Saharako haizearen zain

Page 1

20 berria 2011ko apirilaren 19a, asteartea

2011ko apirilaren 19a, asteartea berria 21

‹ Erdiz erdi

Erdiz erdi › Afrika D Protesten eragina hegoaldean

Afrika D Protesten eragina hegoaldean

Blessings Chinsinga q Malawiko aditu politikoa Saharaz hegoaldeko agintariak urduri eta kezkatuta sumatzen ditu, ikusi dutelako gizon eta emakume arruntak gai izan direla, herri mugimenduen bidez, gobernu autokratikoak boteretik kanporatzeko.

«Iraultzak mugak jartzen ari dira hainbat agintariren gehiegikeria lotsagabeei» I.Guridi Addis Abeba

Kongoko Errepublika Demokratikoaren independentziaren 50. urteurrenaren harira egindako ekitaldiak ikusteko zain dauden herritarrak, iazko ekainaren 30ean, Kinshasan. DAI KUROKAWA / EFE

Saharaz hegoaldeko herrialdeetan ere izan dira kontinentearen iparraldean bezalako erreboltak hasteko ahaleginak. Orain arte, ordea, arrakastarik ez dute lortu. Herrialde arabiarretan jendea kalera bultzatu duten bizi-baldintzak eta ustelkeria egon badaude.

Saharako haizearen zain Iñaki Guridi Addis Abeba izza Besigye hirutan atxilotu dute astebetean, atzo azkeneko aldiz. Egiptoko eta Tunisiako altxamenduetan inspiratutako protestetara deitu zuen Ugandan. Yoweri Museveniri iragan otsaileko hauteskundeetan iruzurra egin izana leporatzen dio Besigye oposizioko buruak. Besigyeren deiak, ordea, ez zuen arrakastarako biderik aurkitu. Mende laurden boterean daramatzan presidenteak, oso era sinplean deskribatu zuen manifestazio ahalegin ororen kontra nola jokatuko zuen: «Hemen ez da Egipton bezalako iraultzarik izango. Saiatzen dena giltzapetu egingo dugu, eta hori izango da istorioaren amaiera». Horixe izan da, orain arte behintzat, han eta hemen izan diren protesten atarramendua. Afrikako iparraldean izan diren matxinadek lilura eragin

K

dute Saharaz hegoaldeko hainbat herrialdetan, batez ere urte luzez agintean diren erregimen autokratikoak dituztenetan. Eden Yohannes Etiopiako analista politikoaren arabera, «altxamenduek batzuetan beldurra sortu dute, odola ikusi delako, borrokak ikusi direlako, baina aldi berean itxaropena ere ekarri dute, aldaketarako itxaropena, bizimodu hobea ekarriko dutelakoan». Boterean daudenei, aldiz, urduritasuna ekarri omen die. Yohannesek dioenez, «herritarren ongizatearen gainetik, euren segurtasuna eta egonkortasuna nahi dutenak kezkatuta daude». Swazilandiako kasua izan daiteke bat. Mswati III.a errege absolutista boterean dago azken mende laurdenean. Herritarrak, ordea, gero eta pobreago bizi dira —%70 bizi dira pobre —. Bizimodua, berriz, garestitzen ari da eta hiesak munduko tasa altuenetakoa du —helduen artean %25ekoa—. Ingurumari horre-

tan, heldu den astean protestak hasi zituzten berez debekatuta dauden oposizioko alderdi, sindikatu eta ikasle taldeek. Martxoaren 18an egin zituzten lehenengo protestak Poliziak indarrez geratu zituen. Zimbabwen jazorikoa ere zaku berean sar liteke. Egipton eta Tunisian izaniko protesten bideoa ikusten ari zirela, 45 ekintzaile atxilotu zituen Poliziak martxoaren hasieran. Baldintzapean aske geratu badira ere, auzipetuta daude «traizioagatik» eta «zilegi den gobernua boteretik kentzeko ahaleginagatik». Robert Mugabek 30 urte daramatza herrialdeko presidentzian. Arrazoi ugari «Boterean betikotutako buruzagi asko urduri eta zain daude», dio Khaled Qasaymek, Hegoafrikako Unibertsitateko irakasleak. «Badakite euren txanda iristen ari dela, eta herritarrek gogor eskatuko duela aldaketa».

Afrika iparraldeko herritarrak kalera irtetera bultzatu zituzten arrazoietako asko hegoaldeko herrialdeetan ere badaude. Eden Yohannes analistaren arabera, «denetan dauden faktoreak dira urte luzeetako errepresioa, langabezia eta alde ekonomiko ikaragarriak goikoen eta behekoen artean». Iparraldekoak protestara bultzatu dituzten arrazoi horiek hegoalderagoko herrialdeetan okerragoak direla uste du, bestalde, William Gumedek, Londresko Unibertsitateko Afrikar Ikasgaietako irakasleak. Pambazuka News agerkarian atera berri duen artikuluan dio kontinenteko herrialde gehienetara oraindik ez direla iritsi finantza krisi globalaren ondorioak, baina heltzear daudela. «Herrialde hauetako askok Mendebaldearen laguntza behar dute bizitzeko, eta emariak gutxitu egingo dira. Gobernuz kanpoko erakunde askoren aurrekontuak ere nabarmen jaitsiko dira». Herritar askorengan horrek ondorio la-

rriak izango dituela uste du Gumedek. «Zukututako klase ertaina, aspalditik sufritzen ari den langile klase pobrea eta langabezian edo lan prekarioarekin dagoen gazteria, erraz leher daitekeen koktela da». Antolatu ezinda Orain arte egin diren protesta ahaleginak ez dira, ordea, zertu. Batzuetan segurtasun indarrek gogor egin dutelako manifestarien kontra, eta beste batzuetan daukaten indarrarekin ez direlako seguru sentitzen. Ekuatore Ginean, esaterako, Union Popular oposizioko alderdiak protestara deitu zuen orain bi aste hiri nagusietan. Teodoro Obiangen gobernuaren presioen ondorioz, ordea, deia bertan behera utzi zuten —Obiangek 32 urte daramatza agintean—. Masak antolatzea ez da erraza, eta hegoaldean iparraldean hedatuago dagoen tresna falta zaie: Internet. Yohannesen iritziz, sare sozialek lan garrantzitsua egin dute gazteen artean mezuak zabaltzeko: «Baina ez dut uste hau gainerako herrialdeetara aplika daitekeenik; oso afrikar gutxik dute Interneterako sarrera: Facebook, Twitter eta holakoak zer diren ere ez dakite». Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren estatistikek erakusten dute aldea. Tunisian, esaterako, herritarren %27k erabil-

tzen dute Internet, eta Egipton, berriz, %16. Saharatik gero eta hegoalderago, erabiltzaile portzentajeak behera egiten du. Ekuatore Ginean herritarren %1,8k dute eskura Internet, Swazilandian %7k, Zimbabwen %11k eta Etiopian %0,4k.

‘‘

Iraultzek beldurra sortu dute, odola ikusi delako, baina, aldi berean, itxaropena ekarri dute» EDEN YOHANNES Etiopiako analista politikoa

«Boterean betikotutako buruzagi asko urduri daude; badakite euren txanda iristen ari dela» KHALED QASAYME Hegoafrikako Unibertsitateko irakaslea

William Gumederen arabera, sakelako telefonoen erabilera ere kontuan hartu beharrekoa da. Internet iristen ez den toki askotan sakelakoen erabilera dago hedatuta . «Iraultza ez da ziurrenik Internet bidez etorriko, baizik eta sakelako telefonoen bidez». Errepresio bortitzaren beldur Egipto eta Tunisiako erreboltek denbora gutxian eman zuten emaitza, baina beste amaiera batzuk ere izan daitezkeela erakutsi du Libiak. Khaled Qasaymeren

arabera «Egiptoko eredua, galera gutxirekin aurrera ateratako erreboltarena, hautsi egin da Libian. Mertzenarioak baliatzeko joera sortu da, bere herritarrei min egiteko batere erreparorik ez duena. Eredu hori erabiltzeko gai ikusten ditut Zimbabwen, Swazilandian eta Angolan». Nazioarteko agerkari batzuek esan dute Etiopia izan daitekeela hegoaldean matxinada izan dezakeen lehen herrialdea. Meles Zenawi lehen ministroak 20 urte daramatza boterean, aginte zorrotza aplikatuz. Maiatzaren 20rako hasi dira nazio osoko protestak antolatzen, baina oihartzun gutxi lortu dute orain arte. Gobernuak, gainera, oposizioko 250 kide atxilotu berri ditu, protestak prestatzen ari zirelakoan. Mehari abokatu gazteari irriak ihes egiten dio matxinada izango den galdetzean. «2005eko eskarmentuaren ondoren, jendea itzalita dago hemen», dio. Urte hartan bozak egin ziren, eta emaitzak jakinarazi zituztenean, oposizioak deituta milaka lagun irten ziren kalera protesta egitera. Zenawiren Poliziak errukirik gabe erantzun zien; 89 hildako izan ziren eta ehunka atxilotu. Mehari bera izan zen horietako bat. «Jaso genuen tratuak gizatiarretik ez zuen ezer. Lehoiak eta hienak dauden toki batera eraman zituzten atxilotu asko. Ihes eginez gero, bazekiten zer zegoen».

Poliziaren aurrean deklaratu behar izan du berriki Blessing Chinsingak. Malawiko Unibertsitatean Zientzia Politikoak irakasten ditu, herrialde arabiarren erreboltak erabili zituen, adibide gisa, ikasleen aurrean. Polizia etxera eraman zuten, protestarako hazia ereiten jardutea leporatuta. Chinsingari babesa adieraztera ehunka lagun irten dira kalera, eta indarrez itzali dituzte protestak. Bingu wa Mutharika Malawiko presidenteak berak ere esku hartu du polemikan, egonkortasuna askatasun akademikoaren gainetik dagoela esanez. Nola ikusi dira iparraldeko matxinadak Malawin? Altxamenduek urduritasuna zabaldu dute agintarien artean, badakitelako ez dutela gobernatzen herritar xumeen interesak zainduz. Pribilegioez abusatzen dute, eskualde zehatz bateko, edo hobeto esanda, tribu zehatz bateko herritarrei mesede egiteko. Horregatik, beldur dira iparraldeko gertakariek izan dezaketen ondorio kutsakorraz. Ikusi dute gizon eta emakume arruntek posible dutela gobernu autokratikoak boteretik kanporatzea herri mugimenduen bidez. Eta horrek hotzikara eragiten die. Saharaz hegoaldeko beste gobernuetan ere antzeko erreakzioa sumatu al duzu? Izututa daude denek. Eta hori gertatzen da gobernu gehienek ez dutelako zilegitasunik, herritarren nahiak betetzen asmatu ez dutelako. 90eko hamarkadaren erdialdera, demokraziarako trantsizioa izan zen herrialde ugaritan. Herritar askok hura bigarren independentzia gisa bizi izan zuten, euren bizimodua hobetuko zuen mugarri gisa. Baina oso gobernu gutxik lortu dute hauteskunde demokraziatik haratago joatea. Jende gehiena okerrago bizi da, ez dute hobekuntzarik igarri. Horrek guztiak zilegitasuna kentzen die gobernuei, eta iparraldeko gertakarien efektu kutsakorraren beldur dira.

Zeintzuk dira altxamendu bat gertatzeko behar diren baldintzak? Ba al dira baldintza horiek hegoaldean? Nagusiki bi baldintza dira beharrezko: agintarien jarduna oso makurra izatea eta jendearen zailtasun ekonomikoak ere muturrekoak izatea. Lehenengo baldintza, hala ere, nahikoa izan daiteke errebolta bat sustatzeko. Libiako kasuan argia da hori. Malawin baldintza horiek badaude, baina egoera ez da hain muturrekoa, ez da jendea altxamendu batera bultzatzeko bestekoa. Gerta al daiteke antzeko zerbait beste herrialderen batean? Egia esanda, ez dut uste. Alde kultural eta politikoak ikusten ditut. Afrikako iparraldeko herrialdeek diktadoreak izan dituzte orain arte, eta hegoaldeko herrialderik gehienetan, gutxienez, askatasun politikoa hedatuxeago dago. Frustrazio eta etsipenaren neurria desberdina da. Hegoaldeko gobernu gehienek kontzesio bakan batzuk eginak dituzte, eta jendeak baditu bere frustrazioak bideratzeko moduak. Holakorik ez da izan iparraldean. Islamaren faktorea ere ezin da ahaztu. Saharaz hegoaldeko herritar gehienek beldurra diote heriotzari, eta iparraldean, berriz, martiri bihurtzea txalotu egiten da. Zer eragin izango dute orduan matxinadek? Afrika iparraldeko matxinadek lortu dutena da jendea animatzea era ireki eta ausartean espazio berriak sortzera eta gobernuei buruz hitz egitera, kexei buruz hitz egitera. Iparraldeko errebolten aurretik ez zegoen horrelakorik. Ziurrenik, ez da iraultzarik gertatuko, baina efektu orokor bat aitortzea garrantzitsua da. Bestalde, agintarien eta herritarren arteko balantza, bigarrenen alde jarri da. Altxamenduak mugak jartzen ari dira hainbat agintariren gehiegikeria lotsagabeei. Interneteko sare sozialek zer betekizun izan dute altxamenduetan? Sare sozialek gaitasun itzela dute, mobilizazioa bultzatzeko, ideiak

partekatzeko eta, kexa batzuetatik abiatuta, egoera orokorraren inguruan ikuspuntu bateratua lortzeko. Saharaz hegoaldeko herrialde gehienetan, hala ere, sare sozialen efektua oso mugatua da. Landa eremuan bizi da populazio gehiena, Interneterako sarbidetik oso aldenduta. Eta altxamendu hauek ezin dute arrakastarik izan masa kritikoa inplikatuta ez badago. Afrikako Batasunak izan behar al luke jokabide aktiboago bat, batez ere giza eskubideak arriskuan dauden kasuetan? Hala behar luke, baina ez da horrelakorik gertatuko, Afrikako Batasuna lagun zaharren klub bat baita. Oso buruzagi gutxik dute ausardia beste buruzagi bat atzamarrarekin seinalatu eta demokraziatik aldenduta dabilela salatzeko. Oso gutxik esan dezakete, gainera, moralki besteak baino jokabide zuzenagoa dutela. Eta egoera horrek ez du posible egiten adostutako ekintzarik. Kasurik onenenean ekintza erretorikoren bat egingo du. Logika oso sinplea da: Bibliak esaten duen bezala, ezin da lagunaren begiko lastoa salatu nork bere begian habea badu. Nola eragingo diete errebolta hauek kontinentearen etorkizunari? Bidegurutze garrantzitsu bat izango dira gertakariok gobernatzeko bidean. Agintarien eta herritarren arteko harremana aurrerantzean ez da berdina izango, nahiz eta perfektua izatetik urruti egongo den. Buruzagiek beti izango dituzte gogoan matxinada hauek, bai orain bai etorkizunean. Ezin dutela nahi dutena egin ikasi dute. Zilegitasuna nahi badute herria errespetatu beharra dutela ikasi dute. Desberdin begiratuko dio munduak Afrikari? Bai, zalantzarik gabe! Munduak ikusi du Afrikako herritarrek badutela gaitasuna autodeterminaziorako. Gure etorkizuna molda dezakegun herritar gisa ikusiko gaituzte hemendik aurrera, eta hori oinarria izango da barnetik sortutako demokrazia baterako.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.