Aldizkaria 49

Page 1

Marzo 2018ko Martxoa

ALDIZKARIA CEIP Ignacio Aldekoa HLHI Astrabudua-Erandio (Bizkaia)

a t e e z u l u . . . n Neg a e t s o n e r a u s t euri

! ! A I R R E B

A D U R O T A BAD

Eskolako Aldizkaria

49. Zenbakia

www.ignacioaldekoa.blogspot.com


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

AGURRAK - SALUDOS Estimadas familias:

Guraso agurgarriok:

Un año más llegan las vacaciones de Semana Santa con la satisfacción de los buenos momentos vividos en el cole.

Berriro ere Aste Santuko oporrak ailegatzen dira, poztasun handiz gogoratzen dugu eskolan bizi izandakoaz.

Qué bien lo pasamos celebrando el día de la Paz, en Infantil entre abrazos y sonrisas y los mayores con sus globos llenos de buenos deseos.

Zein ondo pasatu genuen Bakearen egunean Haur Hezkuntzakoak besarkada eta iribarreen artean…..eta nagusiak puxikekin desio………..

En esta ocasión los carnavales nos han permitido hacer una incursión en el mundo artístico. Hemos llenado el centro de pequeños pintores, cuadros de Andy Warhol, Dalí, Frida Kahlo….. Aprovechamos la ocasión para agradecer una vez más a los padres/madres que con su entusiasmo y su trabajo colaboraron en que esta fiesta fuera posible. Acordémonos todos en los años sucesivos, de llevar buenos huevos a “Las Clarisas” para asegurarnos la Kalejira por el barrio. Ahora nos toca disfrutar de las merecidas vacaciones y así volver con las fuerzas renovadas para el “sprint final”.

Ihauteriari esker, Arte Munduan sartu gara aurten. Eskola margolariz eta artelanaz bete da. Andy Wharhol, Dalí, Frida Kahlo besteak beste. Eskerrik asko gurasoei parte hartzeagatik eta laguntzeagatik jai hau aurrera eramateko. Datorren urteetan “Klarisas “monjeei arraultzak eramaten gogoratu beharko dugu Herritik kalejira egin ahal izateko. Orain aprobetxa ditzagun oporrak indarrak hartzeko eta azkenengo esfortzurako prest egoteko.

AURKIBIDEA Editoriala 2 Horma-Irudi berria eskolan 3 Gu ere artistak gara! (HH 3 urte) 4-5 VASCOLAC (1. Maila) 6 Ontziak, ontziak, ontziak (2. Maila) 7 Euskalduna Jauegia (3. Maila) 8 Elikadura Eskola (4. Maila) 9 Inauteriak 10-13

2

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa

Metro Bilbao (6. Maila) Ikasgelako Chefa (6. Maila) Easter: History, symbols,... Martxoak 8 Autoestimu Dekalogoa Creando Futuros (AMPA-IGE)

14 15 16-17 18 19 20


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

HORMA-IRUDI BERRIA ESKOLAN

Azken egun hauetan ikusi ahal izan dugun moduan, Erandioko Behargintzako langileak gure eskolan ari dira jo eta ke, patio berriaren ondoko horma berriztatzen. Haien mailu eta zizelen hotsak entzuten egon gara astean zehar, eta dagoeneko lana nahiko aurreratuta badago ere, oraindik badaukate nondik ibili. Jakin dugunez, behin horma leunduta, Leioako Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleek bertan horma-irudi polit bat egiteko asmoa dute. Momentuz ez dakigu zer nolako irudia egingo duten, baina ikusgarria izango delakoan gaude.

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa

3


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

3 URTEKOEK KUSAMA ARTELANAK EZ

GU ERE ARTIST

4

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

A ETA KANDINSKIREN ZAGUTU DITUGU

TAK GARA!!

5

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

1. MAILA Bigarren hiruhilabete honetan lehenengo mailako lagunak Zamudion kokatzen den Vascolac lantegira hurbildu gara. Bertan esnekiak nola egiten dituzten ikusteko aukera izan dugu, baita hauek dastatu ere! Horrez gain, hainbat opari bat jaso genituen: jogurta, kĂŠfir, San Jakoboak eta gazta. Oso ondo pasatu genuen!!!!!

6

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

ONTZIAK, ONTZIAK, ONTZIAK... Bigarren mailako

ikasleok jolas-orduetako hamaiketakoen ontzi batzuk jaso ditugu. Haiekin horma-irudi bat egin dugu, zenbat zikinkeri sortzen dugun ikusteko. Oso kezkatuta gaude plastikozko ontzi asko aurkitu ditugulako! Ez da hamaiketako osasungarria, baina gainera… plastikoa ez badugu birziklatzen Amalurrari kalte handia egiten diogu. Badakizue plastiko bakoitzak 1000 urte inguru behar dituela naturan desegiteko? Badakizue munduko pertsona bakoitzak urtero 150kg plastiko sortzen ditugula? Badakizue birziklatzen ez diren plastiko gehienek itsasoan amaitzen dutela eta animalia asko hiltzen direla? Gainera plastikoak toxikoak dira… Ez duzue uste gure esku dagoela hau aldatzea? Mundu garbi eta osasuntsu baten alde, plastiko gutxiago gastatu behar ditugu eta erabili eta gero… BERRERABILI EDO BIRZIKLATU!! Amalurrak eskertuko digu…

7

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

Martxoaren 1-ean, Ignacio Aldekoa ikastetxeko 3.mailako taldeak Euskalduna Jauregira joan ginen musika ekitaldia ikustera, hain zuzen ere, PLUS ekitaldia ikustera. Euskalduna Jauregi eraikina oso polita iruditu zitzaigun eta barrutik ere zoragarria da. Aretora sartzeko hilaran jarri ginen elkarbizitza arauak errespatatzeko, adibidez: isiltasuna, ondo eserita, aditasuna‌

Esan beharra dago beste eskolako ikasle asko etorri zirela, beraz jendez gainezka zegoen. Ateratzerakoan, entzundakoari buruzko liburuxka bat eman ziguten.. Ondo pasatu genuen eta eguraldi ona euki genuenez argazki ederrak atera genituen. IA HURRENGOA NOIZ DEN, IRRIKITAN GAUDE ETA!!!!!!!!!!!!!!

8

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

Elikadura eta ohitura osasungarriei buruzko heziketa izeneko programa burutu dugu LH4. mailako ikasle eta irakasleok. Programa honen laguntzaz, haurrei modu osasungarrian hazteko eta energia osasuntsuz betetzeko behar diren ezagutza guztiak erakutsi dizkiete. Eroski dendan burutu dugu bi ordu eta erdiko tailerra. Honen helburuak hauek izan dira: elikagaien nutrizio etiketa irakurtzen jakitea, nutrizio Piramidea gure elikadura ohituretan integratzea, elikadura osasungarria aukeratzeko irizpideak sendotzea‌ Hipermerkatuan benetako erosketa egitea eta erosketako orga janariz betetzea izan zen gehien gustatu zitzaiguna. Frutazko brotxetak goxo-goxoak eta fruta desberdinetako motak eginda jan genituen eta primeran egin genuenez, diploma bana lortu genuen. Diplomak harro-harro eraman genituen etxera! Hurrengo urtean berriro joateko irrikitan gaude!

9

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

E T U A IN 201

10

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

K A I R E

18

11

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

E T U A IN

12

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa

20


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

K A I ER

018

13

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

Otsailean, 6. Mailako ikasleak “Metro Bilbao”-ra joan gara; talde bakoitza egun ezberdin batean joan da, eta 6Bkoen txanda izan zenean elurtea izan zela eta apirilerako utzi behar izan dute txangoa.

Oso ondo pasatu dugu; hasieran kontrol gelan egon ginen, non eta metro guztia kontrolatzen den, a ze zoramena!

Gero metroan joan ginen, ta baita gidatu ere! Ze ondo!

Oso ekintza polita izan zen, orain ziurrenik beste modu batera ikusiko dugu “Metroa” eta bere arauak gehiago ezagutzen ditugunez gehiago errespetatuko ditugu.

14

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

6.mailako ikasleak, Eroskik antolatutako sukaldatze-tailerretara joan gara,

hiruhilabete honetan.

Heldu ginenean, bi chef-ekin erosketak egin genituen. Gero taldeka, janaria prestatzen hasi ginen. Lehenengo platerra marmitakoa izan zen. Bigarrena, perretxikoak arraultz-loreekin. Eta postrea iogurta fruitu gorriekin izan zen. Gure iritzia tailer honi buruz: errepikatzeko esperientzia izan da. Oso ondo pasatu dugu eta guk prestatutako janari osasungarria oso gozo zegoen. Errezeta berriak egiten ikasi ditugu eta sukaldari ezinhobeak garela konturatu gara!

15

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

16

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

17

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Herrialde gehienetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izenarekin ere ezagutzen da. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna. Emakumeen Nazioarteko Eguna . Dena hasÂĄ zen 1908ko martxoaren 8an, 120 emakume langile erreta hil ziren New Yorkek Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdia uzteko, kanpotik molotov koktelak jaurti zizkieten. Harrez geroztik, lan eskubideen alde aldarrikatzen dugu emakumeok. Egun berezi hau ospatzeko 6.mailako ikasleek erabaki dute emakumearen omenaldi bat egitea, horretako emakumearen azalean egoteko, ondo pasatzeaz gain, emakumeen gorputzekin “photocallâ€? bi egin dituzte.

18

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


CEIP Ignacio Aldekoa HLHI - Astrabudua (Bizkaia)

GAUZA ASKO EGIN DITZAKET ONDO.

EGIA ESATEAK LASAITZEN NAU.

NAHI BADUT, HOBE DEZAKET.

NIRE INGURUKOAK ERRESPETATZEN DITUT, ETA NI ERRESPETATZEA ESKATZEN DUT.

BADAKIT ZER DUDAN GOGOKOEN ETA ZER HOBETU BEHAR DUDAN.

BESTEEK ZER PENTSATZEN DUTEN JAKITEA INTERESATZEN ZAIT.

NIRE IKUSPUNTUAK DEFENDATZEN DITUT.

PERTSONA JATORREK ONGI SENTIARAZTEN NAUTE.

GOGOKO DUT MAITE DITUDAN ETA MAITE NAUTEN PERTSONAK INGURUAN IZATEA.

BESTEEKIN HITZ EGITEN DUT, GATAZKAK KONPONTZEKO ETA IKUSPUNTUAK TRUKATZEKO.

19

ALDIZKARIA Marzo 2018 Martxoa


El día de la Osasun Jaia pudimos conocer la importante labor que la ONG erandiotarra “Creando Futuros” realiza en Senegal. Desde el AMPA les planteamos la idea de enviarles nuestras, ya en desuso, camisetas naranjas. La idea les pareció positiva y varios colaboradores de la ONG, en uno de sus viajes, las llevaron haciéndoselas llegar a los niños de Mbour/Senegal. Aquí podéis ver el emotivo resultado:


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.