Reforma Laboral - HUELGA

Page 9

BIZKAIKO HOAC eta JOC erakundeen IRAGARPENA Lanaren gizatzerako oporketa orokor bat

Ekonomia- eta lan-garapenak gizakia izan behar dauala helburu uste dogu, eta ekonomiaren jomugak gizabanakoen eta familien beharrizanei erantzun behar deutsela. Uste horretatik, Bizkaiko mugimendu apostoliku diran HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Anaidia) eta JOC (Gaztedi Langile Kristaua) langilego erakundeek deitu daben oporketa orokorraren alde lerrotzen dira. Oporketa hau sustatzen daben langintza erreformeak, aurreko beste batzuen antzera, gizabanakoa bigarren mailako lez hartzea dau helburu, lantegientzako hobekuntza onurea ekarriko daualakotan. Baina zer dino azken historiak? Orain arte egin diran langintza erreformek eta krisiaren aurreko ekonomi hazkundeak, langileen familien egonezina eta txirotzea ekarri dabezela. Gure Gotzainek euren Gutunean ("Ekonomia gizakiaren esanetara") hauxe dinoe: ÂŤEzin dugu burua ezkutatu gertatzen ari denaren aurrean eta, are gutxiago, beste alde batera begiratu, hainbeste lagunen sufrimenduaren aurrean ezikusiarena eginezÂť. "Zer esan gura dau ÂŤtxukuna Oporketa orokor hau abagune ederra dala uste dogu gizalana bizitz-iturri ldarrikatzeko, beharrizan materialei, kulturalei Âť hitzak lanari buruz? Edozein eta espiritualei erantzuteko bitarteko gizatzailea. Abagune gizonezko edo andrazkoren oinaere, langileok bilatu ahal izan daiguzan sistema kapitalistaren rrizko duintasunaren agerpeneko ordezkoak, harek inoiz ase-ezineko ekoizpen kulturaren lana dala... " menpean hartu gaitu-ta. Ekonomiak gaurregun menperatu behar dauzan erronkek, adostutako neurri politikoak eskatzen dabez; finantza ekonomiaren gainetik ekoizpen ekonomia jarten dabena. Izango da demokrazia zuzentasuna garatzen badau, gizakiaren alde jarten bada. Benedikto XVI.ak eta "Justizia eta Bakea" Pontifikal Kontseiluak sarri eskatu daben lez, nazioarteko finantza sistemaren barrikuntzea behar da. Barrikuntza hau gizarte zuzentasunean eta ondasunen komuninoan aurrerakadea litzateke, dagoen aberastasunaren banakuntzearen bidez; eskubideak murriztu ordez, espekulazino ekonomia menpean hartzea eta neurri bako diru-goseari galgea sartzea. Hauxe da aberastasuna ekoizteko bidea, enplegu txukuna eta eskubideduna sortzera eta pobrezia murriztera daroana. Ezin dogu esan barik utzi, zorionez, gure erkidegoan, sindikal erakundeek bat egin dabela oporketa orokorrera dei egitean, estrainekoz azken hogei urte baino gehiagoan. Uste on dogu, egunaren aukeraketan bat egite hau batasun sindikalerako urrats bat izango dala, eta honek lan txukunaren eta bizitza duinaren baldintzen behin-behingo aldeztea ekarriko dauala, batez ere gizarteko eremu pobretuenentzako. 2012ko epailaren 21ean

HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Anaidia) eta JOC (Gaztedi Langile Kristaua). Bizkaia.

9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.