TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 157

Esperanza, La paper-fabrika

1842ko ekainaren 11n inauguratutako paper-fabrika hau Santa Lutzia auzoko gasolindegiaren parean zegoen kokatuta. Penintsula osoan paper jarraitua landu zuen bigarrena izan zen. 1969an itxi zituen bere ateak.

Esan beharrik ez dago, Tolosako eta eskualdeko oinarrizko gremioa papergintza dela eta mende eta erdi da irin-errotak paper-errota bilakatzen hasi zirela. 1818an Igerondoko errotaren ondoan ireki zen lehenengo paper-fabrika eta urtebete geroago Otzarainen. Garai hartan burdinolaren krisiari aurre egiteko errekurtso baino izan ez zena indarra hartuz joan zen denboraren poderioz. 1970-1980ko hamarkadetan, 1800 langilerentzat ogibide ziren hamabi paper-fabrika inguru zeuden Tolosan, eta egunean 600 bat tonelada paper egiten zuten. Itxaropena bertute teologaletako bat da, Fedea eta Karitatea dira besteak.Tolosa eta inguruko zenbait paper-fabrikek gisa honetako izenak hartu zituzten: La Providencia, La Caridad... Dokumentazioa: Esperanza (P. Gorosabel “Bosquejo...” fue inaugurada este año en los campos de San Juan) Esperanza (1845 P. Gorosabel “Bosquejo...” Se le autorizó utilizar una parte de las aguas que venían por Quisuaga. Era fábrica de papel continuo) Esperanza, La (1862 P. Gorosabel “Diccionario Histórico-geográfico de Guipuzcoa”)

Etxeberri baserria

Arretxe baserritik metro batzuetara kokatuta dagoen baserria.Toponimo arras ezaguna. Euskal Herrian nonhai aurki ditzakegu Etxeberri izeneko etxeak. Ahozko aldaerak: Etxeberri (Lorentzo Leunda / Iturralde 1920) Dokumentazioa: Echeverria de Aiestaran (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 130v cassa de Echeverria de Aiestaran Ezama (Santa Lutzia)

Tolosako leku izenak - 147


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.