TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 55

Otzarain lur saila

Ikus aurreko izena. Dokumentazioa: Osarain (1625 P. Gorosabel “Bosquejo...” la villa poseía terrenos concejiles en Osarain y otros términos) Osarain (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331v por arrancar del vivero de Osarain e Isasteguiburu 1771/12/24) Otsarain (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia)

Otzarainbaso basoa

Isastegi eta Albizturko errekaren arteko basoa dugu. Izen honetan islatzen den egitura erruz errepikatzen da Euskal Herriko toponimian. Baditugu, besteak beste, Abadiñobaso edo Dallobaso. Ikus Zabalabaso sarreran esaten dena. Ahozko aldaerak: Otzainbaso (Lasa, J. M. / Isastegi 1924) Dokumentazioa: Otzarainbaso eta Aierdi (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L.M.Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Otzaraingobasoa (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L.M.Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Otzarain Baso (1986 Gipuzkoako Toponimia, Aranzadi Zientzi Elkartea) Otzarainbasoa (1989 L.M.Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”)

Otzarainbekoa (-a) errota

Egun deseginda dagoen errota hau Bentaundiko gurutzebidean kokatuta zegoen.

Otzarainerdikoa (-a) baserria

Izenaren osagaiak argiak dira, Otzarain, erdi, -ko eta artikulua. Dokumentazioa: Otzarainerdikoa (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Otzarain Erdikoa (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...”)

Aldabatxiki

Tolosako leku izenak - 45


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.