“Ya llegaron las carrascoliendas” kantatzen zuten inauteritan gure zaharrek. Iaz bezala aurten ere berriz entzungo da inauteri kantua gure herriko auzo eta kaleetan. CARRASCOLIENDAS eguna atarian dugu. Trapagarango inauteri herrikoia, guztion artean bizi, egin eta gozatzeko.
Inauteria ez da estatikoa guretzat, zabala da, unean uneko ideia, tendentzia eta egoerei egokitzeko. Horrela osatzen dugu gure herriko inauteri herrikoia. Iaztik hona berrikuntzak dakartza inauteriak berekin: Batetik lehenbiziko aldiz Urioste auzoan arituko garelako eta bestetik gure inauteri dantzako koplak gure herrira egokitu egin dituelako egun osoa gurekin bat izango den DANGILISKE txarangak.
Herrian murgildu eta herriari lotu nahi duenak aski du otsailaren 25ean goizeko 10:00ak aldean Zaballako matadero aurrean azaltzea. Bertatik hasiko dugu auzoz auzoko itzulia, Espainiako gerraren aurretik (1936) gure herriko zaharrek kantatzen zutenez... “ya llegaron las carrascoliendas”.