TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 64

Errondosoroaldea (-a) zuhaitz-basoa

Errondosoro baserri izena eta atzizki bezala asko erabiltzen den alde dira toponimoaren osagaiak, artikulua gaineratuta. Ikus Errondosoro baserriaz esan dena. Dokumentazioa: Errandosoroaldea (1938-1950 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”)

Errondosoroaurrea (-a) zuhaitz-basoa

Osagaiak argiak dira, Errondosoro, aurre eta artikulua. Ikus Errondosoro. Dokumentazioa: Errandosoroaurrea (1938-1950 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”)

Errondosoroauzkoa (-a) lur saila

Errondosoro, haruzko eta artikulua dira toponimoa osatzen duten osagaiak. Haruzko hitzaren tarteko – r- aren galera arrunta da ahozko hizkeran. Ikus aurrekoak. Dokumentazioa: Errondosoroauzkoa (1989 L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”)

Errondosoroko benta baserria

Garai batean benta izandako etxea. Izen gardena, argibide gehiegirik behar ez duena. Aldaerak: Bentazar Ahozko aldaerak: Errondosoroko benta, Bentazar (Hilarion Ezeizabarrena / Ezeizabarrena 1916), Bentazar (Arrue, P. / Muñaburuazpi (Albiztur) 1928) Dokumentazioa: Errandosorokobenta (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Bentaernandosoro (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) 54 - Tolosako leku izenak

Auzotxikia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.