Autobiografiak LH3A

Page 1


A​I​M​A​R​ ​L​O​R​E​N​Z​O GARCIA Kaixo ni Aimar Lorenzo naiz eta 2011ko iraiaren 22an jaio nintzen 13:09an. Ni txikitan oso rubioa nintzen, begiak berdeak nituen, 16 hilabetekin ibiltzea ikasi nuen eta 10 hilabetekin nere aitak bere bizikletan eramaten zidan. 2 urtekin harriak eskalatzen nengoen nere aitarekin eta erori nintzen eta buruan grapak jarri zidaten.

Orain nola haundia naiz, gustatzen zait triatloiak egitea. Ilea marroia daukat, begiak berdeak​ ere eta abdominalak dauzkat. Asko guztatzen zait mendira joatea eta nere bizi lagunekin eta lagunekin jolastea.


ASIER MENDIKUTE CANTALEJO Ni AsIer Mendikute naiz eta Donostian goizeko 5etan jajo nintzen eta jajo nintzenean 3,600KG pisatzen nituen eta orain 25 kg pisatzen ditut eta Astigarragan bizitzen naiz. Futbola gustatzen zait eta atezaina naiz eta Mundarron, Astigarragako futbol taldean jolasten dut. Eskupilota gustatzen zait baina nik uste dut hobeagoa naizela futbolean. 8 urte ditut eta abuztuak 18 9 urtebetetzen ditut. Lagun asko ditut eta asko gustatzen zait hemen bizitzea.


ENARA LOIDI PAQUICO Nere izena Enara Loidi Paquico da. 2011ko Abenduaren 3an jaio nintzen Astigarragan eguerdiko 13:30etan. Ni txikia nintzenean asko gustatzen zitzaidan bainatzea eta komuna bustitzea. Arrixku handia neukan harrapatzen nuen guztia edaten nuelako. 18 hilabeterekin hasi nintzen oinez ibiltzen. Orain 8 urte dauzkat metro 1 e​ta 41 zentimetro ​neurtzen ditut, ilea oso luzea eta marroia. Asko gustatzen zait marraztea, pianoa jotzea eta patinekin ibiltzea


Gaizka Juanikorena Artola Nire izena Gaizka da 2011ko urriak 3an jaio nintzen eguerdiko 13:35ean, nire animaliak, ama eta aitarekin pila bat gustatzen zait beraiekin denbora pasatzea. Urte batekin hasi nintzen ibiltzen nire txakurraren laguntzarekin, buruan askotan mina hartzen nuen baina amak esaten didanez ez nuen negar asko egiten. 3 urte nituela parkean jolasten nengoen eta korrika negoenean lurrera erori nintzen eta buruan mina hartu nuen, amak medikura eraman zidan eta paperezko puntuak jarri zidaten. Astigarran bizi izan naiz beti eta hemengo herri ikastolara joaten naiz ikastera; bi urte nituela hasi nintzen ikastolan. Lagunekin jolastea asko gustatzen zait.


HODEI RAMIREZ MATELLANES Hodei Ramirez Matellanes da nire izena eta Donostian jaio nintzen,2011 Abuztuaren 5an, goizeko ordubitan. Astigarragan bizi naiz. Txikia nintzenean ile beltza eta luzea neukan eta oso txikia nintzen.Txikia nintzenean gustatzen zitzaidan parre egitea eta ogizko flautak jatea. Nere ama esan dit neri asko gustatzen zitzaidan liburuak begiratzea eta gauza berriak deskubritzea orain bezala. Neukanean ia hiru urte jaio zen nere anaia Amets.

Orain 8 urte ditut eta orandik daukat ilea beltza baina ez daukat luzea.

Orain neri guztatzen zait mendira joatea, udan pistinara joatea eta kampingera joatea familia guztiarekin.


Beste gauza bat gustatzen zaidana asko da bibolina jotzea.

IKER BETELU GIL Iker Betelu Gil da nire izena eta Donostiko ospitalean jaio nintzen 2011ko apirilaren 4ean, arratsaldeko 18:40ean. Ile beltz asko neukan eta ordu asko egiten nuen lo. Berandu arte ibili nintzen 4 hanketan eta 18 hilabeterekin hasi nintzen ibiltzen eta hitzegiten; kalean zeuden moto guztietan igotzen nintzen. Gaur egun altua naiz hankak luzeak ditut eta futbolean oso gustora ibiltzen naiz. Nere anaiak Paul izena du eta 2014ko maiatzak 27an jaio zen.


IZAR OLAIZ ANSA Izar Olaiz Ansa da nire izena eta astigarragan jaion nintzen, 2011ko apirilaren 15ean, eguerdiko 12ak inguruan, Beti izan dut ile kizkurra nere aitak eta amona Karmenek bezala. Oinez 12 hilabetekin hasi nintzen. Astigarragako Herri Eskolan ikasten dut, 3.mailan nago orain eta nire irakaslea Itsaso da. Asko gustatzen zait autokarabanarekin txangoak egitea nere familiarekin, bizikletan ibiltzea eta hondartzara joatea eta eskiatzera joatea.

Kirola egitea asko gustatzen zait. Nik egiten duten kirola igeriketa da. Astean 3 egunez entrenatzen ditut eta nire taldea Bidasoa Igeriketa Taldea da. Txapelketetan parte hartzen dut eta oso ongi pasatzen dut.


​JULEN CASANOVA Julen Casanova Mendizabal da nire izena. 2011ko abuztuaren 17an jaio nintzen Donostian, hamarrak laurden gutxiagotan. Esaten didate, hankak eta besoak luze luzeak nituela. Jaio nintzenean, 47cm neurtzen nuen luzeran eta 3,368 kg pisatzen nuen. Ilea hori-horia eta kixkurra eta oso alaia.

Oinez ikastea asko kostatu zitzaidan, segurtasun faltagatik, baina ikasitakoan ez omen nintzen geratzen. Bederatzi hilabetetarako bi hortza atera zitzaizkidan. Pardelarekin ibiltzea ez zitzaidan gustatzen eta urtebeterako pardelik gabe ibiltzen nintzen. Orain, altua naiz, ilea kixkurra eta horia dut. Alaia eta lotsati xamarra naiz. Nire lehengusu Unaxekin asko ibiltzen nitzen, zeren hamar hilabete zaharragoa da eta betidanik anaiak bezala izan gara. Santiago mendira joatea gustoko dut, zeren betidanik bertan bizi izan bait naiz orain arte.


JUNE ZABALA YEREGI Ni June naiz eta 2011ko ekainaren 30ean jaio nintzen, Donostiako ospitalean eta gaur egun Astigarragan bizi naiz. Nahiko altu eta ile luze marroia argia dut, nire sudurra txikia eta belarriak ere baina ondo entzuten dut, begiak marroi ilunak eta handiak dira eta oso ondo ikusten dut. Esku pilota pila bat gustatzen zait, batez ere lagunekin jolasten naizenean.

Nik hasieran etxe bat nuen, baina oso txikia zenez etxez aldatu ginen eta oraingo etxea askoz handiagoa da baina balkoia txikiagoa du.

2020an hau da gaur egun, zerbait ikaragarria pasa da. Telebista, irrati eta telefonoetan “koronabirus� hitza esaten dute eta telebistan birus handia zela eta denak etxean geratzeko eta guri esaten digute ez dela kezkatzekoa eta lasai egoteko. Umeak kontajiatuta balinbadaude ez dela ezer pasatuko, gurasoak kontajiatzen baldinba dira zerbait larriagoa dela eta aiton amonena oso larria dela. Orduan etxean geratu behar gara. Eta orain telebistan esan dute kalera atera ahal garela umeok geihenez ordu 1 eta gaur egun aprobetxatu egiten dugu oso suerte handia dugu eta.


MANEX TAPIA ARRATIBEL Ni 2.011ko ekainaren 11-ean jaio nintzen Donostiako ospitalean goizeko 6:20etan. 2.740 gramo pisatzen nuen eta 49 cm-tako luzera neukan. Astigarragan bizi naiz. Nere aita Astigarragakoa da eta ama Azpeitikoa. Osaba-izebak eta lehengusuak bi herrietan ditut. Amona bat daukat Azpeitian. 6 hilabete nituenetik, aita eta amaz gain, Toñik zaitu nau. Ni baino 4 urte txikiagoa den anai bat daukat. Unai izena du. Astigarragako ikastolara joaten naiz LH3 A kurtsora. Oinez urtebeterekin hasi nintzen eta nere lehenengo hitza “aita” edo “ama” izan zen. Nere aitaren eta amonaren antza daukatela esaten didate. Zaletasun asko ditut. Gehiena herriko tiobiboetara joatea gustatzen zait. Txikitan ahateak arrantzatzea zen, asko gustatzen zitzaidan tuneletik pasatzen zirenean. Orain “La rana loca” da nere tiobibo gustokoena. Asko gustatzen zait baita ere esku-lanak egitea eta bizikletan ibiltzea. Azken egun hauetan txakurrak asko zaintzen ari naiz. Gaur egun 8 txakur dauzkat asko gustatzen zait beraiekin egotea. Nere kolore gustokoena laranja zen txikitan. Nere zaintzaileak laranja koloreko kamiseta jazten zidanean, oso pozik jartzen nitzen. Orain, berriz, urdina gustatzen zait. Lagun asko ditut eta nere txikitako lagun hoberena Miren zen eta orain Gaizka da.


TELMO GALARZA BAZAN

Astiarragan 2011ko abuztuak 30 jaio nintzan 8 urte ditut Astigarragan bizi naiz, nere guraso eta arrebarekin. Nere Ama Garbiñe izena du, nere Aitak Ibon, eta nere arreba Maier. Maierek 13 urte ditu eta 2DBH dago Astigarragako herri eskolara joaten naiz 3LH mailan nago. Txikitan janari dena gustatzen zitzaidan gaur ez. Lasaia nintzen. Urte batekin ikasi nuen ibiltzen. Gaur egun rugbira jolastea gustatzen zait eta Hernaniko ekipoan nago, Mendira eta hondartzara joatea asko gustatzen zait. Handia izatean etxeak egitea gustatuko zitzaidan..


MADDI BELOKI LIZEAGA 2011-8-25 Ni Maddi Beloki naiz eta zortzi urte ditut (Abuztuaren 25ean 9 egingo ditut). Ni Loiolan jaio nintzen eta Amara Berri eskolara joaten hasi nintzen, ondoren Ikasbide eskolara joan nintzen, eta azkenik, Astigarragara etorri nintzen Loiolako etxea txikia gelditzen zitzaigulako, eta hona etortzeaz gain eskolaz ere aldatu nuen.


KIROLAK: Nire aitak igeriketa erakusten zun eta nik jakitea nahi du. Horregatik arratsaldeetan ez daukat denbora askorik lagunekin jolasteko. beste kirol mota batzuk ere egin ditut, adibidez balleta, eta Kursaalen 3 aldiz dantzatu dut.

MUSIKA: Ni Loiolan bizi nintzenean nire bizilagun batek pianoa erakusten zidan, zeren eta nire aitona irakasle zen eskola berean bera musika irakaslea zen. Orain zeharkako txirula jotzen dut. BITXIKERIAK: Euskara izugarri gustatzen zait.


Elene Sainz de Baranda Lure Ni 2011 martxoaren 3an jaio nintzen.Orain 2 ahizpa ditu bat Maddi da eta Miren. Ume txiki bat nintzenean ile asko neukan eta nahiko altua nintzen. Asko kostatu zitzaidan ibiltzea eta aita eta ama trastito deitzen zidaten.Oso ume azkarra naizela esaten didate aita eta amak eta oso azkar ikasi nuela hitzegiten. Neri asko gustatzen zitzidan jolastea eta jolastea.Orain altua ile asko daukat eta amari laguntzen diot.Txikitan Aitor ikastolan ikasten nuen.Orain Astigarragan bizi naiz eta Astigarragako Herri eskolan ikasten det hirugarren mailan.


Nagore Fervenza Velazquez Ni Nagore Fervenza naiz 2011an jaio nintzen irailaren 2an goizeko 11:38 etan. Ni biski bat daukat ni baino 4 minutu beranduago jaio zen.(Donostiako hospitalean). Txikitan oso bihurria eta alaia nintzen asko gustatzen zitzaidan parkera joatea kulumpiotan ibiltzera eta nere anaiarekin harrapaketetan jolastea, baita ixkutaketetan ere. Ni hiru urterekin Oiartzungo igeriketa ikastaroetara joaten nintzen eta orain dela urte bat bukatu egin nuen. Igerilekura ondo pasatzen genuen. ikastaroa bukatzen zenean azkar-azkar dutxatu egiten ginen eta gero ondoan zegoen parke batera joaten ginen jolastera eta bitartean gurasoak hitz egiten zuten. Ni orain 8 urte ditut. Orain alaia eta bizia naiz, asko gustatzen zait esku pilota eta patinetearekin ibiltzea, aldapa handiak jeisten, dantzatzea eta abestea. Amatxoren aldetik bi lehengusu eta bi lehengusinak ditut, eta aitatxoren aldetik sei lehengusin eta bi lehengusu ditut. Â Â


NAIROBI ZUAZNABAR FERVENZA Nire izena Nairobi Zuaznabar da ni Donostiko ospitalean jajo nintzen, ni txikitan txinatarra ematen nuen eta ilea beltz-beltza neukan. Nire lehenengo hitza ama izan zen; oinez 10 hilabetekin hasi nintzen. Niri gustatzen zitzaidan gauza bihurrikeriak egitea zen. Nik orain ile marroia,begi marroiak ditut,orain futbola eta jolastea gustatzen zait. Nik orain 9 urte ditut ni ez naiz inoiz haur eskolara joan baino HH2an hasi nintzen ikastolan, lagun asko egin nituen.


LAHE ​RABANEDO ​COUSILLAS Donostian, 2011ko urriak 25ean, arratsaldeko ordubiak eta berrogeita zortzian jaio nintzen. 4 kilo eta 150 gramu pisatu nituen eta 52cm neurtzen nuen. Txiki txikitan etxera etortzen nintzenean oso lasaia nintzen. 15 hilabetekin ibiltzen eta urte batekin hitz egiten hasi nintzen. Nire lehen hitza “iaiaaaa” izan zen nire izebari deitzeko. Orain eskubaloia pilo bat gustatzen zait eta asteburuetan bizikletan ibiltzen naiz. Nere amak esaten dit oso bihurria naizela. Nire anaiaren lagun batek, Ingek, besoetan hartu zidan eta lurrera erori nintzen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.