Lau gaien sintesiak

Page 1

IKT-AK LEHEN HEZKUNTZAN (TXOSTENA)

Eskola eta IKT-ak Konpetentzia Digitalak Lankidetza Ikaskuntza Gela eta IKT-ak

1


1.- Zer dira eta zertarako balio dute Informazio eta Komunikazio Teknologiek eskola testuinguruan? Teknologia zer den ulertzeko modurik errazena, gizakioi gauzak errazteko tramankuluak direla pentsatzea da. Azken urte hauetan gainera, argi geratu da teknologia gizartearen parte sozial dela, nahiz eta lehen autore batzuek kontrakoa zioten. Teknologia lau figuratan banatu daiteke: teknologia artefaktualak, gizakiaren behar esturik gabe funtziona dezaketenak dira eta izaera fisiko bat dutenak; teknologia organizatzileak, ezin dira objekturen batekin izendatu, ez dira hautemangarriak, eta gizakiek egin beharreko zereginak ordenatzen dituzte;

teknologia

sinbolikoak,

emandako

datuetatik,

gauzen

egoera

erreproduzitzen dutenak; eta bioteknologiak, osagai biologiko nagusia dutenak. Esan daiteke, teknologia mota bakoitzak era ezberdinean lagundu dezakeela hezkuntza munduan. Teknologia artefaktualak lanabes moduan erabiliko genituzke, teknologia oganizatzaileak ez ahazteko eginbeharrak gureak direla (ez teknologia artefaktualarenak), teknologia sinbolikoek lengoaia eta sinbologia aberasteko eta bioteknologiak jarreraren eta ikaskuntzaren izaera biologikoa ulertzeko. Hezkuntza Teknologikoa Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen indarra hartzen berrogeigarren

hamarkadan. Estatu Batuetako

Association

for

Educationak Communication and Technology-k 16 zatitan definitu zuen Hezkuntza Teknologikoa zer den: 1.- HT pertsona, tresna, prozedura, ideia eta erakundeak batzen dituen prozesu konplexu bat da. 2.- Askotan, HT “teknologia hezkuntzan�-rekin nahasten da eta azken hau hezkuntza prozesuan teknologiaren aplikazioa da.

2


3.- Askotan, HT “teknologia irakaskuntzan”-rekin nahasten da eta azken hau HT-ren azpisistema bat besterik ez da. 4.- HT-ren definizioa teoria bat da honako irizpideak betetzen dituelako: fenomeno

baten

existentzia; esplikazioa, laburpena,

orientazioa, sistematizazioa, hutsaren identifikazioa, ikerketarako estrategien sorketa, iragarpena eta oinarria edo oinarri multzoa. 5.- HT-k teknika intelektual bakarra du. 6.- HT-k erabilera praktikoak ditu. 7.- HT-k formakuntza eta akreditaziorako orientabideak ditu. 8.- HT-k lidergora eramango duen ekintzak aurrera eramateko antolaketa du. 9.- HT-k asoziazio eta komunikazio profesionala du. 10.- HT aurrera eramaten dituen ekintzan bidez, lanbide bezala onartzen da. 11.- HT-k testuinguru sozial zabal batean jarduten du. 12.- HT-k “dena” bat bezala jarduten du hezkuntzaren esparruan. 13.- HT giza ikasketaren prozesuan egon daitezkeen zailtasunak izendatzearen eta konpontzearen teoria bat da. 14.- Beren ekintzan HT-ren barruan kokatzen dituzten pertsonak, bere parte dira. 15.-

HT-aren parte

dira, bere

esparruko

irizpideak betetzen

dituztenak. 3


16.- HT-aren irakaskuntza kontzeptua, guztiz integratzailea da. Hezkuntza Garrantzitsuenak

Teknologikoak aparatologian,

ekarpen

ezberdinak

irakaskuntzaren

zientzian,

egiten

ditu.

hezkuntzaren

sinplifikazioan eta IKT-en gailentzean izango lirateke. Aparatologia bezala, HT-k, oinarri ezberdinak erabiltzearen garrantzian, oinarri

hauek

eskuragarri

izatearen

garrantzian,

mota

ezberdinetako

elkarrekintzaren garrantzian eta ikasketa prozesuan medioek duten garrantzian izan

du

erakigina.

Irakaskuntzaren

zientzian,

gehienbat

planifikazioan,

materialetan, aldez aurreko jarreran eta ebaluazioan izan du eragina. Azken urteetan izan duten garapena izugarrizkoa izan da eta hemendik aurrerakoa are handiagoa izatea espero da, beraz, garrantzitsua litzateke, orain arteko hanka sartzeak berriz ez errepikatzea.

4


2.- Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dugu? Teknologien aurrean irakasleek hartzen duten jarrerari buruz egin diren ikerkuntza gehienetan ageri da, irakasleriaren kopuru altu bat ez dela bere buruaz ziur sentitzen erreminta digitalak erabiltzeko orduan, are gehiago, kopuru handi batek teknofobia daukala ziurtatu daiteke (teknologiak erabiltzen hasteari beldurra). Esparru honetako formazio faltarengatik gertatzen da hau gehienetan, eta frogatu da irakaslea formatzen bada, erreminta berriekiko duen jarrera hobetu egiten dela. Lehenik eta behin, tresna teknologikoak maneiatzen irakatsi behar zaie; IKTen inguruko oinarrizko kontzeptuak ikasi; ordenagailua eta fitxategiak erabiltzen; testuak, taulak, grafikoak eta aurkezpenak nola egin,‌ Hortik, Web 2.0ko

dimentsioaren

formakuntzara

pasako

ginateke,

honen

bitartez,

metodologia ikuspuntu berri batean murgiltzeko aukera emango zaie, baita haien ikasleen arteko lan kooperatiboa sustatzeko aukera ere. Esan metodologia

bezala,

aldaketa

formakuntza

dakar

berekin,

teknologiko non

eta

ordenagailuek

digital gelan

honek, paper

garrantzitsu bat jokatzen duten, irakaslearen zeregina aldatuz. Irakasleek onartu beharra daukate seguru aski haien ikasleek teknologia hobe menperatzen dutela haiek baino, eta hau baliatu behar dela ikasleek haien lanak era autonomo batean egiten ikasteko, irakaslea dena dakien pertsona izatetik laguntzaile bat izatera pasatuaz. Eskolako informaziozko eta digitala den konpetentzia aurrera eramateko, alfabetizazio berrien eremuak landu behar dira. Bertan, ikusentzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologiko edo digitala, alfabetizazio informazionala eta multialfabetizazioa lortzea izango da helburu.

5


Hau jakinda, irakasleak bere ikasleei alfabetizazio modu berri hauen baloreak erakustea nahi da, multialfabetizazioaren dimentsio ezberdinak kontuan hartuta: -

Dimentsio

instrumentala:

Hardwareak

eta

Softwareak

bilatzeko,

aurkitzeko,

erabiltzen jakitea. -

Dimentsio

kognitiboa:

datuak

aukeratzeko, berreraikitzeko eta elkarbanatzeko gai izatea. -

Dimentsio sozioaktitudinala: teknologiarekiko eta komunikazio tresnekiko jarrera positiboa hartzea elkarlanaren bitartez, errespetuaren bitartez eta enpatiaren bitartez.

-

Dimentsio axiologikoa: IKTak neutralak izatea ezinezkoa denaren ikuspuntutik, gizaki kritikoak eraikitzea eta etikoki modu egokian erabiltzea.

ESKOLA 2.O Eskola 2.0 baliabidez eta materialez osatuta dago eta hauek irakasleriari ezagutza teknologiko,pedagogiko eta diziplinatua garatzen lagunduko dio. Baliabide hauek eskola esparruan aplikatzeko irakasleak baliabide eta material ezberdinak ezagutu eta maneiatu behar ditu. • Internet guneak ( web gune asko) • Betiko materialak (liburuak, materialak, aldizkariak eta abar) • Multimedia materialak (CD- Rom eta DVDak) • Hezkuntza helburu digitala ezberdinak • Ikaskuntza plataforma eta unitate didaktiko birtuala ( moodle, e-

learning, blackboard edo LAMS. 6


3.- Ze tresna teknologikoek lagundu egiten gaituzte lankidetza moduan ikasteko? SISTEMA INFORMATIKOAK 1: 1.1 Informatikaren sarrera Informatika ordenagailuen zientzia modura defini daiteke. Ordenagailua, informazioaren kudeaketa automatikoa egiteko beharrezko den makina elektronikoa, informazio-datuen antolaketaz, prozesaketaz, transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzen da. Informazioa irudikatzeko bi modu daude:

o



Analogikoa



Digitala

1.2 Sistema informatikoa: softwarea eta hardwarea. Ordenagailuetan bi funtzionamendu-maila bereizten dira: hardwarea eta softwarea. -

Hardwarea ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute.

-

Softwarea

ordenagailuaren

osagai

elektronikoen

funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzio multzoek osatzen dute. 1.3 Osagai fisikoak. Hardwarea Hardwarea ordenagailuen osagai fisikoa da. Hauen artean, memoria, elikatze-iturria, kableak, txartel grafikoa, etab. Aipa daitezke. Ordenagailuen osagai fisikoak honako hauek dira: 7


1.

Prozesadorea (CPU)

2.

Memoria nagusia (RAM)

3.

Sarrera/Irteera unitatea (S/I)

4.

Kontrolagailuak

5.

Busak

6.

Periferikoak

1.4 Osagai logikoak. Softwarea Softwarea

ezinbestekoa

da

ordenagailuaren

zati

fisikoen

funtzionamendua bermatzeko. Hiru informazio mota biltzen ditu: datuak, sistema eragileak eta aplikazioak. Bi software mota hauek bereiz daitezke: -

Aplikazioetara zuzendutako softwarea. erabiltzaileek behar dituzten

lanak

egiteko

programez

(datu-baseak,

testu-

editoreak, etab.) osatuta dago. -

Sistemaren softwarea. Ordenagailua bera kontrolatzeko eta kudeatzeko programez (sistema eragileak, utilitateak, etab.) osatuta dago.

SISTEMA INFORMATIKOAK 2: 2.1 Sarrera Sistema eragilea ordenagailuaren funtsezko softwarea da, sistema informatikoen hardware-gailuak kudeatzen dituena. Sistema eragileak garrantzi handia du, konputagailuaren funtzionamendu egokia ziurtatzen baitu. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarearen 8


osagaiak (CPU, memoria, etab.) kontrolatzen ditu. Sistema eragilearen ardura da sistemaren baliabideak erabiltzeko eskaera egiten duten programen artean konputagailuaren baliabideen esleipena kontrolatzea. 2.2 Sistema eragileen oinarrizko funtzioak Sistema eragileak betetzen dituen funtzioen artean, honako hauek azpimarra daitezke: -

Erabiltzearen

eta

konputagailuaren

arteko

komunikazioa

bermatzea. -

Konputagailuaren hardware-gailuak kudeatzea.

-

Disko-fitxategiak kudeatzea.

-

Erabiltzaileen programei laguntza eskaintzea.

-

Akatsen antzematea eta berreskurapena.

2.3 Sistema eragileen ezaugarri nagusiak -

Erabiltzaile-bitartekaria definitzea

-

Erabiltzaileen

artean

hardware-banaketa

eraginkorra

bermatzea -

Erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea

-

Erabiltzaileen artean konputagailuaren baliabideak banatzea

-

S/I prozesuak erraztea

Programa memorian kargatzen den instrukzio-zerrenda da. 2.4 Sistema eragileen sailkapena -

Erabiltzaile kopuruaren arabera. Sistemaren baliabideak “batera� erabiltzen dituzten erabiltzaileen arabera: o Erabiltzaile bakarreko sistema eragileak. o Erabiltzaile askoko sistema eragileak. 9


-

Ataza edo prozesu kopuruaren arabera. Sistemak aldi berean exekutatzen dituen programen araber: o Ataza bakarrreko sistema erabileak. o Ataza askoko sistema eragileak. o Ataza

askoko

eta

denbora

partekatuko

sistema

eragileak. -

Prozesadore kopuruaren arabera. Sistema eragileak kudeatu ditzakeen prozesadore kopuruaren arabera: o Prozesadore bakarreko sistema eragileak. o Prozesadore askoko sistema eragileak.

2.5 Sistema eragileen familiak -

UNIX eta GNU/LINUX sistema eragileak. o UNIX sistema eragilea 60ko hamarkadan sortu zen. MULTICS

empresaren

proiektuaren

helburua

zen

biltegiratzeko eta kalkulurako ahalmen handia eta segurtasun-hobekuntzak

eskainiko

zituen

sistema

eragilea lortzea. Sistema eragile horren lehenengo bertsioen emaitza eskasa izan zenez, 1969an bertan behara utzi zen proiektua. o 1973an, UNIX sistema eragilea Dennis Ritchie eta Ken Thompson

programatzaileak

asmatutako

C

programazio-lengoaian berridaztea erabaki zuten eta urte bereko irailean saretik doan jaisteko aukera zegoen. o 1991ko abuztuan LINUX 0.01 sistemaren jaiotzaren berri eman zuen Linus Torvaldsek. o

Gerora bertsioen hobekuntzak etorri ziren eta 1993ko abenduan 0.99 bertsioan zegoen. 10


o 1996an LINUX 2.0 eta 2003ko abenduan, berriz, nukleoaren gaur egungo bertsio egonkorra atera zen: 2.6.x. Aurretik ere beste bertsioak egon dira. o Hasieran GNU/LINUX sistema eragilea unibertsitatemailan soilik erabili zen arren, gaur egun, bitartekari grafikoen eraginez, etxeetako erabiltzaileen artean ere zabaltzen hasi da. -

MICROSOFTen sistema eragileak. o 1975ean, Popular Electronics aldizkariko Altair 8800 konputagailuaren inguruko artikulu batek eraginda, Gatesek eta

Allenek BASIC

programazio-lengoaia

garatu zuten Altair ekipoentzat, eta Microsoft sortu zuten Albuquerquen. o 80ko

hamarkadan,

informatika-arloko

enpresarik

boteretsuena bihurtu zen. o 1985ean,

Microsoftek

Windows

sistema

eragilea

plazaratu zuen. Bitartekari grafikoen aldeko apostua egin zuen horrela, Aplle enpresaren ideaiari helduz. o 1990.

urtean

garrantzitsuena

Microsoft

informatika-arloko

bilakatu

zen,

sistema

enpresa eragileen

monopolioa eskuratu baitzuen. o 1995ko Windows 95 sistema berritzailea etxeetako erabiltzaileentzat merkaturatu zen eta, publizitatean oinarrituz, arrakasta handia izan zuen. o Gerora, 1998. urtean Windows 98 plazaratu zuen. 1999. urtean Windows 2000. 2001. urtean Windows XP eta 2007. urtean Windows Vista. -

Bestelako sistema eragileak. o IBM:

MVS,

OS/2.

Gaur

egun,

IBM

enpresak

konputagailu handiekin eta, batez ere, zerbitzariekin 11


dihardu, nahiz eta konputagailu pertsonalen aintzindaria izan zen. o IBMren eta Microsoften arteko ituna apurtu zenetik, IBMk sistema eragile propioak garatzen ditu. o Azkenaldian, GNU/LINUX sistema eragileen aldeko apustua

egiten

ari

da

IBM

enpresa,

bezeroak

GNU/LINUX sistema eragileetara bideratuz. o APPLE

MACINTOSH.

Apple

enpresa

70eko

hamarkadako informatikaren iraultzaren aintzindaritzat hartzen da. Lehenengo ordenagailua, Apple I, 1976. urtean garatu zen. o Apple enpresaren irudi gisa koloredun sagarra jarri zuten, Apple Iiren monitore koloreztatua gogoratzeko. o 1981ean, IBM PC atera zenean, Apple enpresa bi proiektutan murgilduta zegoen; alde batetik, Apple Lisa, Appleren apustua enpresa mailan, eta bestetik, Apple Macintosh, etxe-merkatura zuzendutako ordenagailu txikia eta ekonomikoa. o 2007. urtearen bukaeran, erabateko aldaketa egin zen PowerPC arkitekturatik x86 arkitekturara. Mac OS sistemaren berrikuntza.

ORDENAGAILUEN SAREAK : -

Sarrera: Hardware ezberdinak, dituzten baliabideak konpartitzeko sare baten bitartez egiten dute. Hasieran, helburu militarrera bideratuta zegoen, baina gaur egun edonork erabiltzen du. o

Helburuak: Baliabide

fisikoak

konpartitzean

(inpresorak,

eskanerrak,‌) kostua murriztu daiteke.

12


o

Informazioa

eta

baliabideak

konpartitzean

emankortasuna haunditu dezake.

-

Ordenagailu sareen osagaiak: o Hardwarea (ekipo informatikoak eta sareko elementu elektronikoak)eta

softwareak

(protokoloak

eta

zerbitzuak) osatzen dute sarea. o Zerbitzuren bat eskaintzen duen ordenagailua, zerbitzari bezala ezagutzen da. o Bi ordenagailu edo gehiagoren arteko interkonexioa ahalbidetzen duten elementu fisikoak daude: modem-a, kontzentragailua

(hub),

konmutagailua

(switch),

bideratzailea (router), …. -

Ordenagailu sare motak: faktore batzuen arabera sare mota desberdinak aurkitu daitezke. o Dimentsioaren arabera: 

LAN

sareak:

ordenagailu

neurri gutxiren

txiki-ertainakoak arteko

dira,

interkonexioa

baimentzen du. Instalazio erreza, kostu gutxikoa eta oinarrizko ezagutza teknikoa nahikoa da. Ethernet

teknologia

sare

mota

honetara

egokitzenda. 

BAN sareak: eraikin baten sareak elkartzen ditu.

CAN sareak: kanpus baten BAN sareak elkartzen ditu.

Horrela,

eraikinen

arteko

konexioa

askoren

konexioa

baimentzen du. 

MAN

sareak:

erabiltzaile

baimentzen du. Adibidez, herri edo hiri bateko sarea.

13


WAN sareak: hauek MAN sareen interkonexioa baimentzen

dituzte.

Oso

zabalak

dira

eta

kontinenteak hartzeko aukera ematen du. Hauek, telekomunikazio

alorreko

operadoreen

eta

enpresen esku egoten dira.

o Abiaduraren arabera: 

LAN bezalako sare lokalak abiadura gutxikoak dira eta WAN abiadura haundikoak.

Esan bezala, “Ethernet” duen sarea, abiadura gutxien daukana izango litzake. Bertan ere BAN sareak sartuko genituzke.

Abiadura ertaina, CAN eta MAN sareak daude.

Abiadura haundikoak WAN eta kasu batzuetan MAN ere bai.

o Topologiaren arabera: 

Sare baten topologia honen helburuaren arabera finkatzen da.

Bost topologia mota daude: bus, izarra, eraztuna, sarea eta zuhaitza.

o Erabilitako teknologiaren arabera: 

Teknologiek erabilitako igorpen baliabidearen arabera, sare ezberdinak daude: inalanbrikoak, zelularrak, optikoak, elektrikoak, satelite bidez…

Sare

optikoak

informazioa

fibra

optikoaren

bitartez bidaltzen dute, abiadura haundian eta prezio egoki batean. 

Sare

inalanbrikoak

espektro

informazioa

radioelektrikoak

eta

bidaltzeko infragorriak

erabiltzen dituzte.

14


-

Kableak: o Ekipo diferenteak konektatu ahal izateko, beharrezkoak dira kableak.

15


4.-

Nola

diseinatzen

ikaskuntza

prozesu

ditugu

irakaskuntza-

berritzaileak

IKTen

laguntzarekin? Acciones de dise単o y desarrollo de objetos educativos digitales: programas institucionales IKTak hezkuntzaren barnean sartzeko, lan ugari eraman dira aurrera, hezkuntza

komunitatearentzat

hazteko

objektu

digital

anitzak

jartzeko

helburuarekin. Jakina denez, hezkuntza, baliabide teknologikoz beteriko gaur egungo gizartera moldatzea ezinbestekoa da, gizarte aldaketa hezkuntzara heldu baita, bai administrazioen kudeaketagatik edota hezitzaile edo ikertzaileek teknologia berri hauetan hezkuntzan beharrezkoa den aldaketa ikusi dutelako. Sarean dauden informazio, aplikazio eta erantzunek, informazio eta komunikazio teknologien esplotazioa bultzatu du heziketa pedagogikoaren barnean, hezkuntzan, hauen integrazioa sustatuz. Hau lortzeko beharrezkoak dira baliabide batzuk edukitzea, bai materialki eta baita formakuntzan ere. Baina bi arlo hauetaz gain, hezteko eduki digitalak eta zerbitzuek ere badute beraien garrantzia, gaur egungo gizarte honen beharrei erantzuna emateko eta hezitzaile eta ikasle ezberdinen behar eta gogoei aurre egiteko gai izan behar dira eta; izan ere materia ugari eskuragarri izatea du helburu. Kontutan izan behar dugu hezteko eduki digitalaz mintzatzeaz, ez dugula eduki soilez hitz egiten, baizik eta bertan erabiltzen diren aplikazio, material, diseinu eta noski, hauek ebaluatzeko metodologia egokitua.

16


Hau

horrela

izateko

begirada

ireki

eta

eskuzabala

edukitzea

ezinbestekoa da, eta are gehiago etengabe aldatzen dabilen gizarte honetan. Aurrez aipatutako guztia aurrera eramateko eta IKTak hezkuntzaren barne guztiz integraturik egon daitezen, Zientzia eta Hezkuntza Sailak proiektu ugari eraman ditu aurrera, “AVANZA” adibidez, edota Europar Batasunean aurrera eraman den “Minerva” programa.

17


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.