2015eko abenduko buletina

Page 1

BULETINA

Colegio Oficial de MĂŠdicos de Gipuzkoa // Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala

ABENDUA - 2015

Zorionak eta urte berri on Aurten ere, Eguberri-jaiak gertu ditugu eta Gi-

puzkoako Sendagileen Elkargoak lerro hauek baliatu nahi ditu elkargokide guztiak zoriondu eta urtea ongi has dezatela opatzeko. Horretarako, aurtengo Gabonetako Zorion Txartel Lehiaketako lan irabazlea dugu protagonista buletin honetan: 9 urte dituen Libe Millet Garciak egindako artelana. Bigarren saria MarĂ­a Sanz Saenz de Urturik irabazi du, azpialdean ikus daitekeen txartela eginez. Gogorarazi nahi dugu datorren abenduaren 22an txartel nahiz ipuin lehiaketen sari-banaketa izango dela, Elkargoak ospatuko duen Gabonetako Festan. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten elkargokideen seme-alaba guztiei eta hurrengo urtean ere euren sormen lanak bidaltzera animatzen ditugu.

1


Kooperazio bulegoaren irekiera Fundazioan

Osasun Heziketarako Ikasgela

Gipuzkoako medikuen lan zientifikoari aitorpena

Webgune korporatibo berria

Euskararen sustatzea eta elkargokideei prestakuntza

Medikuaren Eguna 2015

Kooperazioari diru-laguntzak

Medikuen Ahotsa aldizkaria

Informazio eta dibulgazioa sare sozialetan

Ikastaro eskaintza zabala

Gai zehatzen inguruko monografikoak

Deontologia Batzordea

Mediku egoiliarrei harrera

2015 urtea irudietan

Elkargokideen parte-hartzearen indartzea

AMA aseguru etxearekin hitzarmena

Hileko buletin elektronikoa

Musika proiekzioak

Hedabideekin elkarlana

Senior Medikuntza Ikasgela

Fundazioaren 2015 Sariak

Aholkularitza juridikoa elkargokideei

Gizartearen babesa

Solasaldiak adituekin


ABENDUKO BULETINA

FIESTA DE NAVIDAD

PROIEKTORE BERRIA ARETO NAGUSIRAKO

GABONETAKO FESTA Abenduak 22 · Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan

17:00: ZINEMA Elkargoak proiektore berria erosi du areto nagusirako, orain arte erabili dena hondatuta zegoen-eta. Proiektore berri hau medikuntza arloan erabiltzeko bereziki aproposa da. Izan ere, DICOM simulazioa du, medikuntzako irudien informazioa manipulatu, gorde, inprimatu eta transmititzeko balio duena. Horri esker, hemendik aurrerako hitzaldi, jardunaldi eta ikastaroetan medikuntzako irudiak proiektatu ahal izango dira, esaterako, X izpiak. Tresna honek, beraz, medikuntzaren dibulgazio hobea ahalbidetuko du, baita prestakuntza modu praktikoagoan eskaintzea ere.

“Cómo entrenar a tu DRAGÓN” filmaren proiekzioa, definizio altuan.

Eta gero... SARI BANAKETA

Gabonetako Zorion Txartel eta Ipuin Lehiaketetako irabazleei.

ZINEMA SARREREN BANAKETA lehiaketetan parte hartu duten guztiei.

3


ABENDUKO BULETINA

Agenda

IKASTARO ETA JARDUNALDIAK

2016: DIGITALERA SALTO!

TALK: Gaixotasun zeliakoa eta glutenarekiko sentsibilitatea

Urte berriarekin erronka berriei ekingo diegu Elkargoan. Izan ere, helburu berria dugu 2016 urterako: mundu digitalera salto egin eta elkargokideekiko harremana nahiz informazio eta dibulgazio kanalak bertatik sustatu.

> ABENDUAK 17, 18:00 H. ONLINE.

Gaixotasun zeliakoarekin lotutako hainbat alderdiri buruz eztabaidatuko da, hala nola, gaixotasunaren gorakada eta kasu berriak, susmo klinikoa, gaixotasunaren aurkezpen-patroiak eta diagnostikoan egin diren aurrerapenak. INFORMAZIO GEHIAGO: www.elsevier.es/elseviertalks

VIII SERME Jardunaldiak: Belaunaren argazkia > OTSAILAK 4-5, MADRIL

Kongresu honen helburua belaunaren anatomia, biodinamika eta azterketa sakona egitea da, baita patologiak antzemateko teknikak berrikustea ere. Hitzaldiak eskainiko dira eta ekografiekin demostrazioak egingo dira. INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.geyseco.es/serme2016/index.php?go=inicio

XII Neurorradiologiako ikastaro nazionala > OTSAILAK 18 ETA 19, MADRIL

Ikastaro hau erradiodiagnostiko eta neurologiako mediku egoiliarrei ez ezik, diagnostiko neurorradiologian edo neurorradiologia interbentzionistan espezialistak diren mediku gazteei zuzenduta dago. INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.geyseco.es/neuro16/

Ekografia muskuloeskeletikoaren lau sasoiak > OTSAILAK 5 ETA 6, MADRIL

Azken urteetan ekografia indarra hartzen ari da; mediku bakan batzuk erabiltzetik espezialitate ugaritan baliatua den tresna izatera pasa da, orain arte pentsaezinak ziren arloetan: dermatologia, pneumologia… INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.geyseco.es/musces2016/

Teknologia berriei esker, bizkorrago, erosoago eta errazago komunikatu gaitezke gure inguruarekin, baita elkargokide zareten guztiekin ere. Hori dela eta, 2016tik aurrera, Elkargoak bere komunikazioak (zirkularrak, buletinak, oharrak, enplegua, ekitaldiak…) era digitalean bidaltzeko apustuari eutsiko dio. Gainera, orain arte hiru hilean behin argitaratu dugun aldizkaria ere modu digitalean egiteko lan egiten ari gara, argitalpen dinamikoagoa eta interaktiboagoa sortze aldera. Euskarri berri honek kalitatezko edukiak maiztasun handiagoz eskaini ahal izatea ahalbidetuko digu.

· ZENBAIT ABANTAIL · Aldizkaria zuk nahi duzunean eta nahi duzun tokian irakurriko duzu. · Edozein gailutan ireki ahalko duzu: ordenagailua, tableta, telefonoa… · Zer irakurri nahi duzun hautatzeko aukera izango duzu, edukiak modu diferentean sailkatuta egongo direlako: eduki-mota (iritzia, elkarrizketa…), gaia… · Zure artikuluak, galderak, iritziak… bidali ahal izango dituzu. · Edukiak formatu berrietan eskainiko ditugu: bideoa, audioak… · Eduki berriak daudenean, abisuak jasoko dituzu.

ORAINDIK EZ DITUZU ELKARGOKO MEZUAK ZURE EMAILEAN JASOTZEN? DEITU (943.27 63 00) EDO IDATZI (INFO@GISEP.ORG) eta emaiguzu zure posta elektronikoa. Zuk aukeratuko duzu zein mezu jaso nahi duzun: eguneko albisteak, hileko buletina, zirkularrak...

4


ABENDUKO BULETINA

RENOVAMOS LA PÓLIZA DE RCP CON SEGUROS A.M.A. Beste urtebetez Elkargoak AMA aseguru etxearekin hitzartu du Erantzukizun zibil profesionaleko aseguru kolektiboa. Hala, medikuen gipuzkoarren jarduera profesionala babesten jarraituko du AMAk, orain arte egin bezala. Aseguru honek barne hartzen ditu, besteak beste, ekintza mingarrien salaketen defentsa; testigu kasuetako aholkularitza juridikoa; txosten, irizpide edota adituaren txostenak egiteko babesa; subsidioa desgaikuntza profesional kasuan; datuen babesa; bizitza digitalaren babesa; ibilbide profesionala amaitu ondorengo 15 urteetarako babesa… Elkargokideei gogorarazi nahi diegu beharrezkoa dela polizara atxikitzeko buletina sinatzea. Inoiz sinatu ez badute, Elkargoan eska dezakete. Horrez gain, babestutako kapitalean edozein aldaketa eginez gero ere Elkargoari idatziz jakinarazi beharko zaio. Poliza kolektiboa pasa den azaroaren 26an sinatu zuten Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko presidente den Manuel García Bengoetxeak eta Diego Murillok, AMAko presidenteak, aseguru etxearen egoitza nagusian, Madrilen.

5

ALTAK ETA BAJAK 2015eko azaroaren 25ean izandako Gobernu Batzordean onartutakoak: ALTAK - IKER OCHOA LINARES - SAIOA YURRITA MONTESINOS - LETICIA ELVIRA RUIZ RIVERA MARTA ISABEL GNECCHI - GASTON RODRIGO ECHANIZ BARBERO

BAJAK - IGNACIO Mª MUÑOZ-SECA NARDIZ - HELENA LEON BRITO - HELENA GUILLERMINA AZCUNA FERNANDEZ - Mª CONCEPCIÓN ALSUA FERNANDEZ - ANA MARÍA PEREZ AGUILERA - IVAN DIAZ DECERIO MARTINEZ - ISABEL MULAS CARPINTERO


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.