TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 247

Iramendi tontorra

340 metroko garaiera duen mendi tontorra. Izenaren osagaiak “garoa” esanahia duen ira eta mendi hitzak dira. Gurugu izen adierakidearen ildotik, XX. mendeko kolonialismoaren oihartzuna duen Melillako mendia dela esan daiteke. Zorionez, jatorrizko izena, Iramendi, ez du ordezkatu. Bitxikeria moduan esan daiteke ia Bizkaiko herri guztietan izen bereko lekuren bat edo beste badagoela. Izan ere, 1921ean Annualko sarraskiaren garaian, bizkaitar asko borrokan ibili eta hil egin zituzten. Gerrate horretan 15.000 soldadu inguru hil zituzten mairuek aste bakar batean, asko eta asko etsi eta gero lepoa moztuta. Preso zeuden soldaduak askatzeko Etxebarrieta enpresari bizkaitarrak bost miloi pezeta ordaindu zituen eta orduan zabaldu zen Espainia osoan Alfontso XIII.a erregeak hori jakitean esan zuela: “!Qué cara está la carne de gallina¡”. Aldaerak: Gurugu Ahozko aldaerak: Iramendi (Tolosa, J. M. / Berrano 1931), Iramendi (Joxe Angel Olariaga / Monteskuetxiki), Gurugu (Tolosa, J. M. / Berrano 1931), Gurugu (Joxe Angel Olariaga / Monteskuetxiki) Dokumentazioa: Iramendi (1986 Gipuzkoako Toponimia, Aranzadi Zientzi Elkartea)

Iramendieta baserria

1950. urte inguruan eroritako baserria. Iramendi izenari tokia nahiz lekua adieraz diezaiokeen –eta atzizkia erantsita sortutako baserri izena. Ahozko aldaerak: Iramendieta (Joxe Angel Olariaga / Monteskuetxiki) Dokumentazioa: Iramendieta (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Iramendieta (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...”) Iramendieta (desaparecido) (1986 Gipuzkoako Toponimia, Aranzadi Zientzi Elkartea)

Izarriturri Iturria

Izen gardena, izar eta iturri hitzez osatutakoa. Ahozko aldaerak: Izariturri (Joxe Angel Olariaga / Monteskuetxiki)

Montezkue

Tolosako leku izenak - 237


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.