"Euskal preso politikoak frantziar estatuan"

Page 3

EUSKAL PRESO POLITIKOAK EZ DIRA GATAZKAREN JATORRIAN, ONDORIOETARIK BAT BAIZIK Gernikako akordioen ondotik, ETAk armak uzten zituela iragarri eta nazioarteko aditu talde batek hori baieztatu ondoan, Aieteko konferentzian lehen mailako pertsonalitateak inplikatu eta Euskal Herriko aktore politiko eta sozial gehienek parte hartu ondoan, gaur egun, frantziar eta espainiar gobernuak dira bortizkeria erabiltzen segitzen duten bakarrak : luzatua zaien eskua ukatuz eta herriaren gehiengoak bake justu eta iraunkor baterako baldintzak sortzea eskatzen duelarik, eskari hori ukatuz. Terrorismoaren kontra hartzen dituzten neurri zenbaezinekin, bortizkeria hori ez da sekulan bukatzen preso eta familientzat : urruntasuna, sakabanaketa, isolamendua, prozedura judizial bukaezinak (5 eta 8 urte arteko behin behineko presondegiratzeak), gehiengo kondenak, biziarteko presondegiratzeak besteak beste Parot deitu doktrinarekin (197/2006), kondenen nahasketen edo baldintzapeko askatasunen ukatzea eta egoitz esleipenak. Baldintza horiek, ehundaka familien egunerokotasuna baldintzatzen dute, gaur egun, 640 familiena hain zuzen, horietarik 40 ipar Euskal Herrian bizi direnak.

ASKI DA !

3


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.