Berunezko soldadutxo

Page 1


BERUNEZKO SOLDADUA Bazen behin berunezko soldaduen kutxa bat. Hogeita bost ziren guztira, anaiak guztiak, berunezko koilara zahar batetik jaioak. Armak besoetan eta burua tente, harro-harro zeramaten uniforme gorri-urdina. Mutiko batek oparitan jaso zituen bere urtebetetze egunean, eta kutxa irekitzean mutikoak egin zuen algara izan zen soldaduek mundu honetan entzun zuten lehenengo soinua. Berehala, mahai gainean lerrokatu zituen. Soldadu guztiak berdin-berdinak ziren, bat izan ezik, hanka bakarra baitzuen. Ziurrenik, azkena egingo zuten eta ez zitzaien beruna iritsiko. Hala ere, akats hori izan arren, besteak bezain sendoa zen. Kutxatik atera ondoren, gainerako jostailuek ongietorria egin zieten soldadu txikiei, eta kartoizko gaztelu bikain bat ikusi zuten mahaiaren gainean. Gazteluaren aurrean dantzari lirain bat zegoen zutik. Soineko arin batekin jantzita, lore bat zuen gerrian josita, eta hegan egitera zihoala zirudien, hanka bat oso gora altxatuta baitzuen. Berunezko soldaduak dantzariak hanka bakarra zuela pentsatu zuen, berak bezala. Eta honela esan zuen: - Hona niretzako moduko emakumea, baina gaztelu batean bizi da, eta nire anaiekin batera bizi naizen kutxa ez da egokia bere mailako dantzari batentzat. Hala ere, saiatu egingo naiz! Mahai gainean zegoen bonboi kaxa baten atzean ezkutatu zen soldadua. Horrela, nahi beste mirets zezakeen dama gaztea, oin baten gainean zutik beti, oreka inoiz galdu gabe.


Gaua iritsi zenean, berunezko soldadu guztiak kutxara sartu zituzten, , eta etxeko bizilagun guztiak oheratu egin ziren. Orduan, jostailuek bizia hartu zuten: elkarri bisitak egiten hasi ziren, borrokan eta dantzan. Soldaduek festan parte hartu nahi zuten, baina ezin zuten kutxaren tapa ireki. Festa handia egiten ari ziren: intxaur-hauskailua itzulipurdiak egiten hasi zen, eta klariona arbelaren gainean zebilen jolasean. Iskanbila hartan, txoria ere kantuan hasi zen. Soldaduek ere lortu zuten azkenean kutxa irekitzea. Mugitu ez zirenak hanka bakarreko soldadua eta dantzari txikia izan ziren. Dantzariak hanka punten gainean zutik jarraitzen zuen, eta soldaduak, tinko, oin bakarraren gainean. Hori bai, une bakar batez ere ez zioten begirik kentzen elkarri. Bat-batean, gauerdiko kanpaiak entzun ziren, eta klak!, bonboi kaxaren tapa ireki zen; deabru beltz txiki bat irten zen kaxatik, haserre aurpegiarekin. - Aizu, berunezko soldadu- oihukatu zuen deabrutxoak, tigrea baino jeloskorrago- ; zergatik ez dituzu zure begi horiek poltsikoan sartzen? Baina soldadutxoak bere maiteari begira jarraitu zuen. - Segi horrela eta ikusiko duzu!- egin zion mehatxu deabruak. Hurrengo goizean, mutikotxoak leihoaren ertzean ezarri zuen soldadua. Bat-batean, haize bolada baten ondorioz zakarki ireki zen. Soldadua leihotik behera erori zen, hirugarren solairutik. Mutikoa oso bizkor jaitsi zen kalera soldadutxoaren bila, baina ez zuen inon ikusi. Berunezko soldadua oihu egin zezakeen: “ Hemen nago!� , baina ez da komeni horrelako oihuak egitea uniformearekin. Bat-batean euria hasi zuen gogoz. Ekaitza baretu zenean bi mutiko igaro ziren handik eta soldadua aurkitu zuten. Itsasontzi bat egin zuten egunkari orri batekin, eta bertan sartu zuten soldadua. Eta hantxe abiatu zen bide ertzeko uretan


behera; bi mutikoek atzetik jarraitzen zioten. Paperezko itsasontzia gora eta behera zebilen baina berunezko soldadua tinko jarraitzen zuen. Bat-batean itsasontziak ubideko isurbide batetik behera egin zuen. Hantxe bizi zen arratoi handi bat agertu zen bere aurrean. - Pasaportea!- oihukatu zuen-, erakutsi berehala pasaportea! Berunezko soldadua isil-isilik gelditu zen eta bere fusila ondo estutu zuen. Ontziak aurrera jarraitu zuen eta arratoiak atzetik zion oihuka. -Geldi ezazue! Ez du aduana ordaindu, eta ez du pasaportea erakutsi! Baina gero eta abiada handiagoan zihoan ontzia. Berunezko soldaduak argitasuna ikusi zuen tunelaren amaieran eta izugarrizko zarata entzun zuen. Tunelaren bukaeran ura kanal handira iristen zela ikusi zuen. Ezin zuen gelditu oso hurbil baitzegoen irteera. Bat-batean, ontzi txikia tuneletik atera eta ontzia hondoratzen hasi zen eta soldaduari ura leporaino iristen zitzaion. Batbatean, dantzari xarmangarria etorri zitzaion burura eta kantu bat entzun zuen bere baitan: “Arrisku handian zaude, gerlari! Heriotza duzu ondoan kantari!� Orduantxe, papera apurtu eta soldadua gehiago murgiltzen ari zela arrain handi batek irentsi zuen.


Hura bai iluna! Isurbidea baino askoz ere ilunagoa! Gure soldadutxoa estu-estu baina, hala ere, tinko, luze etzanda egon zen, besoan armari ondo eutsiz. Tupustean, arraina mugitzen hasi zen eta astindu izugarriak eman zituen. Orduan, argi distiratsu batek zeharkatu zuen, eta mugitzeari utzi zion. Azkenean dena argitu zen, eta norbaitek esan zuen: -Begira! Berunezko soldadu bat! Zer gertatu zen jakin nahi duzue? Bada, arrantzale batek arraina harrapatu eta merkatuan saldu eta sukaldari batek aiztoarekin erditik moztu zuen. Soldadua atera eta egongelara eraman zuen besteek ikus zezaten. Baina, hura ezustekoa! Txikia da mundua benetan! Bere etxeko egongelan zegoen . Haur berberak ikusi zituen, mahai gainean jostailu berberak, eta batez ere, gaztelua eta haren aurrean oin baten gainean dantzari txiki xarmanta dantzan! Soldadua guztiz hunkituta zegoen, berunezko malkoak isurtzeko zorian, baina ezin zuen negar egin... Hitzik esan gabe, elkarri begiratu ziren. Bat-batean, inolako arrazoirik gabe, edo agian deabru beltzaren eraginez, mutikoak soldadua hartu eta sutara bota zuen. Zeharo harrituta, berunezko soldaduak bero izugarria sentitu zuen gorputz osoan. Suaren beroa zen edo barruan zuen maitasunarena? Orduan, atea ireki zen eta haizeak, tximeleta


eder bat balitz bezala, dantzaria bere ondoraino eraman zuen. Dantzari ederra ere suak hartu zuen... eta desagertu egin zen. Hurrengo goizean, suak utzitzako errautsak garbitu zituztenean, berunezko bihotz txiki bat aurkitu zuten, eta ondoan, lore bat, suak belztuta.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.