Plano City&Experience_Eusk

Page 1

Bilbao, hiriesperientziak

ALDE ZAHARRA

Bilboko alde zaharra hiriko bihotza da. Bertan, eraikin erlijiosoak nabarmentzen dira, adibidez, Santiago katedrala

San Nikolas eliza (Areatzan) edo San Anton eliza eta zubi enblematikoak, hiriko armarrian ikusiko dituzunak. Eraikin zibilei dagokienez, alde zaharretik oso hurbil udaletxea dago (bisitatu daiteke, Arabiar Areto ikusgarria eta guzti) eta, nola ez, Plaza Barria taberna eta jatetxe zoragarriez betetako topagune enblematikoa. Saltoki, txikiteo eta pintxoetarako giro ezin hobeak 7 Kaleetan zehar ibiltzeko gogoa emango dizu.

Moda, dekorazioa, denda xarmagarriak eta artisautza- zein gourmet-dendak aurki ditzakezu, baita zure bisita ez ahazteko oroigarriak ere.

Kultura-eremuan, Arriaga

Antzokia maila altuko etengabeko programazioa duen sinboloa da.

Antzokiaren aurrean Areatza

parke famatua dago; askotariko topaketa eta jarduerei lekua ematen dieten hiri-lorategi atseginak ditu.

Gastronomia baduzu gustuko, ezinbestekoa duzu

BILBOKO METROPOLIALDEA

Badago termino bat Bilbao inguratzen duten eta harekin batera turismo-interes paregabeko indar ekonomikoa osatzen duten herriak izendatzeko. Horri esaten zaio hain zuzen ere Bilbao Handia Itsasadarraren bi ertzek osatzen dute Eskuinaldeak, bere eraikinekin, izaera dotore eta burgesa irudikatzen du eta, besteak beste, Areeta, Neguri eta Algorta (Getxo) herriak hartzen ditu barne; ezkerraldean, berriz, herri nabarmenki industrialak, hala nola Barakaldo eta Sestao edo marinel-tradiziokoak, esate baterako, Portugalete eta Santurtzi daude.

Eta bi bazterrok Bizkaia Zubia zoragarriak biltzen ditu, UNESCOk gizadiaren ondare izendatu zuen 2006an eta Zubi

Eseki moduan ere ezagutzen dena. Beheko ontzitxoan gurutzatu ahalko duzu, edo oinez goiko pasabidetik, bista ikusgarriez gozatzeko.

Eskuinaldean, Getxon, Txurruka kaiko jauregitxoak ikus ditzakezu, Kirol Portuan zerbait hartzera edo marineljantziak erostera gelditu, edo Ereaga hondartza dotorean bainatu. Ha-

laber, Algortako Portu

Zahar atsegina bisitatu, marinel-etxeak eta taberna tipikoak ikusteko, edo igo Usategiko begiratokira Kostaldetik ibiltzen jarraitzen baduzu, La Galeara helduko zara; bertan, itsaslabarrak eta ilunabar ederra ikusteko hondartzak aurkituko dituzu. Ezkerraldean, ezinbestekoa duzu Portugalete herri alai eta koloretsua eta horko Rialia Industria-Museoa bisitatzea. Edo Santurtzi ezaguna, bere arrantza-portu ederrarekin eta marinel-jatetxeez betea, ez ahaztu bere sardina ospetsuak dastatzea.

Iragan industrial eta boteretsua birgogoratu nahi baduzu, itsasontzi bat hartu eta itsasadarretik ibilbide batez gozatu, bertan Sestao eta Barakaldo dituzu zain, burdinaren industria eta antzinako ontziolekin. Barakaldon, Munoa Jauregia bisitatu, 1860an eraikitako txaleta lorategi zabalarekin eta Bilboko Itsasadarrera bistak dituena.

GUGGENHEIM AZKUNA ZENTROA

SAN MAMES

Erriberako Merkatua Europako merkatu estali handiena, bisitatzea. Hiriko sukaldaritza-nortasuna osatzen duten milaka produktu dauzka, eta horiek dira geroago eremu honek biltzen dituen jatetxe anitzetako edozeinetan dastatu ahalko duzunaren oinarria.

Kultura museoetan ere islatzen da, adibidez, Elizbarrutiko

Arte Sakratuaren Museoan edo Berreginen Museoan Eta ezin ditugu Euskal Museoa eta Aste Santuko Pasio Irudien Museoa ahaztu.

Mallonako eskaileren ondoan Arkeologia Museoa dago.

Eskailerok Unamuno plazatik abiatzen dira eta oraindik ere atea gordetzen duen hilerri batean bermatzen dira.

Ibiltzeko gogoa baduzu, jarraitu eskaileretatik Bizkaiko zaindaria den Begoñako Andra Maria txit gurtuaren basilikara heldu arte.

Jarduera

biziko Bilboko eremu batean zaudete, non saltoki, kultura, taberna, jatetxe eta eraikin klasikoek egitura garaikideko beste batzuekin bat egiten duten. Esan genezake eremuko ardatza Azkuna Zentroa dela, antzinako Alhondigan Ricardo Bastida arkitektoaren obra horretan ardoa biltegiratu eta merkaturatzen zen joan den mendeko hasieratik. Topaketarako eta tokiko, nazioko eta nazioarteko kultura garaikiderako zentroa da. Interesgarria da Philippe Starckek diseinaturiko zutabeez egindako eguneraketa arkitektonikoa ikustea.

Bilboko Kale Nagusia hiriaren erdigunea zeharkatzen duen ardatz nagusia da, eta handik eraikin dotoreez jositako kale komertzial ugari abiatzen dira.

Horien artean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia azpimarra daiteke, XIX. mendearen amaierako euskal eraikuntza-eklektizismoaren adibidea baita. Doan bisitatu daiteke, aldez aurretik ordua eskatuta. Bide nagusi horretan zehar ibiliz, beste eraikin asko ikusiko dituzu: Ramón de la Sota Etxea Carlton Hotela La Bolsa de Bilbao eraikina (Kale Nagusitik hurbil) edo Lezama Legizamón Etxea (beste muturrean hain justu). Moyua plazan, begiratu arretaz Txabarri Jauregia eta haren leiho desberdin guztiak.

Baina eremu honetako arkitektura gustu guztietarako marrazten da. Itsasadarretik hurbil, Isozaki dorreak daude, bi eraikuntza kubiko beiraztatu eta bikiak, Calatrava arkitektoaren ZubiZuri zubira daramatenak. Foru liburutegiaren fatxada, Foru Jauregiaren atzean hain justu, bitxia da, frontis beiraztatua daukalako, hizkuntza anitzetako inskripzio literarioez josia.

Eraikinaren barrualdetik, estalkian dagoen hondo gardeneko igerilekua ikus daiteke. Gainera, eraikin berean, tabernak, maila altuko jatetxe bat eta bista paregabeekin zerbait edateko aukera ematen dizun terraza bat dauzkazu, baita Basque Design delakoaz betetako denda bat ere, non tokiko artistek diseinuaren eta artisautzaren arloetan egindako ekarpenetako batzuk aurkitu ahalko dituzun. Programazioa kontsultatu behar duzu, zalantzarik gabe jarduera edo ekitaldi interesgarriren bat aurkituko duzu eta.

Hurbileko ingurunean, diseinu garaikideko eraikinek hiriaren eraldaketaren ideia bat emango dizute. Horren erakusgarriak dira Bizkaia plazako eraikin beiraztatua, erakunde ofizialen egoitza, edo Osakidetza eraikineko estilo kubiko irregularra (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila).

Zabalburu plazatik hasita, kale komertzial pila batean zehar ibili ahalko zara. Gal zaitez gozotegi eta txokolategietako batean eta probatu karolina Bilboko gozo tipikoa, sortu zuen gozogilearen alabaren izena duena.

Kale Nagusirako bidean, Bilbao kasinoan geldi zaitezke apur batez; eraikin birmoldatu horretan, jokoa ez ezik gastronomia eta aisia eskaintzak ere aurkituko dituzu.

Eta pixka bat aurrerago, eskuinaldean, Campos Elíseos Antzokia dago; jendeak el Campos deitzen dio, edo la Bombonera de Bertendona bere fatxada modernista ikusgarriagatik.

Pixka bat urrunago Vista Alegre zezen-plaza dago, non Zezenketa Museoa ere aurkitu ahalko duzun, lamina artistiko eta jardute horri buruzko istorioak biltzen dituena.

Halabeharrez metroa hartzen baduzu, geltoki batzuetako sarbideek atentzioa emango dizute, kristalezko maskor moduko bat daukate eta. Norman Foster arkitektoaren obra dira, horregatik jendeak Fosteritoak deitzen die.

Orain, erlaxatzeko, Albia lorategi dotorera joan zaitezke. Aurpegietako batean jatetxe-ilara bat daukazu; horietako bat Café Iruña enblematikoa da. Hortik nazioko eta nazioarteko edozein moda- zein dekorazio-denda dotoretara, gozotegietara edo gourmet nahiz basque design dendetara joan zaitezke.

Bilbok izan duen paisaia- eta gizarte-eraldaketa eta nazioarteko proiekzioa eragin dituen guztiari deitzen zaio Guggenheim efektua.

Fenomeno hori eragin zuen museoa, Guggenheim Bilbao Museoa hiri- eta kultura-ikonoa da, ezinbestekoa hirira iristen diren bisita guztientzat. Frank Gehry arkitektoaren obra da eta ez du inor axolagabe uzten bere lerro kurbatuekin eta titanio distiratsuzko akaberarekin. Haren bildumak

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoarekin eta Veneziako Peggy Guggenheim museoarekin partekatzen ditu funtsak, eta arte garaikidea hartzen du barne, lehen abangoardietatik gaur egunera arte.

Museoaren aurrean, Puppy dago, lorez egindako txakurra, eta museoaz kanpoko eskulturek, hala nola Louise

Bourgeois-en Maman armiarmak, Puppyren sortzaile Jeff Koons-en Tulipek Daniel Buren-en zubiko Arku Gorriek eta Anish Kapoor-en Zuhaitz handia eta begia eskulturak, maila altuko museo-espazioa ixten dute.

Trenekin erlazionatutako bi geltoki daude, eta ezinbestean bisitatu behar dituzu, haien arkitektura bitxia dela eta. Bata La Concordia geltokia da, fatxada modernista bikaineko eraikina; eta bestea, haren atzean, Abandoko geltokia Bizkaiko marinel- eta industria-historiaren berri ematen duen beirate erraldoia daukana.

Familiarekin bazatoz, itsasontzi bat hartzea eta itsasadarrean zehar ibibildea egitea ideia zoragarri bat izan daiteke edo beste aldera gurutzatzea, funikularra hartu eta Artxanda mendira igotzea, non Bilboko Metropoliaren ikuspegi zoragarriak eskaintzeaz gain, pasealeku ederretatik gozatzeko eta bertako sukaldaritza bikaina dastatzeko aukera ezin hobea dugu.

Hortik oso hurbil beste bitxi bat dago: Arte Ederren Museoa

Euskal arteaz eta margolari klasikoez osatutako bilduma dauka eta, 100 urteko historiarekin, estatuko bilduma garrantzitsuenetako bat da.

Ingurune horretan, aukerarik onena Art District delakoaren belaunaldia da, artegalerien eta museoen zirkuitua. Oroimenaren Pasealekua deritzonetik ibil zaitezke; hor, besteak beste, Dalí, Chillida, Koons, Burgeois, Kapoor, Novatt, Choliet, Valdés eta Garraza artisten eskulturak ikusiko dituzu.

Casilda Iturrizar parke lasaigarri eta zabalaren inguruan beste eraikin garaikide batzuk daude, adibidez, Iberdrola dorrea EHUko paraninfoa eta Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegia unibertsitate horretako paraninfoa eta eraikin nagusia itsasadarraren beste aldean daude.

Museoetako dendetan eta inguruneko beste batzuetan oroigarriak eta objektu bitxiak eta diseinukoak aurkitu ahalko dituzu.

Halaber, moda-saltokiak, gourmet dendak eta ardandegiak daude.

Beharbada

Bilbao Intermodal autobus-geltokitik heldu zara Bilbora; laster ikusiko duzu hiriko modernizazio- eta hedapen-eremuetako batean zaudela, baina zalantzarik gabe atentzioa emango dizuna San Mames futbol-zelai berria izango da. Athletic Clubaren katedrala César Azkárate arkitektoaren lan ikusgarria da. Han, lehoien klubaren museoa bisitatu ahalko duzu, eta oroigarri zuri-gorrietako bat eskuratu. Itsasadarreko bazterra oso hurbil daukazula ikusiko duzu. Zorrotzaurren gaur egun jada irla bihurtuta, egiten ari diren obrak ikusteko ibilaldi polita proposatzen dizugu; eskaintza kulturalez beteta dago eta asteburuetan azoka txikiren bat egon ohi da. Ibilaldian La Carola garabiak ere emango dizu atentzioa, zonako portu- eta industriairagana gogorarazten baitu. Hantxe bertan daukazu zain Itsasmuseum itsas kulturari eskainitako museo oso interesgarria. Ez oso urrun, Euskalduna Jauregia ikusiko duzu. Izena antzinako ontzioletatik jarauntsi zuen eta jarduera biziko zentroa da, kongresuak, erakusketak eta kultura-ekitaldiak hartzen ditu eta (hor antzezten dira OLBEk antolatzen dituen operak). Haren egitura herdoildua nabarmentzen da, itsasontzi bat ekartzen baitu gogora, baita zuhaitz metalikoen ibilbidea eratzen duten kanpoko kale-argiak ere.

Eremuko bisita osatzeko, jakin behar duzu poteorako kale mitiko batzuetatik hurbil zaudela; kale horietan, jendea tabernaz taberna joaten da, ardo on bat (adibidez, Bizkaiko Txakolina dastatuz, pintxo bikainetako edozeinez lagunduta.

Euskara interesatzen bazaizu, itsasadarra zeharkatu, eta San Inazio auzora joan zaitezke; Euskararen Etxea Euskadiko nortasun-hizkuntza hori buruzko ikerketaren erreferentea, bisitatzera.

bilbaoturismo.net visitbiscay.eus

PLANO ZABALGARRIA
& Experience
La Carola Itsasmuseum Bilbao
Santiago katedrala
Osakidetza Moyua plaza Foru Jauregia Puppy Pedro Arrupe pasabidea eta Iberdrola dorrea Oroimenaren Pasealekua Arte Ederren Museoa Campos Elíseos
NAGUSIA
Albia lorategiak
KALE
Portugalete Getxo Erribera Merkatua Azkuna Zentroa Bizkaia plaza
AREILTZA DOKTOREAREN KALEA DON DIEGO LOPEZ HAROKOA KALE NAGUSIA SAN MAMES OLABEAGAKAIA DEUSTUKOERRIBERA RODRIGUEZ ARIAS KALEA URKIXO ZUMARKALEA SABINO ARANAETORBIDEAPOZA LIZENTZIATUAREN KALEA EUSKALDUNA ZUBIA
GUGGENHEIM ALDE ZAHARRA AZKUNA ZENTROA KALE NAGUSIA SAN MAMES ALDE ZAHARRA MAZARREDOZUMARKALEA COLON DE LARREATEGUI KALEA RODRIGUEZ ARIAS KALEA BILBAO TURISMO www.bilbaoturismo.net BIZKAIA TURISMOA www.visitbiscay.eus EUSKADI TURISMOA www.turismo.euskadi.eus/eu NEKATUR/LANDA-OSTATUAK 943 327 090 www.nekatur.ne INFORMAZIO PRAKTIKOA LEKU INTERESGARRIAK GARRAIO TURISTIKOA Bus turistikoa Ibilbideak itsasontziz itsadarrean zehar Piraguak alokairuan Turismo-bulegoa GARRAIOA M T 1 2 3 4 T 1 2 1 1 5 7 8 9 10 12 15 16 18 19 20 2 3 4 2 T 11 3 4 14 T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T T EREMUAK SIMON BOLIVAR KALEA PEREZ GALDOS KALEA EGUIA JENERALAREN KALEA GREGORIO DE LA REVILLA KALEA LABAYRU KALEA DIPUTAZIO KALEA ASTARLOA KALEA PORTUKO MARKESAREN KALEA 17 LEDESMA KALEA MAXIMO AGUIRRE KALEA CONCHA JENERALAREN KALEA BERTENDONAKALEA 6 IBAÑEZ DE BILBAO KALEA BARRAINCUA KALEA URIBITARTEKALEA PIOPLAZABAROJA MANUEL ALLENDE KALEA FERNANDEZ DEL CAMPO FELIPE SERRATE KALEA BUENOSAIRESKALEA DENDARIKALE KALEA BELOSTIKALE KALEA KALEBARRIA ITXAROPEN KALEA CAMPOVOLANTIN UNIBERTSITATE ETORBIDEA ABANDOIBARRAETORB . ZUBIADEUSTUKO GARDOKI KALEA A.LOJENDIO AIALAK.KALEA 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 La Concordia geltokia (trenak) Bilbao Intermodal (autobusak) Funikularreko plaza Abandoko geltokia (trenak) Metro-geltokia Taxia Tranbia 31 32 33 T 3 1 2 BILBOKOITSASADARRA BILBOKO I TSASAD A R R A ALBIA LORATEGIAK 3 VISTA ALEGRE ZORROZAURRE Arkeologia Museoa Arriaga Antzokia Campos Elíseos Antzokia Plaza Barria Isozaki dorreak Azkuna Zentroa Iberdrola dorrea Euskalduna Jauregia Santiago katedrala Erriberako merkatua Artxanda Casilda Iturrizar parkea Udaletxea Foru Jauregia Areatza Bilbao Vista Alegre zezen-plaza San Mames San Nikolas eliza Guggenheim Bilbao Museoa Arte Ederren Museoa Bilboko Euskal Museoa Itsasmuseum Bilbao Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa Aste Santuko Pasio Irudien Museoa Bilboko Zezenketa Museoa Berreginen Museoa Athletic Club Museoa Euskararen Etxea Ibaigane jauregia Done Bikendi eliza Deustuko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegia EHUko paraninfoa Carlton Hotela Sota Etxea Txabarri Jauregia Lezama Leguizamón Etxea 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 5 6 7 8 9 10 11 12 11 12 13 14 15 19 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 34 36 37 35 ELCANO KALEA 13
BILBAO
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.