Gutuna 49

Page 1

Asisko gutuna 2012ko Azaroa. 1. printzipioa.

Egunero bilatzea Jainkoarekin harreman pertsonala

49. zenbakia

Asis Sarea eguneroko bizimoduan espiritualtasun frantziskotarra ezagutu edo partekatu nahi duten lagunen sare sozial irekia da. Hilabete honetako gogoetarekin berriro itzuli gara gure espiritualtasunaren oinarrietara, hau da, Jainkoarekin harreman pertsonala lantzera.

Ezinbestekoa zaigu geldiune bat egitea, bai geure buruarekin bai Jainkoarekin aurkitzeko. Jaunak lagun diezagula etxea harkaitz gainean eraikitzen.

Gogoetagaiak bizi dugun krisi garai honek guztiok zalantzan jartzen gaituela adierazten digu. Galderen garaia da, bilatzaileen garaia.

Gogoetarako gaia Jainkoa Ebanjelioan ezagutu Azken urteotan murgildurik bizitu garen gizartean, gozatzea, edukitzea eta itxurak egitea izan da jaun eta jabe; eta konturatu gabe “krisiak” azpian hartu gaitu, eta bizitzaren oinarri genuen guztia bertan behera joan zaigu. Eta geure buruari galdetzen diogu: Eta orain zer? Azkenean geure burua ez ezagutzeraino ere etorri gara, pentsatu ere egiten ez genituen bizieratan izatera. Arrastan eramanak izan gara eskaini zaigun mundu erraz, itxuraz eta edergarriz beterikoan, zeinetan nork bere buruan baizik ez duen pentsatzen. Etorria dugu planto egiteko eta eskaintzen zaigun aukera aprobetxatzeko, geure bizitzarako axolazkoa den galdera geure buruari egiteko, unea. Zer egin nahi dut neure bizitzarekin? Zeren bila nabil? Jainkoa ez da ezagutzen teologia asko jakitearekin, sakrifizioak egitearekin, konplimenduan eta

otoitzean jardutearekin. Jainkoa, berak Jesus bere Semeagan, Jainko gizon eginagan, agertu digun Hitzean ezagutzen dugu. Jesus bere bizitzaz eta hitzaz joango zaigu aditzera ematen, nola nahi duen Aitak gu bizitzea, guk otoitz eta erregu egitea, guk besteei eta geure buruari begiratzea. Jesusen Hitza egunez egun entzunez ikus dezakegu geure burua ispiluan bezala eta aurkitu, nolako aldea dagoen bere bizitzeko eta jokatzeko moduaren eta gurearen artean. Zein erraz ahazten ditugun guretzat argi diren bere hitzak. Hitza entzutea eta praktikan jartzea, Jainkoaren bizian sartzea da, horrek bihotza eta begirada guri aldatzen utz dezagun. Nork bere burua pobre ikustea eta haren laguntzaren beharrean garela jakitea da, alegia, horrela geure bizitzari zentzua emateko, hain zuzen orain krisian den gizarteak eskainitako argi-liluren artean galdutako zentzua.

Ebanjelioko pasartea: Mt 7, 24-27 «Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena, etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zuhurraren antzekoa da. Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; baina ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako. Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da. Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen eta dena hondatua gelditu».


Asisko gutuna

49. zenbakia

Frantziskotar espiritualtasuna “Hara, ni zuekin nago munduaren azkenera arte (Mt 28,20). Nik eman dizkizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira (Jn 6,63). Neu naiz bidea, egia eta bizia (Jn 14,6). Eutsi diezaiegun, bada, Jesu Kristoren hitz, bizimodu eta irakaspenari eta Ebanjelio santuari, hark gure alde erregutu nahi izan baitzion Aitari eta bere izena agertu guri” (1Er 22,38-41). Jesu Kristo, haren pertsona eta bizitza, haren hitzak eta Ebanjelioa beti gogoan eta geure aurrean bizirik edukitzera gonbidatzen gaitu Frantziskok, zeren eta horrela bakarrik aurkitu eta ikusi ahalko baitugu hura gurekin dagoela. Gogoan izan beti Jesu Kristo eta bere Ebanjelioa, hori baita modu bakarra Bera guretzat bide, egia eta bizitza izan dadin: bidea, Jainko Aita dakarkigun bidea eta gu Jainko Aitarekin eta senideekin aurkitzera bidera gaitzakeena; egia, Aitaren egiazko aurpegia eta pertsona ororen misterio sakona azaltzen digun egia; eta bizia, beraren bidez Aitak bizirik nahi gaituena. Beti gogoan izan Jesu Kristoren hitzak eta Ebanjelio santua, zeren eta Jesusek hitzean bere espiritua eta bizia, presentzia eta arnasa, ematen baitizkigu, horrela maitasunean eta emanak bizitzean jarraitzen dioten ikasle izan gaitezen (ik. 1Er 22,1-4).

Otoitza Ene Jainko, bihotz bihotzez maite zaitut, nire bizitza zure Hitzera zabaltzeko joran osoz, berori hazi on gisa onartzeko irrikaz, lore bihur dadin. Erne dadila zure Hitza nire bihotzean eta ager diezadala zure nahia, zure plana, zure egitasmoa nire bizitzarako. Onar dezadala proiektu hori, egin dezadala neure eta onar pozik. Ene Jainko, gogo osoz maite zaitut, bihotz-bihotzez, indar guztiz. Har itzazu nire talentu, ilusio eta ametsak eta eraman itzazu Biziaren bidetik. Biziaraz nazazu, Jainko bizi!

Ene Jainko, indar guztiz maite zaitut, neure bizitzak duen pobreziaz, neureak ditudan ahulezia eta ezerezaz. Nire pobrezian izan zaitez zu nire aberastasun, eta ahul naizenean eragin bekit zure graziak. Tori nire ezereza eta bete zeure Betetasunaz. Ene Jainko, maite-grinaz gauza guztien gainetik maite zaitut. gauzarik nireena, minena eta xeratsuena bezala maite zaitut. Irakats iezadazu, Jainko Jauna, maitasunean zurekin leial izaten, zure maitasunean irauten. Neure hutsegiteak gorabehera, maite zaitut, ene Jainko.

Gutuneko azken hitzak “Otoitza da gizakion sendotasuna eta Jainkoaren biguntasuna”.

2012ko abenduko eguneroko ebanjelioa Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate abenduko erreferentzia guztiak: 1 Lk 21,34-36 2 Lk 21,2528.34-36 3 Mt 8, 5-11 4 Lk 10,21-24 5 Mt 15,29-37 6 Mt 7,21. 24-27

7 Mt 9,27-31 8 Lk 1,26-38 9 Lk 3,1-6 10 Lk 5,17-26 11 Mt 18,12-14 12 Mt 11,28-30 13 Mt 11,11-15

14 Mt 11,16-19 15 Mt 17,10-13 16 Lk 3, 10-18 17 Mt 1,1-17 18 Mt 1,18-24 19 Lk 1,5-25 20 Lk 1,26-38

21 Lk 1,39-45 22 Lk 1,46-56 23 Lk 1,39-45 24 Lk 1,67-79 25 Jn 1,1-5.9-14 26 Mt 10,17-22 27 Jn 20,2-8

28 Mt 2,13-18 29 Lk 2,22-35 30 Lk 2,41-52 31 Jn 1,1-18


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.