Iradokizunak 50

Page 1

2012ko Abendua. 2. printzipioa. Eguneroko bizitza: Barnerantz, apaltasuna

50. zenbakia

Sarrera Abenduko hil honetan, gure mugak direla-eta gogoeta eta otoitz egiteko gonbitea egiten zaigu. Sareko bigarren printzipiotik, “barnerantz begiratuz”, geure mugak aitortzeko aukera ematen zaigu, beti erraza ez den apaltasun-ekintza gisa.

Gure mugak Jainkoaren mundura etortzea jai eta festez (askotan edukiz hutsak, nahiz eta janariz, edariz eta opariz beteak) ospatzen badugu ere, ahaztu egiten zaigu, Jainkoa aska batean jaioz egiten dela gizon. Jainkoa Jesusengan gizon egiten da, gutako bat egiten da, txiki, behartsu eta apal den guztia bere eginik. Jesusek bete-betean bizi ditu giza mugak, bekatuan izan ezik gutako bat izan nahi duelako, gizon-emakume guztiak salbatzeko, gure mugei, gaizkiari eta munduaren zentzurik ezari zentzua emateko. Zeure bizitzako une honetan, zure ustez zeintzuk dira zure mugak? Zein da zure erreakzioa horien aurrean? Ezer espero ez izatea? Inoiz nahi izan duzu dena “bertan behera erortzen” utzi? Edo honako aurkikuntza hau egin duzu: hain zuzen mugetatik abiatuz, egin dezakezula pobre zeure burua eta Jainkoari emana bizitzen hasi? Norberaren mugak aldatuz doaz bizitzan zehar. Gazte garenean badirudi ez gaituelako ezerk geldituko, harik eta tupust egiten dugun arte geure muga fisikoekin (gaixotasunak, nekea … ) edo psikologikoekin (gehiegi kezkatuak ibiltzea ze esanengatik, gehiegizko idealak bete nahi izateagatik, juzkatuak izateko, maitatuak ez izateko, beldurragatik … Egizu otoitz zeure mugen bidez, eskaini Jesusi sehaskan zeure ezin guztiak. Berak pixkanaka itxaropen, alaitasun eta bihotzeko bake bihurtuko ditu.

“Ez beldurtu! dakarkizuet …”

Berri

on

pozgarria

Hil honetan zehar, ikus dezagun Jesusen jaiotza, kontakizunean agertzen diren pertsonei begiratuz. Maria seme batez erditu da. Haur horrek, munduko beste guztiek bezala, negar egiten du, gose da edo lo egiten du. Amak oihalez troxatzen du, eta ama batek bakarrik izan dezakeen laztanez, xeraz eta maitasunez begiratzen dio.

Jaunak Daviden tronua emango ziola aingeruagandik entzun zuen amak aska batean ikusten du hura jaioberria. Berea, bai, zela fede handia, Jaunagan konfiantza izaten jarraitu ahal izateko! Bertan dago Jesus. Haur hori gizon egindako Hitza da. haur hori ez da soilik Jainkoaren bizileku, Jainkoa bera da. Zein sentimendu sortzen dira niregan Haur horri begira? Jaunaren aingerua agertzen da, Jainkoaren aintza artzainei hots eginez. Artzainek adoratu egiten dute haurra, eta beldurtu egiten dira Jainkoaren aintzarekin, Mesiasekin, Salbatzailearekin, Jaunarekin aurkitzean. Gaur ere hitz horiek berak esaten zaizkigu: “Ez beldurtu”. Hurbil gaitezen sehaskara beldurrik gabe, eta adora dezagun Jauna ezer esan gabe.

“Jaunaren aintzak argiz inguratua” Frantzisko doneak Jesus Haurragan aurkitu zuen Jainkoaren handitasuna. Eta Jainkoaganako bidea, berriz, pobre eta txiki izatean. Bagoaz honako honetaz konturatzen: xume eta apal izanik Jainkoaren gupidaz eta maitasunez betez goazela? Ahul eta hauskor garela aitortuz, soilik, kontenplatu ahalko dugu Jesusen jaiotza, eta aurkitu geure burua mundu honetako ibilbidean lagun dugun Jaunaren aintzaz inguratua. Solo reconociéndonos en nuestra debilidad y nuestra fragilidad podremos contemplar el nacimiento de Jesús y descubrirnos envueltos en la luz de la gloria de Dios que nos acompaña en nuestro peregrinar por este mundo.

Negarra egin bedi argi! Egizu otoitz testuarekin. Eska iezaiozu askako haurrari, zure negarra eta munduan sufritzen duten hainbatena egin dadila argi, bete dadila Haren Argiz, Harenganako, Hitz gizon eginarenganako, bidea ikusi ahal izateko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.