igandea somaliland 3

Page 1

2011ko maiatzaren 22a • Igandea

Somaliland03 Begira jarritakoan, ezinbestean dator burura Gernika koadroa.

Herrialdea eraikitzen Diktadoreak, bere gainbehera ikusi eta Somaliatik ihes egin zuenean, panorama petrala utzi zuen: gerrak suntsitutako herrialdea eta euren artean etsaituriko herritarrak. Somalia hegoaldean egoera ez da askorik hobetu orduz geroztik. Gobernu eraginkorrik topatu ezinda segitzen dute. Somalilandek, ordea, aukera aparta ikusi zuen bere bideari berrekiteko. Independentzia aldarrikatu, eta herrialdea berreraikitzeari ekin zioten. Erronka ez zen erraza, herrialdean nagusi diren klanak —Isaaq, Samaron eta Harti klanak— euren artean etsaituta baitzeuden. Mohamed Farah Bakerako eta Garapenerako Akademia erakundeko ikerlariak azaldu digunez, «batzuk Siad Barreren erregimenaren kontra borrokan parte hartutakoak ziren, eta beste batzuk, aldiz, haren alde aritutakoak». Garrantzitsua izan zen testuinguru horretan Somaliar Nazio Mugimenduak, Isaaq klana nagusi zuenak, harturiko jarrera. «Argi zuten euren etsaia Siad Barre zela, eta behin hura eroritakoan ezin

Somalilandek 1960an ere aldarrikatu zuen independentzia; bost egun iraun zuen Iraganeko gorrotoak ahaztu, eta herrialdea eraikitzeko elkarlana hautatu zuten klanek

IÑAKI GURIDI

katasuna lortzeko borrokari ekin. Erresistentzia handitu ahala, zuzenean erasotzen hasi zen diktadorea, Somalilandeko bertako klan batzuen babesarekin. Gerra zibila hasi zen, zeinak milaka hildako eta erbesteratu ugari eragin zituen. Siad Barreren armadako kide izan zen Ahmed Awale koronela, baina ez zen frontean aritu. «Gerra garaia benetan makurra izan zen», aitortzen du gaur egun erretiratua dagoen militarrak. Siad Barreren armadak aire erasoak ere egin zituen. Hargeisa hiriburuko erdigunean, gerra oroigarri gisa dago jarrita hiria bonbardatu zuten hegazkinetako bat. Haren oinarrian dago bonbardaketaren eta gerraren ondorioak erakusten dituen murala.

zietela gorrotorik gorde hari lagundu ziotenei, haiekin bizi behar baitzuten etorkizunean». Independentzia aldarrikatu eta bi urtera, Boromako Adiskidetze Nazionalerako Konbentzioa egin zuten, eta hark bultzada handia eman zion herrialdeari. Muhammad Haji Ibrahim Egal izendatu zuten presidente, eta oinarriak jarri zituzten erakunde egonkorreko estatua sortzeko. Bi ganberako sistema politiko bat dute gaur egun, mendebaldar jatorriko demokraziaren zantzuak euren sistema tradizionalarekin uztartzen dituena. Hauteskunde bidez aukeratutako parlamentu bat dute batetik, eta Golaha Guurtida izenekoa bestetik, klanetako adineko ordezkariek osatutako ganbera. «Klanetako zaharrei zor diegu Somalilandek gaur duen egonkortasuna. Haiengatik ez balitz, orain hegoaldeko Somalia bezain galduta geundeke», dio Mohamed Farahek. Berouk Mesfin ikerlaria Afrikako Adarreko egoerak aztertzen dago espezializatua, eta ISS (Institute for Security Studies) erakundean aritzen da. Haren esanetan,

Eguneroko bizimoduan emakumeek badute tokia. Irudian, hiru emakume, unibertsitateko atarian. IÑAKI GURIDI

«Somalilandeko arrakastaren gakoa da eurek topatu dutela euren neurriko konponbidea. Ez dute bake konferentziarik egin Nairobi, Kairo edota Addis Abeban. Euren erara konpondu dituzte arazoak, atzerriko laguntzarik gabe». Dioenez, Somaliako egoera hain makurra izatea ere pizgarri bat izan da egoera egonkortzeko. «Behera begiratu eta ikusten dutena ez zaie gustatzen, eta kosta ahala kosta saihestu nahi dute hori». Iazko udan presidentea aukeratzeko hauteskundeak izan zituzten. Oposizioko hautagaiak irabazi zuen, Ahmed M. Mahamoud Silanyok, Kulmiye alderdikoak. Ordura arteko presidenteak, Dahir Riyale Kahinek, txintik esan gabe utzi zuen agintea. «Toki gutxitan gertatzen da hori Afrikan», dio Mesfinek. Herrialde musulmana da Somaliland. Goizean goizetik entzuten dira errezorako deiak meskitetako bozgorailuetatik. Errezo deia hastean, edonorekin hizketan ari zarela, etena izaten du elkarrizketak. Dendak itxi eta kaleko saltokietan lan egiten dutenek negozioa utzi eta otoitzari ekiten diote, Mekara begira jarrita. Legedian ere badu horrek eragina. Legeen %80 inguru parlamentuak onarturiko lege sekularrak dira. Gainerakoak, %20, herrialdeko ohituretan eta Xaria legean oinarriturikoak.

Aitortzarik ez Herritarrak, lurraldea, gobernua eta beste herrialdeekiko harremanetarako gaitasuna. Horiek dira estatu bat izateko Montevideoko konbentzioak, nazioartean erreferentzia gisa erabiltzen denak, eskatzen dituen baldintzak. Somalilandek, baldintza horiek betetzeaz gain, beste ezaugarri batzuk ere aurkez ditzake bere alde: euren pasaportea, txanpon eta (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Emakume somaliarrak Legeak eskubide berak aitortzen dizkie Somalilandeko gizon eta emakumeei. Praktikan ñabardurak ditu, ordea. I.Guridi Aurpegia nikab beltzarekin estalia du, eta soinekoa ere beltza da. Hainbesteko belztasunak nabarmendu egiten ditu haren eskuak; hennaz apaindurik dauzka. Unibertsitateko atarian dago neska gaztea, eskolak noiz hasiko zain. Petril batean dago eseria, lagunak inguruan dituela. Kanpotarra ikusita, lotsarik gabe, ez du txantxetan hasteko erreparorik izan. Lagunek ere jarraitu diote atzetik, algaraka. Islamean oinarritutako agintea nagusi den herrialdeetatik askotan zabaldu den irudia da hitzik ere egin ezin duen emakumearena, kalera irteten den apurretan burutik txorkatilara estalita ibiltzen den emakumearena. Ez da Somalilandeko kasua. Kalean emakume ugari ikusten da. Batzuek badaramate nikaba, aurpegia estaltzen dien zapia; beste batzuek, ordea, hijaba daramate, soilik burua estaltzen diena. Soineko beltzak ikusten diren arren, kolore biziz jantzita joatea da emakume somaliarren ezaugarria. «Legearen aurrean eskubide berak ditugu emakumeok eta gizonek, baina praktikan ez da hala izaten», dio Khadra Kalilek. Orain ia hamar urte SOCSA kul-

tur zentroa sortu zuen emakume kementsu honek. Somaliar kultura hedatzeko helburua zuen, baina beste bat ere bai. «Neska gazteei jolaserako toki bat eskaini nahi genien. Mutilak edonon jolas daitezke; libre dute kirola praktikatzea. Neskek, ordea, ez zuten lekurik horretarako, eta sortu egin nahi izan genuen». Kalilek dio hezkuntza sistema berdina dela denentzat, eta asko direla unibertsitatera heltzen diren emakumezkoak. «Familia diruz urri dabilenean sortzen da arazoa. Aukeratu beharra badute semeak edo alabak, bietako zeinek jarraitu eskolan, neska beti irteten da galduan». Somalilandetik kanpo hogei urte baino gehiago egin ondoren, duela hilabete batzuk bueltatu zen, Kanadatik, Amina. Aldatua topatu du oso bere herrialdea. Somalilanden emakumeak bere ustez nola bizi diren galdetuta, kontraesankorrak diruditen baina zentzua duten bi erantzun eman ditu: «Hemengo emakumeen bizitza ez da erraza. Gizonek bi emazte dituzte, eta askotan ez dute biak mantentzeko adina ondasun izaten. Baina, bestalde, bizimodu lasaia daramate. Mendebaldeko herrietan emakumeok dezente ordu gehiagoz lan egin behar izaten dugu, eta presio handiagoaren pean bizi gara».


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.