#ZuriEsker "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka"

Page 1

ERRIGORA.EUS

#ZURIesker ametsak egia bihurtzen Beste behin auzolanaren indarrari esker gauza handiak egin daitezkeela erakutsi dugu. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina berri honetan 14.000 bat saski banatu ditugu eta garrantzitsuena dena, Nafarroa he­go­al­deko euskalgintzari 175.000 euroko ekarpena egin diogu. Eta guztia auzo­lanean, guztia #ZURIesker. Saskiak eskatzeko eta banatzeko 700 gune baino gehiagoko banaketa sarea an­tola­­­tzen eta kanpaina bazter guz­ tietara hedatzen aritu zareten ehun­ ka boluntarioei esker, banaketa ga­ raian furgonetarekin hara eta hona ibili zaretenoi esker, urriaren 23an Arrasaten eta azaroaren 19an Ablitasen kutxak prestatzen aritu zineten ehunka auzolangileei esker, Nafarroa hegoaldeko produkturik onenak lantzen eta pres­

ta­ tzen aritu zareten ekoizleei esker eta nola ez 14.000 kutxa horiek eskuratu di­ tu­zuen lagunoi esker, zuei denoi esker, #ZURIesker. Beste behin, auzolanaren bidez lurraldea, ekoizpena, kontsumoa eta hizkuntza lotu ditugu. Beste behin Zazpiak bat, Sortzen, AEK eta Ikastolen Elkartearen arteko elkarlanari esker, ekoizleen artean, ikastetxe eta auzoen artean, enpresetako langileen artean, euskaltzaleen artean… elkarlana sustatu dugu.

Bada, elkarlan horri esker amets berriak egiten hasteko unea iritsi da. Hamarkada batzuk lehenago Nafarroa hegoaldean euskara berreskuratzeko ikastolak, eus­ kal­tegiak, euskal txokoak… amestu eta egun errealitate bilakatu diren bezala, amets berriak egiteko eta horiek egia bihurtzen hasteko unea iritsi da eta lehen pausoa eman dugu jada, pauso sendoa gainera. Izan ere, udazkeneko hau, aurrera begira Errigorak dituen erronkei erantzuten

14.000 saski inguru banatu eta 175.000€ko ekarpena egin diogu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari

hasteko lehen kanpaina izan da eta jada ametsak errealitate bihurtzen hasteko orubea badugu: Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari ekarpen garrantzitsua egin diogu, produktu berriei tokia egin diegu (aurten bi kutxa eskainiz) eta horrela elikadura burujabetzaren ildoan pauso berriak ematen hasi gara, poliki-poliki ekoizle sarea handitzen ari gara eta jada 20 dira Errigorarekin elkarlanean ari diren ekoizleak, ohiko banaketa saretik at irabazi asmorik gabeko 700 gunez osatutako banaketa-sarea egonkortu dugu… Alegia, ametsak egia bihurtzen hasteko oinarria badugu. Beraz, egin dezagun amets eta garrantzitsuena: jarrai dezagun amets horiek egia bihurtzen… #ZURIesker.

ES

FR

Otra vez hemos demostrado que gracias al trabajo en común, al auzolan, se pue­ den hacer grandes cosas. En esta nueva campaña hemos repartido unas 14.000 cajas, y lo que es más importante, hemos hecho una aportación de 175.000 eu­ ros al movimiento por el euskara del sur de Nafarroa. Y todo ello en auzolan, gracias a ti. Gracias a las cientos de voluntarias que han tejido una red de distri­ bución solidaria y sin ánimo de lucro de más de 700 puntos y que han llevado la campaña a todos los rincones; gracias a las personas que han andado de aquí para allá distribuyendo las cestas; gracias a las voluntarias que el 23 de octubre en Arrasate y el 19 de noviembre en Ablitas estuvieron preparando las cajas; gra­ cias a las productoras que han estado trabajando duro para preparar los mejores productos del sur de Nafarroa; y gracias, como no, a las personas que habéis pedido esas 14.000 cajas. Es momento de soñar nuevos sueños, y sobre todo, de seguir haciéndolos realidad… Gracias a ti, #ZURIesker.

Encore une fois nous avons démontré que grâce au travail en commun, à l’auzo­ lan, il est possible de faire de grandes choses. Dans cette nouvelle campagne nous avons distribué 14.000 paniers, et ce qui est plus important, nous avons fait une contribution de 175.000 euros au mouvement pour l’euskara du sud de la Navarre. Et tout ça en auzolan, grâce à toi. Grâce aux centaines de bénévoles qui ont tissé un réseau de distribution solidaire et sans profit, de plus de 700 points et qui ont mené la campagne dans tous les recoins ; grâce aux personnes qu’ont marché d’un endroit à l’autre pour distribuer les paniers ; grâce aux bénévoles qui le 23 octobre à Arrasate et le 19 novembre à Ablitas ont préparé les paniers, grâce aux productrices qui ont travaillé dur pour préparer les meilleurs produits du sud de la Navarre, et grâce, bien sûr, aux personnes qui ont commandé ces 14.000 paniers. C’est le moment de rêver à de nouveaux rêves, et surtout, de continuer à les transformer en réalité … Grâce à toi, #ZURIesker.


Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari emandako hauspo ekonomikoa 2012 – 2015

2016

Ia milioi erdi euro Nafarroa hegoaldeko euskalgintzako proiektuen beharrizanetara

175.000 euro euskararen beharrizanetatik izan beharretara

Ia milioi erdi

Aurtengoan ere #ZURIesker 175.000 euro izan dira auzolanean pilatutakoak.

euro izan dira

eta elkartasunaren beroa suposatuz

Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara

ikastoletan. Era berean, Erriberako

bideratutakoak,

Aek-k

esperientzia hurrengo

2012ko

hartatik 3

lehen

abiatu

urteetako

eta

bere

jardunaren

ahalegin

ekonomikoa

arintzeko

ezezik

“Nafar

ikasleentzako beka sistema bat ezartzea

hegoaldeko uzta, euskarari puzka”

ekarri du eta azpimarratzekoa da azken

kanpainei esker.

3 urteotan %20ko igoera izan dela matrikulazioan. Eta euskaraz ikasteko

Urteotan hainbat izan dira ekarpena

eskubidearen aldeko dinamika eta

jaso duten proiektuak. Lodosa, Viana

kanpaina desberdinak

eta Tuterako ikastolen etorkizuna

bizi eta ikasi”, “Hamarratz”, “FurgoD”

bermatzeko

besteak beste) garatzeko bitarteko ere

lagungarri

izan

da,

zinezko arnasberritzea ekonomkoki

(“Euskaraz

izan da ekarpen ekonomikoa.

Duela hamarkada batzuk amestu eta martxan jarritako egitasmo eder horiek aurrera egiten jarrai dezaten hauspo ederra izango da. Berriro ere Lodosako Ibaialde, Vianako Erentzun zein Tuterako Argia ikastolara, Erriberako Aek-ra eta D eredua sustatu eta babesteko ekimenetara helduko den hauspo ederra. Eta gainera aurtengoan #ZURIesker amets berriak pentsatu eta sortzen hasteko ere bideratuko da ekarpena. Izan ere, Nafarroa hegoaldean

hurrengo urteetan, euskaldunak sortzeaz gain, ezinbestekoa izango da ikastola, eskola zein euskaltegietan sortutako euskaldunok euskaraz bizitzeko ekimen eta tresnak asmatzea. Kanpainan genioen bezala, zergatik ez amestu Lodosako arraun taldean euskaraz gabiltzala, edo Tuteran pilotan; edo etiketa zein webguneetan bezala lantokietan euskara leku egiten hasten dela, edo kultur ajenda oparo bat antolatzen dugula Nafarroa hegoaldeko hamaika herritan. Bada, Nafarroa hegoalde zabaleko euskaltzaleok halako ametsak marraztu eta gauzatzen hasteko ere izango da baliagarri aurtengoan pilatutakoa. #ZURIesker.

ES

FR

A partir de aquella primera experiencia de 2012, las sucesivas campañas “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” hasta 2015, han supuesto un soplo económico de casi medio millón de euros para proyectos como las ikastolas de Tutera, Lodosa o Viana; Aek de la Ribera y campañas y dinámicas a favor del derecho a estudiar en euskera. El presente año, #ZURIesker, hemos conseguido 175.000 euros. Esta aportación servirá para ayudar la viabilidad de esas 3 ikastolas, la propia Aek de la Ribera y su sistema de becas, asi como las dinámicas de promoción y apoyo del modelo D. E iremos mas alla. Es hora de dibujar y empezar a llevar a cabo nuevos sueños de los euskaltzales del sur de Nafarroa para dotarnos de iniciativas e ins­ trumentos con los cuales podamos vivir y desarrollarnos en euskera. ¿Por qué no soñar que el euskara que adquirimos en las ikastolas, escuelas y euskaltegis vaya ganando espacios en actividades extrescolares, en agendas culturales, en el mundo laboral,…? ¿ Por que no ir mas alla? #ZURIesker será posible.

A partir de cette première expérience de 2012, les successives campagnes “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” jusqu’en 2015, ont été une bouffée d’air écono­ mique de presque un demi-million d’euros pour de projets tels que les ikastolas de Tutera, Lodosa et Viana, Aek de la Ribera et campagnes et dynamiques à faveur du droit d’étudier en euskera. Cette année, #ZURIesker, nous avons obtenus 175.000 euros. Cette contribution va servir à renforcer la viabilité de ces trois ikastolas, AEK de la Ribera et son système de bourses, ainsi que les dynamiques de promo­ tion et soutien du modèle D ( apprentissage en euskera). Et nous irons plus loin. C’est l’heure de dessiner et commencer à mettre en œuvre de nouveaux rêves des euskaltzales du sud de la Navarre pour nous doter d’initiatives et d’instruments avec lesquels nous pourrions vivre et nous développer en euskara. Pourquoi non pas rêver que l’euskara que nous apprenons dans les ikastolas, les écoles et euskal­ tegis gagnera des espaces dans les activités extra scolaires, les agendas culturels, dans le monde du travail, … ? Pourquoi non pas aller plus loin ? #ZURIesker sera possible.


Xabier Antoñana eta Mariluz Abalos Irantzu Antoñana eta Ana Galar Vaianako ikastolako sortzaile eta ikasle ohiak

Ia 40 urte pasa diren arren, Xabier Antoñanak oso ondo gogoratzen du herriko iturrian lagun bati egindako galdera hura: «aizu, Claudio, Vianan sor liteke ikastola bat?» «Eta zergatik ez? Ez zidan gehiago esan». Hala, lanean hasi eta ametsa bete zuten. Izan ere, Mariluz Abalosek dioen bezala, haien ametsa Vianan ikastola bat izatea zen, haurrek euskara ikasteko aukera izan zezaten.

–Aizu, Claudio, Vianan sor liteke ikastola bat? –Eta zergatik ez?

Gogotik egin behar izan zuten lan, hala ere. Lehen urteak

Marijo Andueza eta Javi Urdin AEKko irakasle eta ikaslea

Marijo Andueza AEKko irakasle zen 1986an Arrigarai euskaltegiaren egungo lokala erosi zenean. Urteetako lanaren ondorioz, ikasle asko zutela-eta hartu zuten erabakia. Gogratzen duenez, 70. hamarkadan euskara ezgutzeko grina piztu zen zonaldeko hainbat sektoretan, batik bat euskal kulturarekiko interesari lotuta. Hain zuzen, garai hartan bere ametsa ere euskara ezagutzera ematea zen: «Erriberan euskara entzuten duzunean poza ematen dizu, giroa erdalduna delako. Eta ikustea norbaitek ikasten duela eta zuk irakasten duzula... Hori gauza polita da».

Marijoren ametsa betez, Javi Urdin AEKn euskaldundu da. Gaur egun euskaraz hitz egiteko gai da, eta hala mintzatzen da, bera bezala, borondate irmoz euskaldundu diren lagunekin. Guzti haiei esker berriro ere euskara entzunez belarriak gozatzeko aukera dugu Tuteran eta, oro har, Nafarroa hegoaldean. Gainera, euskara ikastea «oso esperientzia ona» izan dela dio. Izan ere, jendea ezagutzeko aukera eman dio eta lagun onak egin ditu bidean. «Nik ez nuen ezagutu euskaltegi eta ikastolen sorrera, baina haiei esker gaude gaur hemen»,

Ez dago formula magikorik, baina elkarlana ezinbestekoa da

gogorrak izan ziren, oposizio handia izan baitzuen ikastolaren proiektuak. Bikoteak gogratzen duenez, gurasoen inplikazioak eta auzolanak egin dute posible egungo Erentzun ikastola. Haien alaba Irantzuk ezin izan zuen ikastolan euskaldundu, baina AEKn ikasi zuen euskara. Ana Galar, ordea, ikastolako haurra da. «Ni naizena ulertzeko, ezinbestekoa zait ikastolaz aritzea eta euskaraz aritzea», dio. «Bertan jaso ditudan balore guztiek egin naute ni».

dio Urdinek. Alabaina, pausu berriak eman beharraz hitz egiten du. Bere ustez, batetik, ikasle gehiago erakarri behar dira, baina era berean, egunerokoan euskaraz bizitzeko pausuak eman behar dira. «Nahiko nuke euskara gehiago entzutea nire herrian, kalean; euskara normaltasunez ikustea. Nahiko nuke erosketa euskaraz egitea, adibidez. Halako gauza arruntak».

Bere garaian Xabier eta Mariluzen antzera, egun Irantzu eta Anak ere badituzte ametsak. «Gure ametsa izango litzateke... euskaraz bizitzea», dio Irantzuk. Euskara ikasteko espazioak sortuta, Anaren ustez, «bada garaia euskarak espazio berriak irabazteko». Ez du sinisten euskararen normalizazioa ekarriko duen proiektu edo ekintza isolatu definitibo batean. Aitzitik, «martxan daduen proiektuetan inte­gratu behar da euskara». Ho­ rrela iksuten du berak: «herri batean kirol jarduera bat egon behar bada, euskarak hor egon behar du; kultur progama bat izan behar bada, euskara presente egon behar da». Irantzuren ustez, administrazio pu­ blikoak badu zereginik euskararen normalizazioaren bidean.

Erosketa euskaraz egin nahiko nuke, adibidez. Halako gauza arruntak.

Honez gain, Urdinek euskaltzaleak batzearen beharra ere azpimarratu du. Zentzu horretan, Errigora jarri du adibide: «kanpaina datorrenean, euskaltzaleak elkartzen gara eta harremanak sortzen dira gure artean. Eta horrez gain giroa sortzen da, eta zabaltzen saiatzen gara, plazara ateratzen».

Maripaz Iturbe eta Nerea Biurrun

Ikastolako irakasle ohia eta D eredu publikoko gurasoa Deikaztelun eta Sartagudan ikastolako irakasle ibili zen Maripaz Iturbe. Hasiera gogorra egin zitzaion: «bost ume, bi gela ziztrin zahar ilunak... Benetan, lehenengo egunetan esaten zenuen: nik hemen ez dut iraungo». Sartagudako ikastolari buruz galdetzen ziotenean eman ohi zuen erantzuna ere oraindik gogoan du: «harri artean sortutako kimu berri hauskor bat, haize hotz eta bortitzaz inguratua». Neke eta pena haiek guztiak, baina, azkar ahazten zitzaizkion patioan umeak euskaraz aditzen zituenean. Gurasoen adorea azpimarragarria

begitantzen zaio Maripazi. Haurrak ikastolara bidaltzea erraza ez, eta ikastolako garaia amaituta euskaraz ikasten jarraitu nahi izatera, astean ehunka kilometro egin beharra izaten zuten, honek dakartzan gastu eta nekeekin. Nerea Biurrun ere Tafallako ikastolara bidali zuten gurasoek. Bertan jaso zuen euskara eta oso oroitzapen gozoak gordetzen ditu ikastolako garaiaz. Orduko egoerarekin alderatuta, orain askoz euskaldun gehiago dagoela onartzen du: «AEKk kriston lana du, ikastolak kriston lana egin du...

Baina kalean oso zaila da euskaraz aritzea». Zonaldeko sare publikoan D ereduan matrikulatutako lehe­ nen­ gotarikoa den bere semearen etorkizunari buruz galdetuta, honakoa dio: «gustatuko litzaidake kalean euskaraz hitz egiteko aukera izatea, lanean euskaraz hitz egitekoa. Udaletxera joaten denean zerbait eskatzera euskaraz hitz egiteko aukera izatea eta, batik bat, zonalde honetan, euskaraz bizitzeko aukera izatea». Zeregin horretan, euskaltzaleen arteko elkarlana ezinbestekoa da Nerearen aburuz. Ikastolak eta eskolak, adibidez, hamaika kontutarako bat egin beharko luketela dio: «matrikulazio kanpainak eta kalean egiten diren ekintzak batera egin beharko lirateke».


XABIER GOJENOLA ETA IBAI SUESKUN ERRIGORAREN LAN-TALDEKO KIDEAK

«Ametsik gabe ez dago bidea egiterik, ezta biderik gabe ametsak gauzatzerik» Eta zer eman du orainartekoak? Ibai Sueskun: Ikuspegi kuantita­ tibotik emai­tzak oso positiboak izan direla esatea ez da berria. Hiru urtetan ia 500.000€-ko diru ekarpena jaso du Nafa­ rroa hegoaldeko euskalgintzak eta 2.000.000€-tik gora bertako ekoizleek. 12.000-tik gora fami­ lik hartzen dute udazkeneko sas­ kia eta 5.000 familitik gora dira #ESKUTIKeskura kanpainan urte osorako kontsumo produktuak hartzen dituztenak. 200 herri, 700 banaketa gune, ehundaka auzolangile Errigoraren katebegi batean edo bestean bere ekarpe­ na egiten… Duela 3 urte gutako baikorrenak ere imaginatuko ez lituzkeen datuak.

Ibai Sueskun (ezkerretik lehena) eta Xabier Gojenola (hirugarrena) Errigorako sarekideen asanbladan Noiz eta nola sortu zen ERRIGORA? Xabier Gojenola: Egun ezagutzen dugun izenarekin 2013ko urrian sortu zen ERRIGORA. Egia esan, ilusio ikaragarria bai, baina oso baliabide gutxirekin abiatutako ekimena izan zen. Hainbat jubi­ latu eta zenbait gaztek osatutako kuadrilatxo batek amesteari ekin, eta orain Errigora denaren lehen ideia asmatu genuen. Kontura­ tu orduko, egitasmo haren parte ziren Ikastola Elkartea, AEK eta Sortzen ere. Eta handik gutxira, proiektu honetan hain garran­ tzitsuak diren Nafar hegoaldeko ekoizleekin lehen harremanak egin genituen: webguneetan bila­ tu, nekazal sindikatuei informa­ zioa eskatu, eta zuzenean Nafar hegoaldeko kontserberatara ate joka joan ginen. Atera kontuak ze zaila zen oraindik ere izenik ez zeukan ekimen bati buruz hitz egitea ekoizleei... Bertako ekoizpena bultzatu nahi genuela euskarak bizi duen egoera zailari erantzun bat ematearekin batera, auzolanean, milaka saski izan zi­ tezkeela… jejeje. Akaso hasiera batean ohiko komertzial itxurarik ikusiko ez baziguten ere, lehe­

nengo kanpainan [#EUSKARA­ RIpuzka2013] lortutako emaitza ederrek eman ziguten sinesgarri­ tasuna. Bestalde, herrietan egun antola­ turik dugun sarearen osaketa ere modu oso naturalean izan zen. Errigora zer zen azaltzen zuen bideotxo bat prestatu eta herririk herri, lagunei edota lagunen la­ gunei ideia aurkezten hasi ginen: anaiaren unibertsitateko laguna, lehengusinaren mutil-laguna, auzo elkarteko kidea… Batek bestearengana generamatzan eta besteak ondorengoarengana. Argi geratu zitzaigun Euskal Herriak lur emankorra duela herritik eta herrirako sortutako ekimenent­ zako.

zonalde konkretu batek dituen zailtasunei herri gisa erantzutea posible dela erakutsiko zukeen praktika ikusterraza eta ikusga­ rria. Baina berehala jabetu ginen helburuen definizioa sakon eta ondo egiteak zelako garrantzia zuen, eta horregatik, helburu na­ gusiez gain zeharkako helburuak izango genituenak ere izendatzea­ ri ekin genion: zonalde zigortuko euskalgintzako proiektuak diruz laguntzea, ekoizleen eremua eta euskara hurbiltzea, Nafar hegoal­ deko ekoizleen begirada Euskal Herri osora zabaltzea, euskal kontsumitzaileen begien parean jartzea Nafarroa hegoaldeko ba­ ratzara ere, auzolana balorean jartzea, auzolanean oinarritutako elkartasun sare zabala osatzea…

Zeintzuk dira bere helburuak? X.G.: Gai honi buelta asko eman genizkion hasieran. Oinarri-oi­ narrian nahiko sinplea zen gure helburua. Nafarroa hegoaldean elikadura burujabetza eta euskara auzolanean bultzatu asmo zituen ekimen herritar bat sortzera gin­ doazen; elkartasun ekimen bat baino gehiago, herria eraikitzeko ariketa apal bat. Euskal Herriko

Denbora asko eman genuen helburuen antolaketan eta proeiktuaren definizioan: Nor gara? Zer gara? Zer egin nahi dugu?Norekin? Zertarako? Gure ustez Errigoraren arrakastaren gakoa hasiera hartan egindako ariketan egon liteke, izan ere, horrek dexente erraztu baitzigun proiektua modu ulergarri batean jendarteratzeko orduan.

Alabaina, ikuspegi kualitati­ botik emandako urratsak are emankorragoak izan direlakoan gaude. Errigoraren esperientzia honek euskarak eta euskaltzaleta­ sunak oraindik irabaztear dituen eremu berriak daudela erakutsi digu. Ablitaseko Herri Koopera­ tibarentzat euskara balio erantsia bihurtu dugu. Eta 5.000 familik gure produktuak euskaraz kont­ sumitu nahi izatea euskara ahal­ duntzeko pausu bat dela kontu­ ratu gara. Jendartea prest dago balore eta edukietan oinarritu­ tako esperientzietan parte hartze­ ko. Behetik gora, txikitik handira eta inoren esperoan egon gabe. Hori izan da Errigoraren arrakas­ taren arrazoia. Elkarlana saretzen jakitea, egiten duguna argi eta sinple kontatzea eta parte ezber­ dinek ekimen honetan irabazteko dutena ikustaraztea. Ekoizleak ere pozik egonen dira… I.S.: Noski. Ekoizle ezberdinen begietara, sinesgarritasun handia irabazi dugu. Gutxi izango dira hainbeste produktu erosi, milaka familiri banatu eta 3-4 astean zor guztiak kitatzen dizkieten beze­ roak. Baina horrez gain, gurekin batera arituta ekoizleek ere auke­ ra izan dute bere burua ezaguta­ razteko hainbat alditan agertuta medioen aurrean, dela prentsau­ rrekoetan, auzolan ariketetan... Beraien merkaturatze bide na­ gusia herrigintza izan dela esan genezake; Ohiko enpresa handi baten eraginkortasunarekin eta herritartasunak ematen dituen baloreak edo hurbiltasuna erant­ siaz. Hainbat ate ireki omen zaizkio Errigorari… X.G.: Egia esan Errigoraren so­ rreratik behin eta berriz jaso izan ditugu proposamen ezberdinak. Denda txikietatik, Kontsumo Elkarteetatik zein jantokietatik “Errigorako produktuak” eskatu

izan dizkigute. Guk, ordea, pro­ posamen horiei erantzunik ezin izan diegu eman gure kanpaine­ taz haratago. Elkarlanerako proposamenak ere ugariak izan dira urte haue­ tan: Ekonomia sozial eraldatzai­ lean dabiltzan eragileekin batera aritzekoa, Alternatiben herrian parte hartzekoa, kooperazio koo­ peratiboan diharduen elkarte ba­ tekin proiektu bateratua garatze­ koa, komunikabide ezberdinekin elkarlana burutzeko, produktu berriak ekimenean txertatze­ koa… I.S.: Baina proposamenak pro­ posamen, konturatu gara Erri­ goraren kanpainetan mugitzen den produktu kantitate handiek, nekazal ekoizpena berantolatze­ ko beharrizana azaleratu dutela.

Nekazal ekoizpe­ naren diseinua ere Errigoraren ekuazioan sartu behar dugu

Adibidez, udaberriko kanpainan aurreikuspenen arabera 30.000 zainzuri latako eskaera egin ba­ diogu Iturri ekoizleari, ezinezkoa da kanpaina bukatutakoan bi asteko margenarekin (kutxak etxeetara heldu arte izaten den denbora) 40.000ko eskaera izan dela esatea. Hor ez dago manio­ bratzeko gaitasunik. Kontserbe­ roari zainzuriak ekarriko dizkion nekazaria edota landatuko diren hektarea kopurua aurretiaz an­ tolatuta egon behar dira. Are ge­ hiago, zainzuriek uzta emateko 2-3 urte behar dituztela jakinda. Beraz nekazal ekoizpenaren di­ seinua ere Errigoraren ekuazioan sartu beharrean aurkitzen gara, honek lanpostuak edota ekoizpen eredu konkretuak bultzatzeko ematen duen aukerarekin. Eta aurrera begira ze asmo? X.G.: Bada, ekimen honen dina­ mizazioan gabiltzan lantaldean galdera berdina egin genion geure buruari orain hilabete bat­ zuk, eta hausnartu ostean jauzia ematea erabaki dugu. Kanpaina honetako leloak dioen lez “ERRI­ GORAgo” goaz! Egia esan, hain bizia eta anitza den ekimen ho­ netatik sortzen ari diren aukera berriak, aukera horietara ego­ kitzeko dugun gaitasuna baino abiadura handiagoan datoz. Bai­ na hastapenetan, gutxienez, 4-5 urtetako bizi-itxaroparekin sortu genuen ekimen honi, orain, beste horrenbesterako luzapena egitera animatu gara, eragile eta pertsona askok babestu eta bultzatu gai­


tuztelako aurrera jarraitzera. Au­ rrera, eta bide berriak jorratzeko, gainera. Horrela ba, hurrengo 5-6 urte­ tan euskalgintzara 1.000.000€-ko diru ekarpena egiteko erronka jarri dugu. Ordurako ekoizleen kuadrilatxoa 30era eta iraunkor­ ki “Errigoraren produktuak” es­ katzen dituztenen komunitatea 10.000 familiara heltzea espero dugu. Eta lan-ildo berriak zabaltzeko asmotan ere ba omen zabiltzate I.S.: Bai eta momentuz #MERKA­ TUberria bezala izendatu dugu eta urteotan denda txikietatik, kontsumo elkarteetatik eta janto­ kietatik jasotako eskaerei erant­ zutera dator. Alegia, Errigorako kanpainetaz gain Nafarroako produktuak eskuragarri izate­ ko aukera zabaldu nahi dugu. Ez dugu momentuz formulazio konkreturik zehaztu eta, ziurre­ nik, hori argitzea izango da zai­ lena. Ze ekoizleren ze produktu eskaini? Ze eskubide eta betebe­ har ezarri honetan parte hartu nahi duten denda edo ekoizleei? Ze preziotan? Zeinek fakturatu? Ze azpiegitura behar du propo­ samen honek? Nola egin entre­ gak?... Galdera asko eta erantzun gutxi ditugu oraindik, baina hel­ burua argia da: urrunekoen par­ tez bertako ekoizpenak eremu eta zirkuitu berriak irabaztea Errigo­ raren printzipio eta filosofiaren baitan. X.G.: Ziur gaude egungo merka­ tuko espekulazio parametroeta­ tik haratago eredu eraldatzaileak proposatzeko gai dela herrigint­ za eta horretan tematuko gara.

Eta formulazio hori egin ostean hauxe 5 urte barrurako erronka: Baietz 60 denda txiki, 25 jantoki eta 20 kontsumo elkarte saretu! Eta nekazal ekoizpena antola­ tzearena? I.S.: Iazko ikasturtean 75.000 litro olio eta 3.250.000 produktu (pi­ per poto zainzuri lata…) inguru izan ziren eskatutakoak. Kantitate oso esanguratsuak. Urtetik urtera gainera hazten ari direnak. Eta

Urteotan denda txikietatik, kon­ tsumo elkartee­ tatik eta janto­ kietatik jasotako eskaerei erantzu­ tera goaz elaboratzaile berriak ekimenera batu arren zaila egin zaigu eskari guztiari erantzutea. Ze nekazarik ekoiztuko ditu 5 zainzuri hekta­ rea berri Escolar-ek eta Iturri-k gero Errigorarentzat elaboratze­ ko? Guzti honek urteetara begi­ rako aurrelanketa baten beharra dagoela adierazten digu. Bestalde, produktu ekologikoen eskaintza egiterako ere zailtasu­ nak izan ohi ditugu. Esaterako,

olioari dagokionez, ekologikoa zein arrunta eskaintzen ditugu, ostera, ez dugu eskaintza hori egiteko aukerarik izaten zainzuri, piper, orburu etabekin ez baitago horretarako aukerarik. Elaborat­ zaileak beraiek ere, Errigorako eskaerez aparte prest leudeke produktu ekologikoetan lerro oso bat zabaltzeko, baina banaka ez dira gai halako apustuetan sartzeko. Ba, Errigoraren asmoa produktu ekologikoen lerro oso bat eskaintzea litzateke. Errigo­ rak mugitzen dituen kantitateei, elaboratzaileek beraien aldetik mugituko lituzketenak batuta, eredu agroekologikoan instalatu daitezkeen hainbat nekazariri ba­ besa emateko abal nahikoa dira. Eta hirugarren erpina, apenas ekoizpenik dagoen produktuen sustapena litzateke. Zergatik ez Errigoraren bitartez dilista edota garbantzua eskaini? Ez al pro­ duktu horien nekazal ekoizpena sustatuko? Ez al zenuke #ESKU­ TIKeskuran 3 kilotako bertako garbantzurik hartuko?Ziur baietz eta baita Errigoran parte hartzen duten elaboratzileek ere Leondik ekarri beharrean bertakoa har­ tuko luketela. Goazen ba hori guztia antolatze­ ra. Ekoizpen eredu bat bultzatze­ ko aukera ematen du guzti honek eta baita behetik gorako prozesu partehartzaile bat antolatzekoa. Diruaren erreinuak jarritako muga eta baldintzetatik harata­ go, etika eta balore herritarretatik burutzekoa. Bai CEPAEN, EHNE Nafarroa edota INTIA-rekin harremanetan hasiak eta haste­ koak gara eta Nafar Gobernuko kontseilaria den Isabel Elizaldek

EKOIZLEEAK. Xabier Gojenola Errigoran parte hartzen duen hainbat ekoizlerekin bilduta.

ere prestutasun osoa erakutsi zuen gai hauek lantzen hasteko. Beraz ausartu gaitezen… Beste askotan bezala amets egin deza­ gun. Amesten hasi eta nafar hegoaldea euskaldun amesten hasi zarete. Nola heldu horretara ordea? X.G.: Argi dugu haur eta helduak euskalduntzeko egitasmoak la­ guntzen jarraitzea beharrezkoa

Euskaraz bizi ahal izateko, gaurdanik tresna berriak sortu eta bide berriak jorratzen hastea beharrezkoa da dela. Zentsu horretan kanpaina honetan omenalditxo bat eskaini nahi izan diegu duela hamarkada batzuk amesten hasi, auzolanean antolatu eta zonalde honetan dauden euskaltegi,ikastola eta elkarte ezberdinak sortu zituen generazioari. “Haien ametsei es­ ker euskaldundu gara”. Baina beharrezkoa ikusten dugu aurrera begira amesten jarraitu eta hamarkada batzuk barru eus­

karaz bizi ahal izateko, gaurdanik tresna berriak sortu eta bide be­ rriak jorratzen hastea. Bertatik eta bertarako ikuspegiz eta euska­ rak espazio berriak irabazteko an­ bizioz. Hain sakabanatuta dagoen euskaltzaletasuna bide berean elkartuko duen apustu konparti­ tu batetaz ari gara eta zentsu ho­ netan Errigora prest dago berak dituen baliabideak ere norabide horretan jartzeko; Apustu horre­ tan lehenengo harritxoa jartzeko. “Gure ametsei esker euskaraz bi­ ziko dira”. Eta bukatzeko, ze dei luzatuko zenuke? I.S.: “Errigoraren sorrerako ametsak beteta, amestuko ditugu zerumuga berriak? Joango gara Errigorago? Izango gara Errigo­ rago?”... Hauxe, azken egunotan ahotan erabili duguna. Ametsa izan da behin eta berriz urratsa ematera ausartzeko erabili dugun akuilua. Akaso, badakigulako ametsik gabe ez dagoela biderik egiterik, eta ezta biderik gabe ametsik gauzatzerik. X.G.: Jakin badakigu, denok de­ notara, erremediorik gabeko ameslarion kluba osotzen dugula eta sarritan klub horren parte iza­ teak bere neke eta buruhausteak dakartzala. Baina badugu tresna erakargarri eta eraginkor bat. He­ rri honen ADN-an ez bada, bai jendarte eta kulturan guztiz erro­ tua dagoena: Auzolana! Noizbe­ hinkako nekeak bizipoz bilakat­ zeko gaitasuna duena. Erabili dezagun ba tresna hori ametsak gauzatzeko; Ekintza txikiekin he­ lburu handiak lortzeko; Herritik eta herrira batera jotzeko; ERRI­ GORAgo izateko!


Indarberriturik eta ErrigoraGO joateko prest Bigarren urtez jarraian Nafarroako Parlamentuko era­ bilera anitzeko aretoan egin dugu Errigoraren ikasturterako asmoen aurkezpena. Iazkoan bezala aretoa leporaino bete zen eta Errigorako sarekide eta ekoizleez gain, bertan izan ziren Tutera, Lodosa eta Vianako ikas­ tola eta euskaltegietako or­ dez­ kariak; Sortzen, AEK eta Ikastolen elkarteko ordezkariak; Udalbiltza, EHNE sindikatua, Etxalde, LAB, ELA, Gaindegia, Olatukoop, Koop 57, Behatokia, Kontseilua, talde parlamentarioetako ordez­ kariak eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak, besteak beste. Bertaratu zirenen artean, lehen hitzartzea Tuterako Argia ikastolaren sortzaileetako batena izan zen, Alfonso Jimenez-ena. Orain dela 32 urte lau familien artean ikastola sortzeko erabakia hartu zutenetik hona egoera gogorrak eta zailak bizi izan dituzten arren, bizipen atsegin eta zoriontsuak gailentzen direla esan zuen eta garrantzitsuena, orduan ereindako hazi hark zu­ haitza eta adarrak ez ezik, fruituak ematen dituela, alegia, euskaldun belaunaldi berriak. Eta egun ikastola egonkortuta dagoen egitasmoa da, egitasmo

guztiek dituzten gora-behera eta arazoekin, baina egonkortua. Errigora ekimenari dagokionez, egitasmo txalogarria iruditzen zaio, egiten duen ekarpen ekonomikoaz harantzago, sortzen dituen harreman per­

Era oso sinplean, egunero egiten ditugun ekintzen bidez, arazo zire­ nak aukera bila­ katu eta Nafa­ rroa hegoaldeko euskalgintza zein nekazal ekoiz­ pena laguntzen ditugu Unzalu Salterain | Etxalde

tsonalengatik (nekazariekin, era­ gi­ le ezberdinen artean...) eta Na­ farroa hegoaldean euskarari ematen dion bultzadagatik. Eta zentzu horretan, herritik eta herriarentzat egiten den ahalegin honek instituzioen aldetik ere gutxienez pareko ahalegina beharko lukeela aldarrikatu zu­ en. Ildo beretik hitz egin zuen Vianako ikastolan ikasle izan zen Ioar Garcia-k ere, bere gurasoen ahaleginari esker bera egun euskalduna dela adieraziz eta horrelako egitasmoei esker etorkizunean euskara ikasteko aukerez gain erabiltzeko auke­ rak ere zabaldu behar direla azpimarratuz. Ondoren Errigoran parte hartzen duen eta CEPAEN erakundeko eleduna ere baden Edorta Lezaun-ek hartu zuen hitza eta Errigora ekimena ekoizleen ar­ tean egiten ari den lana txalotu zuen. Alde batetik bertako ne­ kazal ekoizpena sustatzen eta sa­ re­ tzen laguntzen ari delako (ekoizleen arteko harremanak sus­ tatuz, kontsumitzaileei beren produktuak ezagutzera emanez, kontsumitzaileekin harremanak estutuz...) eta bestetik gero eta gehiago entzuten ari diren elikadura burujabetzari, gertuko

banaketa zirkuituei edota ekoiz­ pen ekologikoari ere bultzada ematen ari zaiolako. Hunkituta Errigora ekimenari esker hainbat ekoizle txikik urtea «salbatzen» dutela ere adierazi zuen: «Erri­ gorarik gabe batzuk agian ezingo genuke aurrera egin eta hori oso oso garrantzitsua da». Horregatik guztiagatik Errigorari, alegia, Erri­ goran parte hartzen duten guztiei eskerrak eman nahi izan zizkien. Ondoren Etxalde mu­gi­ menduko kide Unzalu Salterainek ere Errigora bezalako eki­men­ en garrantzia azpimarratu zuen, besteak beste, auzolanaren eta herrigintzaren indarra agerian uzten duelako. «Era oso sinplean, egunero egiten ditugun ekintzen bidez, arazo zirenak aukera bilakatu eta Nafarroa hegoaldeko euskalgintza zein nekazal ekoiz­ pena laguntzen ditugu» adierazi zuen.

saskia aginaldo gisa erabil zezaten lortu zuten… Hori iazkoari dagokionez, baina etorkizunari begira ere erron­ka berriei aurre egiteko prest eta gogotsu agertu ziren Leitzaldekoak.

Katearen beste muturra erakutsi nahi izan zigun Jone Lozano aresoarrak. Izan ere, iaz Leitza eta Areson kanpaina eder bezain eraginkorra egin zuten herritarrei egitasmoa ezagutarazteko eta saskiak herritarren artean ba­ na­tzeko. Bertako kontsumo tal­ dearekin elkarlanean azpitalde bat sortu eta Jonek berak esan zuen moduan «lau sorginek» herria hankaz gora jarri zuten: eskualdeko pertsona ezagunen atxikimendua bildu zuten, Are­ soko antzerki taldeak Erri­gorari buruzko antzezlana pres­tatu zuen, zenbait enpresatan Errigorako

Vianako ikastolako Iban Izurtza-k ere hitza hartu zuen bertatik ezer esan gabe eta eskerrak eman ga­ be joatea itsusia litzatekeela adie­ razteko eta Errigorak euskal­ gintzari egiten dion ekarpena iristen dela eta sekulako laguntza dela azpimarratzeko.

Errigora gabe gutako batzuek ezingo genuke aurrera egin Edorta Lezaun | ekoizlea

Amaitzeko zenbait ekoizlek, Isabel Elizalde Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta In­ gu­rumeneko kontseilaria ber­­­tan zela profitatuz, Go­ ber­ nu­ ari ekoizle txikien eta ekoizpen ekologikoaren alde indar gehiago egiteko eskatu zioten eta Kontseilariak Erri­ gora egitasmoa ezagutzen zu­ela, hainbat ikuspuntutatik egi­tasmo interesgarria dela eta aurre­ ran­ tzean ere guretzako ateak zabalik izango dituela adierazi zuen. Ikus daitekeenez, mamitsua bezain interesgarria izan zen Nafarroako Parlamentuan egin­­da­ko aurkezpena eta es­ pero dezagun Errigoraren etor­ kizuneko ibilbidean nolabaiteko mugarria izatea. Guztion artean lortuko dugu.

ARETOA LEPO. Parlamentuko eabilera anitzeko aretoa bete egin zen ES

FR

Por segundo año consecutivo la presentación del curso se llevó a cabo en el Parla­ mento de Navarra. Se volvió a llenar la sala y además de numerosos voluntarios y productores de Errigora, hubo representantes de AEK, Sortzen e Ikastolas; Udal­ biltza, EHNE, Etxalde, LAB, ELA, Gaindegia, Olatukoop, Koop 57, Behatokia, Kontseilua, de diferentes grupos parlamentarios y también del Gobierno de Na­ varra. Se dio inicio a la presentación con sendas intervenciones de Ibai Sueskun, Xabier Gojenola y Peru Aranburu que hicieron una pequeña valoración del curso pasado, dibujaron los retos que se plantean a futuro y presentaron la campaña de otoño. Una vez terminada la presentación tomaron la palabra diferentes personas desde el público para aplaudir y subrayar la importancia de dinámicas como la de Errigora y emplazar al Gobierno de Navarra a apoyar y acompañarlas. Entre otras personas tomaron la palabra Alfonso Jiménez (uno de los promotores de la ikastola de Tudela), Ioar Garcia (exalumna de la ikastola de Viana), Edorta Lezaun (pro­ ductor que participa en Errigora y representante de CEPAEN), Unzalu salterain (de Etxalde), Jone Lozano (voluntaria de Errigora) e Iban Izurtza (de la ikastola de Viana). Finalmente también tomo la palabra la consejera del Gobierno de Navarra Isabel Elizalde para decir que las puertas del departamento están abiertas a este tipo de proyectos.

Par deuxième année consécutive la présentation de l’année scolaire s’est déroulée au Parlement de la Navarre à Iruñea. La salle était à nouveau pleine et en plus de nom­ breux bénévoles et producteurs d’Errigora, ont participé des représentants d’AEK, Sortzen et Ikastolas; Udalbiltza, EHNE, Etxalde, LAB, ELA, Gaindegia, Olatukoop, Koop 57, Behatokia, Kontseilua, de différents groupes parlementaires et aussi du Gouvernement de la Navarre. La présentation a commencé avec les interventions de Ibai Sueskun, Xabier Gojenola et Peru Aranburu qui ont fait une analyse de l’année précédente, ont dessinés les enjeux de futur et ont présenté la campagne d’automne. Une fois terminé cette présentation, ont pris la parole différentes per­ sonnes depuis le public pour soutenir et souligner l’importance des dynamiques telles qu’Errigora et demander au Gouvernement de la Navarre de les soutenir et les accompagner. Parmi les personnes qui ont pris la parole Alfonso Jiménez (un de promoteurs de l’ikastola de Tudela), Ioar Garcia (ancienne élève de l’ikastola de Viana), Edorta Lezaun (producteur qui participe à Errigora et représentant de CEPAEN), Unzalu Salterain (d’Etxalde), Jone Lozano (bénévole d’Errigora) et Iban Izurtza (de l’ikastola de Viana). Finalement la conseillère du Gouvernement de la Navarre Isabel Elizalde a pris la parole pour dire que les portes du département, sont ouvertes à ce type de projets.


Kanpaina iruditan Auzolan ariketa erraldoia

AUZOLANEAN HASI GENUEN KANPAINA ARRASATEN

AMETS ZAHARRAK GOGORATU DITUGU, ETA BERRIRO AMESTEARI EKIN

EUSKAL HERRIKO HAMAIKA TXOKOTAN IZAN GARA, BAITA KOMIKIETAN ERE

ASKOK SASKI BELTZA ESKATU DUGU... ETA BESTE ZENBAITEK ZURIA

ETA BUKATU ERE, AUZOLANEAN BUKATU DUGU


eta udaberrian...

Nafar hegoaldeko uzta

eskutik eskura Berriro ere urte osorako Olioa eta Kontserbak ekoizlearen jatorrizko prezioan eskuratzeko aukera, baina… Zabalago, partehartzaileago, eskaintza oparoagoaz, lerro ekologiko osoagoaz… ERRIGORAgo

MARTXOAK 1 – MARTXOAK 15

NOLA? Olio eskaerak eta kontserba-lote eskaerak aldi berean egingo dira: martxoaren 1etik 15era. • Olio-bidoien banaketa eta ordainketa apirilean • Kontserba-loteen banaketa eta ordainketa ekainean

ZERGATIK? • Kanpainaren oihartzun eta zabalpena kolpe bakarrean indartuko dugulako • Auzolan hauen antolaketa eta kudeaketa lanak eraginkortu eta erraztu behar ditugulako


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.