TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 293

TOLOSA HERRIA Tolosak bere hiriguneaz gain, bi enklabe berezi ditu. Bata, txikia eta nagusiari itsatsita dagoena, Belauriate (0,2 km2), eta bestea, handixeagoa eta irla moduan ageri zaiguna, Bedaio (12km2,Tolosa osoaren herena). Tolosako herriguneak inguruko herriok ditu mugakide: Albiztur, Alkiza, Hernialde, Anoeta, Irura,Villabona, Berastegi eta Ibarra. Bedaiok, berriz, Gipuzkoako Altzo, Lizartza, Gaztelu, Orexa, Amezketa eta Alegia, Nafarroako Araitz (Azkaratere) eta Enirio-Aralar Mankomunitatea. Aralarko gailur bat ukitzen du, Artubiga単a (1.247 metroko altueran), hain justu. Beraz, denera, 18 udal eremu eta Aralarko Mankomunitatea ditu mugakide. Guztira 37,9 kilometro koadro ditu, eta Tolosaldea deritzan eskualdeko gune eta ardatz da, bere kokaleku geografikoaren eta historiaren eraginez. Industriaren alorrean garrantzi handia hartu badu ere, bereziki papergintzan, Erdi Aroko Alde Zaharraren lekukotzak ere gorde ditu. Jaiek, bereziki inauteriek, gastronomiak (Tolosako babarrunak edo teilak eta zigarrotxoak) eta kultur jarduerek toki erakargarri bilakatzen dute, ezbairik gabe.

Historiari dagokionez eta izenaren inguruan, esan beharra dago Frantzian ere badela izen bereko hiria (Toulouse). Badirudi handik etorritako frankoek eman ziotela izena Gipuzkoako eremu honi, ezagutu berri diren historia ikerketen arabera. Aurretik herria bertan bazegoen ere, 1256ko irailaren 13an, Alfontso X.a Jakintsuak emandako hirigutunaren bidez, hiribildu bihurtu eta aurrerantzean erakunde gisa garatzen hasi zen. Besteak beste, harresia eraiki behar izan zuten, hain zuzen, gaurko Alde Zaharra den eremua inguratzen zuena, bost ate zituena. 1374. eta 1392. urteen artean, babesa bilatu nahian edo,Tolosari atxiki zitzaizkion inguruko 25 herri, gizartean egoera ezegonkorra baitzen. Batasun honek 1615. urtera arte iraun zuen, herri batzuek independentzia lortu baitzuten, Felipe III.aren diru-kutxen behar ekonomikoaren ondorioz. Berrobi, Gaztelu, Leaburu eta Irurak beranduago lortu zuten, eta azkenak Belauntza, Hernialde eta Ibarra izan ziren. 1802an apurtu zuten Tolosarekiko lotura. Tolosa herri barrua

Tolosako leku izenak - 283


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.