Xabiroi: 20. zenbakia, 2010eko ekaina

Page 1

2PREGOIA Bidali zure proposamenak eta irudiak

Zain gaituzu!

Albisteen txokoa testua: Igor Leturia

BARTZELONAKO SARIAK: EL ARTE DE VOLAR ETA ASTIBERRI ANTONIO ALTARRIBA, UPVEHUKO IRAKASLEAREN LANA GARAILE

Bartzelonako Komiki Azokarekin jarraituz, lan, gidoi eta irudi onenen sariak Antonio Altarriba eta Kimen El arte de volar lanak eraman ditu. Ederki gozatzeko komikia, ez galdu! Bilboko Astiberri argitaletxeak bertako sarietarako 6 izendapen jaso ditu aurten ere, eta azken 8 ediziotako 7tan argitaletxerik izendatuena izan da. Izendapenok Santiago García eta Pepo Pérezen El vecino 3, Paco Rocaren Las calles de arena eta José Luis Munuera eta Enrique Boneten El juego de la luna komikiengatik jaso ditu. Epaimahaiko sarietatik bat ere eraman ez badute ere publikoak lan eta gidoi onenaren sariak eman dizkio El juego de la luna lanari. Zorionak, Antonio, eta zorionak berriz ere, Astiberri! http://comic28.ficomic.com/PREMIATS/default.cfm

GANORABAKO LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK LAN IRABAZLEAK IKUSGAI DITUZUE EUREN WEBGUNEAN Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxeak antolatzen duen Ganorabako komikilehiaketaren 2010eko edizioan honela banatu dituzte sariak: lehenengo saria Juan Díaz-Faesi Barcos lanagatik; bigarren saria Jesús Delgadori Los libros sibilinos lanagatik; eta hirugarren saria Jorge Rodrigori El pestillo lanagatik. Horiez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Jose Angel Labariren El secreto mejor guardado de Javier lanari, eta saririk gabeko euskarazko akzesita Javier Navarroren Mess lakuko munstroa lanari. Basauriko autore onenaren akzesita eman gabe geratu da. Lan horiek denak eta beste batzuk on-line irakur daitezke Ganorabako lehiaketaren webgunean. http://www.euskalnet.net/pozo koetxe/indice.htm

GIDOIA ETA IRUDIAK:

Manu Ortega

www.kontaizu.net GAZTEON ALDIZKARIA

EDITATZAILEA Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B 48170 Zamudio Tel.: 944 317 883 xabiroi@ehik.ikastola.net KOORDINATZAILEA

Dani Fano

… sexua denbora pasa musika antzerkia zinema lehiaketa elkarrizketak kirolak …

EGILEAK

Harkaitz Cano Dani Fano Iñaki G. Holgado Guillermo Gonzalez Patxi Huarte Igor Leturia Jose Anjel Lopetegi Manu Ortega Julen Ribas Alex San Vicente Asisko Urmeneta Iban Zaldua AZALAREN IRUDIA

Guillermo Gonzalez EUSKARA ZUZENTZAILEAK

Mikel Barrios Miel A. Elustondo MAKETAZIOA

GAZTEON ALDIZKARIA

EUSKAL KOMIKIAK GONBIDATU BARTZELONAKO KOMIKI-AZOKAN EUSKAL IRUDIGILEEN ELKARTE PROFESIONALAK ANTOLATU DU EUSKOMIK GUNEA Espainiar Estatukoen artean garrantzitsuena den Bartzelonako Komiki-Azokan urtero erkidego bati dedikatzen dizkiote stand bat, hainbat erakusketa eta hitzaldi eta bestelako. Maiatzeko lehenengo aste bukaeran izan den aurtengo ekitaldian EAEri tokatu zaio, eta Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak koordinatu du

guztia, Euskomik izeneko gunean zentratuta. 150 m2-ko stand-ean 22 euskal komikigileren lanak izan dira erakusgai, tartean Xabiroiko egile askorenak: Dani Fano, Juan Luis Landa, Iñaki G. Holgado, Lope, Patxi Pelaez, Julen Ribas... Xabiroik berak, Alhóndiga Bilbaok, Getxoko komiki-azokak, Saurék, Astiberrik eta beste batzuk aurkezpenak egin edo hitzaldiak antolatu dituzte, eta euskal komikigintzaren inguruko mahai-inguruak ere izan dira. Egitarau oparoa benetan! http://apieeiep.com/euskomik/

Zure argazkiak, oharrak eta iritziak jaso nahi ditugu. Bidali zure emailak helbide honetara: gutunak@kontaizu.net

DE RERUM NATURA-REN 3. LIBURUKIA ATERA DA ZALDIEROAK BERRIA EGUNKARIAN EGITEN DITUEN ZINTA JENIALEN BESTE BILDUMA BAT Xabiroi zuen aldizkari honetan Arranotxu pertsonaiaren abenturak asmatu eta marrazten dituen Patxi Huarte Zaldieroak urteak daramatza Berria egunkarian egunero komiki-zinta bat egiten. Bere xaloz mozorrotutako umorean, euskal gizartearen eta munduaren erretratu sakona eta ironiaz betetako kritika fina egiten du bizpahiru binetako dosi txikietan. Euskaldunon imajinario kolektiboan betirako iltzatuta gelditu diren pertsonaia ahaztezinen bidez egiten du hori: Mieltxo plastina-irakaslea, The Organization, Gizon Jakintsua eta M'ongolo, Napoleon Lopez, La Pelota Basqua, Azken Antxoa, Mitxelena XVI.a eta bere

laguntzaile Yoda... Aurretik beste bi alditan egin duen bezala, Elkar argitaletxeak horien arteko aukeraketa bat argitaratu dio, 2007 eta 2009 artean egindako 350 zintarekin. Barre eginez pentsarazten dizuten lanak atsegin badituzu, ezin duzu galdu! http://eibar.org/blogak/egorblog/topics/Sautrela

www.kontaizu.net

XABIROI*20ekaina2010

xabiroi@ehik.ikastola.net helbidera

Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA

GERTU inprimategia Oñati. Tel.: 943 783 309 LEGE GORDAILUA

02 HAIZEA Gidoia eta irudiak: Manu Ortega 04 AUZOMORRO Gidoia eta irudiak: Sanvi 06 AZKEN GARAIPENA Istorio ikaragarri honen amaiera. Azken atala Phillip Von Dickenen komiki dendan gertatuko da. Aldatu al daiteke historia? Eta, aldatzea balego, zer ekarriko digu aldaketak?

Gidoia: Iban Zaldua / Irudiak: Julen Ribas 15 ZEBRA EFEKTUA Esklabo-espedizioak, Europatik abiatu, Gineako golkoan esklaboak erosi, Antilletan saldu eta handik itzultzen ziren kakaoz eta azukrez zamatuta. Negozio biribila benetan.

Gidoia: Harkaitz Cano / Irudiak: Iñaki G. Holgado 21 HOR KONPOST Gidoia eta irudiak: Asisko 22 KomikITAUN Patxi Huarte “ZaldiEroa” “Errealitatea gordina izan daiteke baina azkenean beti behar da umore puntu bat”

BI-1520-2010

24 ARRANOTXU Gidoia eta irudiak: ZaldiEroa 26 ANUBIS 3.0 Lehen, enperadorearen morroi, Alderdi Komunistarena gero. Yuang Xingen familia beti egon da boterearen zerbitzura. Orain Txinan mendebaldeko enpresa handiek dira boterea. Yes Sir!

Gidoia eta irudiak: Dani Fano 32 BEHIEN TARZAN Gidoia eta irudiak: Lope ... ETA URRIAN XABIROIREN HURRENGO ZENBAKIA! LAGUNTZAILEAK

5 4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

XABIROI*20ekaina2010

XABIROI*20ekaina2010

5 4

GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi

XABIROI*20ekaina2010

XABIROI*20ekaina2010

7 XABIROI*20ekaina2010

GIDOIA: Iban Zaldua / IRUDIAK: Julen Ribas AURREKO ATALAREN LABURPENA

Ateko txirrinak esnatu du Sigrid. Karl da, senar ohia, eta Willy semearekin dator abisatu gabe. Irakasle nazional-sozialisten eguna omen da, eta semearekin gelditu behar da. Gaur ere. Hasteko, komiki dendara egin behar dute bisita. Dendaren alboko kalean bahitu zuten eta galdetu nahi dio Phillip dendariari ea zerbait sumatu zuen. Ezetz dio, baina primerako eskaintza egin du: Willyrekin geldituko da dendan eguerdira arte. Ez da aspertuko komiki artean. Ama lasaitzeko, dendako telefonoa idatzi dio paper batean. Semea esku onetan utzita, badoa SSko kuartelera. Garaia da azalpenak eskatzeko. Oberstandartenfßhrer andereak Sigriden bahiketaren berri izan du jada. SSren metodologia eraginkorra da. Aldameneko gelan, tenientea bahitu zutenetako kide bat ari zaie dena zintzo kontatzen, agente trebe batek kableak zehaztasunez gorputzean ipintzen dizkion bitartean. SSko ofiziala ondo informatuta dago, bahitzaileen taldekoek iragana aldatzeko asmoa dutela ere badaki. Ergelkeriak, bere ustetan. Sigrid harrituta dago, SSko kuartelera egindako bisitak zalantza besterik ez dio ekarri. Polizia etxera itzuli da eta dena pikutara bidaltzekotan dago. Kokoteraino dago zabor horretaz guztiaz. Laborategiko Fricke andrea bere bila dabil, erradazio berezia zuen komiki paper zatia nahi du. Baina behin laborategian zein ordu den ikusi du. Hau burua! Willy komiki dendan ahaztuta dauka. Phillipek emandako paper zatia atera eta deitu dio. Bitartean, Fricke andreak paperean arreta jarri du eta mikroskopioan aztertzen hasi da. Harrigarria, dendako telefonoa idatzita duen paper hori eta ubideko gorpuak zuen komiki zatiaren papera berdinak dira! Ziztu bizian doa komiki dendara Ernst lagun duela. Jendea kalean pilatzen hasi da, zilborrak agertzen hasi dira han eta hemen. Ez da posible! iragana aldatzen hasi al dira jada? Komiki denda agerikoa baino gehiago da. Soto sakon eta zabal bat du azpian, eta sotoaren gela nagusian haur talde bat komikiak irakurtzen. Phillip dendariak zuzentzen duen makina batera kablez konektatuta daude. Ernst eta Sigrid, pistolak eskutan, atzetik hurbiltzen ari zaizkio ezkutuan. Baina, alperrik, dendari azkarra berehala ohartu da.•

8

AZKEN GARAIPENA

XABIROI*20ekaina2010

eta abar...

8

AZKEN GARAIPENA

XABIROI*20ekaina2010

eta abar...

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.