Xabiroi: 30. zenbakia, 2013ko urria

Page 1

ZK.

proposamenak, Bidali hire iritziak, irudiak... xabiroi@ehi.ikastola.net www.facebook.com/xabiroi Albisteen txokoa testua: Igor Leturia hurrenez hurren. Hainbat kafetegi, taberna eta liburudendatan eskura daitezke paperean, baina online ere ikus daitezke zenbaki guztiak. On egin! baztangaeroa.blogspot.com

ASTERIXEN BESTE BI ALBUM ATERA DIRA EUSKARAZ SALVAT-EK BILDUMA HANDIAREKIN JARRAITZEN DU, ORAIN BURUZAGIEN BORROKA ETA ASTERIX BRITAINIAN ARGITARATUZ Duela urte batzuk Salvat argitaletxea René Goscinny eta Albert Uderzoren Asterixen komikiak berrargitaratzen hasi zen hizkuntza askotan Bilduma Handia izeneko sailaren barruan. Zorionez,

zerrendako komiki bakarra! Zerrenda horretako liburuak Bologna eta Frankfurteko liburu azoketan erakusten dira, nazioarteko zabalkunde handiagoa izaten dute eta, beraz, beste hizkuntza eta herrialdeetan argitaratzeko aukera handiagoa izaten dute. Zorionak berriz ere, Julen eta Iban! Eta ez ahal da azken garaipena izango! www.oepli.org/pag/eu/lista.php

EUSKAL EGILEEN ALBUM BERRIAK NAZIOARTEAN GETXOKO KOMIKI ETA MANGA AZOKAK AZAROAN BI ASTE BUKAERATAN EGINGO DIRA AZAROAN POVOREN ARIMA LAPURRAK Iaz bezala, aurten ere aste bukaera banatan egingo dira Getxoko Komiki eta Manga Azokak, baina ohi baino lehentxeago. Azaroaren 16 eta 17an izango da Manga Azoka eta hilaren 22, 23 eta 24an Komiki Azoka. Biak ala biak Areetako Geltokiko Plazan izango dira, eta 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da karpa irekita. Eta beti bezala, han egongo gara Xabiroiko egileak albumak saltzen! (eta sinatzen, jakina!) Etorri gurekin solastera! www.salondelcomicdegetxo.net

BAZTANGA EROA KOMIKI FANZINEAREN 2 ZENBAKI BERRI ONLINE DAUDE 2. ETA 3. ZENBAKIAK Baztanga eroa euskarazko komiki fanzinearen 2. eta 3. zenbakiak atera ditu bere egile Hamar Hatz Handik. Maite dut kirurgia estetikoa! eta Bai bai, zuek egin barre... dira haien izenburuak,

hizkuntza horien artean da euskara, komiki klasiko bikain honen euskarazko edizio zaharrak deskatalogatuta baitzeuden. Gaztelaniaz 14 album atera dira jada eta euskaraz polikiago ari dira argitaratzen, orain arte 6 zenbaki baino ez baitziren kalean. Baina beste bi kaleratu berri dituzte, Buruzagien borroka eta Asterix Britainian. Berri ona, klasiko eder hau euskaraz ateratzen jarraitzea! www.euskalnet.net/pozokoetxe

JOANES 3, RÉTINE 2 ETA EL PICO DE LOS CUERVOS Euskal komikigileek, hemen eta euskaraz sarritan ezin denez, nazioartean albumak argitaratzen jarraitzen dute. Batetik, AEBetan bizi eta hango merkatuarentzat lan egiten duen Guillermo Zubiaga komikigileak berak autoeditatzen duen Joanes or the Basque Whaler sailaren 3. albuma atera du, Priest of Pirates izenekoa. Bestetik, Xabiroiko ohiko

Sanvi

06 HAUR BESOETAKOA Unai Iturriaga eta Sanvi

ZaldiEroa

14 KOMIKITAUN elkarrizketa Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado

16 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai

kolaboratzaile Iñaki G. Holgadok Rétine saileko 2. albuma atera du, Course dans le Salar, Stéphane Piatzszek gidoilariarekin eta Soleil argitaletxearekin. Frantzian ere Raquel Alzatek La Ville d’Ys sailaren lehen bi

17 KORTSARIOEN OSTATUA

GALTZAKOMIK, KOMIKIAK ERE EUSKARAZ! ETA HERMES LEHIAKETAK Hainbat komiki-lehiaketaren berri ematera gatoz orain. Ibarrako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen duen Galtzakomik'13 lehiaketa azaroaren 25era arte dago irekita, Sauré argitaletxeak antolatzen duen Komikiak ere euskaraz! lehiaketa urriaren 18a arte eta Barakaldoko Udalak eta Saurék antolatzen duten Teknologia berrien gaineko umore grafikoari buruzko nazioarteko “Hermes”, bi urtez behingo lehiaketa, urriaren 20a arte. Lehen bi lehiaketak euskarazko lanei daude zuzenduta. Hirugarrena, berriz, euskarazkoei nahiz gaztelaniazkoei. Denak ere sariz ongi hornituta dituzue. Animatu! galtzakomik.blogspot.com www.ecomic-experience.com/Concursos/

www.kontaizu.net

GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…

12 ARRANOTXU

albumak atera ditu, Rodolphe idazle ezagunaren gidoiarekin. Dargaud argitaletxeak argitartu du frantsesez, eta gaztelaniaz Bilboko Astiberrik kaleratu du La ciudad de Ys izenburuarekin. Eta azkenik, Norma argitaletxeak El pico de los cuervos – Matar a Franco komikia atera du, Mikel Begoñaren gidoiarekin eta Iñaketen irudiekin. Biba zuek!

HAINBAT KOMIKI LEHIAKETA MARTXAN

BESTE SARI BAT AZKEN GARAIPENARENTZAT! HAUR ETA GAZTE LIBURUETARAKO ESPAINIAKO ERAKUNDEAK BI URTEAN BEHIN AUKERATZEN DITUEN LIBURU NABARMENDUEN ARTEKO BAT DA OEPLIk, Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak, IBBYren Ohorezko Zerrendarako aukeratu du Iban Zaldua eta Julen Ribasen Azken Garaipena, Xabiroik eta Ikastolen Elkarteak argitaratutakoa. Zerrenda honetarako Espainiako estatu osoko bederatzi lan aukeratzen dira bi urtean behin, eta Azken garaipena da

04 AUZOMORRO

Dani Fano eta Guillermo Gonzalez

25 ZONBIÑE Egoitz Lasa eta Lope

... tira, murrizketak XABIROIn ere: Zortzi orrialde gutxiago! Barka, irakurle maiteok! Ea datorren zenbakian betiko orrialde kopurura itzultzen garen... HURRENGO ZENBAKIA 2014KO OTSAILEAN! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - xabiroi@ehi.ikastola.net

AZALAREN IRUDIA: Dei Gaztelumendi. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,

Miel A. Elustondo. KOORDINATZAILEA: Dani Fano

https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973

EGILEAK: Joseba Beramendi, Dani Fano, Guillermo Gonzalez, Patxi Huarte, Unai Iturriaga, Egoitz Lasa, Adur Larrea, Igor Leturia, Jose Anjel Lopetegi, Manu Ortega, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.

INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.

Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA: SS-1232-2013

LAGUNTZAILEAK

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

5

Harkaitz CANO

nola erosi zuen, nola lortu zuen dirua egunkaria sortzeko, eta segi eta segi atzerantz. Egin harramazka, zer dago hor atzean?... Gauza asko ikasten dira beti atzerako bidaia horietan, ezusteko potoloak agertzen dira. Gaur egungo sistema ekonomiko kapitalista libre, hiperlibre, honen benetako jatorria zein den, eta nola saiatu diren hori guztia ezkutatzen, eta arrastoak ezabatzen. Dirua zuritzeaz hitz egiten da, baina betidanik izan dira bankuak diru zuritzaile handienak. Dirua ez da zuritu ekimen partikularren bidez, instituzio eta erakunde

Iñaki G.

• “Bestearen larruan jartzea beti da ariketa osasungarria. Diskurtso bezala erabiltzen da, baina egiaz ez da egiten”.

HOLGADO “ASKO IKASTEN DA HEMEROTEKAN ATZERA JOTZEN”

I

LBETEAK MAREAK ALDATZEN DITU. POLIZIAREN TXOSTENETAN ERE ARGI IKUSTEN DA: HILKETAK MAJO UGARITZEN DIRA ILARGI BETEAREKIN. ETA, BAI, LIKANTROPOAK OTSO BIHURTZEN DIRA. BAINA HARKAITZ CANOK ETA IÑAKI G. HOLGADOK BESTE FENOMENO BATEN BERRI EMAN DIGUTE: ZEBRA EFEKTUA. ISTORIO IZUGARRI HONEN PROTAGONISTAK, BELTZAK IZANIK, ILARGI BETEKO GAUETAN ZURI BIHURTZEN DIRA. GASCA BILDUMAREN EGOITZAN, KOMIKI ARTEAN, EGILEEKIN SOLASTU GINEN HONI GUZTIARI BURUZ. Zer egingo zenukete gau batean zuen larruaren kolorea aldatuko balitz? HARKAITZ: Bada, segur aski, afroamerikarrei atxikitzen zaizkien bertute horiek benetakoak diren ala ez egiaztatu. Erran nahi baita, erritmoa, kantatzeko abilezia, ahotsaren potentzia, eta abar... Ez baita gauza bera izango zuritik beltzera aldatzea, ala beltzetik zurira. HARKAITZ: Hori da neurri batean komiki honen jokoa, ezta? Zer abantaila izan dezakeen, une jakin batean, beltzetik zurira pasatzeak, edo zuritik beltzera. Zer abantaila eta zer desabantaila. Horrekin jokatzea izan zen

maldizio hori, zebra efektua, asmatzearen funtsa; eta horrek dakarren guztia. Inguruabarrek nola baldintzatzen duten azalaren kolorea abantaila ala desabantaila izatea. Atzean istorio poliziakoa dago, baina hasierako asmoa izan zen estigmaren, tabuaren, kontzeptuarekin jokatzea nolabait, Dracularen istorioaren antzera. Kasuren batean salbu, desabantailarekin jokatu nahi izan dugu, larruaren kolorea izan dadila eragozpen. Zebra Efektuan, orduan, arrazakeria salatzen ari zarete. HARKAITZ: Bai, baina ez hori bakarrik. Azkenean, denboran atzeraka doan istorio bat da, belaunaldiz belaunaldi atzera. Arrazakeriak duen ekonomi azalpena ere hor atzean dago. Ez da arrazakeria besterik gabe, baizik eta sorburuan dauden merkataritza arrazoiak. Ez da kasualitatea txanpon bat agertzea azalean. Arrazakeriak zer azalpen daukan ikusiko genuke ehun urte atzera joango bagina. AEBetako komunitate afroamerikarren topiko guztiak erabili dituzue. Kotoia, boxeoa, jazza, delinkuentzia... HARKAITZ: Muturretara jo dugu. Hain zuzen, hasierako kapituluan horrekin jokatzen dugu, broma gisa, pertsonaia batek “tokian topiko” espresio erabiltzen duenean. Aita jazz musikaria du, aitona boxeolaria... Eta baita zinean hainbeste irentsi dugun ikonografia baliatzeko ere. Zine beltzean eta zine amerikarrean ikusi dugun klima hori eta pertsonaia tipologia hori erabili dugu istorioa azaltzeko.

Zer ekarpen egiten dio Zebra efektuak istorioari? Hau da, zergatik aukeratu duzue muturreko gertaera hori beltzen egoeraz aritzeko? HARKAITZ: Lehen aipatu dugu. Mutazio bat bilatzen genuen, jendeak ezagutzen dituen mutazio horiekiko ezberdina izango zena, baina aldi berean ezagutzeko modukoa. Banpiroen pelikulak ikusten baldin badituzu, otso-gizonenak, badakizu zein den mutazio horren mekanismoa, ilargi betea eta abar... Orduan, horrekin jokatu nahi genuen, baina bestelako mutazio bat izan zedila. Zergatik zuribeltz, beltz-zuri? Bada, bestearen larruan sartzeko mekanismo bat behar genuelako. Beti esan ohi da: “zure larruan banengo hauxe egingo nuke”. Bada, zure larruan nago!... eta orain zer? Ariketa hori hainbestetan esaten da eta hain gutxitan egiten da. Berdin balio du AEBetako beltzen istorio bat kontatzeko edo gure arteko bat. Bestearen larruan jartzea beti da ariketa osasungarria, baina benetan oso gutxitan egiten da. Askotan kosmetika hutsa da. Diskurtso bezala erabiltzen da, baina egiaz ez da egiten. IÑAKI: Gainera, Zebra Efektuan, bestearen larruan jartze horiek pertsonaien bizitzaren une erabakigarrietan gertatzen dira. Horretan ere muturrera jo dugu. Larrua aldatu eta gero euren bizitza aldatzen da. Gaur egun, publikoki, denok gaitzesten dugu arrazakeria. Esklaboen salerosketarekin patrikak lepo bete zituzten haien ondorengoak ere. HARKAITZ: Oso interesgarria da beti hemerotekara jotzea, errebobinatzea. Ikustea, adibidez, egunkari baten jabea nor den, jabe horri nork saldu zion,

ofizialak aritu izan dira diruari kiratsa kentzen. Bestalde, denok esaten dugu “ni ez naiz arrazista”. Billie Holidayk kontatzen zuen bere biografian: 40ko hamarkadan jotzen zuten jazza zurientzat, Manhattaneko leku eleganteetan, eta saio hori amaituta joaten ziren Bronxera, edo Harlemera, lagunartean jotzera goizeko seiak arte. Eta esaten zuen: “hemen inor ez da arrazista baina galleta platerkada bat ateratzen dutenean, banillazko galletekin eta txokolatezkoekin, inork ez du nahi txokolatezkoa”. “Ni ez naiz arrazista, baina beltz bat ikusten dudanean eskua sartzen dut patrikara”. Aldea dago esaten denaren eta gertatzen denaren artean. Zebra Efektua iraganera bidaia da. XXI. mendetik XIX.era. Gaurko gaiak iraganekoekin lotzea al da historia erakusteko modurik eraginkorrena? HARKAITZ: Modu bat bai, behintzat. Hasieran thriller ukitua eman diogu istorioari lehen atalean, komiki beltzekoa, eta gero historiara iristen gara pixkanaka. Iraganera bidaia da, eta hiru kontinente lotzen dituen bidaia. Amerika, Afrika eta Europa. Bordeleko portua agertzen da, Afrikako esklaboak agertzen dira, New Orleans agertzen da... Beraz, bai, iraganera bidaia da, baina bidaia horren bitartez ere hiru kontinente lotzen ditugu. Bestalde, iraganera bidaia hori, marrazkiaz gozatzeko aukera ederra, ezta? IÑAKI: Bai. Grafikoki oso giro eta toki ezberdinak agertzen dira, eta jolasteko aukera ematen du. Kolore aldaketak,

ITAUNmotz

14

Iñaki

KOMIKI BAT: Fernando de Feliperen El hombre que ríe. ABESTI BAT: Radio Futuraren Annabel Lee. DISKO BAT: The Smashing Pumpkins taldearen Siamese Dream LIBURU BAT: Orain irakurtzen ari naizena: Song of Ice and Fire, George R. R. Martinena. FILM BAT: Dark City, Alex Proyasek idatzi eta zuzenduta. PERTSONA HISTORIKO BAT: XIX. mendean El Doradoren bila abiatu zen Percy Fawcett esploratzaile ingelesa. Han geratu omen zen. TOKI BAT: Garajonay natura parkea. Gomera uhartean dago, Kanariar irletan.

15

adibidez. Istorioak atzera egin ahala kolorea aldatzen joan da, gero eta sepiago, okreago; nolabait argazki zaharren itxura hura gogoratuz. Esan genezake kolorea ere atzera egiten joan dela istorioarekin batera. Eta ez bakarrik kolorea, marrazteko prozesua ere aldatuz joan naiz. Iraganeko giroa zuten kapituluetan iraganeko teknikak erabiltzen saiatu naiz, tinta erabili ordez arkatza erabiliz, adibidez. Esperimentatzeko aukera ematen du. Gero, betikoa, epeak bete behar dira, lana bukatu behar, eta ez dugu izaten nahi bezain beste denbora gozatzeko. Baina asko eskertzen da teknika aldaketa, eta gozagarri izaten da. Hiru urte eman ditugu lan hau egiten eta nahitaezkoa da eboluzioa. Marrazkilariak denborarekin eboluzionatzen du eta hiru urteko eboluzio hori irudien itxuran antzeman behar da derrigor.

Eta zu, Iñaki, bai XABIROIn, bai egin dituzun beste lan gehienetan beti marrazkilari. Ez duzu gidoigintza gustuko? IÑAKI: Bai, kontua da ez dudala behar bezalako gaitasunik. Nik baino askoz hobeto egiten duen jendearekin elkarlanean aritzea nahigo dut. Bere garaian gidoigintza interesatzen zitzaidan, eta gidoiak egiten nituen, baina norberaren mugak onartu behar dira, eta nik baino hobeto egingo duten gidoigileak izanda, nahiago dut ez egin. Kitto... kar, kar! Gustatuko litzaidakeela?... Tira, denok ditugu ideiak eta proiektuak buruan, baina ez dut gaitasunik horiek azkeneraino garatzeko. Autokritikoak izan behar gara. Gidoi baten atzetik datorren lana mardula da. Gidoia da oinarria, oinarri hori ona eta sendoa bada saiatu obra hobetzen marrazkiaren bidez. Sendoa ez bada, hobe ez hasi marrazten, ez dago gidoi txar bat irudiz hobetzerik.

Zuk, Harkaitz, eleberriak eta ipuinak idazteaz gain, telebistarako eta zinemarako gidoiak egin dituzu. Zer du komikiak ezberdin? Zer abantaila? Zer muga? HARKAITZ: Askotan komentatu dugu hori, komikia zinema perfektua da. Komikiaren binetetan agertzen dena marrazkilariak eta gidoilariak adostutako emaitza da. Telebistan edo zinean ikusten duzuna, normalean, gidoilari talde baten, eta gero hori aurrera eramaten duen gizatalde handi baten, eta eguraldiaren, eta diru aurrekontuaren, eta muntatzaile baten, eta hainbat zirkunstantzia aleatorioren menpe dagoen zerbait da. Gidoilari batek esaten zuen film batean

Piztia Otzanak 2008an, Zebra Efektua orain, eta Museo Bilduma egiten Xabiroin... zuek, dagoeneko, izatezko bikote zaituztegu. IÑAKI: Bai... kar, kar. HARKAITZ: Hala esan daiteke. Dagoeneko zortzi urte daramatzagu elkarlanean. Gaur egungo parametroetarako bikote beteranoa gara. IÑAKI: Urte asko, baina, ez horrenbesteko ekoizpena. Orain, Frantzian, adibidez, Stéphane Piatzszesekin bi urtetan orri gehiagoko bi album atera ditugu. Harkaitzekin zortzi urtetan egin dudan ekoizpen ia berbera. HARKAITZ: Promiskuitatea da edozein harreman iraunkorren oinarria... Promiskuitate artistikoa, diot, kar, kar!•

• “Komiki onik ez duen herrialde batek ez du inoiz zine onik izango”. ikusten zuena, berak imajinatutakoaren ehuneko zortzi, edo hamar besterik ez zela. Hori da telebistako edo zineko joko arauen parte bat, eta bere xarma du. Baina komikia ezberdina da. Hasteko eta behin, komikiak egin egiten dira. Zine edo telebistarako egin ditudan gidoien erdia tiraderetan gordeta geratu dira. Ez dira egin eta ez dira inoiz egingo. Komikiaren kasuan, Iñakiri esker, eta XABIROIri esker, emaitzak ikusten ditut. Krisi garaietarako beti esan ohi dut: komiki onik ez duen herrialde batek ez du inoiz zine onik izango. Komikia sustatzearen bidez, ikusentzunezko arteak indartzen ari gara, eta ez bakarrik komikia, baizik eta horren deribatu zinematografikoak izan daitezkeenak ere.

Harkaitz

KOMIKI BAT: Voyage au bout de la nuit. Louis-Ferdinand Céline-ren nobela bat da eta Jaques Tardik egin ditu irudiak. ABESTI BAT: Bob Dylanen I Shall Be Released. DISKO BAT: Napoka Iriaren Lehertarazi edifizioak. LIBURU BAT: Damutzen ez direnak, Itxaso Araquek idatzita. Oso ona. FILM BAT: Wong Kar-Wairen In the Mood for Love. PERTSONA HISTORIKO BAT: Esploratzaileez ari garela. Ernest Shackleton. bere espediziokideak salbu itzuli zituen etxera Antartidatik. TOKI BAT: Laster ezagutuko dudan bat. Buenos Aireseko Corrientes kalea. Liburudendaz beteta dago.

16

ZOOLA3KA

Asisko / Manu Ortega / Exprai

GIDOIA: Dani Fano / IRUDIAK: Guillermo Gonzalez

17

18

19

KORTSARIOEN OSTATUA: BURUA GALDU

eta abar...

18

19

KORTSARIOEN OSTATUA: BURUA GALDU

eta abar...

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.