TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 332

Lechuga (1822 Tolosako Udal Artxiboa D-6-1-1 calle de la Lechuga 1822/03/15) Lechuga (1859 Tolosako Udal Artxiboa D-3-1-1 Calle de la Lechuga 1859/03/27) Lechuga (1888 Tolosako Udal Artxiboa D-7-1-15 la Lechuga 1888/09/15)

Lizardi plaza plaza

1979ko ekainaren 15ean Udalbatzak erabaki zuen Pista de Patines bezala ezagutzen zena Lizardi plaza izenpetzea. Bere garaian, 11 de Agosto izendapena ere izan zuen, 1936ko aipatutako egunean Frankoren tropek menpean hartu baitzuten Tolosa. Izenez Jose Maria Agirre eta ezizenez Xabier Lizardi bezala ezagutzen dugun euskal idazlea Zarautzen jaio zen 1896ko apirilaren 18an, eta Tolosan hil zen, 36 urte besterik ez zituela. Olerkigintza jorratzeaz gain (Biotz-begietan; Otartxo utsa; Urte giroak; Etxe barne bizia; eta Umezurtz olerkiak) antzerkigintza ere landu zuen (Laño ta izar; Bi aizpak; eta Ezkondu ezin ziteken mutilla). Zalantzarik gabe, euskal literatura modernoaren idazlerik garrantzitsuenetako bat dugu. Euskalzaleak talde intelektualeko sustatzaile ere izan zen. Berriro igo nauzu ene mendira, oroigarri zaarrei maitez begira... Andre lurrak yaulki ditu igaliak; zurbil dauka arpegia, itzal begiak. .... Kemenak uts-eta nekez bainoa, zalantza dut zaartu naizelakoa. Udazkenak aulagotzen dit atsa, Orbelak ozenagotzen oin otsa, aldapak larriagotzen biotza... Luis Mitxelenaren hitzek hauxe diote: “Caso único en nuestra literatura, Lizardi es ante todo un transmutador, y esto es en él actitud natural y espontánea, no es resultado de un próposito preconcebido de crear belleza. En sus mejores poesías, la más alta cima de la lírica vasca…” Aldaerak: 11 de Agosto, Pista de patines Dokumentazioa: Lizardi Olerkariaren Enparantza (1980 I. Linazasoro “Historia y guía de Tolosa”) Plaza del Poeta Lizardi (1980 I. Linazasoro “Historia y guía de Tolosa”)

322 - Tolosako leku izenak

Tolosa herri barrua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.