TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 181

Montetxe kalea kalea

Aita Larramendi kalearekiko zut dago. Antzina, Santa Lutzia auzoko baserritarrek nahitaez kale hau gurutzatu behar zuten herri barrura joateko eta bertan Euskal Herriko hainbat herritan Jantzietxe bezala ezagutzen ziren lokaztutako arropa zein oinetako aldaketa egiteko denda zegoen.Tolosakoak, Jantzietxeren ordez, Montetxe deitura hartu zuen eta denda desagertu arren, kaleak izena mantendu du gaur egun arte. Ahozko aldaerak: Montetxe (José León Egiguren 1942) Dokumentazioa: Montetxe Kalea (1980 I. Linazasoro “Historia y guia de Tolosa”) Calle de Montetxe (1980 I. Linazasoro “Historia y guia de Tolosa”)

Muñazki tontorra

Belaurite inguruan Ibarra eta Tolosa bereizten dituen mendi-tontorra. Etimo iluna duen lekua. Mendi bat dela ikusita, badirudi muino hitza dugula, baina lekuko bakarrak, Munizkiok, azalpena zailtzen du. Dokumentazioa: Munizquio (1523-1609 Tolosako Udal Artxiboa C-5-I-1-6 Notas relativas a cuestiones de límites entre Tolosa e Ibarra) Muñazki (1956 Pedro Elosegi “Perímetro...” cumbre de Muñazki con mojón divisorio de Ibarra y Tolosa)

Olajaun leku izena

Uzturre mendiaren inguruko parajea. Izenaren osagaiak, batetik, borda adiera duen ola hitza eta bestetik, jaun hitza. Ahozko aldaerak: Olajaun (Jose Antonio Gorostidi / Kisuaga), Olajaun (Lorentzo Leunda / Iturralde 1920) Dokumentazioa: Olajaun (1728 Tolosako Udal Artxiboa A-1-15 234v paraje que llaman Olajaun 1728/09/28) Olajaun (1938-1950 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 16. ord. zenb. L. M. Mujika “Euskal toponimiazko materialeak”) Olajaun (1986 Gipuzkoako Toponimia, Aranzadi Zientzi Elkartea)

Ezama (Santa Lutzia)

Tolosako leku izenak - 171


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.