Alkarren barri 282 (Otsaila/Febrero)

Page 30

ALKARREN BARRI 282 OTSAILA 2022

LABAYRU FUNDAZIOA

“Kandelerio, lerio…” Otsailak 2 Hile honen hasieran hiru jai ospatzen dira: Kandelario (otsailak 2), San Blas (otsailak 3) eta Santa Ageda (otsailak 5). Hemen esan daiteke hasten dala aratosteetako zikloa. Tostadak jateko egunak be hor hasi eta karnabal-martitzenera arte dira.

K

andelario egunean gure Jaunaren aurkezpena tenpluan eta Andra Mariaren garbikundea ospatzen dira berez. Gaur egun, kandelak bedeinkatzeko eguna be bada. Egun horretan bedeinkatutako kandelak etxean gordeten ziran hainbat egoeratan erabilteko: etxekoei babesa emon behar jakenean (ekatxa zalako, tximista eta oinaztuetatik babesteko); etxean baten bat gaixorik hil hurrean egoanean be ixiotzen ziran; etxekoak bidaian, itxasoan, itxaso txarragaz… egon ezkero be jartzen ziran; etxekoren bat hilten zanean gaubelan eta gorpua etxean egoan bitartean haren alboan ipinten ziran. Hainbat herritan ohikoa zan umeak kandelak bedeinkatzeko eleizkizunetik urten eta errezitadu hau esatea: Kandelario-lario / hatxari ura dario / sagarrari madari / eutsi Peru adarrari. Gernikan, kasurako, ohiturea berreskuratu dabe. Mezatan kandelak bedeinkatzen dabez. Eta ostean herrian kalejirea egiten dabe txistulariakaz, umeek kandelak daroezala. Hainbat lekutan geldialdia egiten dabe, kantu hau egiteko: Kandelerio, lerio hatxari ura dario, erroteari urune hauxe da behar dogune.

Esaerak Kandelario, lario, lario, hatxari ura dario; makatzari madari, eutsi Peru hankeari. Kandelarioz eguzki, negua dago aurreti; Kandelarioz edurra, joan da neguaren bildurra. Kandelarioz euria, laster da udabarria; Kandelarioz aterri, negua dator atzeti. Kandelari hotza, neguaren bihotza. Kandelari bero, negua da gero. Kandelario, edurra dario. San Blasek lagunduko dio. Kandelario egunean eguzkia ikustea baino, otsoa ardi artean hobe.

En Gernika, tras bendecir las velas en misa, se realiza una kalejira al son de los txistularis 30


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.