20130228-herrira-parot-dossierra

Page 1

197/2006

DOkTRINA

EUSKAL PRESO POLITIKOEI BIZI OSORAKO ZIGORRA EZARTZEKO NEURRIA


1. SARRERA Estrasburgoko giza eskubideen tribunalak 2012ko uztailean 197/2006, euskal preso politikoen aurkako bizi osorako zigorra ezartzen duen doktrinari buruz emandako ebazpenak egoera berri bat ireki du. Ines Del RĂ­o presoaren kasuan emandako ebazpenak, Ines berehala askatu behar dela ez ezik, doktrina hau eskubide urratzailea dela eta ez legezkoa dela dio. Sententzia honek ordea, Espainiar gobernuaren itxikeriarekin egin du topo, sententziari helegitea aurkeztu eta Ines kartzelan mantentzeaz gain, uztailetik gaurdaino beste 7 euskal preso politikori aplikatu diote zigorraren luzapena dakarren 197/2006 dotrina. Egun, kondena beterik duten 73 presok, ez legezko eran kartzelan jarraitzen dutelarik. Martxoaren 20ean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Handiak, Espainiako Estatuak aurkeztutako errekurtsoa aztertuko du. Espainiar gobernuak giza eskubideak urratzen jarraitzea galarazi behar dela uste dugu, dagoeneko kondena betea duten preso hauek berehala aske utziz, inolako berandutzarik gabe.

2


2. 197/2006 DOKTRINAREN BILAKAERA, sALBUESPENEKO KARTZELA POLITIKAREN BAITAN 2006ean, Auzitegi Gorenak kode penal zaharrean epaituriko presoei erredentzioak kode hark ezartzen zuen bete beharreko gehienezko 30 urteei baino, ezarritako kondena osoari aplikatzeko doktrina ebatzi zuen. Hau da, 1973-ko kode penalak, kondena betetzeko gehienezko urte kopurua 30 urteetan ezartzen zuen. Erredentzioen aplikazioak bete beharreko kondena 15 urtetan ezartzen zuen automatikoki, eta horrez gain, erredentzio gehiago eskuratu zitezkeen ikasketekin edo bestelako jarduerekin, kartzelan bete beharreko denbora gutxituz. Hau horrela zen, askatasuna galarazten duten kondena luzeak desozializatzaileak direlako eta itzulezinezko kalte fisiko eta moralak eragiten dituztelako. Aditu batzuk 15 urteetan ezartzen dute kalte horiek eragiteko muga, beste batzuk 20 urtetan. Espainiar konstituzioak berak, kartzelaren helburua ber- heziketa eta ber-gizarteratzea dela ezartzen du, kondena luzeak irizpide horren aurkako direlarik. 1995an kode penala aldatu zen, erredentzioak desagertu eta kondena betetzeko gehienezko urteak 20, 25 eta 30 urteetan ezarri ziren, askatasun kondizionala eskuratzeko epeak kondenaren 2/3 eta 3/4etan ezarriz. Euskal presoen eskubideak salbuespenez murrizteko aldaketarik gogorrenak 2003ko kode penalaren aldaketak ekarri zituen, aldaketa horien helburu nagusia preso politikoen eskubideak murriztu eta bizi osorako zigorra aplikatzeko bidea irekitzea izan zelarik, kondena betetzeko gehienezko urte kopurua 40 urteetan ezarriz “terrorismo� kasuetan. Kode penal berriak ezarritako neurriak ez zirenez itzulgarriak, hau da, ezin zirenez aplikatu aurretiaz epaituriko pertsonen aurka, Auzitegi Gorenak 197/2006 doktrina erabili zuen ateratzear zeuden euskal presoei kondena luzatzeko eta hortaz, bizi osorako zigorra faktuz aplikatzeko. Ordutik hona, 93 euskal preso politikoei ezarri zaie doktrina. Horietako 16 garaian ezarritako kondenaz gain doktrinak ezarritako zigor luzapena bete ostean atera dira kalera. Gaur egun 73 dira doktrina hau aplikaturik kartzelan aurkitzen diren presoak. Horietatik 57 kondenaren luzapena ari dira betetzen, eta 3


beste 15ri doktrina aplikatu zaie ezarri zitzaien kondena bete aurretik. Beste 4 lagun kalean daude, baina doktrina ezarria dute. Doktrina honen bidez, euskal presoen aurka bizi arteko zigorra aplikatzen da. Ondorioak aski krudelak dira, 95 izanik 20 urte baino gehiagoko espetxealdiak igaro dituzten pertsonak. Gaur egun 31 presok 25 urte edo gehiago daramate espetxean. Neurri honek giza eskubideak urratzen ditu, askatasunerako oinarrizko giza eskubidea urratzen du, eta kalte fisiko eta moral konponezinak eragiten dituen kondena luzeak ahalbidetzen ditu. 2012an Auzitegi Konstituzional espainolak 2006an indarrean jarritako doktrinaren kontrako helegiteak ebatzi ditu, doktrinaren aplikazioa babestuz. Bere ebazpenean ez du doktrinaren funtsari buruzko azalpenik ematen, irizpidea aldatzeko aukera tribunalei dagokiela argudiatuz. Martxoan Auzitegi Konstituzionalak 47 erabaki jakinarazi zituen (beste 20 kasu erabakitzeke). Horietatik 3 tramitera hartzea ukatuak izan ziren, 22 tramitera onartuak, eta beste 3ren kasuan anparoa onartua izan zen, ondorioz hiru preso kalera atera zirelarik. Beste 19 kasu ukatuak izan ziren. Ondotik, beste hiru presoren anparoa onartu eta kalera atera dira, beste bi ukatuak izan dira eta tramitera onartu ez diren beste bi kasu gehitu dira. Ukatuak izan diren 21 kasuak Estrasburgoko tribunalera errekurritu dira. Bestalde, doktrina ezarria duten presoen kasuak banaka errekurrituak izango dira. Errekurtsoak Espainiako tribunal guztietan aurkeztuko dira, Estrasburgoko sententziaren arabera askatasuna eskatuz.

4


3. 197/2006 DOKTRINAK ERAGINDAKO PRESOEN ZERRENDA 3.1. ESPETXEAN AURKITZEN DIRENAK 197/2006 DOKTRINAREN ZIGOR LUZAPENA

57 PERTSONA: Aginagalde Urrestarazu, Jon. DONOSTIA. Akaiturri Irazabal, I単igo. ZORNOTZA. Aldasoro Magunazelaia, Ramon. OTXANDIO Alonso Alvarez, Raul. BILBO. Arruti Aizpitarte, Juan Carlos. AZPEITIA. Artola Ibarretxe, Joseba Mirena. BILBO. Azkargorta Belategi, Luis Maria. BERGARA. Berganza Zendegi, Santos. AMURRIO. Biguri Camino, Jose Angel. MENEGARAI. Bollada Alvarez, Jesus. BARAKALDO.

5


Cabello Perez, Andoni. URBINA. Del Olmo Vega, Fernando. BILBO. Del Rio Prada, Ines. TAFALLA. Delgado Goñi, Juan Ignacio. LEGAZPI. Diaz de Heredia Ruiz de Arbulu, Josu. GASTEIZ. Erro Zuazu, Iñaki. IRUÑEA. Etxeberria Paskual, Jose. DONOSTIA. Fernandez Castañares, Elias. BERMEO. Fernandez de Larrinoa Perez de Luko, Iñaki. GASTEIZ. Francisco Rodriguez, Nicolas. LASARTE. Gabirondo Agote, Juan Maria. ITZIAR. Garalde Bedialauneta, Isidro. ONDARRU. Goldaraz Aldaia, Xabier. MUGIRO. Gomez Lopez, Patxi. ORTUELLA. Ibañez Diez, Raul. BASAURI. Legorburu Gerediagoa, Juan Jose. ZORNOTZA. Lopez de Luzuriaga Fernandez, Gotzone. AGURAIN. Lopez Ruiz, Antxon. ELORRIO. Lujanbio Galdeano, Francisco Javier. HERNANI. Martinez de la Fuente Intxaurregi, Jose Ramon. GASTEIZ. Martinez Izagirre, Jabi. USANSOLO. Mendinueta Flores, Jesus Mari. ARBIZU.

6


Noble Goikoetxea, Inmakulada. HERNANI. Odriozola Agirre, Peio. TOLOSA. Orotegi Otxandorena, Ignacio. LASARTE. Patxo Martin, Inmakulada. BILBO. Piriz Lopez, Juan Manuel. PORTUGALETE. Pujana Alberdi, Iñaki. OTXANDIO. Rezabal Zurutuza, Kepa. LASARTE. Rodriguez Coredro, Gonzalo. EZKIO- ITXASO. Rojo Gonzalez, Juan Ramon. IRUN. Sagastume Arrieta, Maitane. DONOSTIA. Sancho Biurrun, Jokin. IRUÑEA. Solana Arrondo, Kepa Mirena. LEGAZPI. Troitiño Arranz, Txomin. DONOSTIA. Troitiño Arranz, Antton. DONOSTIA. Turrientes Ramirez, Mitxel. LASARTE. Urain Larrañaga, Jokin. MENDARO. Urdiain Ziriza, Iñaki. BARAÑAIN. Uribe Navarro, Ramon. USURBIL. Urkizu Ormazabal, Jon Ander. PASAI SAN PEDRO. Uzkudun Etxeandoa, Maritxu. ERREZIL. Zabarte Jainaga, Jose Felix. ELORRIO. Zabarte Arregi, Jesus Maria. ARRASATE.

7


Zugadi Garcia, Iñaki. BARAKALDO. Zubieta Zubeldia, Juan Jose. LEKUNBERRI. Onaindia Susaeta, Josune. BARAKALDO.

3.2. ESPETXEAN AURKITZEN DIRENAK 197/2006 DOKTRINA EZARRITA IRTEERA 15 PERTSONA: Amantes Arnaiz, Josu. BILBO. Arakama Mendia, Iñaki. GASTEIZ. Arrozpide Sarasola, Santiago. LASARTE. Beristain Urbieta, Jose Maria. ITZIAR. Cadenas Lorente, Oskar. DONOSTIA. Gonzalez Endemaño, Jorge. PORTUGALETE. Gonzalez Rodriguez, Manuel. LAUDIO. Lasa Mitxelena, Juan Lorenzo. ORERETA. Parot Navarro, Unai. BAIONA. Txurruka Mendinueta, Lurdes. SORALUZE. Zabaleta Elosegi, Jose Javier. HERNANI. Ormazabal Lizeaga, Asier. HERNANI. Rubenach Roiz, German. IRUÑEA. Usandizaga, Galarraga, Xabin. OÑATI. Zabala Erasun, Gabriel. PASAI SAN PEDRO.

8


3.3. 197/2006 DOKTRINA EZARRIA IZANIK KALEAN AURKITZEN DIREN PERTSONAK. 4 PERTSONA: Abad Palacios, Oskar. BASAURI. Mietxelena, Ander. OIARTZUN. Barandalla Iriarte, Bautista. IRUÑEA. Mendiburu Iturrain, Inaxio. OIARTZUN.

3.4. 197/2006 DOKTRINAREN ZIGOR LUZAPENA BETE OSTEAN KALERA ATERA 16 PERTSONA: Zubikarai Badiola, Kandido. ONDARROA. Sagardui Moja, Jose Maria. ZORNOTZA. Agirre Agiriano, Jon. ARAMAIO. Perez Ojuel, Juan Carlos. IRUÑEA. Etxegarai Gaztearena, Fernando. PLENTZIA. Garcia Del Molino, Antxon. ORDIZIA Martinez Garcia, Txerra. BASAURI. Martinez Sastatxa, Itziar. GALDAKAO. Lopez Agiriano, Estanis. OIARTZUN. Errandonea Arruti, Ander. OIARTZUN. Igarataundi Peñagarikano, Juan Maria. ZESTOA.

9


Gazta単aga Bidaurreta, Jose Ignacio. ARRASATE. Perez Diaz, Jose Maria. ZARAUTZ. Etxeberria Lete, Peio. SORALUZE. Artola Mendibe, Mario. DONOSTIA. Diez Torre, Fernando. BILBO.

2013ko Otsailaren 10 Herrira Mugimendua

10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.