Diagnostikoa eusk

Page 1

Dokumentu honek Ezkabarte haranerako EH Bilduk prestatuko duen proposamenaren oinarria izatea du helburu. Udalerri honetan bizi garenon benetako beharrak islatuko duen proposamena nahi dugu eta horretarako, biztanleriaren parte hartzearekin gauzatzea ezinbestekoa dugu. Arrazoi horregatik, dokumentu hau irekia da, hots, bukatu gabe dago. Egin nahi diren iradokizunen zain dago. Horrela, guztion artean, haranaren eta biztanleriaren bizimodua hobetzeko egin beharko ditugun lanen lehentasunak zehaztu ditzakegu. EH Bilduk, Ezkabarterako defendatuko duen programa lan honen emaitza izango da eta aurrera ateratzen saiatuko da.

UDAL EREDUA Azken 4 urte hauetan, Udalak, Pedro Lezaun alkatearen nahiaren arabera funtzionatu duela esatea egia biribila da eta ia-ia gai guztietan, beste kandidatura independenteren (Ezkabarteko independenteak) erabateko laguntza ere jaso duela esan behar da. Alkateak pertsonabakarreko funtzionamendua inposatu du, parte hartzearen kontzeptua manipulatuz bilera gutxi batzuk egitera mugatu du (bere interesetarako bakarrik). Gainera, bilera hauek antolatzeko eragatik, parte hartzea ukatzea bilatzen zuela ematen zuen. Bestalde, udal batzetan auzoen parte hartzea ukatu du, informazio batzordeak soilik interesa zuenean deitu ditu eta behar izan duenean deuseztatu ditu, baita kontzejuen gainetik igarotzen saiatu da, gaiak horien eskumena izanda ere (hilerrien ordenantza kasu). Funtsezkoa den aurrekontuen gaia aztertzean oposizioko taldeak ez gaitu kontuan hartu, (auzokideen parte hartzeaz zer esan!). Oposizioko alderdiei dagokienez (Bildu, NaBai), gai garrantzitsuenetan adostasunetara heltzeko gaitasuna erakutsi dugu. Udal batzarretan, alderik txarrena Pedro Lezaunek izan duen jokaera itsusia eta bere jarrera pertsonala izan da, gure proposamenak aurkeztu ditugunean batez ere. Legealdian zehar, kandidatura independenteek mozio ugarien eztabaida ukatu dute, baita gure euskararen ordenantzaren proposamenarena ere. Udal lanari buruz, proposamenak aurkeztu dituen talde bakarra izan garela esan behar da (batzuetan NaBairen laguntza jasoz). Udalak garatu duen joera politikoan, premia larriak dituzten pertsonen aldeko esfortzuak egitea ahalbideratuko duen ipar ideologikoaren falta nabaria izan da. Orokorrean, zalantzan jar daitezkeen hobekuntzetan kantitate handiak gastatzea nahiago izan da (16.000 â‚Ź kale garbigailu baten alogerean, futbol zelaiko aldagelak konpontzean), gizarte-gastuetan baino. EGOERA EKONOMIKOA


Ezkabarteko Udalak ez du egoera ekonomiko oso txarrik. Lehen egiten zuen bezala proiektu handiak edota azpiegiturak egiteko baliabide nahiko izan ez arren, ez luke arazorik izan beharko eguneroko jarduera lasaitasunez kudeatzeko. Une honetan, Udalaren zorra 1.000.000 â‚Ź-koa baino zerbait txikiagoa da, zenbait aurrezpen dauka eta behar izanez gero, neurri batean, zorduntzeko gaitasuna izango luke. Gaur egun, kiroldegiko lurrak ordaindu gabe daude oraindik, baina, horretarako dagoen kontu batean dirua gorderik dago.

Alkateak, diru ezari buruz larritasun mezuak zabaldu baditu ere (batez ere, bere gustukoa ez den zerbaitetarako baldin bada gastua), ez du inoiz likidezia gabezia izan bereak egin nahi izan duenerako. LANGILEGO POLITIKA Gaur egun, kontratu iraunkorra duten 4 langile dago (funtzionarioak), horietatik bi bulegari eta beste bi erabilera anitzeko peoi. Langile hauetaz gain, lan bitarteko kontratuarekin dagoen peoi bat dago, beste pertsona bat administrari laguntzaile lanpostuan dago izendapen librearen bitartez aukeratuta (behatzez), bitarteko kontratuaren bitartez administrariaren lanpostua betetzen ari da eta horretaz gain, arkitekto bat ere kontratatuta dago. Ez zaio inori kontratu finkorik egin, nahiz eta pertsona batzuk bitarteko kontratuak bete urteetan zehar. Behin-behineko lanetarako beste zenbait pertsona kontratatzen ari dira, betiere, Nafarroako Gobernuak ematen duen diru-laguntzak baldintzatuta (garaiaren arabera, 5 arte). Zerbitzu batzuen eskaintzarako kanpoko kudeaketa edo kudeaketa pribatua hautatu da, hala nola, berdeguneen zaintza, zeina “Amalur� enpresarekin kontratatuta baitago une honetan (hau guztia, Udalak hiru peoi izan arren); edo kiroldegiaren kudeaketa BPX enpresak daramana. Bestalde, jakin berri izan dugu Udal lokalen garbiketa lehiaketara aterako duela (orain arte giza zerbitzuen bitartez kontratatua izan delarik).


Uste dugu, zeintzu diren benetako beharrak eta horiek era iraunkorrean asetzeko behar diren lanpostuak aztertzeko ikerketa serio bat egin behar dela, eta ondoren finkotasunez bete. Lan baldintzei dagokionez, Ezkabarten, Nafarroako Gobernuak martxan jarritako murrizketa guztiak ezarri dira (14. aparteko ordainketaren ezabapena, lanaldiaren gehitzea, soldataren izozketa). Horretaz gain, politika honi segida emanez, bitarteko langileei ez zaie gradu kontzeptuak ordaintzen, ‌. EMAKUMEA ETA GENERO BERDINTASUNA Ezkabarten ez dago emakume eta gizonen arteko berdintasun errealik. Behar bereziak dituzten pertsonen zaintza emakumeen esku geratzen dira, sexu erasoek edo indarkeria matxista mantentzen da. Honen aurrean, pertsona eta erakunde orok beren esku dagoen guztia egin behar du egoera eraldatzeko. Horregatik, Berdintasun proposamen integrala aurkeztu zuen Bilduk Udalean baina, talde independenteek, zalantza izpirik izan gabe errefusatu zuten. Udalak ez duela inolako asmorik genero berdintasunaren aldeko politika zehatza ezartzeko adierazten digu jarrera horrek. Beharrezkoa ikusten dugu Berdintasun proposamen integrala onestea, zutabe hauek izango dituena: Berdintasun Batzorde bat osatzea, Berdintasun teknikari baten alde baterako kontratazioa, Bertako Itun bat gizartearen parte hartzea bermatzeko eta udalaren urratsak bideratuko duen Berdintasun plangintza bat. GAZTERIA Gazteak dira, gaur egun, baldintza okerrenetan aurkitzen den sektoretako bat, lan-etorkizun zaila izanda, ia-ia ez dute aukerarik bere proiektuak aurrera ateratzeko edo etxebizitza batean sartzeko. Oztopoak besterik ez dute topatu beraien proiektuak garatzeko, baita Arreko kontzejuko alde batetik ere (alkatesa). Txikientzat jarduera baten bat egiteaz gain, hau izan da Udalak ahaztu duen beste sektore bat. Beharrezko ikusten dugu gazteentzat guneak izatea, non autogestioaren bitartez aurrera atera ditzaten beraien asmoak (jarduerak, saioak, kontzertuak..) eta koadrilen arteko harremana ahal bideratuko dutenak. Udalak haranaren gazteriaren egoeraren eta beharren ikerketa egin behar du, gazteentzat plan orokorra finkatzea helburu izango duena. Etxebizitzari dagokionez, Udal plangintza berriak, proposamen zehatzak jasotzen dituharaneko gazteek etxebizitzatara sarbidea errazteko, ahal den neurrian.


ADINEKO PERTSONAK Kontuan hartu behar dugu populazioaren biztanleria zahartzen joaten dela, horregatik, oso garrantzitsua da beti gizarteari dagozkien arloak lantzen jarraitzea, asko baitago egiteke, esate baterako: dependentzia, laguntza soziala‌ Gero eta pertsona gehiago mugatuagoak sentitzen dira, eta hau eguneroko kasuetan ikus dezakegu, hala nola: medikura joaterakoan, kiroldegiko instalazioetara hurbiltzerakoan‌ horregatik uste dugu beharrezkoa dela benetan aztertzea pertsona hauek pairatzen ari duten egoera, eta ze aukera dauden zerbitzu publiko berezi bat emateko. Betiere, erraztasun gehiago emateko haien eguneroko bizitza hobetu ahal izateko. Aisialdiari dagokionez, kontuan hartu behar dugu, gaur eguneko adineko pertsonek, ez dutela rol berbera betetzen. Izan ere, gaur egun gero eta gehiago daudela bere bilobak zaintzen. Honi dagokionez, BILDUk Berdintasunerako Proposamen Integralean ondorengoa adierazi zuen: Atarrabiako jubilotekarekin bat egitea eta horrela, dependentzia larririk ez duten pertsonek zerbitzu hau erabiltzeko aukera izan zezaten horrela bere eguneroko bizitza errazago eraman ahal izateko; etxeko eta lan esparruetan batik bat. San Roman Elkartea: Bailarako hainbat pertsona jubilatuak elkarte honetan bildu egiten dira eta konturatu gara beharrezkoa dela bere espazio propioa edukitzea, gaur egun beste adineko pertsonekin batera daudelako. Iaz arte, jasotzen zuten diru laguntza bakarra Bailarako Udaletxetik eta Arreko kontzejutik zetozen, eta aurten beste kontzejuek ere dirua ematen ari direlako, uste dugu geure ardura dela adineko pertsonekin zentzuz jokatzea. KULTURA Momentu honetan elkarte kultural hauek topa ditzakegu gure bailaran: Ezkabarteko abesbatza, Ezkabarteko Txaranga, Rock talde baten bat, Gaiteroak, (konpartsa funtzionatzen ez duenez, haiek ere ez dute jotzen) Aspektu negatiboetan aurkitzen dugu ezbairik erraldoi eta buruhandien konpartsa, momentu honetan ez dabilelako kontzejuaren parte batekin arazoak dituztelako (alkatesa) Politika instituzionala: Ez dago udal planik kulturari dagokionez. Kultura zerbitzua ez da eraginkorra, bailarako alkateak ez duelako inongo interesik izan behar den moduan funtzionatzeko, eta, beraz, antolatu beharko liratekeen jarduerak ez dira hortik antolatzen. Egon da jardueraren bat solte ( kurtsoak, hitzaldiak, pintura eta argazki ikastaroa) eta ezer gutxi gehiago. Udaletxeak diruz laguntzen du Musika Eskola ofizialetan matrikulatzen direnei besterik ez. NUP-ak ikerketa lan bat egin behar du Ezkabarteko Bailarako ondare ez-materiala aztertzeko (ohiturak, bizitza mota ezberdinak ‌)


Azpiegiturak Ez dago kultur etxerik. Eraikin honetan egin beharko litezkeen gauzak beste eraikin publiko batzuetan egiten dira, halaber; kontzeju-etxeak, elkarteak, erabilera anitzeko gelak edota kiroldegia. Arren, herri zentro bat dago eta bailarako udaletxetik diru laguntzak jasotzen ditu. Aitzinean osasun etxea zena, liburutegi bezala ezarri zen baina laster porrota ikusi genuen hilabete batzuk besterik ez zuelako ireki. BILDUk berriz ere irekitzea proposatu zuen eta nahiz eta mozio hau aurrera eraman (alkatearen kontrako bozkarekin) oraindik itxita dirau. Nahitaezkoa da liburutegiaren irekiera zerbitzua eskaintzen haseko. Gure aburuz, beharrezkoa da lehen bait lehen, kultur batzorde bat sortzea eta bailarako arlo kultural guztiak behar den bezala kudeatzea, betiere herritarron parte hartzearekin, oinarri demokratikoena dela uste dugulako. JAIEGUN EREDUA Kulturari dagokionez, pairatzen ari garen egoera oso larria da, izan ere, zinegotzien artean eta herritarron artean parte hartzea ez da sustatzen. Adibide gisa Bailarako Eguna dugu. Ezkabarteko bailarako eguna prestatzeko, alkateak dena egiten du eta asko jota zinegotzi baten laguntzarekin egiten du. Gure ustetan, beharrezkoa da Jai Batzorde bat antolatzea eta herritarron, elkarteon eta zinegotzion artean, guztiontzat izango den Bailarako eguna egin nahi dugulako Salbuespenak salbuespen, adibidez herri bakoitzeko jaiak, berorrek antolatu beharko dituelako. KIROLA Kiroldegian egiten diren kirol eta jarduerak, enpresa batek kudeatzen ditu. Honek esan nahi du, azken finean erabaki guztiak enpresaren barnean hartzen direla eta honekin hainbat arazo egon dira. Esaterako, eskainitako jarduera batzuk ez dira aurrera eraman haientzako ekonomikoki errentagarria ez zelako eta beraz bertan behera utzi behar izan dira. Honekin ikusarazi nahi duguna da berriz ere eredu pribatuak huts egin duela arlo hau kudeatzerako orduan eta instalazioen jarraipena beraz, arriskuan jartzen ari dira. Gure proposamena da beraz kudeaketa forma desberdin bat egitea eta kudeaketa zuzenago bat gauzak hobeto kontrolatu ahal izateko. Beste herrialde batzuetan egiten hasi dira eta emaitza ezin hobeak lortzen ari dira. Eskaintza zabaltzeko asmotan Esku Pilotazko Udal Eskola bat sortzea proposatu dugu. EUSKARA Euskara, bailararen berezko hizkuntza da, bere biztanleek erabili dute gaur egun arte. Ikerketa soziologiko bat ezagutzen ez dugun arren, logikoa da pentsatzea Ezkabartek, Iru単erria mailan bezalako euskaldun kopuru berbera duela eta gauza berbera deritzogu D ereduko matrikulazioetan Haur Hezkuntzari dagokionez. Ezkabarteko udalak ez du bermatzen euskaraz bizitzea gure haranean. Izan ere, Udaletxean sortu eta kudeatzen diren


komunikazio guztiak erdara hutsean egiten direlako, bailarako aldizkaria izan ezik, hau ere euskaraz aurkitu dezakegu. Udaletxeak orain arte Atarrabiako euskaltegira joaten direnoi soilik ematen die diru laguntza. BILDUk egin zuen proposamenaren ondorioz, edozein euskaltegitan ikasten duenari eman ahal izango zaio diru laguntzaren bat. Udaletxea, BERRIA egunkarira eta ZE BERRI aldizkarira harpideturik dago. Ekonomikoki laguntzen da ere euskara sustatzea helburu duten jarduerei (euskararen eguna). Haurrentzako euskara jarduerak antolatu dira (kanpaldiak, laguntza taldeak‌). BILDUk ordenantza proposamen bat egiten zuen euskararen erabilerari dagokionez gure haranean eta talde independenteek uko egin zioten. BILDUk ere idazkari izateko euskara jakitea baloratzea proposatu zuen baina ez zen kontuan hartu. Azken finean, euskara bermatzeko eta euskaldunoi aukera berberak emateko ezinbestekoa da Ordenantza bat aprobatzea eta aurrera eramatea. ZERBITZU SOZIALAK Zerbitzu hau Atarrabiarekin daukagu mankomunaturik eta astean behin pertsona bat dator osasun etxera. Kontuan hartu behar dugu, garrantzi handiko item bat dela, izan ere krisiak eragin duen pobrezia, tamalez gero eta handiagoa da gure haranean. Ezkabarten hau izan da langabeziaren eboluzioa Aldi berean, badaude bizilagunak janari bankura jo behar izan dutenak eta gutxienez bi etxe kaleratze gertatu dira, eta, beste bi arriskuan daude. BILDUk proposamen bat egin zuen programa ezberdinekin bazterketarekin amaitzeko eta oinarriak ondorengo hauek dira: 1. Ezkabarte lan soziala 2. Baratza sozialak 3. Etxe kaleratzeen aurkako planak

Proposamen hau begi onez eta interes handiarekin hartu zen baina gero ez zen gauza handirik egin. Alkatearen partetik ez da inongo interesik egon proposamen honek biltzen dituen oinarriak aurrera eramateko. Udalak ez du enplegu sozial berezko planik. Pertsona batzuk dauzka kontrataturik baina Nafarroako Gobernuaren eskuetan daude, hortik heltzen baitira diru laguntza gehienak. Udalak eduki beharko luke batez ere krisialdi garai hauetarako, plan egoki bat sortu litezkeen arazoei aurre egin ahal izateko Bestalde, ezinbestekoa da Udala arazoei aurre egitea eta herritarron interesak defendatzea gauza guztien gainetik.

ERREALITATE SOZIOEKONOMIKOA:


Tradizioz, nekazari eta abeltzain ibarra izan arren, gaur egun haraneko herritarren kopuru txiki bat lehen mailako sektoreaz bizi da, nekazaritza arloan zerealaren laborantza nagusia izanik, abeltzaintza badago ere. Gainontzeko Iruùerrian bezala, jarduera garrantzitsuena industria eta zerbitzu Merkataritzari dagokiona,denda bakan batzuk badaude, Arren batez ere. Merkartaritza mota honen garapenaren alde egiten dugu, bestelako ereduetatik urrunduz (merkatalgune handiak, merkatalgune zentroak). Sektore turistikoan, Ezkabako kanpina eta landetxeren bat badago. Done Jakue bidea haranetik igarotzen da. Iruùetik gertu egonik eta haraneko izadiondare itzelak turismorako aukera paregabea eskaintzen du, etorkizunean Udal Planak zein Zerga eta Tasen Politikak, lehenengo sektorea eta tokiko merkataritza kontuan hartu beharko lukete. ZERGA-POLITIKA (zergak eta tasak) Zerga politika mailakatua bada, gehien dutenengandik sarrerak handitzea bilatzen duena ((enpresa eta etxebizitzen eraikuntzaren zergak) gutxien dutenen alde erabiltzeko (lan plana‌); gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko; eta abar. Politika hauxe legealdiaren zehar defendatu dugu. Bertako merkatalgo txikian, abeltzaintzan, nekazaritzan eta bere etxebizitza eraikitzen duenarengan eraginik izan ez ditzaten, talde hauentzat diru laguntzak finkatzea proposatzen dugu. Langabetuentzat eta gutxieneko soldata dutenentzat zerga salbuespena edo ordainketaren atzerapena proposatzen dugu. Gai honetan, nabariagoa izan da kandidatura independenteak iritzi berakoak direla aurrekontu guztiak batera onartu baitituzte, gure proposamen bat ere onartu ez dutelarik.

Hiri plangintza orokorra

HIRIGINTZA:

2005 urtean onetsi zen, zaharkitua dago, honako hau, urte haietan onetsi ziren plan asko bezala, herri guztien hazkundean zetzan, haraneko biztanleria hirukoizteko asmoarekin. Une hauetan, Plan berri baten garapenari ekin zaio, Lurraldeko Estrategia dokumentuaren onespenarekin (LED). BILDUk, proposamen ofizialaren azterketaren prozesu bat egin ondoren non haraneko herri guztietan herri batzarrak egin diren eta gure proposamen batzuk onespena jaso ondoren, aipatutako agiria arrazoi ezberdinengatik onartzea: 1. Herrietan arrazoizko garapen planteatzen du. 2. Arreko 3. Arearako etorkizunean irtenbide bat planteatzen du (1.100 etxebizitzen


ezinezko garapen planteatzen du). 3. Lurzorua ez hirigintzagarria sailkatzen du eta bere babesa ahalbidetzen du. Oinezkoen mugikortasuna Eskualdeko IbaiParkeko ibilbideak igarotzen den herrien arteko oinezkoen komunikazioa ahalbidetzen du. Ezkabartek, beren herritarrek erabil ditzaten bide eta aldai sare zabala baditu . Herritarren harremanak sendotzeko eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz,haraneko herri desberdinak bideen bidez elkartzea komenigarria delakoan gaude. Errepide zirkulazioa N-121-A errepideak gure harana zeharkatzen duen errepide nagusia da. 10.000 ibilgailuen, 2.000 kamioiak izanik. Honek, segurtasun arazo larria dakart, batez ere herrien sarreretako bidegurutzetan (Sorauren, Orikain eta Baserrietan). Legealdi honetan zehar, BILDUk, bidegurutze hauetan segurtasuna hobetzeko neurri zehatzak hartzea eskatu egin du. Aspektu honetan, Nafar Gobernuan presioa areagotzea beharrezkoa dela deritzogu. Tunelen eta Arreko errotondako zatian errepide honen bikoizketaren proiektuari buruz, ezin dela onartu uste dugu, errepidea ezin baitzaie eraman hurbilen dauden etxebizitzetan bizi direnei, ezta mendi aldera bideratu ere. (ingurumenarekiko kaltea eta erortzeko arriskuagatik) ETXEBIZITZA Haraneko gazteriak daukan arazoetariko bat etxebizitza eskuratzea da. Eskumena Nafar Gobernuarena bada ere, Udalak ere bere eskuetan dagoena egin dezakeela uste dugu. Herriz herri dagoen beharraren ikerketa egin behar da. Geroago, etxebizitza hutsen errolda egin behar da (dirudienez, Nafar Gobernuak Nafarroa osoan egin behar du). Azkenik, udalek duten eskumenetan oinarriturik, etxebizitza hutsak merkaturatzea sustatu behar da (alokairuan bada hobe). Horretarako, etxebizitza hutsen zergei gainordaina proposatzen dugu. Azkenik ere, legealdian zehar gure planteamenduei jarraipena emanez, Udal Planak arazo hau kontuan hartu behar duelakoan gaude, eta oztopoak sortu ordez irtenbideak bilatu. Beste zenbait tokietan funtzionamenduan ari diren ekimen berriak proposatzea interesgarria izan daiteke: • nork bere etxebizitza sustatu •

alogera bultzatu


•

etxebizitza energetikoki eraginkorra sustatu

•

etxebizitza ekonomikoa bultzatu (materialak, lursailen neurriak).

HIRI HONDARRAK: Ezkabarte etxekonpostajea eta erkidegokoa garatzeko aparteko ezaugarriak dituen harana da. Helburua, zabortegira bidaltzen dugun zakar kopurua murriztea da, ingurumaria eta osasuna. Mankomunitateak, 5en edukiontzia jarriz eta konpostaje programekin,bide honetan pausoak ematen ari dela ematen du. Ildo berean, etxeko olioaren bilketa hobetu daiteke haraneko zenbait tokitan. Bi gai honi buruz, BILDUk legegintzaldi honetan proposamen zehatza egin du. HIRI GARRAIO: Mankomunitateak ematen duen zerbitzua hobetu beharko luke. Zerbitzua Arreraino soilik iristen da, (18 zerbitzu astegunetan, 16 larunbatetan eta 8 jai egunetan) eta Orikaingo industria guneraino zerbitzu bakan batzuk. Bestelako aukerak aztertzea komenigarria delakoan gaude eta bere bideragarritasuna hausnartzea. Adineko pertsonei eta mendekotasuna dutenei, haraneko eta eskualdeko zerbitzuetara joateko garraioa jartzeko aukera aztertu behar da ( osasun etxea, kiroldegia, tailerrak, jubilatuen etxea) ONDARE NATURALA: Ezkabarteko haranak, IzadiOndare itzela du. Bere mugako eremu garrantzitsua basokoa izateaz gain,Ezkabako izadi-parkea, Eusako erabilgarritasun publikoko mendia eta gainontzekoa mendi ekoizlea. Ultzama ibaiak harana zeharkatzen du eta Zildotz errekak Baserrietakoa. IzadiOndarearentzat, Kartuja eta Nagitzen proiektuak mehatxu nabarienak dira eta harana zeharkatuko lukeen Goi Tentsio Linea eta Arreko Azpiestazioa. Kartujari dagokiona, ez du ematen proiektua berpiztuko denik eta Goi Tentsio Linea epe ertainean plangintzatik desagertu da. Haran osotik zeharkatuko lukeen ingurabide Erronda Gobernuak zituen egitasmoetatik desagertu egin da. UGP-ren bidez garatu behar zuten Ezkaba mendiko parkea geldirik dago. Gure ingurumaria babestea beharrezkoa da, horretarako udalak dituen erreminta guztiak erabili behar dira, (plangintza orokorra, hirigintza arautegia‌). Gure mendiek eta gu basokoa, zinegetikoa, auzo gozamena, turismo iraunkorra.... PARTEHARTZEA:


Demokrazia kontzeptuak, ez du esan nahi soilik lau urtetan behin ordezkariei botoa ematea denik, hiritarren eskubideen berma garatzea bai ordea. Hauek, zenbait zutabetan mantendu behar dira, esate baterako, informazio gardentasunean, bizitza publikoan eta erabakitzean parte hartzean. Hau bermatu ahal izateko, Udalak erreminta iraunkorrak eskuratu behar ditu. Horrengatik,udalak hau guztiari buruz prestatuko dituen ekimen zehatzen Parte hartze Demokratikoa Plan baten alde gara. ZERBITZU PUBLIKOEN KUDEAKETA: Gaur egun, haraneko udalak zerbitzu batzuk enpresa pribatuen eskuetan jarriak ditu, (kiroldegia eta kirol jarduerak, lorategien mantenua eta laster baino lehen, udal lokalak ere). Gure inguruko udaletxe askok zerbitzuen kudeaketa berreskuratzeak agerian uzten du kudeaketa pribatua ez dela publikoa baino hobea. Beren zerbitzuen kudeaketa berreskuratu duten udaletxeak dirua aurrezten ari dira eta lan baldintza hoberen truke zerbitzu hobea eskaintzen dute. Beste aldetik, kontratu publikoei dagokiena, udalerako lana egiten duten beste enpresetako langileekiko arduraz jokatu behar dela defendatzen dugu eta baldintzetan klausula sozialak sartu behar dira ( hitzarmenak errespetatzeko beharra, azpikontratazioak galaraztea). Ezkabarte 2015ko Urtarrila


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.