Bertizko kronika documentos de google

Page 1

BERTIZ 2015

2015eko maiatzaren 18tik 20ra LH5A

Argazkietan: egileak



Maiatzaren 18a, astelehena, bagoaz!!

Astigarragako Herri Eskola

Autobusa bederatzi eta laurdenak aldera iritsi zen eskolara. Iritsi bezain pronto, maletak autobusean sartu, autobusera ordenean sartu, zozketan tokatu bezala, eta eserlekuetan jarri ginen binaka. Pelikula bat jarri zuten: Piratas del Caribe, la maldición de la perla negra. Pelikula ikusten ari ginenean Sara mareatu egin zen, eta poltsa bat eman zioten badaezpada ere. Hamar eta erdiak aldera iritsi ginen aterpera. Maletak eta motxilak autobusetik atera eta hamaiketakoa jan genuen. Hamaikak aldera maletak gelan utzi genituen. Gure gelan bi ohe libre gelditu ziren. Itxura ona hartu genion txangoari!

Nahia


Maiatzaren 18a, Bertizaranera iritsi gara! Hamar eta erdiak aldera iritsi ginen eta autobusetik jeitsi ginenean paisaia txundigarria ikusi genuen: lore eta zuhaitz asko zeuden, mendiz inguratuta, etxeak ere oso ederrak ziren. Bertako jendea atsegina zen. Gu iritsi ginenean beste eskola bateko talde bat zegoen, 2. mailakoak, baina haiek martxa zuten. Gu geratu ginen aterpean jaun eta jabe! Aterpea Narbarte herrian zegoen, Bertizaranean. Gero DBH3. mailako beste talde bat etorri zen, Iruña aldekoak. Oso handiak ziren eta ez zuten euskaraz hitz egiten. Bertiz aterpea

Iraitz


Maiatzaren 18a, Narbarteko aterpea Iritsi ginenean aterpea ikusi genuen. Aterpea oso polita zen. Hiru solairu zituen: 1.solairuan egon gela, sukaldea, jangela eta dutxak zeuden. Gure logelak 16,18 eta 28koak ziren, 3. solairuan zeuden eta irakasleenak 2. solairuan. Geroago hamaiketakoa egin genuen. Maletak utzi genituen eta denak elkartu ginen. Goiza gure kontu utzi ziguten. Aterpeko arauak ere esan zizkiguten eta guk errespetatu genituen. Denbora horretan batzuk kirol pistan ibili ziren eta besteak inguruko zelaietan. Gero maletak logeletan utzi genituen. Logeletan denoi gustuko oheak tokatu zitzaigun. Herriak Narbarte izena zuen.

Narbarteko aterpea Manex


Maiatzaren 18a, herrira bazkaltzera

Narbartera oinez joan ginen, oso gertu zegoelako. Herriko frontoira joan ginen. Frontoian bazkaldu genuen batzuk eta beste batzuk ondoan zegoen parkean. Gehienak bokata bat eraman zuten, beste batzuk makarroiak… Herria oso polita zen eta bazkaldu eta gero hilerrira joan ginen. Hilerrian hilobi bat irekita zegoen baina ez zegoen ezer barruan. Oso giro ona egon zen, eta pozik itzuli ginen aterpetxera, tirolinetara joateko.

Neska koadrila bat bazkaltzen

June


Maiatzaren 18a, tirolina luzeak horratio!

Bazkaldu eta gero denak patiora joan ginen jolastera. Autobusa etorri zenean andereñoak deitu eta denok igo ginen, baina ez zegoen tokia denontzat. Orduan, zortzi furgonetan joan ziren. Iritsitakoan monitoreak arnesak eta kaskoak jarri zizkiguten eta bikoteka jartzeko esan ziguten. Tirolina ze altu zeoen ikusitakoan, batzuek esan zuten ez zirela jaitsiko. Baina azkenean gehienak jaitsi ginen tirolinetan, binaka, baina baten bat monitore batekin jaitsi zen. 4 tirolina zeuden, oso altuak. Behera begiratuta basoa ikusten zen. Txundigarria zen!! Batzuk ataskatuta gelditu ziren, beste aldera iritsi ezinik. Halakoetan monitoreek “erreskatatu” zituen. Denak behera iritsitakoan, arnesa eta kaskoa kentzeko esan ziguten eta ibilaldi txiki bat egin genuen. Gehienak gustura ibiliko ginatekeen gehiago!

Maialen


Maiatzaren 18a, afaldu bitarteko denbora Afalordura arte jolasean aritu ginen. Batzuk kirol pistan edo kanpoan, beste batzuk geletan... Afaltzeko orduan denok joan ginen jangelara eta DBH 3koak ere bai. Hiru mahai luze zeuden jangelan. DBH3­koak erdiko mahaian jarri ziren, eta gu jarri ginen beste bi mahaietan. Afaltzeko zegoen: tortilla,sopa,txistorra eta llogurra,oso ona zegoen dena. Denak builaka geunden eta… neri gustatu zitzaidan asko afaria.

Alba


Apirilaren 18a, gaueko giro zoroa... Gauean geletako koadrilak elkartu egin, ziren hitz egiteko. Batzuk gau pasa nahi zuten egin, baina azkenean lo hartu zuten. Gure gelako batzuk txorakeriak egin zituzten. Batzuk ohe batean hitz egiten eta kotileatzen aritu ziren. Ohera sartu ginenean, batek puzkar bat bota zuen eta denak parrez lehertzen egon ginen. Azkenean denek lo hartu zuten, baina batzuk hitz egiten jarraitu genuen. Auskalo zer ordutan lokartu ginen!

Unax


Maiatzaren 19a, esnatu eta hmm… gosaria! 6:30ak aldera esnatu ginen. Gela guztietakoak esna zeuden. Builaka hasi ginen eta horregatik bi mutil handi etorri ziren, guri esateko lo hartzeko edo bajuxeago hitz egiteko. Orduan ez genuen kaso egin eta berriro etorri ziren eta atean jo eta mundu guztia ixildu zen.

Gosaltzeko orduan, mahaietan guztia prestatuta zegoen. Ez zen ezer hartu behar. Kolakaua , galletak , tostadak , mermelada eta gurina. Gosaldu eta gero abentura parkera joan ginen.

Gosaltzeko eman zizkiguten gauzak. Uxune


Maiatzaren 19a, Bertiz Abentura Park! Goizean, gosaldu ondoren, Bertiz abentura parkera abiatu ginen oinez. Bertiz abentura parck zuhaitz batetik bestera ibiltzeko parkea da. Altura desberdinetako zirkuituak daude eta, noski, horretarako arnesa eta kaskoa beharrezkoak dira. Iritsi ginenean dena ondo azaldu eta arnesak jarri zizkiguten. Gero hiru, taldetan banatu ondoren, talde bakoitza pista batetik hasi zen. 4 pista zeuden: probakoa, tirolina, zaila eta txikiena.Beste bat ere bazegoen, baina 12 urte behar ziren zirkuito hartan ibiltzeko. Pistetan obstakulo desberdinak zeuden, batzuk zailagoak eta beste batzuk errazagoak: eskailerak, lianak,soka, sarea… Eguraldiak asko lagundu zigun gainera. OSO ONDO PASA GENUEN GEHIENOK!!!

Hementxe oso ondo pasa zuten ikasle horietako bi (Sara eta Ilargi). Ilargi


Maiatzaren 20a, bazkari goxoa! EGUERDIKO MENUA 1. Maccheroni al sugo di pomodoro. 2. Poulet rôti avec des chips 3. Fruit salad.


Apirilaren 19a, kanorraft egiten, a ze abenturak!

Bazkal ondoren kanorraft egitera joan ginen. Bikoteka jarri behar ginen, eta batzuk banaka. Neoprenoa, txaleko salbabidas, kaskoa eta uretako zapatilak jantzi genituen aterpean. Neoprena jaztea oso zaila zen. Autobusez joan ginen ibairaino. Ibaian harri asko zeuden eta marea bajoa zegoen. Beno, ez zegoen ur asko. Jende askori kostatu zitzaion piragua manejatzea, eta jende askok harriekin ataskatu egiten zen. Ura oso hotza zegoen, baina neoprenoakin gutxiago bustitzen ginen. Primeran pasa genuen!

Andrea


Apirilaren 19a, afari goxoa! Bigarren egunean, afaltzeko jangelara sartu baino lehen, kirol pistan eta logeletan ibili ginen. Ilaran jarri ginen eta batzuk bultzatzen hasi ziren: agian goseak egongo ziren. Platerak oso arraroak ziren: bandeja bat zen lau zulotxoekin. Afaltzeko makarroiak, xolomoa patata txipsekin eta mazedonia zegoen. Esertzean, oso juntu jarri behar ginen. Asko hitz egiten genuen eta batzuk jolasten ari ziren. Bukatutakoan, joan baino lehen, guk jaso genituen bandeja eta gainerakoak. Aterpeko jangela, lehenengo pisuan.

​ Izadi


Maiatzaren 19, afaria eta diskoteka­teka­teka... Denok batera afaldu genuen. Lehenengo zegoen patatak keptxup edota mostazarekin. Bigarren platera solomoa piper gorriekin izan zen. Eta postrerako natillak txokolate edo bainillazkoa zegoen.

Afaldu ondoren diskoteka egin genuen jolasteko aretoan. Musika oso altua zegoen eta denok dantzatzen aritu ginen. Musika pila zegoen, adibidez: EL PERDON, SUBE LA MANO Y GRITA GOL...pila bat. Gero, dantza barregarria zen, eta denok oso ondo pasa genuen. Eider


Apirilaren 20a, esnaera eta gosari… gustukoa!! Esnatutakoan, 7:15ean pixka bat hitz egiten gelditu ginen gure gelan, eta besteak ere bai, noski. 8:30etan gosaltzera jaitsi ginen eta eguneroko gosari goxoa jan genuen: kolakaua, mermelada, gurina, kurasana txokolatearekin, tostadak eta gailetak. Gosaria oso ona zen, egunero errepikatzeko modukoa. Gosaritik tripako min pixka batekin atera nintzen, asko jan nuelako, baina, oso ondo pasa nuen gosaltzen lagunekin barreak egiten. Lehengo egunean eduki genituen gorabeherak ahaztea erabaki genuen, D.B.H 3KO gazte horiekin jolasten. AZKENEKO EGUNA ZENEZ, OSO ONDO PASATZEA ERABAKI GENUEN, ETA IRTEERA HOBERENETAKOA IZAN DA BERTIZ!

Asier


Maiatzaren 20a, Beztiz Natur Parke interesgarria benetan! Asteazken goizean, Bertiz Natur Parkera joan ginen, oinez. Dena bustia zegoen, baina bidean ez zuen euririk egin. Iritsi ginenean arauak esan zizkiguten eta, noski, bete egin behar genituen. Bidean pare bat aldiz gelditu ginen eta monitore batek azalpen batzuk eman eta galdera batzuk egin zizkigun. Guk erantzun egin behar genituen. Halako batean, orein bat ikusi genuen, oso polita zen. Batzuk, poliki ibiltzeagatik, ez zuten oreina ikusi. Oso zaila omen da orein bat egunez ikustea. Bi zatitan banatzen da Natur­Parkea: basoa eta lorategia. Basoan zuhaitz pila bat zeuden; batzuk txikiagoak, beste batzuk politagoak… denetarik zegoen. Zuhaitz bat, nire ustez, arraro samarra zen, hegoaldera begira zeuden adarrak luze­luzeak zituelako eta iparraldera begira zeudenak motz­motzak zirelako. Sekuoia bat ere ikusi genuen. Oraindik gaztea eta txikia omen zen, 100 urte zituen eta 42 metro neurtzen zuen. Hori bai, eguraldiak ez zigun batere lagundu, hau da, euria ari zuen. Buelta autobusez egin genuen, baina batzuk furgoneta batean itzuli ginen, ez baikinen denak autobusean sartzen. Oso ondo pasa genuen naturarekin!

​ Beñat


Apirilaren 20a, bazkalordua eta laster… etxera!

Bertiz Natur Parketik itzuli ondoren bazkaltzera joan ginen aterpetxea. Elkartu ginen guztiok fila batean eta bakoitzak bere kubiertoak , basoak eta ogia hartu genituen. Gero bandejarekin pasatu ginen janaria hartzeko: lehenengo arroza zegoen tomatearekin eta bigarren patatak kostilarekin. Postrerako platanoa. Batzuentzat berdeegia eta beste batzuentzat oso ona zegoen. Gehienentzta guztia zegoen ona. Bukatu genuenean gauza guztiak utzi genituen txukun­txukun eta jolastera joan ginen autobusa etorri bitartean. Danel


Maiatzaren 20a, itzulera, pozik eta triste... Hirurak aldera autobusa etorri zen gure bila. Maleta guztiak jolas gelan genituen. Hiru eta erdiak aldera maletak autobusean sartu genituen eta geure lekuetan eseri ginen. Txoferrak EL NIÑO CON EL PIJAMA DE RAYAS pelikula jarri zigun. Batzuk oso nekatuta zeudelako lo hartu zuten. Astigarragara iritsi ginenean gurasoak gure zain zeuden, baina gutako batzuk ez ginen hain pozik jarri, Bertizen oso ondo pasa genuelako. Gainera hurrengo egunean ikastolara joan beharra geneukan eta leher eginda geunden!

“El niño con el pijama de rayas” ikusi genuen. Nagore


Bitxikeria batzuk, izan ziren eta!

Aterpetxean beste ikastola bateko ikasleak zeuden. Ikasleak gu baino handiagoak ziren eta gainera denak mutilak. Lehenengo egunean, batzuk Asierri galderak egiten hasi zitzaizion, Asier futbolean jolasten zegoenean. Bigarren egunean, berriz, mutil bat zaku batean sartu zuten eta eskaileretatik bota zuten. Asierrek beldur pixka bat pasa zuen, baina bromatan izan zen guztia eta oso jatorrak ziren.

DBHkoak

Lehenengo egunean, tirolinetan ibiltzetik etorri eta gero, afaldu baina lehenago, buelta bat ematera joan ziren Marije eta gelako batzuk. Baserri baten ondotik pasatzen ari zirenea, bertako andrea gereziak biltzen ari omen zen eta eskukada bana eman omen zien. Andrea oso jatorra izan zen. Geroago, aterpetxera itzuli ziren eta afaldu egin genuen.

Eneritz


Amaiera



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.