Hezkuntza 2018-2019 Sala Rekalde

Page 1

REKALDE ARETOKO HEZKUNTZA JARDUERA PROGRAMA 2018 / 09 – 2019 / 06 GLUTINUM MUNDI 2018ko uztailaren 12tik urriaren 14ra Glutinum mundi José Ramón Amondarain artistak koordinatutako erakusketa-proposamena da. Irudien unibertso bat sortzea du xede, ikusleek beren irakurketa, oihartzun eta lotura propioak egin ditzaten. Talde erakusketa honetan Picasso, Cristina Iglesias, Esther Ferrer, Christo, Angela de la Cruz, Txomin Badiola, Francis Bacon etabar luze baten artelanak izango ditugu ikusgai.

MIRIAM OCARIZ 2018ko urriaren 26tik 2019ko otsailaren 3ra Miriam Ocariz-en erakusketak, artistaren sormen unibertsoa aurkezten digu, bere begirada pertsonala eta bere izaera irudimentsuaren irudikapena ezagutzera emanez. Erakusketa honek moda diseinuaren mundua gainditu egiten du eta egilearen sormen imajinarioa aurkezten du, arreta berezia jarriz objektuen, bitxien eta eskulturen sormenari. Miriam Ocariz-ek aretoan egingo duen interbentzioan eskulturak, marrazkiak, arropak eta bitxiak elkarbizitzan aurkituko ditugu.

CARLOS CANOVAS En el tiempo 2019ko otsailaren 15etik maiatzaren 19ra

Carlos Cánovas Saila, Paisaje sin retorno, 1993 Argazkia 79 x 135 cm

Carlos Cánovas argazkilariaren lanen ibilbide bat proposatzen dugu erakusketa honekin. 80. hamarkadatik hasita gaur egunerarte hiriarekin erlazioa duten lanak ikusiko ditugu. Ehun bat argazkik osatuko dute erakusketa, sei sail ezberdinetan sailkaturik: Tapias (1980), Extramuros (1983-1990), Vallès Oriental (1990), Paisaje sin retorno (1993-1994), Paisaje anónimo (1992-2005) eta Séptimo Cielo (2007-2017). Irudi hauetan hiri paisaia izango dugu protagonista, batez ere naturak eta gizakiaren interbentzioak bat egiten duten espazioak.

ERTIBIL BIZKAIA 2019 2019ko maiatzaren 30etik uztailaren 7ra Bizkaiko Foru Aldundiko kultura sailak urtero antolatzen duen talde erakusketa ibiltarian gaur egungo sortzaile gazteen proposamenak aurkitu ahal izango ditugu. Erakusketak praktika artistiko berrien proposamen interesgarriak ezagutzeko aukera ematen dio publikoari.


PROPOSATURIKO JARDUERAK ● IRAKASLEENTZAKO BISITA GIDATUA * 2018ko irailaren 20an, 17:00etan. 2018-2019 kurtsorako erakusketetan azalduko diren funtsezko kontzeptuen eta proposaturiko ibilbideen aurkezpena egingo da. ● BISITA IRUZKINDUAK Ostegunero (jaiegunak ezik) 18:00etan. 2018ko irailak 20tik aurrera. ● ESKOLA TALDEENTZAKO BISITA TAILERRAK * LH, DBH, Batxilergoak eta beste kolektibo taldeei zuzendutako bisitak eta dinamikak erakusketan aurkezten diren gaiak eta teknikak sakonago aztertzeko. Talde bakoitzaren interes eta beharrak kontutan izanik diseinatzen ditugu jarduera guztiak. ● BISITA BEREZIAK HIZKUNTZAK LANTZEKO * Euskaraz, ingelesez, alemanez edo frantsesez. Arte garaikidearen bidez, ibilbide eta dinamika zehatzei esker, hizkuntza lantzeko modu berriak ezagutuko dituzue. ● BISITA BEREZIAK GIZARTE ESKLUSIO ARRISKUAN DAUDEN TALDEENTZAKO * Erakusketa abiapuntutzat hartuta, bisita eta dinamika barneratzaile eta gogoetatsuak eskaintzen ditugu. Kolaborazio bereziekin jarraituko dugu, BIDESARI- Pastoral penitenciaria, AVIFES, Fundación Síndrome de Down, Centro Rafaela Maria eta aprendeTEA elkarteekin. Arte garaikidea tresna barneratzaile moduan erabili nahi duten elkarteei helarazten diegu eskaintza. ● ARTISTA TAILERRAK * Artista gazte eta lokalek bideraturiko tailerrak. Arte batxilergoko ikasleentzat eta arte ederretako lehen mailetako ikasleentzat bideraturiko jarduera. Datak eta ordutegia finkatu gabe. ● ARTEA ETA MEMORIA TAILERRA * Hezitzaile baten eskutik, ordu eta erdiko saioetan, erakusketak ezagutuko ditugu eta dinamika ezberdinen bidez, jarrera ohiturak sortuko ditugu gure eguneroko memoria hobetzeko asmoarekin. 60 urte baino gehiago dituzten pertsonentzako. Saio berriak 2018ko azarotik aurrera. ● ASTE BURUKO TAILERRAK * Larunbatetan. 10:15etik 11:30era, 3-6 urte. 12:00etik 13:30era, 7-11 urte. Tailerrak antolatzen ditugu arte garaikideko proposamenik berrienak era ludiko eta didaktikoan erakutsiz. ● TAILERRA FAMILIAN * 4-11 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela. Larunbatetan 11:00etik 13:00era Jarduera hauek bereziki zuzenduta daude txikienek heldu bat lagun dutela egin ditzaten. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan. ● LITTLE ARTISTS * BERRIA 6-12 urte bitartekoentzat. Larunbatetan. 17:30 a 19:00h. Aretoko erakusketekin lotuta dauden jarduerak ingelesez egiten ditugu hizkuntzaren erabilera sustatzeko sormena lantzen dugun bitartean. * Jarduera guztiak DOAN dira eta ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua. Informazio gehiago jasotzeko edo tailer bat hitzartzeko, deitu 94 406 87 07 / 85 32 edo www.salarekalde.bizkaia.eus bisitatu. Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: Igandeak eta jaiegunak: Astelehenetan, itxita.

10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:30 10:00 - 14:00


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.