TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 196

Agueramundu (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Ageramundu (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Agueramundo (1925 Tolosako Udal Artxiboa D-6 heredades denominadas Echeburua y Mugasoro, pertenecidos del caserío Agueramundo de Tolosa) Agedamundu (Amundu) (1938-1950 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa

L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Aguedamundu (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...”)

Allaflor baserria

Bigarren osagaia toponimian uste baino gehiagotan agertzen den gaztelaniazko flor hitza dugu. Bizkaian, esaterako, badira Flores izena duten baserri bat baino gehiago. Lehen osagaia, bestalde, ilunagoa da. Garai batean baserri izandakoa, egun, kale etxea. Ahozko aldaerak: Aillaflor (Jimenez Azueza, A. / San Blas auzoa 1920), Allapur (Juan Ignacio Mendizabal / Sasoeta 1929) Dokumentazioa: Ailaflor (1625-1676 L. Isasti “Compendio Historial de Guipuzcoa”) Allaflor (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Allaflor (<1863 Tolosako Jabego Erregistroa L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Allaflor (?) (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Allaflor (1938-1950 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 89 ord. zenb. L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Aillaflor (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...”) Aillaflor (1986 Gipuzkoako Toponimia, Aranzadi Zientzi Elkartea)

Amarotz auzoa

Herrigunetik kanpo dagoen auzoa dugu, Araxes errekaren eskuinaldean eta Usabal industrialdearen bestaldean kokatua. Auzoan 400 bat etxebizitza egiteko obrak 70eko hamarkadan amaitu ziren. Egun auzo populatu eta modernoa dela esan dezakegu. Ezbairik gabe zeresan handia sortu ohi duen amaiera dugu toponimo honetan. Iturriotz gisako izenetan ezkutatzen den “frío”adiera duen -(h)otz atzizkiarekin zerikusirik ez duela argi dago. Badirudi pertsona izenei atxikirik agertu ohi den –otz,latineko –anus, -acus-en baliokide dena gorde litekeela. Halaber, Nafarroako herri-izen askok dute hizpide dugun atzizkia: Iraizotz, Lekaroz edo Oronoz, besteak beste. –os amaieradunak ere ezagunak dira gurean: Ubillos, Galdos, Obanos… Amaiera alde batera utzita, lehen osagaia zein izan daitekeen ez dago erabat argi; eta amaierako atzizkiak jabetza adieraztekotan, hasieran pertsona izena daukagula pentsatu behar dugu. Ahozko aldaerak: Amaroz (Juan Ignacio Mendizabal / Sasoeta 1929)

186 - Tolosako leku izenak

Iurre (San Blas)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.