AMAVI 11. alea

Page 1

amavi AMASA-VILLABONAKO UDAL ALDIZKARIA

Futbol zelaia ia prest!

iraila | septiembre 2014

11


2

amavi

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

GARDENTASUNA

Gardentasuna, Santio Jaiak 2014 Santio jaiak zenbakitan jartzen hasita, ekonomiaz haratagoko hainbat datu ditugu: 24ko afari herrikoiak zein koadrila egunak afaltiar eta bazkaltiar kopuruak gainditu zituzten, 500 eta 1509 lagun elkartuz, hurrenez hurren. Ekintza eredu zabala izan da eta jende kopuru handiak elkartu dira esaterako sokamuturrean.

Trasladando a cifras las fiestas de Santio, hemos extraído numerosos datos allende de la economía: la cena popular del día 24 y el día de las cuadrillas reunieron a numerosos comensales, 500 y 1509 respectivamente. La tipología de las actividades ha sido muy variada; actividades como la sokamuturra han conseguido aglutinar a mucha gente.

Balorazio ekonomikoa oraindik guztiz itxi ez den arren, datu ekonomiko orokorrak publiko egingo dira, gardentasunari zor.

Aunque la valoración económica no está definitivamente concluída, los datos económicos generales se harán públicos siguiendo el criterio de transparecia.

Jaietarako aurrekontua bi oinarrizko ataletan bana daiteke: ekintzak batetik (%73) eta azpiegiturak eta prestakuntza bestetik (%27). Lehen blokean aipatzekoa da ekintza asko herriko kultur eta kirol elkarteek antolatzen dituztela eta horretarako, 27.700 € banatu ditu aurten Udalak elkarteen artean, ekintzak antolatzeko diru-laguntza moduan. Bigarren blokean sartzen dira esaterako, eszenatokiak, komunak, mahaiak, aulkiak... alokatzea; jaietako programak, kartelak...; suziriak, zezen suzkorako kargak, aseguruak...

El presupuesto de las fiestas se puede clasificar en dos ámbitos: las actividades (73%) y las infraestructuras y preparativos (27%). En el primer bloque cabe destacar que muchas de las iniciativas han sido organizadas por agrupaciones culturales y deportivas locales y, para ello, el ayuntamiento ha repartido entre las asociaciones 27.700 €, como ayuda económica para organizar las actividades. En el segundo bloque se incluyen, por ejemplo, el alquiler de los escenarios, los lavabos, mesas, sillas...; los programas de fiestas, carteles; fuegos, cargas para el toro de fuego, seguros…

SANTIO JAIETAKO AURREKONTUA Ekintzak

Elkarteek antolatuak zein udalarenak

Actividades

Organizadas por asociaciones y por el ayuntamiento

Azpiegiturak eta prestakuntza

komunikazioa, tresneria guztia...

Infraestructuras y preparativos

comunicación, todas las herramientas…

GUZTIRA / En total:

86.000 €

%73,5

31.000 €

%26,5

117.000 €

* Hau jaien aurrekontua da. Hala ere, gastu gehiago eragiten dituzte: langileak kontratatzen dira esaterako, beste 8.000 €-ko inbertsioarekin. Beraz, gutxienez 125.000 € gastatu dira jaietan. * Este es el presupuesto de las fiestas. De todas formas, las fiestas acarrean más gastos: se contrata personal, con una inversión de 8.000 euros. Por lo tanto, en los Santios el gasto ha ascendido como a unos 125.000 €

2014ko iraila

// / / //

Santio Jaiak iruditan

Las fiestas en imágenes


INGURUMENA ERAGILEAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

3

Festak ez du adinik Los residentes y profesionales de la Residencia Santiago han pasado a ser otro agente más de las fiestas de Santio. Así lo demostraron en la pasada edición: nos deleitaron con su energía e ilusión, pañuelo rosa al cuello, disfrutando del chupinazo. El día de las cuadrillas no pararon en ningún momento, ejemplo de ello es la comida que organizaron frente a la residencia, con sobremesa, baile y cánticos incluidos; todo ello rodeados de sus seres más queridos. ¡Vaya marcha!

PILAR GARAIBURU BELOKI, 100 urte Amasa-Villabonan El 24 de septiembre Pilar cumplirá 100 años. Nacida en Villabona, ha transcurrido toda su vida en el pueblo; ahora, es la persona más longeva que tenemos en el municipio. LLeva 29 años viviendo en la Residencia Santio, es la residente más veterana y relata con asombrosa lucidez sus vivencias, tanto en Villabona como en la residencia. Los profesionales de la Residencia Santio le están preparando una fiesta de cumpleaños, para celebrar que es la tercera persona que cumple 100 años en la propia residencia. Toda su vida se ha dedicado a la costura, de ahí su vista de lince -lee todos los días el periódico-. Reseña que su fe proviene de la educación recibida por parte de las monjas. “Rezo todos los día el rosario”. Ha sido testigo de muchos cambios en estos 100 años: “El pueblo ha mejorado mucho, es el triple que antes”; aún así, percibe la falta de humanidad, muy presente en sus tiempos. “Antes te abrían las puertas en todas partes, había confianza”. La residencia también ha sufrido cambios desde hace 29 años. “Cuando llegué era muy pequeña, no había casi auxiliares, solo monjas; ahora, en cambio, parece un hotel”. Ante la pregunta sobre el secreto para mantenerse tan fuerte y con esa vitalidad, ella confiesa: “siempre he estado fuerte de salud, como mi padre”. Pilar tiene una mente muy lúcida; sigue leyendo la revista... y que siga por muchos años más.

2012ko 2014kourria iraila

Santiago Egoitza bizi-bizi dabil azken aldian: eraikina berritu da, eskumena aldatuko da, baina batez ere, egoiliarrak eta langileak dabiltza aktibo. Herriko ekimenetan eragile bat gehiago izatera pasa dira eta gogoz hartzen dute parte ostegun gizeneko festan, aste berdeko marrazki lehiaketan eta nola ez, Santio jaietan. Aurten ere, euren zapi arrosa lepoan lotuta ikusi ditugu, txupinaz gozatzen. Koadrila egunean ere ez zuten deskantsurik egin, bazkaria antolatu baitzuten egoitzaren atarian bertan. Hainbat senide elkartu zitzaizkien eguna eurekin ospatzeko eta ez zuten abeste eta dantzaldirik falta izan. Arratsaldean Etxeondotik jaitsi zen txarangaren erritmora egin zuten festa, gainerako koadrila guztiekin elkartuz.

//////


4

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

“Enbaxadore txikiei” harrera, Udalean Urtero Oporrak Bakean programarekin hainbat haur saharar etortzen dira Tolosaldera. Programaren helburua haurrak errefuxiatu kanpamendua dagoen basamortutik ateratzea da, uda osasuntsu eta bakean igaro dezaten. Aurten bost haur etorri dira lau harrera familiatara, baina beste 14k pasako dute uda Amasan. Harrera familiez aparte, begirale talde batekin ere etorri ohi baitira haurrak. Azken urteetan Ibarran egon dira, baina aurten han egoterik ez eta Amasako apaizetxean egon dira bizitzen. Udalak harrera egin nahi izan zien bilkura gelan, merienda eta guzti. Nora Urbizu zinegotziak hartu zuen hitza ongi etorria emateko; euren presentziak poza ematen duen arren, aurtengoa programa horrekin datozen azken urtea izan dadila deseatu zuen “ez hemen nahi ez zaituztegulako, baizik zuen herri asketik gure herri askera etortzea nahi dugulako”. Amaitu aurretik harrera familien eta begiraleen lana ere goraipatu zituen. Jarraian Galder Azkue Alkateak hitz egin zuen eta poza agertzeaz gain Bittor Gorria apaizari zuzendu zitzaion, etxea utzi izana “publikoki eskertzeko”. Meriendari heldu aurretik, haur saharar batek hartu nahi izan zuen hitza; eskerrak eman zizkien zinegotziei harreragatik eta gaineratu zuen gustatuko litzaiokeela eurak ere noizbait Saharara joatea “baina gure hondartzetan bainatzeko”. Merienda ederra egin ostean Udaleko balkoitik jarraitu zituzten Errebote plazako futbol partiduak.

“Este verano cuatro familias han acogido a cinco niños/as saharauis en el marco del programa Vacaciones en Paz. Pero, además de las familias de acogida, otros 14 chavales han pasado la época estival en Amasa”

2014ko iraila

// / / //


ELKARTASUNA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

5

Uda bikaina Amasan “Oso eskertuta gaude era batean zein bestean lagundu gaituzten guztiekin” Oporrak Bakean programaren baitan, 15 umek igaro dute aurten uda Amasako apaiz-etxean. Lau begirale izan dituzte eurekin, horietatik hiru sahararrak “haurrak erosoago sentitzen dira taldean, beste haurrekin egoteaz gain begirale sahararrekin daudelako”. Hasiera batean Amasan 11 haur ziren egotekoak, baina udaren buruan beste lau haur gehitu dira taldera, harrera familiekin izandako zailtasunak medio. Eli Eizagirrek kontatu du esperientzia; Oporrak Bakean programako Gipuzkoako Koordinatzaile da Eli, eta Amasako taldeko begirale ere bai. Hasieratik bereizi du taldeko programa ez dela familiarik gabe geratutako haurrak hartzeko prestatua izan; alderantziz, harrera familien plazak bete egin direnez, horiez gain beste haur batzuei ere aukera emateko sortu zen taldeko proiektua da: “hau da gure familia, aterpetxe eredua da baina familia moduan funtzionatzen dugu”. Eizagirrek ezagutu dituen haurren kasuan harrera familietan egondako haurrek nahiago izaten dute talde dinamika, baina familietan dauden haurrek hobeto ikasten dute hizkuntza, “eredu bakoitzak ditu bere alde on eta txarrak”. Talde izaera horretan, harrera familiei babesa eskaintzeaz ere arduratzen dira. Haur taldeak bi urtez Brinkolan egon dira, beste bi urtez Ibarran eta bosgarren urtean lehen aldiz etorri

dira Amasara. Lekuarekin oso pozik agertu dira; Eizagirrek nabarmendu duenez toki lasaia da haurrentzat, bizilagunik ez izateak zarataren arazoa gutxitzen du eta jolaserako toki bikainak aurkitu dituzte haurrek frontoian zein parkean. Etxean oso ondo moldatu direla aitortu dute, haurrak etorri aurretik garbiketa sakona eta pintaketa egin ostean, orain denen artean zaintzen dute aterpea: “denok egiten dugu lan, gune bakoitzak du bere arduraduna (egunero aldatuz doana) eta haur guztiek barneratu dute euren ardura ere badela”. Bizilagunekin oso harreman polita sortu du taldeak, eskaini zuen eskertze-festa da horren lekuko, apaiza, bizilagunak eta beste lagun batzuk gerturatu ziren atarian prestatu zuten haimara. “Eskertuta gaude era batean zein bestean lagundu diguten guztiei” dio Eizagirrek, taldearen izenean: bizilagunek noiznahi ekarri izan dizkiete baratzeko jakiak, kafea... “eta gero haurrek zerbait duten aldiro bizilagunekin banatu nahi izaten dute”. Bizilagunek ere aitortu diete, pena emango diela agurtzeak. Talde handia izanik, plan ezberdinak prestatzen saiatzen dira begiraleak. Laguntza ere jasotzen dute alde horretatik, esaterako, astean behin ‘Stand Up’ kirola egiten dute hondartzan. Haur guztiak datoz bat, ekintza gustukoenak igerilekua eta hondartza direla esateko. Eizagirre da gozamen horren lekuko: “momentu zoragarria da haur baten aurpegia lehen aldiz itsasoa ikusten duenean”. Villabonako jaiez ere gozatu dute, ekintza askotan parte hartuz “eurengatik balitz egunero bertan geundeke, oso gautxoriak dira” dio begiraleak. Haurren erritmoa jarraitzeak leher eginda uzten ditu begiraleak, baina abuztua gazi-gozoa dela diote: “deskantsatzeko beharra izaten dugu, baina pena ematen du. Azkenean, ez dakizu noiz ikusiko dituzun berriz”. Esperientzia nekagarria den arren 5. aldiz errepikatu da aurten eta Eizagirreren ustez horrek berak erakusten du proiektuak aho-zapore ona uzten duela. Dena den, guztiak datoz bat programa honen “azken urtea izan dadila” desiatzean. Izan ere, ez da ahaztu behar haurrek kanpamenduetatik kanpo osasuna eta bizi-kalitatea irabazteko sortu zela proiektua. Saharar herria bere lurralde eta eskubideen jabe balitz, ez litzateke horrelakorik beharko. Hain zuzen hargatik, desio dute guztiek egoera aldatzea, “ideala litzateke proiektu honen beharrik ez izatea eta hurrengo udan gu joatea hara oporrak bakean pasatzera” dio Eizagirrek. Bitartean, uda ederra igaro dute Amasako apaiz-etxean eta indarberriturik itzuliko dira euren familietara.

ELI EIZAGIRRE: Oporrak Bakean Programako Gipuzkoako Koordinatzailea “Bolondres moduan aritzen gara programa honi lotutako guztiok (begiraleok, harrera familiak, koordinatzaileok...). Neke asko suposatzen du lanak eta ardura handia; batez ere, koordinatzaile moduan agiri guztiak, bisadoak, osasun txartelak... Urte osoan zehar datu eta zerrendak prestatzen aritu behar izaten dut, telefonoa sutan izaten dut. Askotan pentsatu dut azken urtez egingo dudala, baina gero bada zerbait horretara bultzatzen nauena; bizitzeko beste era bat da, ume bakoitzaren muxu eta besarkadak ere talde neurria dute gurean. Elkarte bezala ere asko animatzen gaitu “azken urtea” izango dela pentsatzeak, euren egoera hobetuko dela sinetsita gaude”.

//////


6

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Mugikortasun jasangarr Amasa-Villabona está elaborando un plan de sostenibilidad con el fin de impulsar una movilidad sostenible, segura y respetuosa con el medio ambiente. Para ese fin el Ayuntamiento de Villabona ha contratado los servicios de la empresa Gea 21 para que realice una investigación en torno al tema. Los responsables de esa empresa consultora ensalza la idoneidad de realizar reuniones abiertas y participativas con las y los vecinos, dado que la movilidad “repercute y nos atañe a todas y todos”. Hasta ahora se ha hecho hincapié en el cuidado del tráfico. Ahora, la clave está en la movilidad en su globalidad. Este mes se retomarán las reuniones de trabajo en aras a conseguir una movilidad sostenible en el municipio. Si algun vecino o vecina tiene alguna sugerencia o preocupación sobre el tema, puede remitir su escrito al correo electrónico komunikazioa@villabona.net Amasa-Villabona mugikortasun plan jasangarria ari da garatzen eta horretarako, dauden ideia ezberdinak ordenatzeko ari da ‘Gea21’ enpresak ikerketa burutzen. Sanz ikerketaren arduradunak bilera irekiaren garrantzia azpimarratu zuen hasieratik, mugikortasunak guztioi eragiten digulako eta “guztiok” dugulako esperientzia gai honetan. Orain arte trafikoa landu eta zaindu den arren, orain, mugikortasuna da gako: mugimendua orokorrean lantzen da, izan autoz, trenez, oinez edo txirringaz. Gainera, mugitzeko dugun erak eragina du bai ingurumenean, osasunean, denboran, kostuan... Hargatik, Amasa-Villabonan mugikortasunaz egindako diagnosia osatzen ahalegindu ziren.

Autoaren presentzia, gehiegizkoa Egun autoak du presentzia gehien herrian, hori nabarmena da; horren aurrean, bi galdera planteatu zituen Sanzek: “Alda al daiteke hori? aldatu nahi al dugu hori?” Gaur egun, bailararen erdiguneak industria eta bizitokia konbinatzen ditu. Oro har oinez iristeko moduko aldeak daude hirigunean; Amasa eta Arratzain dira erosotasun horretatik kanpo geratzen direnak. Azpiegitura handiek presentzia garrantzitsua dute (A-1 autobidea, trenbidea, errepide nagusiak) eta horrek aukera adina muga dakar. Herriak oinez egiteko moduko distantziak ditu, eta eskualdean ere bizikletaz mugi gaitezke; distantzia ez da oztopo zentzu horretan.

2014ko iraila

// / / //

Hala ere, horrela dago proportzioa egun: %44 oinez/bizikletan, %46 autoan, %9 garraio publikoan ; Lantokira joateko ordea: %78 autoan/motoan, %10 garraio publikoan %10 oinez %2 bizikletan. Beraz, argi dago joera lanerakoan aldatzen da batik bat. Gehiengoa autoz dabil eta herrian autoa nagusitzen da. Amasa-Villabonan 506 auto daude 1000 biztanle bakoitzeko, Europar Batasuneko eta Gipuzkoako bataz bestekoen gainetik; gidatzeko adina dutenen artean % 60 gidariak dira. Hori aztertuta, Sanzek planteatutako galdera honakoa da: “Villabonan bermatzen al dira beste %40 horren mugikortasun eskubideak?”eta horri erantzuteko gakoa izan daitekeen beste irizpide bat: “Zure 7 urteko haurrari bakarrik ibiltzen utzi al diezaiokezu beldurrik gabe?”.

“Autoari mugak jarri behar zaizkio oinezkoen segurtasuna bermatzeko” Amasa-Villabonan ia 3000 auto daude eta autoek egunaren %96a geldi igarotzen dutenez, zirkulazioaren arazoaz gain aparkalekuena ere badugu. Auto guztiak aparkatzeko 75.000 m2 beharko lirateke (herriko erdigunea baino azalera handiagoa da hori). Herrian lau auzotan dago gaitasunaren gainetik aparkatutako auto kopurua. Bestalde, egunero 800 desplazamendu egiten dira autobusez. Espazio publikoa berreskuratzeko lan handia egin da baina azpiegiturak jartzea ez da nahikoa, autoen erabilera ere mugatu beharko litzateke oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Kale Berria esaterako, hiri barruko errepide bat da eta aitzitik, Amasa-Villabonako eredu jasangarria oinezkoa da (tamainaren erosotasunagatik). Sanzek bere esperientziaren arabera dio azpiegiturak jartzea ez dela nahikoa, “autoari mugak jarri behar zaizkio”.


MUGIKORTASUNA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

7

//////

arrirantz urratsak ematen Pentsatzen hasteko unea da zer nahi dugun: errepide bat hiri barruan ala hirigune bat autoak pasatzeko egokitua. Bilera amaieran, bertaratutakoen laguntzaz herriko gune arriskutsuak edo arazoak biltzen aritu ziren. Mugikortasun jasangarrirako lanketa honek irailean jarraituko du, beraz herritarren batek mugikortasunari lotutako kezkarik balu horren berri eman lezake komunikazioa@villabona.net helbidean.

“En Amasa-Villabona hay 506 vehículos por cada 1.000 habitantes, una cifra que está por encima de la media de la Unión Europea y de nuestro territorio, Gipuzkoa” “Los porcentajes en terminos de movilidad y desplazamiento son: 40% andando/en bicicleta; 46% en coche; el 9% en transporte público. Para ir al trabajo, en cambio: 78% en coche o moto; el 10% en transporte público, el 10% andando, y el 2% en bici”

“El trabajo en torno a la movilidad sostenible continuará este mes, por lo que las y los vecinos pueden enviar sus aportaciones a: komunikazioa@villabona.net”

2014ko iraila

“Hay que poner limitaciones a los vehículos para garantizar la seguridad de los viandantes. Se ha hecho una ingente labor para recuperar el espacio público, pero aun así hay que limitar el uso del vehículo”

En Amasa-Villabona hay casi 3000 vehículos; como el 96% del día están parados, al problema de la circulación hay que añadirle el del aparcamiento. Para estacionar todos los vehículos se necesitarían unos 75.000 m2, una superficie superior al centro urbano de Villabona.


8

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

MUGIKORTASUNA

Europako Mugikortasun Astea Amasa-Villabonan 2002. urtetik ospatzen da Europako Mugikortasun Astea hainbat herrialdeetan. Mugikortasuna hobetzea urte osoko guztion ardura den arren, ekimenak antolatzeko eta hausnarketarako baliatzen da astea. Ekimen ezagunena “autorik gabeko eguna” da, Europa osoko hirietan betetzen dena. Aurten, irailaren 22an izango da eta Amasa-Villabonan mugikortasuna lantzeko unea denez, une aproposa izan daiteke autorik gabeko hiria imajinatzen hasteko. Guztion beharretara egokitutako eredua sortu beharko da, ezbairik gabe; baina autoekin ohituta gauden honetan esperientziak dio hiria egun batez libre ikusteak hausnarketa dakarrela. Autorik gabeko egunaz gain, aste osoan zehar mugikortasun jasangarriari lotutako ekimenak antolatzen dira hainbat hiritan, urtero gai berezi bat hautatuta. 2014. urterako leloa “Gure kaleak, gure aukera” da abagune ezin hobea, mugikortasun diagnosiak herriari eskaini dizkion emaitzak aztertzeko. Egunerokotasunean autoek hartu duten indarraren ondorioz, oinezkoak espazioa galtzen joan dira bigarren lerroan geratzeraino. Egoera hori iraultzeari buruzko hausnarketa bultzatu nahi da aurten Europatik. Amasa-Villabonak ikasturte berrian egin beharko du lanketa hori, baina aste honen baitan ohikoa den moduan bigarren eskuko bizikleten azoka egingo da. Irailaren 20an (larunbata) egingo da azoka Berdura plazan, 10:30ean hasi eta 14:00ak bitarte. Parte hartzea librea izango da eta horretarako 9:00etatik 10:30era bertaratu beharko da saldu nahi den materialarekin. Gure kaleen erabilera gure esku dago, pentsa dezagun zer nahi dugun!

2014ko iraila

// / / //

La Semana de la Movilidad Europea recalará en AmasaVillabona con diversas actividades. Entre ellas, el día sin coche, que se celebrará el día 22. Durante esa jornada, y uniéndolo con el diagnóstico sobre movilidad sostenible que estamos realizando, podremos imaginar cómo sería un municipio sin vehículos. Una jornada de estas características, lleva, sin duda alguna, a la reflexión. La temática de esa edición es “nuestras calles, nuestra oportunidad”: una vez más, como nexo al diagnóstico de movilidad sostenible que se está haciendo en Amasa-Villabona, se han organizado para esa semana diversas iniciativas para impulsar la movilidad sostenible en el municipio


PARTAIDETZA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

9

//////

Amasa-Villabona Amasa Villabona denon artean entre todas y todos Uda aurretik parte hartzeari mugarri bat jarri zaio herrian. Ariketa demokratiko bat izan da, demokrazia ordezkatzailetik demokrazia parte hartzailera pasatzeko bidean. Ordenantzak herritarren hitza bermatuko du aurrerantzean. Boterea herritarren esku ere jartzen du horrek, bere betebehar eta eskubideekin. Amasa-Villabona denon artean egiten dugu eta hori argi geratu da ordenantza idazteko prozesutik bertatik.

Antes de verano se quiso limitar y recoger la participación ciudadana en una normativa. Ha sido un ejercicio democrático, en aras a pasar de una democracia representativa a una particitiva. De aquí en adelante, la ordenanza garantizará la participación y dará voz a las y los vecinos. El poder pasa a manos de ellos, con sus respectivos derechos, pero también obligaciones. Hacemos Amasa-Villabona entre todos, y eso ha quedado claro desde el principio del proceso.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten herritarrei, euren denbora herrigintzari eskaintzeagatik. Azken batean, hau delako herrigintza: sektore ezberdinen artean interes komunen alde egindako elkarlana. Herriko eragile sozial, politiko eta kulturalen laguntzaz, norbanakoen laguntzaz, herria eralda dezakeen tresna sortu da. Prozesua bera emaitza bezain aberasgarria izan da, lehenengoz, udalean ordezkaritza dugun alderdi guztiok parte hartu baitugu prozesuan, baina herritar bat gehiago izanda. Asko ikasi dugu herritarrengandik, eztabaida aberatsak sortu dira bileretan. Aholkulariek definitu zuten moduan “heldutasun demokratiko handia” erakutsi zuen herriak, eta hori harro egoteko arrazoia da.

Queremos daros las gracias a las y los amasa-villabonatarras que habéis participado de manera activa en el proyecto, por ofrecer vuestro tiempo al pueblo. A fin de cuentas, el movimiento ciudadano radica en eso: trabajar conjuntamente en favor de intereses comunes entre diversos sectores. Con la ayuda de agentes sociales, culturales, y políticos del municipio, se ha confeccionado una herramienta que puede reconvertir nuestro municipio. El resultado del proceso ha sido enriquecedor, porque, por primera vez, hemos participado todas las formaciones políticas que conformamos el consistorio, pero siendo entre todos un ciudadano más. Tal y como lo definieron los asesores del proyecto, el pueblo demostró “gran madurez democrática”, y eso es una razón para estar orgullosos.

Noski, tresna batek ez du ezer aldatzen bere horretan, erabilerak alda dezake dena. Herritarren esku dago orain beraz, elkarlanetik jaiotako ordenantza honi erabilpena ematea. Hainbat baliabide jartzen ditu herri ekimenerako. Adibidez, proposamen bat aurrera eramateko 16 urtetik gorako erroldatuen %10 sinadura bildu beharko dira; galdeketa batera deitzeko, 16 urtetik gorako erroldatuen %25 sinadura.

Por supuesto, una herramienta en sí no transforma nada, solo puede ser valiosa haciendo uso de ella. Por lo tanto, está en manos de las y los amasa-villabonatarras hacer uso de esta ordenanza gestada desde el trabajo en común. Por ejemplo, para llevar una propuesta adelante habrá que recoger el 10% de firmas de los censados de más de 16 años; para llamar a una consulta, se necesitará el 25% de firmas de censados de más de 16 años.

Parte hartzea gihar bat da, landuz eta erabiliz indartzen dena. Parte hartzea herri honen kultura bihurtzeko bidean, pausu handia izan da ordenantza hau eta harro egoteko modukoa da pauso hau herriko ordezkaritza zabalak eman izana elkarlanean. Aurrerantzean horrelako aukera gehiago sortuko direlakoan,

La participación es un músculo, que se refuerza trabajándolo y usándolo. En el camino de convertir la participación en cultura, la confección de esta ordenanza ha sido un paso de gigante. Con la esperanza de que de aquí en adelante surgirán más oportunidades como ésta, Representantes del Ayuntamiento de Villabona

2014ko iraila

Villabonako Udaleko ordezkariak


/ / / / / / 10

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

Paulino eta Aurelio, ezkertia Paulinok bere koinatu Aureliorekin batera, Bilbora ihes egin behar izan zuen Francoren gudarosteak Gipuzkoan sartu zirenean. Biak batera atera ziren Villabonatik.

2014ko iraila

Paulino Urbina Guinea, aitaren konpromisoa eta senideen ebakuazioa Villalba de Riojan jaio zen Paulino (Errioxa). Pilar Barredorekin zegoen ezkondua eta bi seme alaba izan zituen: Aurelio eta Purita. UGT sindikatuko kidea zen. Benito Berasaluze, Aurelio Barredo eta beste kide batzuekin Langile Kooperatiba sortu zuen. Altxamenduaren lehen egunetan Paulino Donostian izan zen Loiolako militarrei aurre egiten, haiek errenditu ziren arte. Errepublikaren defentsan, Paulinok bere hainbat senide izan zituen lagun, Aurelio (Castillo) bere anai ordea, Aurelio (Barredo) bere koinatua, beste hainbat milizianorekin batera. Aipagarria da, gerra leherPaulino bere emaztea Pilarrekin. tu berri hartan, Donostiara joateko kamioi bat konfiskatu zutena. Aureliok bere koinatuarekin adin tarte handia bazuen ere oso harreman ona zuten. Amets asko elkarbanatzen zuten. Paulinok Portu paper fabrikan lan egiten zuen eta bertako makinista zen. Papera egiteko makina puntuan jarri eta berau egoki ibiltzeaz arduratzen zen. Espezializazioa eskatzen zuen lana zen, ardura handikoa gainera. Espainiar Estatuko makinistarik gazteena zela sarri esaten omen zuen eta Paulino beti oso harro sentitu izan zen lan hura egiten. Portu lantegiko kamioia, jakiak gordetzeko Paulinok hastapenetik agertu zuen bere konpromiso politikoa errepublika suntsitu nahi zutenen aurka, honela, Portu lantegiko kamioi batean, kooperatiban zituzten jakiak gorde zituzten (beste inork lapur ez zitzan), gero Frentean, borrokan zihardutenei eskaintzeko. Bilbora jo zuen Paulinok, bere koinatuarekin batera. Han Aurelio Barredo atxilotu egin zuten eta Paulinok aurrera egitea lortu zuen. Asturias aldera iritsi zelarik, mendian ibili zen batik bat, Potes inguruan. Batera ihes egin zuten baina, bakoitzak bere bidea hartu behar izan zuen, halabeharrez. Oviedoko pentsio batean atzeman zuten beste lagun batekin. Euren bila Paulino espetxean, buzoa jantzita etorri ziren eta Paulinok beti zorteko izan zirela erran ei zuen, haien atxiloketa militarrek egin zutelako eta ez zuzenean Falangeak. Antza, azken hauek egiten zituzten atxiloketak, zuzenean tiro batekin amaitzen ziren. 1937 azaroaren 3an, Cotoko (Gijon) kartzelara eraman zuten. Enriqueta Ortega historialariaren arabera 1259 errepublikar hil zituzten aipatu espetxean epe horretan (horietatik 9 emakumeak); eta tortura eta tratu txarrak oso ohikoak ziren. Kartzelan, 159 pertsonentzako lekua zegoen eta 11.000 atxilotu inguru pasatu ziren bertatik.

Heriotza zigorra ezarri zioten; baina gero, kommutazioa jaso zuen. Ondoren, bizi osorako espetxe zigorra aplikatu zioten. 1944ko urtarrilaren 30ean aske utzi zuten; Villabonara itzuli zen. Osotara 7 urte pasa zituen Villabonatik kanpo. Zailtasunak izugarriak izan ziren familiarentzat. Gerra galdu zuten herritar xehek gero Francoren Estatu aparatu osoaren mendeku gosea pairatu behar izan baitzuten. Paulinok botak prest izaten omen zituen etxeko sotoan, ihes egin behar bazen ere. Villabonara itzulita, Hernaniko Norte paper fabrikan lana eskaini zioten eta bertara joan zen bizitzera bere familia osoarekin. Geroztik, hura izan zuen bizileku. Senideen ebakuazioa Pilar Barredo bere emazteak, semea eta alaba altzoan hartu eta ihes egin zuen Villabonatik. Bilbora joan ziren, Sopuertara zehatz esateko. Gernika eta Bilboko bonbardaketa guztiak gertutik bizitu zituzten. Han garaiko Euzko Gobernuak gune batzuk antolatuak zituen, herritar zibilen ebakuazioak antolatzeko: Las primeras evacuaciones habían comenzado desde el inicio de la sublevación militar, en julio de 1936, y continuaron produciéndose en los meses siguientes. A principios de marzo de 1937 se organizó una primera evacuación infantil con destino a la isla francesa de Oléron, pero los bombardeos indiscriminados contra la población civil (Otxandio, Bilbao, Durango…) y la destrucción de Gernika, urgieron al Gobierno de Euskadi a una política todavía más activa de evacuación con el fin de poder salvar la vida de los no combatientes. Dentro de este éxodo, la noche del 6 al 7 de mayo partió de Santurtzi la primera expedición a Francia, constaba de 2.500 niñas y niños y 1.000 mujeres a bordo del trasatlántico “Habana” y del yate “Goizeko Izarra”. A partir de ese momento, las salidas son constantes y no finalizarán hasta la caída total del frente norte, ya que, incluso después de la ocupación de Euskadi, desde Santander y Asturias, el Gobierno Vasco prosiguió con la evacuación de civiles. Atracó en Southampton el buque Habana y en él arribó una expedición compuesta por 3.861 menores evacuados acompañado por un equipo de apoyo compuesto por 85 maestras, 120 auxiliares y 15 sacerdotes. El grueso de la evacuación se llevó a cabo en treinta barcos que hicieron alrededor de sesenta viajes transportando a unas 116.746 personas, de las cuales una parte significativa fueron menores de edad. El Departamento de Asistencia Social del Gobierno Vasco, que coordinó aquella magna evacuación, cifró el éxodo infantil en 37.930 personas. De este contingente 22.234 fueron evacuadas a Francia; 6.200 se refugiaron en Cataluña, cuando todavía estaba en manos de las instituciones republicanas; 3956 en Gran Bretaña; 3.201 en Bélgica; 1.889 en la URSS; 245 en Suiza y 105 en Dinamarca. 1 Sopuertan zirela, Francoren tropek aurrera egiten jarraitu zuten. Euskal Gobernua, gerra barkuetan ebakuazioak egiten hasi zen (aurrez Frantzia zein Erresuma Batuarekin akordioa erdietsi zuen). Bilbotik Santanderrera lehenik, handik, bakoitzari zegokion tokira. Bidai hau oso baldintza kaxkarretan egin zutela gogoratzen du Puritak - Paulinoren alabak-, barku kargero bateko motor gelatan. Barku haietan haur asko hiltzen ziren, baldintza gogorrak medio. Urbina familiari Aubenasera joatea egokitu zitzaion, Ardeche erregioan kokatua, Marsella eta Lyon artean. Bertan almazen-alberge moduko batean egon ziren. Katalanak (1) http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/es/contenidos/nota_prensa/70_aniversario/es_aniv/aniv.html


MEMORIA HISTORIKOA

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

11 / / / / / /

tiarrak eta kontsekuenteak

Aurelio Barredo Gomez, Villabonako Udaleko idazkari errepublikanoa Palentziarra jatorriz, Miranda de Ebron jaioa, Villabona izan zuen bizileku. Aurelia Barrenarekin ezkondu zen. Aureliaren senideak Francoren aldekoak ziren eta inoiz ez zuten onartu bere senidea Aurelia gorri separatista batekin ezkondu izana. Aurelio hil zenean, neskame lanetan Aurelio Barredo bere emaztea Aureliarekin, pasieran.

jardun behar izan zuen Aureliak bere ahizpen etxean bertan eta zigor moduan mendira bidaltzen zuten ardiak zaintzera. Esti Amenabarro Iraola Gero Madrilera ere bidali zuten, neskaAritza Kultur Elkartea me lanak egitera, iloba baten etxera, San memoriaegiten@gmail.com Fernando Arte Eskola ezagunean irakasle zena. Aureliak, bizitza osoan ordaindu behar izan zuen bere senarraren konpromiso politikoa. Jakin min handiko pertsona zen Aurelio; txirrindularia, hainbat txapelketatan parte hartua (sariak ere irabazitakoa). eta Villabonako bandan jotzen zuen. Honek ere Paulinoren antzera, Portu papertegian lan egiten zuen. Villabonako Udaletxeko idazkaria zen. Karkaroan, Santiago kalean bizi ziren. Aurelio Izquierda Republicanako kidea zen eta Villabonako bizitza sozio-politikoa gertutik jarraitzen zuen. Kazetari lanak egiten zituen La Voz de Guipuzcoa kazetarako. Benito Berasaluzerekin batera Langile Kooperatiban jardun zen gerra aurretik bertan laguntzen, batez ere kontuak eramaten. Bilbon atxilo hartu zuten; epaiketa ere Bilbon egin zioten. Handik gero Santanderrera abiatu zen. Han atxilotu zuten, Sardinero (Santander) bezala ezagutzen den zezen plazan. Zezen plaza hura, atxilotuak hartzeko zentro berezi bihurtu zuten. Aurelio gaixotu egin zen kartzelan, tuberkulosiarekin. Hilzorian, haren senideek diru asko jarri behar izan zuten hura askatzeko. Hasierako askatasun promesak, ordea, asko atzeratu ziren eta bere senideen insistentzia izugarriak eta ekarpen ekonomikoak egin zuten posible askatzea. Oso gaixo bazen ere, aske geratu zen. Baina, beranduegi zen Aureliorentzat,ez zegoen deus egiterik. Valdecillara joan zen, hango ospitalean hura sendatzen saiatu ziren; handik Bardaurira (Miranda inguruko herrixka bat), bere emaztearen senideen etxera. Bertan hil zen 1940. urtean, aske geratu eta hilabete gutxira.

Aurelio Barredok, Villabonako udal ordezkari legitimo zen neurrian Bilbotik, ihesean bada ere, Udal ziurtagiriak egiten jarraitu zuen. Dokumentu hau, 1938koa, oso adierazgarria da zentzu horretan. Bertan irakur dezakegu, alkatea eta FET-JONSeko Villabonako buruak, Juan Barbek, salatzen duen Aureliok, ihes eginda ere, bere idazkari lanak egiten jarraitzen duela. Herritarrek ematen zioten zilegitasuna indarrez kendu baitzioten. Portu papertegiaren agiria 1938koa, euren lerratzea Francorekin nabarmena da. Aipagarria da papergintzak, oihalgintzarekin batera aztergai dugun garai honetan garrantzi handia zuena Gipuzkoan. Portu lantegia eta Salvadora lantegiak erreferenteak izango dira, lehena Zizurkilen kokatua eta bestea Villabonan. Esan behar da, gerra aurreko testuinguruan Gipuzkoan langile mugimenduek sustatuta batez ere UGTren gidaritzapean greba eta mobilizazio oso esanguratsuak gertatu zirela. Enpresa hauetako zuzendaritzak Francori leial ziren bitartean langile klaseak borrokatu egin zuen.

2014ko iraila

ziren batik bat bertan zeudenak. Han baldintza oso gogorrak ziren eta haur asko ikusi zituzten hiltzen. Aubenasera zihoazela, bidean, itsasoaren zabalean Cervera bukea atera zitzaien erasotzeko asmoekin. Urperatu nahi zituztela ziur da Purita baina, bidera beste barku bat atera zen ohartarazten han emakumeak eta haurrak zeudela eta onik atera ziren. Sopuertatik ateratzeko unean beste aukera bat ere eskaini zioten Urbina familiari: haurrak Errusiara ebakuatzea. Paulinok begi onez ikusi bazuen ere, ama ez zegoen prest bere seme eta alabarengandik bereizteko. Egonaldi honen ondoren, bi aukeren artean erabaki beharra suertatu zitzaien; alde batetik Bartzelonara joateko aukera (oraindik ere errepublikarren esku zegoen), edota bakoitza bere etxera itzuli, hau da Villabonara. Pilarrek azken hau erabaki zuen eta Villabonara itzuli zen bere seme alabekin. Nagusia 40 hartu zuten bizilekutzat, Paulinok espetxean jarraitzen zuen bitartean. Oso une gogorrak pasa zituzten. Gosea eta beldurra aski ez eta errepublika defendatzearren aita espetxean zutelako mendekuaren biktima izan ziren. Honela, Villabonako aguazilak herri osoan zehar zabaltzen zuen herriko norbait Frentean borrokan edo espetxean hiltzen bazuten. Pilar Barredok ez zuen lorik egiten, bere senarraren izena noiz esango ote zuten. Urbinatarren txakurra herriko garbilekuan hil zuten, familiak beti jakin izan omen zuen nork egin zuen. Villabonan ezkutuan bada ere laguntza jaso zutela gogoratzen du Puritak, Ursula (abizena ez du gogoan) eta Concha Mujika gogoratzen ditu. Azken hauek baserrikoak ziren eta babarrunak izaten zituzten. Urbinatarrak deus ez zuten bitartean hauei jatekoa ez zitzaien falta, baserrian ereiten zutelako. Purita eta bere anaia Villabonan geratu ziren bitartean, Pilar ama, Bartzelonara joan zen lanera, Subijana familiaren bitartez hango etxe batean neskame lanetan jardun zuen (noski haiek Francoren aldekoak ziren). Pilar 1944an itzuli zen Villabonara, bere senar Paulino aske geratu zen egun berean. Bi-biek Hernanin, lan berria eta bizitza berriari ekion zioten.


/ / / / / / 12

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

LABURRAK

Euskara Euskara ikasteko aukera zabala, edonoren esku Ikasturte berrian ez dago aitzakiarik, zuk ere ikasi dezakezu euskara. Maila eta aukera zabala eskaintzen du Euskara Zerbitzuak: hasi berrientzat Aisa ikastaroa, guraso, aiton-amona eta zaintzaileei zuzendua, autoikaskuntzakoak, oinarrizkoak edo 1. eta 2. hizkuntza eskakizuna ateratzekoa. Goizez zein arratsaldez dago eskaintza irekita eta Udalak erroldatuei %75 ordainduko die. Gainera, euskara hobetzeko praktika bezalakorik ez dagoenez Mintzalaguna programa izango da. Nabarmentzekoa da, Udalaren eskaintzaz gain Banaiz Bagara taldeak sortutako taldea; izan ere, etorkinei bideratua dago eta astelehenero elkartzen da 19:45etik 20:45era Gaztelekuan. Doan da talde honekin bat egitea. Informazio gehiagorako: euskara@villabona.net edo 943693501.

Aisia Hirugarren adinaren astea, Salbadora Jubilatu etxearen eskutik Ohiturari eutsiz, XXX. urtez antolatu dute hirugarren adinaren astea Salbadorako kideek. Irailaren 22tik 28ra bitarte, prestatutako egitarau oparoaz gozatuko dute. Besteak beste, Tute, Eskoba, seisak, mus eta chinchón txapelketak jokatuko dituzte elkartean. Punteria ere probatuko dute, toka, tiro eta bote txapelketarekin. Ez da otordurik faltako, larunbatean txistorra-jatea eta igandean bazkaria izango baitute eta meza eskainiko diete hildako bazkideei, Eresargi abesbatzaren kontzertu eta guzti. Informazio gehiagorako: 943691336.

Gizartea Guretzako, jatorri ezberdineko emakumeentzako Tolosaldea mailan antolatutako ekimena, jatorri ezberdinetako emakumeei zuzendutako harrera eta bizitzarako gaitasunak ikasteko gunea da. Tolosan, AmasaVillabonan eta Anoetan egingo dira topaketak. Amasa-Villabonaren kasuan, Udaleko balio anitzeko gelan egingo dira eta hileko laugarren astelehenean elkartuko dira 17:00-19:00 bitarte, irailetik abendura. Elkarri zalantzak argitzeko, elkarri entzuteko, tea hartzeko, edo dena delako aisi proposamenetarako gunea jarriko da, taldeak beretzat sortua. Honela, aisirako guneaz gain inguru berrira egokitzeko sare bihurtuko da taldea. Informazio gehiago Tolosaldea Garatzenen: guretzako2014@gmail.com edo 943654501.

Herritarren galderak

2014ko iraila

“Larreako pasealekuan espaloia konpondu beharra zegoen, baina beharrezkoa al zen dirua lorategietan gastatzea?” Larreako pasealekua altxatua zegoen, errepidea bereizten duten zuhaitzen sustraiengatik. Bizilagunen eskariz lehentasuna eman zitzaien lan horiei eta espaloia altxa zen. Behin konponduta, berriz ez gertatzea da asmoa eta horretarako jarri da lorategiaren inguruko babes txapak. Horrela, sustraiak behera bideratuko dira eta espaloia edo saneamendua kaltetzea saihestuko da. Bestalde, haur parkea ondoan izanik, errepidetik babesteko hesi moduko lana ere egiten du lorategi horrek. Beharrak aztertuta, balizko konponbideetan merkeena da lorategiarena eta estetikoki atseginagoa ere bai.

Guretzako es una iniciativa de encuentros entre mujeres de diferentes procedencias para que intercambien experiencias, etc. En Amasa-Villabona la cita será el tercer lunes de cada mes, de 17:00 a 19:00h, en la sala polivalente del ayuntamiento.

?

( Gobernu Batzordetik )

El paseo de Larrea estaba alzado debido al crecimiento de las raíces de los árboles contiguos. Por eso se han puesto chapas de protección del jardín, para que las raíces vayan hacia dentro y no vuelva a levantarse el suelo.


( amavi )

13 / / / / / /

Enplegua Tolosaldeko lehen enplegu azoka egingo da Lehiberrin Irailaren 11 eta 12an egingo da ‘Enplegunea’ eta bertan aurrez aurre jarriko dira langile berrien bila dabiltzan enpresak eta lan bila dabiltzan herritarrak. Enpleguneren helburua 50 langabetutik gora lan merkatuan sartzea da eta horretarako, enpresa pribatuak diruz lagundu dira lanpostuak sor ditzaten. Lanaldi oso eta partzialeko eskaintzak lortu dira, 3-6 hilabete arteko iraupenarekin. Lanpostuak kontsultatzeko, azokan izena emateko edo informazio gehiagorako: lan@tolosaldea.net edo 934654501 telefonoan. Lehiberri acogerá la primera feria de empleo de Tolosaldea, denominada ‘Enplegunea’. El objetivo es incorporar al mundo laboral a unos 50 desempleados. La cita será el 11 y 12 de septiembre. Para más información: lan@tolosaldea.net o 943654501.

Kirola Futbol zelaia prest izango da ikasturte berrirako Uda aurretik hasi ziren Arratzaingo Futbol Zelaia berritzeko lanak eta dagoeneko emaitza ikus daiteke. Belarra jarri eta ingurua prestatzearen faltan, Billabona Futbol Taldeak zelai berrian ekingo dio denboraldiari. Lanen lehen fase honetan futbol zelaia handitu eta belar artifiziala jartzea zen plana, hurrengo fase baterako utziz aldagelak berritzea. Abuztuko eguraldi kaskarrak lanak apur bat atzeratu baditu ere, irailaren 21eko lehen partidua zelai berrian jokatuko da. Orain arte Arratzaingo zelaiak 92X47 metro izan ditu luze-zabal; orain dagoeneko 100X52,5 da; lanei esker 5,5 metro handiagoa da zabaleran eta luzeran 8 metro irabazi ditu. Zelaia erabat prest izateko argiteria berria faltako da irailean, luminaria urrian jarriko baita; izan ere, argiteria jasangarriaren alde egin da apustua eta horrek aste pare bateko tartea eskatu du.

El campo de fútbol estará listo para la nueva temporada Las obras para ampliar el campo de Arratzain comenzaron antes del verano, y el resultado ya es visible. A falta de terminar de colocar la hierba y preparar el contorno, Billabona F.K. arrancará la temporada en el nuevo campo. El propósito de la primera fase de la obra era ampliar el campo y colocar hierba artificial, para en la siguiente renovar los vestuarios. A pesar de que las lluvias de agosto han retrasado un poco el trabajo, estará listo para el primer partido del 21 de septiembre. Hasta ahora el campo de Arratzain medía 92x47 metros y ahora mide ya 100x52,5; así, el campo ha ganado 5,5 metros a lo ancho y 8 metros de largo. Para terminar la obra faltará la luminaria en septiembre, pero estará lista para octubre; al hacer una apuesta por una luminaria sostenible ha supuesto un plazo mayor.

2014ko iraila

)

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /


/ / / / / / 14

( amavi )

/ / / A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A

HERRITARRAK

Amasa-Villabonatarrak munduan!

“Jatorri ezberdinetako jendearekin lan egitea aberatsa bezain konplikatua da” UGAITZ LARRETA (Abu Dhabi)

Zergatik Abu Dhabi? Lanean ari nintzen enpresa itxiko zen zurrumurruak bolo-bolo zebiltzan. Zerbait egin behar zela eta Euskal Herri mailan zein atzerrian lan bila nenbilen buru-belarri. Alemaniera ikasten ari nintzen eta Alemanian bertan ere bi elkarrizketa egin nituen. Nire burua Alemanian ikusten nuen uneak ere izan nituen, baina erantzun baten zain nengoen bitartean Abu Dhabitik deitu zidaten, bertako lanpostu baterako izena emanda bainengoen. Telefonoz egindako elkarrizketa pare baten ondoren, lan eskaintza bidali zidaten. Hasiera batean ez nengoen oso konbentzituta eta garai hartan Euskal Herriko enpresa batetatik ere baiezkoa esan zidaten. Erabakia hartzeko garaian zalantzak nituen baina azkenean Abu Dhabi-tik eskaintza hobeago bat jaso ondoren, baiezkoa esan nien. Nire helburua nik ikasitakoari eta ordura arte egindako lanari segida emango zion lana aurkitzea zen eta hemengo egoera kaxkarra ikusita mugitu beharra zegoen. Zer da joan aurretik espero zenuena eta zer aurkitu duzuna? Egia esan, herrialdeaz ez nuen gehiegi informatzeko astirik izan. Aurrez internetez hango berri izaten ahalik eta gehien saiatu arren, hara iritsitakoan ez nuen ezer eta inor ezagutzen. Nire zain, nire izena gaizki idatzita zuen kartel batekin lanean ari naizen enpresako txoferra zegoen. Bestalde, pare bat jertse eta txamarra bat hartuta joan nintzen bada ezpada ere eta aurrenekoz etxera etorri nintzenean bueltan ekarri nituen.

2014ko iraila

Nolakoa da zure bizimodua han? Goizean goiz lanera joan eta iluntzera arte ez naiz etxera bueltatzen. Kotxean ere egunean ordu bete inguru pasatzen dut izan ere lantegia basamortu erdian baitago (100km joan eta etorri). Hala ere eta lanetik “deskonektatzeko” iluntzeak aprobetxatzen ditut: ariketa fisikoa, hondartza, futbola, karting´a,… Bost eguneko lan asteak izaten dira, baina igandetik hasita ostegunera arte eta asteburuetako aisiari dagokionez klimak baldintzatzen du gehien, egunez bero handia egiten baitu. Hala ere, ‘mall’ izeneko gune estaliak (zentro komertzial erraldoiak) prestatuta dituzte eta bertan, eskiatzeko pistarik ere aurki daiteke. Janari aldetik ondo moldatzen naiz; denetarik probatu dut baina astegunetako bazkariak enpresako jantokian egiten ditut eta arroza da jaki oinarrizkoena. Lan egiteko erak nola alderatuko zenituzke bi herrialdeetan? Orokorrean lan kudeaketa antzekoa dela esango nuke. Nire laneko esperientzia laburrean hainbat herrialdetako enpresak bisitatu eta ezagutzeko aukera izan dut eta kudeaketan Abu Dhabikoa ez da oso desberdina;helburua, ia enpresa gehienetan bezala, irabaziak sortzea baita. Desberdina pertsonek egiten dute. Izan ere, ez da erraza 20 herrialde ezberdinetako pertsonekin lanean jardutea. Kultura, erlijio eta ohitura ezberdinetako pertsonekin lan egitea aberatsa bezain konplikatua da. Erlijioarekin berezitasunak dituzte: errezo orduak errespetatzen dituzte, ramadanean lanorduak murrizten dituzte... baina ez dira arazo. Anekdota gisa, han beroarekin ez bezala euriarekin ez daudela ohituta; behin, lantokitik etxera bidali gintuzten euriagatik!

Jatorri ezberdineko jende asko dago beraz? Han hamarretik zortzi gara kanpotarrak, Europarrak zein Asiarrak. Bertakoak “ukiezinak” dira, besteon gainetik daude. Europarrok orokorrean ondo hartzen gaituzte eta azken lerroan kokatzen dituzte filipinar, pakistandar, indiar eta jatorri xumeagokoak. Hori harremanetan eta soldatan islatzen da. Hala ere, jatorriak jatorri, beharrezkoa da lanean zure balioa frogatzea. Tarteka herrira itzultzen zara, indarberritzera? Gure enpresaren bezero nagusienetako bat Frantzian dago eta horrez gain hornitzaile nagusi bat dugu Espainian. Hauek bisitatzera maiz etorri izan naiz eta asteburuetan herrira bisitan etortzeko aprobetxatu izan dut. Horrez gain oporrak beste era batera antolatzen ditut. Euskal Herrian lanean ari nintzenean, oporrak munduko herrialde desberdinak ezagutzeko aprobetxatu izan nituen. Orain, oporretan “paradisura”: etxera. Irudikatzen al duzu zure burua han behin-betikotzen? Zergatik? Ni lanera joan naiz bertara eta esperientzia oso positiboa izaten ari den arren, horixe da, esperientzia bat. Dena den, bertan pasatako denborari zukua atera nahi diot eta lanean jarduteaz aparte hainbat kurtso eta ikasketa egin ditut. “Behin betiko” ez esaten aspaldi ikasi nuen; izan ere, ezer ez baita betiko. Oraingoz gustura nago, baina nire etxea Euskal Herrian dago.

• Amasa-Villabonatik ekarriko nuke: Ezer materialik ez, han denetik baitago. • Hemendik herrira eramango nuke: Ez naiz “filosofatzen” hasiko. Herrialdeak duen dirua. Hala ere, diru hori esku onetan eroriko den baldintzarekin. • Antzekotasun bat: Ospakizunak mahai inguruan jan-edanean (alkoholik ez duten edariekin) egiten dituztela. • Ezberdintasun bat: Asko, pila bat: klima, kultura, ohiturak, pertsonak, harremanak, … • Esperientziak kendu dit: Handik bueltatzean erantzungo dut. • Eman dit: Mila esperientzia eta bizipen.


UDAL LANGILEAK

A M A S A - V I L L A B O N A K O U D A L A L D I Z K A R I A / / /

( amavi )

15 / / / / / /

Udal langileak,

herritarren zerbitzura Alaitz Bilbao, Villabonako ingurumen teknikaria da. Gaur egun Hernialden bizi den eta jaiotzez asteasuarra den gazte hau, Ingurumen Zientzietan Lizentziatua da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan. Bere lanak ekartzen dizkion onurak azaltzen ditu elkarrizketa honetan, baita pertsonalki ingurumenarekiko duen konpromisoa ere.

“Trabajo en los ámbitos del medio ambiente, el desarrollo sostenible y en la gestión de los montes públicos, entre otras áreas” Zenbat denbora daramazu Villabonako Udalean eta zer moduzko esperientzia ari da izaten? Villabonako Udalean 2008an hasi nintzen lanean, hasiera batean Ernioaldea Udaltaldeko teknikari bezala. Ingurumena eta Agenda 21eko azpieskualdeko teknikari lanak egiten nituen hasieran. Ondoren, Villabonaz gain, Irura, Asteasu eta Alkizako udaletan ingurumen teknikari lanetan aritu naiz. 2012. urtetik Villabona eta Alkizako udaletan nabil. Hasieran, 4 herritan ari nintzenean, Villabonan

gauza gutxi egiteko denbora izaten nuen; ingurumen arloko diru laguntzak kudeatu eta agenda 21eko lanak egiten nituen batik bat. 2012tik aurrera, ordea, astean lau egunetan egoten naiz, asteazkenetan izan ezik, eta ingurumen arloko funtzio gehiago egiteko denbora daukat.

Nola antolatzen da Ingurumen saila, zein dira zure betebeharrak? Ingurumena, garapen jasangarria eta mendiarekin zerikusia duten lanak egiten ditut; mendi publikoaren kudeaketa, Agenda 21en koordinazioa, hondakinen kudeaketa, mugikortasuna, diru-laguntzen kudeaketa, sentsibilizazioa hainbat alorretan, bertako produktuen azoka...

Zer da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna? Zaila da galdera horri erantzun laburra ematea. Gauza asko gustatzen baitzaizkit. Nik gustuko dudan arloan lan egitea, jendearekin eta jendearentzako.

Zein desabantaila du zure lanak? Bulegoan pasatzen ditudala ordu gehienak; nire esku balego, mendian pasako nituzke gehiago...

Ingurumenari dagokionez, ze indargune ditu Amasa-Villabonak? Villabonak Gipuzkoa osoan oso herri gutxik dutena dauka: azalera dezenteko onura publikoko mendia. Herriaren azalera osoaren erdia baino gehiago ondasun publikoa den mendia da. Eta mendiak, lehengaiak eskaintzeaz gain, ingurumenean onura asko eragiten ditu, baita gizartean ere, beraz, ondo zaindu eta kudeatu beharreko altxorra da.

Zein dira etorkizunerako erronkak? Ingurumenaren zaintzarekiko Villabonak dituen erronkak orokorrak dira euskal gizartean; klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, uraren kutsadura... Arazo horiek ahal den neurrian murrizteko beharrezko neurriak jartzea (jarrera aldaketak gizartearen egunerokotasunean,...). Subirautza energetikoa eta elikadura subirautza ahal den portzentai handienean lortzen saiatzea, horretarako energia iturri berriztagarriak sortu eta kontsumitzeko apustua eginez, eta lehenengo sektorea indarberritzeko baliabideak jarriaz. Halaber, landa paisaia mantentzea Villabonako mendietan eta aldi berean biodibertsitatea handitzea, bertako baso heldua lortzeko bidean mendiaren kudeaketa arduratsua ziurtatzea. Horrela, etorkizuneko belaunaldiek mendi osasuntsu bat izango dutela bermatuko da. Azkenik, hondakinen sorreraren murrizketarekin jarraitzea, alegia, sortzen ditugun hondakinak gero eta gutxiago izatea; eta ondoren, sortzen ditugunak ondo sailkatzea dagokion bezala birziklatuak izan daitezen. 2014ko iraila

ALAITZ BILBAO, Villabonako Udaleko Ingurumen Teknikaria


/ / / A M A S A - V I L L A B O NA K O

( amavi ) 2

0

1

4

k

o

I

R

A

I

L

A

Iraileko agenda

Egitaraua 8 / 19:

Euskara ikasteko izen-ematea euskara@villabona.net edo 943 69 35 01.

10 asteazken:

Osoko bilkura. 19:00etan Udaletxeko bilkura gelan.

10 / 26:

Kultur ikastaroetarako izen-ematea, kultura@villabona.net edo 943 69 16 55.

11 / 12:

Enplegunea (enplegu azoka) Lehiberri zentroan.

13 larunbata:

Irrintzi Elkartearen azoka berezia, 10:00-14:00 Txermingo arkupeetan.

20 larunbata:

Mugikortasun Astearen baitan, 2. Eskuko bizikleten azoka 10:30ean Berdura plazan. *Parte hartu nahi dutenek 09:00etan materiala eraman dezakete.

21 igandea:

Billabona FKE-ren lehen partidua zelai berrian. Hirugarren Adinaren XXX. astea Salbadora Jubilatu Etxeak antolatua.

Irailaren 7tik urriaren 5era:

51. Enrique Abril errebote txapelketa Villabonan jokatuko diren partiduak, 11:00etan Errebote plazan. • Irailak 7: Behar Zana - Endaiarrak • Irailak 14: Behar Zana - Zubieta • Irailak 21: Behar Zana - Zaharrer Segi

AMASA-VILLABONATAR guztientzat Herritik kanpo bizi diren herritarrek udal aldizkaria hiru hilabetero euren etxeetan jaso nahi badute, edo, Amasa-Villabonan bizi arren, norbaiti ez bazaio iristen, jar dadila harremanetan Udaleko Komunikazio Sailarekin:

Zure Udaleko albisteak aldi oro jasotzeko emaiguzu zure helbide elektronikoa! 943 69 21 00

@ komunikazioa@villabona.net

Lege gordailua SS 729-2012

22 / 28:

D.L. SS-1158-2009 Paper birziklatuan egina

16tik 20ra: Mugikortasun astea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.