TOLOSAKO LEKU IZENAK

Page 123

Nagusibaso basoa

Izen gardena, azalpenik apenas behar duena: `Bedaioko jabearen basoa´. Markesbasoa bezala ere ezagutzen da. Aldaerak: Markesbasoa Ahozko aldaerak: (Tolosa, J. A./ Sarobeberri 1916), Markes-basoa (Jauregi, J. / Zumizketa (Bedaio) 1934)

Nagusietxea (-a) etxea

Ikus Abadetxe izen adierakidea.

NarluzegaĂąa (-a) leku izena

ZuritugaĂąa inguruko parajea. Luze, gain eta artikulua begibistakoak diren arren, hasierako nar- osagaian zer ezkutatzen den jakitea ez da erraza. Dokumentazioa: Narlucegaina (1677 Reconocimiento de mojones. Certificado notarial (1797/10/22) emitido por Juan Jose Peralta del reconocimiento de mojones realizado en 1677 entre el lugar de Azkarate y Francisca de Lavega y Alvana, viuda de Joseph Antonio Ribas y Berasttegui hacia la parte de Narlucegaina 1677/05/28)

Olabasoerreka erreka

Gorostillegi aldean Arterrekarekin bat egiten duen erreka dugu hauxe. Alegia eta Bedaioko mugak bereizten ditu. Borda adiera duen ola, baso eta erreka dira toponimo honen osagaiak. Egun Iturbeltzako erreka bezala ere ezagutzen da. Aldaerak: Iturbeltzako erreka Ahozko aldaerak: Itturbeltzako erreka (Jauregi, J. / Zumizketa (Bedaio) 1934) Dokumentazioa: Olabaso (1871 Tolosako Udal Artxiboa C-5-I-2-9 Actas de deslinde y amojonamiento de Tolosa con Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros 1871/08/11)

Bedaio

Tolosako leku izenak - 113


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.