen naiz! Londresetik alde egin nuenean ez nien ezer esan, ez nuen agurtzeko ere astirik izan eta horrek min handia egiten dit, ez dut jakin ere egin nahi zer pentsatuko ote zuten niri buruz, egun batetik bestera ezer esan gabe joan nintzela jakin zutenean. Damutu egiten naiz nire joatearen zergatia aurpegira azaldu ez nielako, dagoeneko gurasoek barnetegi batera joan naizela esango zieten, baina nahiz eta nik egia kontatu nahi, ezin nuen. Egiak min handia egiten zidan, baina batez ere jendea gertatutakoarengatik nire ondotik pasatzean niri buruz marmarka aritzea. Ez, ez nuen hori nahi. Nik ez nien beraiei minik egin nahi nire joatearekin, baina erabaki nuen ez niola inori ezer ere ez kontatuko; niretzako gordeko nuen. Agian pentsatuko duzu nola izan ote den posible Alemaniara etorri baino lehen Londresen lau hilabete eta erdi pasatzea haurdun nengoela inor konturatu gabe. Gauza da haurdun nengoela jakin nuenean ez niela gurasoei ezer esan. Beldur nintzen zer esango ote zuten eta batez ere zer pentsatuko ote zuten beren 16 urteko alaba txintxoa haurdun zegoela jakitean. Nire familia katolikoa da eta oso zorrotza

51


Ipuina da haurrak ezkondu baino lehen eduki behar ez direla pentsatuz eta era berean abortuaren aurka daude. Beraz, niretzako oso arazo handia zen. Momentu on bat bilatu nahi nuen guztia kontatzeko, baina ez nuen momentu onik ikusten horrelako berririk emateko. Denbora pasa ahala, gurasoek desberdin nabaritzen ninduten, zerbait arraroa gertatzen zitzaidala susmatzen zuten baina ez zekiten zer zen. Haurdun nengoela konturatu zirenean ikaragarri haserretu ziren, sekulakoak esan zituzten niri buruz, lotsa ematen niela esaten zuten, beren alabak horrelako gauza bat egitea lotsagarria iruditzen zitzaien. Niri buruz esandako guztiak min handia egin zidan, neure gurasoei ez zitzaien axola nola nengoen ni ezta nola sentiarazten ninduen haurdun geratu izanak; horrek guztiak ez zuen garrantzirik beraientzat. Haurraren aitari buruz galdezka hasi zirenean, gau batean ezagutu nuen mutil bat izan zela esan nien, baina ez nien izenik eman. Orduan gurasoek emagaldu bat nintzela esan zidaten, gau batean ezagututako mutil batekin oheratzea emagaldu batek egiten zuela. Nire gurasoengandik hitz horiek entzuteak min handia egiten zidan; baina, egia esan behar badut, min handiena izan zen nire gurasoak gehien kezkatzen zituena besteek zer pentsatuko ote zuten beren hamasei urteko alaba haurdun zegoela jakitean. Orduan jendeak ezer ere jakin ez zezan gurasoek Alemanian dagoen haurdun dauden gazteentzako ikastetxe batera bidaltzea erabaki zuten. Bertan haurra edukitzeko eta adopzioan emateko. Gurasoek barnetegi batera eraman nindutela esango zuten eta inork ez zuen ezer ere susmatuko. Plana bikaina zen baina oso garestia eta diru arazoak genituela eta, bidaia denbora bat atzeratzea erabaki zuten. Beraiek nahi zuten bezain pronto joateko aukerarik ez nuenez, Londresen jarraitu behar nuen denbora horretan gurasoek gerriko moduko bat jartzera behartzen ninduten. Gerrikoak tripa estutu egiten zidan eta kanpokoen ikuspegirako kilo batzuk hartu nituela besterik ez zirudien. Ez zen zaila izan hori sinestea beti izan baitut gizentzeko joera pittin bat. Jendeak ez zuen ezer ere nabaritzen, baina niretzat oso gogorra zen horrela ibiltzea, nire barruan izaki txiki bat hazten ari baitzen. Kontu handiarekin ibili behar nuen, inork ez zuen ezer arrarorik igorri behar, bestela akabo. Ezin nuen beste neska guztiekin batera dutxatu, taldekoekin futbolean jokatu, ezta esfortzu handia eskatzen zuten ariketa fisikorik egin eta pixkanaka-pixkanaka besteengandik urruntzen ari nintzen. Ezin nuen inorekin hitz egin, lagunei ezin nien ezer kontatu eta gurasoek ez zuten horri buruz hitz egin nahi, nahiz eta nik norbaitekin hitz egiteko beharra eduki. Denbora aurrera joan ahala Alemaniara etortzeko ordua iristen ari zen, amak ordu gehiago egin zituen ospitalean eta aitak ere lan gehiago egin zuen ni Alemaniara bidaltzeko. Lehenago esan dudan bezala, ez nuen lagunak agurtzeko astirik eduki; baina hala ere, beraiekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan banu ere, alferrik izango zen, ezin

52


Ipuina izango nielako aurpegira gezurrik esan. Beraz, ezer ere ez esatea erabaki nuen eta orain Alemanian nago, dakizuenez, infernu hau noiz bukatuko ote den itxaroten. Emagaldua. Hiztegian aurkitutakoa: “prostituta, puta, ramera, mujer de mala vida, perdida, degenerada y pervertida�. Azkenaldi honetan dezente entzun dudan hitza da. Gurasoek haurdun nengoela jakin zutenean, hemen bertan lan egiten dutenek esaten didate, eta seguruenik zu ere hori pentsatzen arituko zara. Jendeak uste du emagaldua naizela gau batean ezagutu nuen mutil batekin oheratu eta haurdun geratu nintzelako eta hori merezi dudan zigorra dela esaten dute; baina nahiz eta guk pentsatu ezezaguna izateagatik okerragoa dela, baliteke ezagutzen dugun batek min handiagoa egitea, nire kasuan gertatu den bezala. Emagaldu bat naizela uste baduzu, ni epaitu baino lehen istorio guztia jakin behar duzula uste dut, eta behin egia guztia jakinda, zure eskubide guztia izango duzu nahi duzuna pentsatzeko. 2011ko uztailaren 23a oroimenean grabatuta geldituko zaidan data bat da. Egun horretan nire amets gaiztoa egia bihurtu zen. Kanariar Uharteetan geunden oporretan gurasoen lagun batzuekin. Bi aste pasatzera joan ginen Lanzarotera. Eguraldi aparta egiten zuen eta ikaragarri ondo pasatzen ari ginen. Gau batean, denak elkarrekin joan ginen afaltzera eta logeletara bueltatu ginean Patrikek, aitaren lagunak, bere emazteari tabako bila joango zela esan zion, baina horren ordez nire logelako atean azaldu zen. Ni hortzak garbitzen ari nintzela atea jo zuten eta irekitzera joan nintzen nor ote zen jakiteko. Harritu egin ninduen Patrik hor aurkitzeak eta zer behar zuen galdetu nion. Patrikek beren logelan toalla bat behar zutela esan zidan eta ea nik baten bat soberan nuen galdetu zidan. Ni komunera begiratzera joaten nintzen bitartean Patrik nire logelan sartu zen eta atea giltzapetu zuen. Buelta eman nuenean Patrikek toallak hartu eta lurrera bota zituen, ondoren gerritik heldu eta ohe gainera bota ninduen. Ahoan zapi bat jarri zidan nire garrasiak ez entzuteko eta eskuak bilurra batzuen bidez ohera lotu zizkidan. Bere eskua nire gorputzetik pasatzen hasi zen eta bere zakila nire gorputzean igurtzi zuen. Lehendabizi alkandoraren botoiak askatzen hasi zen, gero galtzak kentzen jarraitu zuen ohean biluzik gelditu nintzen arte. Ihes egiteko ahaleginak egiten nituen ostikadak jotzen nizkion bitartean, baina defendatzen saiatzen nintzen bakoitzean jo egiten ninduen. Nik bakean uzteko eskatzen nion, minik ez egiteko eta orduan berak ni isiltzeko ukabilkada bat ematen zidan eta ondoren beste bat eta beste bat. Hankak ireki zizkidan eta bere zakila nire barnean sartu zuen behin eta berriro. Ez zen kondoia jartzeaz kezkatu, berari berdin zitzaion niri zer gertatzen zitzaidan. Min handia egiten zidan, bitan banatuko banintz bezala

53


Ipuina sentitzen nintzen. Ohean etzanda nengoen eta malkoak nire masailetik irristatzen ziren berak ni bortxatzen jarraitzen zuen bitartean. Behin eta berriro errepikatzen nion neure buruari “laster amaituko da, laster amaituko da� baina ezin nuen gehiago eta behin betikoz bukatzeko irrikan nengoen. Behin amaituta, hobe nuela gertatukoa inori ez kontatzea esan zidan jotzen jarraitzen ninduen bitartean, inork ez baininduen sinetsiko. Hau guztia esanda jantzi, bilurrak askatu eta bere logelara bueltatu zen bere emaztearekin, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Hurrengo goizean lurrean botata esnatu nintzen. Biluzik nengoen eta gorputza ubeldurez beteta nuen. Zikina eta ahula sentitzen nintzen, ez nuen mugitzeko indarrik eta zorigaitzekoa sentitzen nintzen. Ez nion inori gertatutakoari buruz berri eman; ez lagunei, ez gurasoei, beldurra ematen zidan kontatzeak, horrela erabaki nuen eta horrela egin nuen. Zu zara benetan gertatutakoa dakien bakarra. Hura gertatu eta aste batzuetara Londresen bueltan ginen eta kezkatua nengoen hilekoa atzeratu zitzaidalako. Haurdunaldi proba bat erosi nuen susmoak desagertzeko eta orduantxe bertan jakin nuen haurdun nengoela. Beste proba bat erosi nuen erantzuna ziurtatzeko, eta zuzen zeuden. Dakizun bezala, hasieran ez nien gurasoei haurdun nengoela kontatu eta jakin zutenean, haurraren aita gau batean ezagutu nuen mutil bat izan zela esan nien. Seguruenik zergatik ez ote nien gurasoei gertatutakoari buruz egia esan pentsatzen ariko zara eta ziurrenik pentsatuko duzu egia esan izan banie, ez ninduketela horrela tratatuko eta gauzak beste modu batera hartuko zituzketela. Baina egia beste bat da. Gurasoei Patrikek bortxatu eta haurdun utzi ninduela esan izan banie, ez zidaketen sinetsiko. Patrik ni ukitzen saiatu izan zen lehenagotik etxean egondako egunen batean. Besteak entretenituta zeuden bitartean Patrikek bere eskua nire hanka tartean sartzen saiatzen zen, baina nik ostikoak ematen nizkion defendatzeko. Gurasoei Patrikek egiten zidana kontatu nienean ez zidaten sinetsi, gezurra zela esaten zuten eta dena nire irudimena zela sinetsarazi zidaten baina nik badakit hori egia dela. Horregatik ez nien ezer kontatu bere momentuan: lehenago sinetsi ez bazidaten, hura kontatzean ez zen desberdina izango. Hau da guztia, orain badakizu nola gelditu nintzen haurdun, egia guztia dakien bakarra zeu zara eta momentu honetan zure eskubidea daukazu niri buruz nahi duzuna pentsatzeko.

54


Ipuina Lau hilabete pasa dira hona etorri nintzenetik. Hemengo bizimodura ohitu naiz dagoeneko eta lagun berriak egin ditut. Oso desberdinak gara izateko eta pentsatzeko eran, baina denek ezaugarri komun bat dugu: haurdun gaude eta horrek elkartu egiten gaitu. Elkarrekin hitz egin dezakegu haurdunaldiaren gauzei buruz eta lehenengo aldiz denbora askoan berarekin kontatu dezakedan lagun bat daukat. Gauza asko aldatu dira, baina nabarmenena nire itxura fisikoa da. Dagoeneko bederatzi hilabetez nago eta tripa nabarmen hazi zait. Gaur 2011ko apirilaren 22a, nire haurra jaio da, baina zoritxarrez jaio ondoren hil egin da. Londresen nengoenean besteak haurdun nengoela kontura ez zitezen gurasoek jartzera behartzen ninduten gerrikoak eragindako presioa izan zitekeela dio medikuak; izan ere, gerriko horrek umea estutu egiten zuela eta horrek bere arnasketa zailtzen zuela. Hasieran nik ez nuen haur hori eduki nahi, nire intentzioa umea adopzioan ematea zen, baina denbora honetan zehar hartu dudan erabakia egokia ote den pentsatzen aritu naiz eta orain, nire haurra galdu dudalarik, konturatu naiz oker nengoela. Amorru handia ematen dit, behin benetan nahi dudanaz konturatu naizela, berandu izatea; baina amorru handiagoa ematen dit nire gurasoei garrantzizkoa iruditzen zitzaien gauza bakarrarengatik, besteek zer pentsatuko ote zutenagatik, galdu dudala jakiteak. Nire gurasoak berekoi batzuk izan ziren erabaki hori hartu zutenean, ez ziren konturatu momentu horretan jokoan zegoena haurraren bizitza zela eta ez beraien ospea. Hau guztia idaztearen arrazoia da, denbora asko neramala isileko hau niretzako bakarrik gordetzen eta min handia egiten zidala. Erabaki dut iragana atzean utziko dudala eta horretarako, joan aurretik, beste norbaiti aitortzeko beharra sentitzen dut. Gainean neraman zama handi hori kendu behar dut eta mundu hau utzi aurretik nire barnean neramana norbaitekin hitz egiteko beharra asetzeko egin dut. Agur esan beharrean nago orain, irakurle maitea, betiereko agurra, izan ere nire buruaz beste egin beharrean nago, egoera honekin jarraitu nahi ez dudalako. Eskerrik asko ni entzuteagatik. Bihotzez, Gabriele.

Ainhoa Merino Crespo 17 urte Santo Tomas Lizeoa

55


Bertsoa

Egiak agerian -1Mundua mundu egin zenetik Adan ta Eba tarteko, milaka urte igaro dira miraria gauzatzeko. Ibili ziren han eta hemen ondorengoak hazteko bizi berria pizteko arraza motak sortzeko. (BIS) Jarauntsi ziren halako keinu genetiko betirako bidegabekerietarako zein onena egiteko. (BIS)

-2Irakurri ta textu gehienek zutena sinestu ezin kezka larri asko sortu zaizkit aztertu dudanarekin. Behin betirako uler dezagun ta berriz gerta ez dadin guztia beharko jakin bizitzeko elkarrekin. (BIS) Etsai modura ibili gara mendez mende beti berdin gizasemeok gure artean prest nonahi egiteko min. (BIS)

-3Historiak izan beharko luke bai gardena, baita hotza, helarazteko gertatu zena, bere lana hartan datza. Fideltasunez kontatu beza jasotako testigantza, bilduz egia zehatza bazterturik gezur latza. (BIS) Datuak dira beharko diren hitzak ulertzeko giltza, bertso hauetako muina baita gertakarien jakintza. (BIS)

-4Zertan demontre, zertan arraio, besteen buruan sartu hala eginez egiten baita norbera dena ukatu. Ibil gintezke geure horretan zer zaren zu eta zer gu zergatik hura den judu mahomatar edo hindu. (BIS) Sinismen hauek pizten dituzte barruko fobiak hain justu, nola ekidin, nola sahiestu, nola urkoa ulertu? (BIS)

56


Bertsoa -5Ario garbiek, nazien buru izendatu zuten Hitler eta Europa suntsitu zuten zutik utzi gabe ezer. Arrazakeri zekenenean senak aginduta oker, gizon maltzur eta anker zenak gerra egin leher. (BIS) Anitz judutar akatu ziren miatuta hainbat bazter ta beste hainbat bizirik irten menperatu zuten esker. (BIS)

-6Gauzak nolatan ahazten diren maizegi han, hemen ta hor arrunt eginik sekula santan izan ez dena aldakor. Ikus daiteke judutarrengan guztia ahaztuz bizkor, Palestinaldean gogor etsai moduan oldarkor. (BIS) Eraikitako mugen ertzera urbil ez dakien inor gerran dabiltza onartu gabe badituztela hainbat zor. (BIS)

-7Laburbiltzeko gure kasua, Euskal Herriko gatazka, kontuan hartu beharko dira Franco zena ta Gernika. Gerra zibilak utzi zizkigun amorratu ehundaka bertan hildako milaka eta zauri horien marka. (BIS) Orduz geroztik egon zaizkigu begiraturik zeharka aztertu nahirik zertan gabiltzan, zelatan eta segika. (BIS)

-8ETA izan zen Euskal Herrian armak hartu ta mendian ezkutaturik ibili zena ta klandestinitatean. Txarrera egin zuen guztiak GAL sortu zen egunean denon begien aurrean itzalpeko babespean. (BIS) Nola sinetsi, gaitzetsi gabe, gaur egungo legedian batzuk preso ta beste guztiak aske dauden bitartean. (BIS)

57


Bertsoa -9Hitz gutxi batzuk, bizpahiru lerro, bideratuz guregana, eragingarri bihur litezke nahasteko gure sena. Egunkaria izan liteke bitartekorik onena publikatzeko gutuna ta har dezan oihartzuna. (BIS) Kioskoetan salduko zaigu argitzerako eguna, euro baten truk irakurtzeko nongoa den ta norena. (BIS)

- 10 Nazio gura egon liteke Katalunian islatuta estatutuez baliaturik nahi duelako kontsulta. Egin ahal da biok batera herriari galdetuta bozka denak kontatuta emaitza ziurtatuta. (BIS) Zahar-zaharra dugun nahi horrek du Espainia kezkatuta, eta gustuko ez duen arren hortara da behartuta. (BIS)

- 11 “Españistanen” ote al gauden biziki eztabaidatzen, ibiltzen dira Madril aldean azkenaldian hain zuzen. Euskaldun denoi berdintsu zaigu estatuan zer dioten ez baitira bizi hemen ez eta gugan sinesten. (BIS) Sufrimendua ez da arintzen geurea areagotzen, baizik elkar ulertuaz eta behingoz bakean bizitzen. (BIS)

- 12 Aita ta amak hezi ninduten naizenaren sinesmenez eta geroztik neure barruak ukatu ez du egin, ez! Euskaraz mintzo ikasi eta harekin bizi naizenez gure arbasoen legez zainduko dut hitz eginez. (BIS) Nazio libre diren herriek euren hizkuntza dutenez euskarak berak eman ahal dit bizi bat askatasunez. (BIS)

DOINUA: Leiho ertzetik entzun dezaket – Andoni Egaña

Jokin De Miguel Salaberria 16 urte Zubiri-Manteo BHI

58


Sarituen zerrenda EGILEA

MOTA

KATEG.

IZENBURUA

EGUZKI AGINAGALDE HUITZI

Bertsoa

C

JUNE AZPIAZU NOSELLAS UNAI AZPIROZ IZTUETA JOKIN DE MIGUEL SALABERRIA

Bertsoa Bertsoa Bertsoa

C E F

FUERTEBENTURAKO HONDARTZAK NIRE OPORRAK AMETS GAIZTOA EGIAK AGERIAN

ARITZ LERSUNDI JIMENEZ NORA ESTALA ORTEGA Iテ選GO LIZARRIBAR IMAZ MIRARI ETXEBERRIA GUERRERO AINHOA MERINO CRESPO

Ipuina Ipuina Ipuina Ipuina Ipuina

B C D E F

MAISU TXIKIA GOL HILTZAILEAK HACKERRAK RADHIKA GABRIELEN ISILEKOA

NOA BAZ ALFONSO

Komikia

A

MALEN URTXEGI FERNANDEZ GALDER CHARON ALVAREZ SAIOA GARCIA GATO

Komikia Komikia Komikia

A A B

JOSU ODRIOZOLA ETXANIZ ARITZ MURUZABAL ALFONSI Iテ選GO ALVAREZ AGUADO GERMAN TELMO EIZAGUIRRE SUAREZ

Komikia Komikia Komikia Komikia

B C E F

ZUGARRAMURDIKO KOBAZULOAK AINARA ETA LAGUN ARRAINA ETA KOKODRILOA ARRAINAK ETXE BERRI BATERA 0-0! R.I.P EHIZTARIA EHIZATUA ESKUBIDEAK HEZKUNTZA DENONTZAT

AMAIA ANTUNEZ ELORZA

Olerkia

C

ANDER SANCHEZ REY ITZIAR LAMARKA ARRIZABALAGA

Olerkia Olerkia

D E

BERRIRO NAHIKO NUKE SINISTU BIZITZA FANTASIA BAT

Hezkuntza denontzat Hezkuntza denontzat

B

MAISU TXIKIA

D

BAZEN BEHIN...

HEZKUNTZA DENONTZAT- SARITUAK ARITZ LERSUNDI JIMENEZ MIREN AGIRREGOMEZKORTA IZA

59


Aipatuen zerrenda MOTA

KATEG.

EGILEA

IZENBURUA

ZENTROA

Bertsoa

B

UDAKIOLA AGIRREBENGOA, NAIARA

DONOSTIARRON EGUNA

La Salle Donostia Ikastetxea

Bertsoa

C

BALSATEGI ETXARRI, NAHIA

NESKA ETA MUTILEN ARTEKO DIFERENTZIAK

La Salle Donostia Ikastetxea

Bertsoa

C

LASA CUEVAS, IRAIA

BERRIRO UMEA IZAN NAHI DUT

Intxaurrondo Ikastola

Bertsoa

C

JAUREGI GONZALEZ, OIHAN

BOTILA ZAHAR BATEN ISTORIOA

Herri Ametsa Ikastola

Bertsoa

C

LOPEZ SACRISTAN, URKO

HAIZEAK EMANDAKO PLASTIKOZKO BOLTSA

Herri Ametsa Ikastola

Bertsoa

C

LIZARTZA ARIZETA, UNAI

AZKEN IKASTURTEA

Amassorrain Ikastola

Bertsoa

C

GONZALEZ YEREGI, OIER

MUSIKAKO INSTRUMENTUAK

Amara Berri Ikastetxea

Bertsoa

D

MONTSERRAT DOMINGUEZ, AINHOA

MAITEMINAK JOTA

Santo Tomas Lizeoa

60


Aipatuen zerrenda MOTA

KATEG.

EGILEA

IZENBURUA

ZENTROA

Ipuina

B

ARIZTEGI ANTXORDOKI, MADDI

MIKEL ETA ANE HONDARTZAN

Zurriola Ikastola

Ipuina

B

OYARZABAL MARISCAL, AIDE

GAZTELU MISTERIOTSUA

Zurriola Ikastola

Ipuina

C

MARTIARENA IBARRETA, IRATI

GUZTIOK ESKOLARA!

La Salle Donostia Ikastetxea

Ipuina

C

ETXEBERRIA IZUTEGUI, MARIA

ETA HORRELA BUKATU NUEN HEMEN

Zurriola Ikastola

Ipuina

C

RODRIGUEZ GONZALEZ, ENARA

INURRIEKIN HITZ EGITEN ZUEN AMONA

Zurriola Ikastola

Ipuina

C

WOLFF RUIZ, LUCIA

ANE ETA VIOLLET

Zuhaizti Ikastetxea

Ipuina

D

NICOLAS IRIONDO, AIORA

HIL EDO BIZI

Arantzazuko Ama BHI

Ipuina

D

AZKONA GALARRAGA, NEREA

EGUNEROKOA

UsandizagaPe単aflorida BHI

Ipuina

D

DIAZ FERNANDEZ DE QUINCOCES, LORENA

ALTXORRAREN BILA

UsandizagaPe単aflorida BHI

Ipuina

E

BERGUA IRURZUN, TXOMIN

GUTUN LARANJAK

Lauaizeta Ikastola BHI

Ipuina

E

LASARTE GIBERT, MADDI

MEZU BAT DAUKAT ZURETZAT

Zurriola Ikastola

Ipuina

E

CAMPBELL BARTOLOME, NICOLE

HERIOTZAZKO KONFIDANTZAK

Axular Lizeoa

Ipuina

E

ESTEFANIA SALAZAR, ENRIQUE

ZUREGATIK, EDOZER

Axular Lizeoa

Ipuina

F

MACHINANDIARENA ARREGUI, ARANTXA

AMATXOREN HITZ GOZOAK

Santo Tomas Lizeoa

Ipuina

F

ARAMBURU BARROS, IRATI

MAITASUN GUTUNAK

La Salle Donostia Ikastetxea

61


Aipatuen zerrenda

MOTA

KATEG.

EGILEA

IZENBURUA

ZENTROA

Komikia

A

OLAZABAL BLAZQUEZ, ITXASO

PUPI ITZULI DA

La Salle Donostia Ikastetxea

Komikia

A

GARICANO GARCIA, OIER

AINARA ETA PISZINAKO TXIRRISTRA

Zuhaizti Ikastetxea

Komikia

A

ALBERDI BARINAGARREMENTERIA, JON

ABENTURA ITSASONTZIAN

Zuhaizti Ikastetxea

Komikia

B

ETXABE LOPEZ, IGORTZ

MARZIANO TONTOAK

Orixe Ikastola

Komikia

B

DELGADO BIZKARGUENAGA, JULEN

TSUNAMI HANDIA

Zurriola Ikastola

Komikia

B

UBIRIA PEREZ, MALEN

EHUNZANGO MATEMATIKOA

Aitor Ikastola

Komikia

B

ARTANO OTAÑO, NAHIKARI QIAN

LARATXURI

Herri Ametsa Ikastola

Komikia

B

ARRESE-IGOR GIL, NORA

EGUN BAT DONOSTIAN

Herri Ametsa Ikastola

Komikia

C

GARMENDIA URRESTI, NORA

AMETS BAKARRA: AMESTEA

Zurriola Ikastola

Komikia

C

RODRIGUEZ GONZALEZ, ENARA

GORA ANIZTASUNA IKASTOLAN!

Zurriola Ikastola

Komikia

C

MALBADI SAGASTUME, KEMEN

BANPIRAÑA

Zurriola Ikastola

Komikia

C

RAMOS SERNA, URTZI

50 MILIOIAK

Aitor Ikastola

Komikia

C

CASARES OCHOA DE ALDA, JUNE

MUNDUKO BI ZATIAK

Zurriola Ikastola

Komikia

C

ARRESE-IGOR GIL, ASTRID

DANBORRADA EGUNA

Herri Ametsa Ikastola

Komikia

E

ARRIOLA OLAECHEA, JON

HEZKUNTZA DENONA

Lauaizeta Ikastola BHI

Komikia

F

ARRIETA AGUIRREZABALA, UNAI

ARAO EUSKALDUNA

Axular Lizeoa

Komikia

F

ALBERDI PARDO, BEÑAT

JOSUREN TONTAKERIAK

San Ignacio Ikastetxea

62


Aipatuen zerrenda MOTA

KATEG.

EGILEA

IZENBURUA

ZENTROA

Olerkia

C

LASARTE GIBERT, JUNE

ORTZADARRA

Zurriola Ikastola

Olerkia

C

FERREIRO CARRETERO, NEREA

NIRE BIZITZA PUXIKA BATENA BEZALAKOA DA

Zurriola Ikastola

Olerkia

D

EGUREN ANDONEGI, ARAITZ

BIHOTZ URRATURIK NEGAR MALKOEN GATZEN ANTZERAINO

La Salle Donostia Ikastetxea

Olerkia

E

GASKUE BURUTARAN, ALAIN

MAITASUNA

Zurriola Ikastola

Olerkia

E

ZALAKAIN HERRERO, IRATI

BIZITZAN BEHARREZKOAK

Zurriola Ikastola

Olerkia

E

ROMAN LAZPIUR, AMAGOIA

ASTEARTEAK

Zurriola Ikastola

Olerkia

F

ETXEBERRIA FERNANDEZ, ZURIÑE

EZ GOAZ IÑORA

Zubiri-Manteo BHI

Olerkia

F

ARRIETA ELIZALDE, LUCIA

HILERRIKO LILIA

Santo Tomas Lizeoa

Olerkia

F

GOIKOLEA VIVES, XABIER

IRUDIMENAREN BIDAIA

Santo Tomas Lizeoa

63


Ikastetxeak · Aitor Ikastola

· La Salle San Luis Ikastetxea

· Amara Berri Ikastetxea

· La Salle Donostia Ikastetxea

· Amassorrain Ikastola

· Lauaizeta Ikastola BHI

· Antigua-Luberri BHI

· Maria Reina Ikastetxea

· Arantzazuko Ama BHI

· Mundaiz Ikastetxea

· Axular Lizeoa

· Ntra. Sra. Aranzazu Ikastetxea

· Bidebieta BHI

· Orixe Ikastola

· Ekintza Ikastola

· San Ignacio Ikastetxea

· Herrera Ikastetxea

· San Patricio Ikastetxea

· Herri Ametsa Ikastola

· Santo Tomas Lizeoa

· Ikasbide Ikastola

· Summa-Aldapeta Ikastetxea

· Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

· Usandizaga-Peñaflorida BHI

· Intxaurrondo Ikastola

· Zubiri-Manteo BHI

· Jakintza Ikastola

· Zuhaizti Ikastetxea

· La Anunciata Ikastetxea

· Zurriola Ikastola

· La Asuncion Ikastetxea

64


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.