PLASTIKA DBH 2

Page 1

PLASTIKAREN eta IKUSIZKOEN HEZKUNTZA

DBHko 2. maila



AURKEZPENA Esku artean duzun txosten honek, DBHko 2. mailan Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza ikas arloan landuko dituzun edukiak biltzen ditu. Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza ikas arloaren programazioan definituta dauden edukiak bateratuta eta era ordenatuan izatea da txosten honen helburua. Ikas arlo honetako edukiak (kontzeptuak, prozedurak, irudi edo ilustrazioak eta abar) bateratuta eskaintzeak ikasturtean zehar landuko diren ikasgaien ikuspegi orokorra izatea ahalbidetzen du. Txostenean agertzen diren edukiak ikasgaien arabera sailkatu dira, era honetan, ikasturtea aurrera doan heinean, ikasgai desberdinetako edukiak landuko dituzu. Eduki hauek hobeto ulertu eta bereganatzeko, txostenean ilustrazio ugari agertzen da: argazkiak, koadroak, zeinu grafikoak, komikiak eta abar. Txostenean ere fitxa bereziak daude. Alde batetik, irudiak aztertzeko fitxak, eta bestetik, ariketak burutzekoak. Irudiak aztertzeko fitxen helburua irudi mota desberdinen baliabideak aztertu eta sailkatzea da, irudiaren mezua ulertu eta bereganatzeko. Ariketak burutzeko fitxen helburua ariketa edo proiektu batzuen plangintza erraztea da. Aipatzekoa da baita ere, txostenaren bukaeran agertzen den bibliografia. Bertan, hainbat arte liburu, aldizkari, testu liburu, web orrialde eta bestelakoak dituzu, txosteneko edukiak osatu eta Plastika eta Ikusizkoen Hizkuntzari buruz gehiago ikertu eta ikasi ahal izateko. Gogoratu txostenak ikasturtean landuko diren eduki guztiak biltzeaz gain, irudi eta ilustrazio asko duela, eta hauek eskura izatea oso garrantzitsua da. Irudi hauek gai desberdinen adibide edo eredu bikainak dira, eta hauetatik ideia asko lor daiteke norberak bere irudiak sortzeko. Espero dut txosten hau erabilgarria eta zure gustukoa izatea.

Jonan Gomez Barrenetxea

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

1


AURKIBIDEA AURKEZPENA..........................................................................................................1 AURKIBIDEA.............................................................................................................2 1. ikasgaia: IKUS KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK SARRERA........................................................................................................................4 1. KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN........................................5 Komunikazioaren eragileak Plastika eta Ikus Hizkuntzan ...............................................6 2. ZEINU GRAFIKO MOTAK 2.1. Seinaleak edo Sinboloak............................................................................................8 2.2. Inguruneko seinaleen kodeak.....................................................................................9 2.3. Ikurrak edo Logotipoak............................................................................................12 3. ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA........................................................14 4. ZEINU GRAFIKOAK EGITEKO URRATSAK.......................................................16

2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN SARRERA......................................................................................................................17 1. IRUDIAREN EGITURA............................................................................................19 1.1. Konposaketa.............................................................................................................20 1.2. Elementu erakargarriak edo interesguneak..............................................................30 1.3. Plano desberdinak....................................................................................................33 1.4. Kolorearen erabilera.................................................................................................35 2. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA......................................................................40 2. KOADRO BERRIA EGITEKO URRATSAK...........................................................44 2

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA SARRERA......................................................................................................................45 1. ZER DA SEKUENTZIA............................................................................................46 Elipsia.............................................................................................................................47 2. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA....................................................................48 3. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK 3.1. Plano motak.............................................................................................................51 3.2. Angulazio motak......................................................................................................58 4. KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK 4.1. Kodigo zinetikoak....................................................................................................61 4.2. Onomatopeiak..........................................................................................................63 4.3. Ikurrak......................................................................................................................64 5. KOMIKIA AZTERTZEKO FITXA...........................................................................65 BIBLIOGRAFIA............................................................................................................68

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

3


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

SARRERA Gaur eguneko gizartean hainbat irudi erabiltzen dugu mezuak azaldu eta adierazteko. Irudi batzuk informatzeko erabiltzen dira, beste batzuk mezuak azaltzeko eta beste asko sentimenduak adierazteko. Artistek euren adierazpenak egiteko irudiak erabiltzen dituzte. Mezuak adierazteko erabiltzen diren irudi hauek leku askotan aurki ditzakegu: trafiko seinaleetan, merkataritza zentroetan, garraio publikoetan, publizitatean, koadroetan, produktuen ikurretan, ordenadoreko menuetan, telebistan, e.a. Irudi bakoitzak bere mezua adierazten digu.

Irudi honen bitartez, Picassok babesgabeen egoera salatzen du, ama eta semea irudian egoera tristean adieraziz. Artistak irudiaren bitartez bere sentimenduak adierazten dizkigu koadroaren ikusleei.

Badaude informazioa, debekua edo arriskua adierazteko erabiltzen diren zeinu edo sinboloak ere, irudiak azken finean. 4

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Irudi bat sinplea denean eta ikuslegoari mezu argi bat adierazteko helburuarekin egiten denean, zeinu bezala kontsidera dezakegu. Zeinuen diseinua ikus elementu gutxi eta egitura sinpleak erabiliz egiten da. Zeinuak egiteko oinarrizko forma geometrikoak dira gehien erabiltzen diren formak: karratua, laukia, zirkulua edo triangelua. Era honetan, ikusleak zeinua era errazean behatu, ulertu eta gogoratuko du.

1. KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN Gizakion arteko komunikazioa era askotakoa izaten da: idatzizkoa, ahozkoa, soinuen eta musikaren bidezkoa edota irudien bidezkoa. Komunikazioa gertatzeko funtsezkoa da prozesuan parte hartzen dutenek erabilitako hizkuntza ezagutu eta ulertzea, era honetan, hartzaileak ongi ulertu ahal izango du igorleak azaldu nahi duen mezua. Irudien bitartez adierazten zaizkigun mezuak modu askotakoak izan daitezke: argazkia, marrazkia, komikia, eskultura, pintura, bideoa, filmeak, seinaleak eta abar. Gure inguruan dauden zeinu gehienak irudien bitartez eginak dira, eta irudi bakoitzak bere mezua adierazten digu. Mezu hauek irudien bitartez ongi komunikazteko, era egokian erabili behar dira Plastika eta Ikus Hizkuntzaren ezaugarriak. Era horretan, ikusleek mezua ongi ulertuko dute. Mezua ulertzeko, ikusleak edo hartzaileak, egileak edo igorleak erabili duen hizkuntza ulertu behar du, bestela bien arteko komunikazioa ez litzateke gertatuko. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

5


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Komunikazio prozesu honetan irakaslea igorlea da eta ikasleak hartzaileak. Komunikazioa ikasgelan gertatzen ari da, azalpenak emateko testuinguru egokiena. Irakaslea ahozko hizkuntza eta irudiak (kodea eta bidea) erabiltzen ari da ikasgaia (mezua) ikasleei azaltzeko. Komunikazio ekintza bat gertatu ahal izateko ondorengo eragileek parte hartu behar dute: igorlea, hartzailea, mezua, kodea, bidea eta testuingurua.

HELBURUA: mezu bat azaldu edo adieraztea.

IGORLEA: irudiaren egilea

MEZUA: irudiak adierazten duena. Igorleak hartzaileari azaldu edo adierazi nahi dion informazio, ideia edo sentimenduen multzoa da.

HARTZAILEA: irudiaren ikuslea

KODEA: mezua adierazteko erabilitako hizkuntza da. PLASTIKA ETA IKUS HIZKUNTZAri dagokionez, hauek dira kodea eratzen duten elementuak: puntuak, lerroak, formak, koloreak, konposaketa, irudia lortzeko erabilitako teknikak etab. BIDEA: marrazkiak, kartelak, koadroak, komikiak, telebista, zinema etab. TESTUINGURUA: komunikazioa ematen den ingurunea, parte hartzaileen ezaugarriak, adina, arraza etab. 6

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Hauek dira komunikazio prozesu honetako eragileak: igorlea (trafiko arduradunak), hartzaileak (ibiltariak edo ikusleak), mezua (ibiltariek bidea zeharka dezakete), kodea (lerroak, koloreak, eta abar, hau da, Plastika eta Ikusizkoen Hizkuntza edo irudiaren hizkuntza), bidea (semaforoa eta argia) eta testuingurua (kalea, zebrabidea eta hiria).

Azaldu iragarki honen bitartez sortzen den komunikazio prozesuaren eragile edo partaideak eta bakoitzaren funtzioa: Helburua, Igorlea, Hartzailea, Mezua, Kodea, Bidea eta Testuingurua. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

7


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

2. ZEINU GRAFIKO MOTAK Zeinua: zerbaiten ideia gogora ekartzen digun irudia. Irudiak adierazten duen ideia, irudiak duen formagatik, adostuta dagoen moduagatik edo izaeragatik izan daiteke. Zeinu grafikoak bi multzotan sailkatuko ditugu: alde batetik, seinale edo sinboloak, eta bestetik, ikurrak edo logotipoak. Zeinu grafikoen diseinuan, bai seinaleetan, bai ikurretan, oinarrizko formak, ikus elementu gutxi eta egitura sinpleak erabiltzen dira.

TRAFIKO SEINALEA

2.1.

IKURRA edo LOGOTIPOA

Seinaleak edo Sinboloak

Sinboloa: kontzeptu bat irudikatzen duen irudia. Gure gizartean ohikoa da hitzen ordez sinboloak erabiltzea informazioa emateko. Seinale (edo sinboloak) zeinu grafiko mota bat dira. Seinaleetan agertzen diren irudiak ulerterrazak izan behar dira ikusleak mezua berehala eta modu errazean ulertzeko.

Hondartza honetan seinale hau ikusterakoan, txakurrak hondartzan egotea debekatuta dagoela erraz ulertuko dugu. Seinale eta sinbolo gehienak nazioarteko mailan ezagutu eta ulertzen dira, Ikus Hizkuntza modu oinarrizko eta unibertsalean erabiltzen dutelako. Seinale edo sinbolo batek mezu oso zehatz bat azaltzen du, irudi eskematikoen bitartez objektu edo ideia bat adieraziz. 8

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Kaletik goazenean sinbolo hau ikusten badugu, hortxe botika bat dagoela ulertuko dugu. Sinbolo baten bitartez adierazten den mezua ikusleak era erraz eta arinean ikusi, ulertu eta bereganatzeko irudi sinpleak erabiltzen dira. Seinale eta sinboloen diseinuan, beraz, adierazten den gaiaren oinarrizko formak erabili behar dira, eta ez xehetasunak.

Seinale hauetan, ibiltariaren irudia oso modu eskematikoan adierazten da, oinarrizko formak bakarrik erabiliz mezua adierazteko.

2.2.

Inguruneko seinaleen kodeak

Orokorrean, inguruneko seinaleek kode edo hizkuntza berezi bat erabiltzen dute. Seinalearen formak eta koloreak alde batetik, eta seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak bestetik, dira hizkuntza berezi hau zehazten duten elementuak.

Bi seinale hauetan, esanahia desberdina da: alde batetik, seinalearen forma eta koloreagatik, eta bestetik, irudiaren barneko ikus elementuengatik. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

9


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Seinalearen formak eta koloreak Orokorrean hiru forma nagusi erabiltzen dira berezko esanahiarekin: laukia edo karratua, triangelua eta zirkulua. Koloreak ere berezko esanahia du.

a) Laukia ala karratua (urdina): INFORMAZIOA adierazteko. Laukia ala karratua INFORMAZIOA adierazteko erabiltzen da. Laukia urdin kolorekoa izaten da eta barneko elementuak zuriz adierazten dira. Batzuetan barneko irudia beltzez adierazten da hondo zuriaren gainean.

b) Triangelua (gorria): ARRISKUA adierazteko. Triangelua ARRISKUA adierazteko erabiltzen da. Triangeluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.

10

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

c) Zirkulua (gorria): DEBEKUA adierazteko. Zirkulua DEBEKUA adierazteko erabiltzen da. Zirkuluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.

Seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak Seinaleetan agertzen diren irudiak modu eskematikoan, hau da, oso era sinplean landu behar dira. Seinaleen helburua ikusleak modu arin eta errazean mezua bereganatzea da, beraz, agertu behar den irudiak ezin du xehetasun askorik izan, bestela ikusleak denbora galduko luke xehetasun horiek begiratzen.

Seinalean autoa eta irristadaren irudiak oso modu eskematikoan adierazi dira, oso era sinplean. Irudia lerro eta forma geometriko sinplez adierazita dago. Koloreak ere oso sinpleak dira, beltza hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitatekoen sinplifikazioa dira. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

11


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Seinale honetan ere irudia oso modu eskematikoan adierazi da, oso era sinplean. Irudia lerro eta forma sinplez adierazita dago. Kolore beltza erabili da hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitatekoen sinplifikazioa dira.

2.3.

Ikurrak edo Logotipoak

Ikurrak (edo logotipoak) zeinu grafiko mota bat dira. Ikur edo logotipoek euren mezua berehala adierazteko gaitasuna dutenez gero, gaur egun, zeinu grafikoen erabilera eremu guztietara hedatu egin da.

Ikurra edo logotipoa, irudia eta testua integratzen dituen zeinu grafikoa da. Produktu desberdinetan agertzeko bereziki diseinatuak izaten dira ikur hauek. Ikurren helburua adierazten den marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea da.

Audiren ikurra erraz identifikatzen dugu, askotan ikusi dugulako eta ongi ezagutzen dugulako adierazten duen marka zein den. 12

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Ikur bat gogoratzeko erraza baldin bada, ikusleak ikurra berriro ikusterakoan, adierazten duen marka, enpresa edo zerbitzua berehala identifikatuko du, beraz, ikurrak bere helburua bete duela esan genezake.

Ikur edo logotipoen diseinuan erabili ohi diren ikus elementuak sinpleak dira, hau da, oinarrizko forma eta koloreak. Era honetan, ikusleak modu arin eta errazean gogoratuko du irudia eta berehala identifikatuko du adierazten duen markarekin.

Ikurrak ikuslearen arreta erakarri behar du bere helburua ongi betetzeko, horretarako, kolore biziak eta diseinu modernoa eta originala erabili ohi ditu egileak irudi mota hauetan. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

13


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

3. ZEINU GRAFIKOAK AZTERTZEKO FITXA Aukeratutako zeinu grafikoan, seinalea zein ikurra, ondorengo galderak erantzun zeinuetan erabiltzen diren ezaugarriak aztertzeko. Zeinu grafikoa: _____________________________ 1. Ingurunea. Zeinua non dagoen aztertu: kalean, eraikin batean, produktu batean, e.a. Helburuarekin harreman zuzena izango du. 2. Irudiaren ezaugarriak:  

Zeinuaren forma eta kolore nagusiak. Irudian agertzen diren ikus – elementuak: zeinuaren irudia egiteko egileak erabili dituen ikus elementuak: puntuak, lerroak, formak eta koloreak.

3. Zeinu grafikoaren mezua eta helburua:  

Zeinu grafikoaren mezua. Zer esaten digu zeinuak ? Zein da irudiak erakutsi edo azaltzen duen mezua ? Zeinuaren irudiak azaldu edo adierazten duena kontuan izan. Zeinu grafikoaren helburua. Zein da zeinuaren helburu edo funtzio nagusia ? Zertarako dago zeinu grafiko hau egina ? (Kontuan izan seinalea edo ikurra bada helburua desberdina izango dela). Seinaleetan: informazioa, arriskua ala debekua adieraztea. Ikurretan: marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea da.

4. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili ditu egileak zeinuaren ezaugarri desberdinak (ingurunea, formak, koloreak eta irudiaren ikus elementuak) adierazi nahi duen mezua eta helburua azaltzeko ? Zergatik ? Azaldu zuen iritzia zeinuari buruz.

14

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

Ondoren, zeinu grafiko bat aztertuko dugu, azterketarako galderak jarraituz zeinuaren mezua ulertu eta gure ondorioak eta iritzia azaltzeko.

Zeinu grafikoa: TRAFIKO SEINALEA 1. Ingurunea. Bilboko kale bat. Trafiko seinale hau zebra bide baten ondoan dago. Seinalearen kokapena trafikoa hirian bideratzearekin (helburuarekin) harremanduta dago. 2. Irudiaren ezaugarriak: 

Zeinuaren forma eta kolore nagusiak. Triangelua eta kanpoko lerroa gorri kolorekoa da.

Irudian agertzen diren ikus – elementuak: hondo zuriaren gainean beltzez adierazitako ibiltari eta zebra bide bat agertzen dira. Zebra bidea lerro zuzenez adierazita dago. Ibiltariaren burua puntuz eta gorputza forma sinple eta zuzenez.

3. Zeinu grafikoaren mezua eta helburua: 

Zeinu grafikoaren mezua. Trafiko seinale honek ibiltariak zebra bidetik pasa daitezkeela esan nahi digu. Auto gidariak zebra bidera hurbiltzen direnean kontuz ibiltzeko adierazi nahi du zeinu honek.

Zeinu grafikoaren helburua. Seinalearen azken helburua trafikoa bideratzea da. Seinalea auto gidariak ibiltariak zebra bidetik pasa daitezkeela ohartzeko egina eta kokatuta dago. Seinale honen funtzioa edo helburua arriskua adieraztea da.

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

15


1. ikasgaia: IKUSIZKO KOMUNIKAZIOA – ZEINU GRAFIKOAK _____________________________________________________________________________________

4. Ondorioak eta iritzia. 

Ingurunea ongi aukeratuta dago, helburua ibiltariak zebra bidetik pasa daitezkeela ohartzea bada, zebra bidearen ondoan kokatzea erabaki ona da.

Triangelua eta kanpoko lerroa gorria egokiak dira arriskua adierazteko. Egileak erabili dituen puntu, lerro, forma eta koloreak egokiak dira seinalearen mezua eta esanahia adierazi eta gidariek (ikusleek) erraz ulertzeko.

Seinalea egokia da trafikoa bideratzeko eta irudia ongi ulertzen da, baina triangelua eta kanpoko lerro gorriak arriskua adierazten dutela jakiteko, trafiko seinaleen kodea eta esanahia aurretik ezagutu beharra dago.

4. ZEINU GRAFIKOAK EGITEKO URRATSAK 1. Lehenengo eta behin, zeinu grafikoaren mezua eta helburua finkatu behar dira. Zertarako egingo dugu zeinu grafiko berria ? Zer adieraziko digu zeinuak ? Zein da irudiak erakutsi edo azalduko duen mezua ? Kontuan izan seinalea edo ikurra bada helburua desberdina izango dela. Seinaleetan: informazioa, arriskua ala debekua adieraztea izango da helburua, eta ikurretan marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea. 2. Helburua eta mezua finkatu ondoren, zeinu grafikoa edo irudiaren ezaugarriak aukeratu eta landu behar dira.  

Zeinuaren forma eta kolore nagusiak. Kontuan izan zeinuaren helburua eta mezua. Irudian agertzen diren ikus – elementuak: zeinuaren irudia modu sinplean egiteko ikus elementuak landu eta egokienak aukeratu: puntuak, lerroak, formak eta koloreak.

3. Teknika. Ikus – elementuak modu egokian adierazteko, zeinua – irudia tresna egokiekin marraztu: zuzenkia, eskuaira, kartaboia, konpasa, arkatza, koloretako margoak etab. 4. Ingurunea. Adierazi nahi den helburua eta mezuaren arabera, zeinua ingurune egokian kokatu. Inguruenak helburuarekin harreman zuzena izan behar du.

16

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

SARRERA Ikasgai honetan, koadro edo irudi baten egitura antolatzeko kontuan izan behar diren elementu eta baliabideak aztertu eta landuko ditugu. Edozein artistak irudi bat egitareakoan, bizitzako funtsezko gauzak eta alderdiei buruz dituen usteak, iritziak, emozioak eta sentimenduak (tristura, poza, kezkak eta abar) azaldu nahi dizkigu irudiaren ikusle garen guztioi. Egileak irudiaren bitartez komunikatu edo adierazi nahi duen mezua ikusleei azaltzeko, irudiaren egituran parte hartzen duten baliabide guztiak era egokian erabili behar ditu. Irudiak sortzeko, bada hizkuntza berezi bat, Plastika eta Ikus Hizkuntza, eta beste edozein hizkuntzak bezala, bere arauak eta legeak ditu. Plastika eta Ikus Hizkuntza osatzen duten elementuak hauek dira: puntuak, lerroak, formak, koloreak, planoak, testurak, argiak, itzalak eta abar. Egileak irudi bat sortzerakoan, Plastika Hizkuntzaren elementuak eta arauak era egokian landu behar ditu bere mezua era egokian azaltzeko, hau da, egileak ikus elementuak era egokian antolatu behar ditu irudian. Ikus elementu hauek antolatzeko, egileak irudiaren egitura aztertu, frogatu eta ongi landu behar du. Artista batek irudiarekin adierazi nahi duen mezuaren arabera, ikus elementuak (puntuak, lerroak, koloreak, e.a.) era batean edo bestean antolatuko ditu. Artistak emoziozko erreakzioak eragingo ditu ikusleengan ikus elementuak era egokian erabiltzen baldin baditu. Ikusleengan erreakzio horiek eragiteko formak eta koloreak batera agertzen dizkigu irudiaren egileak. Bi osagarri horiek, forma eta kolorea, bereizi ezinak dira, gauza guztiek badute forma bat eta baita kolore bat ere. Irudi bat sortzerakoan, forma eta koloreak nola antolatu erabakitzeko egileak irudiaren egituran parte hartzen duten baliabideak hauek landu eta kontuan izan behar ditu: konposaketa, elementuen kokapena, plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak.

Paisaia eta etxola arratsaldean. GABRIELE MĂœNTER. 1908 Olio pintura taularen gainean. (33,1 x 40,7 cm.) Bilduma pribatua, Munich. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

17


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Edozein artistak, koadro baten bitartez azaldu edo adierazi nahi duen mezua ikusleei adierazteko, irudiaren egituran parte hartzen duten baliabide guztiak era egokian antolatu behar ditu.

Sainte-Victorie mendia. PAUL CEZANNE. 1904-1906 Olio pintura mihisearen gainean. (73 x 91 cm.) Philadelphia Museum of Art. Irudiaren elementuen artean, egileak kolorea erabil dezake adibidez, bere mezua edo nahi duen zentzazioa ikusleei adierazteko. Mezuaren arabera, egileak koloreen artean armoniak, kontrasteak, kolore hotzak, e.a. modu batean ala bestean landuko ditu.

Marilyn. ANDY WARHOL. 1964 Serigrafia mihisearen gainean. (101,6 x 101,6 cm.) Thomas Ammann-en bilduma, Zurich. 18

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

1. IRUDIAREN EGITURA Hauek dira egileak landu eta kontuan izan behar dituen baliabideak irudi baten egitura antolatzeko: konposaketa, elementuen kokapena, plano desberdinak (edo espazioaren egituraketa), kolorearen erabilera eta interesguneak (edo arretaguneak).

Broadway Boggie Woogie. PIET MONDRIAN. 1942 – 1943 Olio pintura mihisearen gainean. (127 x 127 cm.) MoMA, Museum of Modern Art, New York. Irudi edo koadro guztietan aztertu eta landu behar diren baliabideak orden honetan aztertuko ditugu:

1.1. 1.2. 1.3. 1.4.

Konposaketa Elementu erakargarriak edo interesguneak Plano desberdinak Kolorearen erabilera

Amapolak. CLAUDE MONET. 1873 Olio pintura mihisearen gainean. (50 x 65 cm.) Museo de Orsay, Paris. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

19


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

1.1.

Konposaketa

Irudiaren konposaketa egitea, irudiaren oinarrizko elementuak (lerroak, formak, koloreak, e.a.) Plastika eta Ikus Hizkuntzaren arauen arabera antolatzea da. Elementu horiek modu egokian, hau da, asmo edo mezu baten arabera antolatzen badira, irudiak zentzazio edo ikus efektu jakin bat adieraziko du. Ambroise Vollarden erretratua. PABLO PICASSO. 1909 – 1910 Olio pintura mihisearen gainean. (93 x 66 cm.) Pushkin museoa, Moscu.

Leonardok konposaketa triangeluarra (orekatua) erabili zuen Mona Lisaren erretratu famatua margotzeko. Pertsonaia triangeluak sortzen duen espazioaren barnean kokatu du. Konposaketa orekatuak lasaitasuna adierazten du. Gioconda edo Mona Lisa. LEONARDO DA VINCI. 1503 – 1506 Olio pintura taularen gainean. (77 x 53 cm.) Louvre museoa, Paris. 20

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Irudi honetan Mona Lisaren erretratuaren konposaketa triangeluarraren eskema ikus dezakegu. Pintoreek konposaketa mota hau erabili ohi dute erretratuak egiteko. Pertsonaiaren forma gutxi gora behera egokitzen da triangeluan, beti egongo da triandgelutik kanpo geratzen den pertsonaiaren atalen bat. Irudiak bere esanahia ongi adierazteko, irudiaren konposaketak orekatua izan behar du.

Zergatik izan behar du orekatua irudiaren konposaketak ? Gizakiak oreka bilatzen du bere bizitzako esparru fisiko eta psikikoan. Egoera hau ere, ikus esparruan ematen da, hau da, gizakiak irudiak egin eta ikusterakoan ere, oreka bilatzen du. Horregatik, artistek euren irudiak era orekatuan antolatzen dituzte, era horretan, irudian sortzen den armonia ikusleen begiradarako atsegina izango da.

Irudian oreka egoteko ez du zertan simetriarik egon behar. Simetria oreka sortzeko modurik oinarrizkoena da, baina normalean, artistak ez du simetriarik erabiltzen bere irudietan. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

21


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Irudi batean sortzen den oreka, ikus – elementu guztien arteko harremanean oinarritzen da. Lerroak, formak eta koloreak era egokian konbinatzen badira elkarrekin, irudiaren konposaketa orekatua izango da. Irudiaren alde guztietan ikus – elementuak euren artean konpentsatuta daudenean, oreka dagoela esaten dugu.

Irudi batean sortzen den oreka, ikus – elementu guztien arteko harremanean oinarritzen da. Lerroak, formak eta koloreak era egokian konbinatzen badira elkarrekin, irudiaren konposaketa orekatua izango da.

1

2

Aurreko irudietan desberdintasun batzuk ikus ditzakegu: 

1. irudia ongi orekatuta dago. Neurri, kokapen eta norabide desberdinetako lauki eta karratuek oreka sortzen dute irudian, elementuak euren artean konpentsatuta daude.

2. irudiko elementuen arteko proportzioak hain gutxi aldatzen direnez, ikusleak ez daki ikusten ari dena berdintasuna ala desberdintasuna, edo simetria ala asimetria den. Horregatik, 2. irudia desorekatuta dago.

22

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Kandinskyren koadro honetan puntuak, lerroak, koloreak eta irudiaren beste elementuak modu asimetrikoan antolatuta daudenez, irudiak adierazten dituen efektuak DESEGONKORTASUNA eta MUGIMENDUA dira. Konposaketa OREKAtua da.

VIII. konposaketa. VASILI KANDINSKY. 1923 Olio pintura mihisearen gainean. (140 x 201 cm.) Guggenheim museoa, New York. Irudian hainbat elementu modu asimetrikoan egoteak DESEGONKORTASUNA adierazten du. Ikusleak irudian elementu asko ikusten badu, eta elementu hauek desordenatuta baldin badaude, desordenaren efektua nabaria da. Azter dezagun nola erabili dituen Kandinskyk Ikus Hizkuntzaren elementuak eta hauek konposatzeko modua:  Zeintzuk dira egileak erabili dituen ikus elementuak ? Puntuak, lerro zuzen bertikalak eta batez ere diagonalak, lerro kurbatuak, zirkuluak eta kolore hotzak (urdina, morea, e.a.), beroak (horia, laranja, e.a.) eta neutroak (berdea, beltza, grisa, e.a.). Elementu hauek MUGIMENDUA adierazten dute.  Zergatik da OREKATUA irudiaren konposaketa ? Irudiaren elementuak nahiz eta modu desordenatuan antolatuta egon, irudia orekatua da, helburua desordena eta mugimendua adieraztea baita. Elementuek ez dute irudiaren gainazalean espazio berdina betetzen. Konposaketa honek MUGIMENDUA adierazten du. Kandinskyk oinarrizko elementuak diren puntua, lerroa eta planoa aztertu eta landu zituen bere lanetan. Kolorea ere lantzen du bere irudien konposaketak sortzeko. Kandinsky bezala, artista guztiak oinarrizko elementuez baliatzen dira euren irudiak egiteko. Askotan elementu hauek modu sinplean lantzen dira, bestetan aldiz, modu konplexuagoan. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

23


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

“Hauek dira arte lan guztien oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko guztien eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian nola pinturan.” Vasili Kandinsky (Moscu, 1866 – Neuilly-sur-Seine, 1944)

Amets txikia kolore gorrian lanaren egitura. VASILI KANDINSKY. 1925 Olio pintura mihisearen gainean. (35,5 x 41,2 cm.) Kunstmuseum, Berna. Kandisnskyren lan honen egituran ikus dezakegunez, lerroek garrantzi berezia dute koadroan sortzen diren norabide eta mugimenduak adierazteko, horretarako, artistak lerro mota asko erabili du: lerro zuzen bertikal eta diagonalak, kurbak, e.a. Puntuak ere erabili ditu irudia egiteko. 24

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Ez dago konposaketarako arau bakar bat, ezta konposatzeko modu orokor bat ere. Artista, garaia eta arte joeraren arabera irudiak konposatzeko moduak desberdinak izaten dira nahiz eta irudiek adierazten duten mezua berdina izan. Artistak intuizioz egin dezake konposaketa, baina normalean ongi pentsatuta, aztertuta eta Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarriak kontuan izanik egiten du artistak irudiaren konposaketa. Artista hoberenen lan gehienetan erraz ikus daiteke forma eta eskema geometrikoak direla konposaketaren nondik-norakoak zehazteko oinarri edo gida. Aurreko esaldia baieztatzeko, koadro batzuk eta hauen konposaketaren eskemak aztertuko ditugu:

Ama Birjinaren ezkon-hitza. RAFAEL. 1504 Olio pintura taularen gainean. (170 x 117 cm.) Pinacoteca di Brera, Milan.

Marrazkiak perspektiba konikoaren erabilera erakusten digu, ihes-puntua eraikinaren sarreran kokatuz. Puntu hau, figurak biltzen dituen triangeluaren goiko erpina da. Pertsonaiek sortzen duten zirkuluak, koadroaren behatzailea eszenan parte hartzera gonbidatzen du. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

25


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Venus ispiluan. DIEGO VELAZQUEZ. 1650 Olio pintura mihisearen gainean. (122,5 x 177 cm.) National Gallery, Londres.

Konposaketaren marrazkiak, artistak neska biluzia margotzeko koadroan utzi zuen espazioa erakusten digu, baina batez ere, figurak hartu duen kurbaren forma argi uzten digu, neska era erosoan etzanda dagoela erakutsiz. Goiko ezkerraldeko laukian, aingerua kokatu zuen Velazquezek, espazioa betez eta konposaketa orekatuz. 26

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Moulin de la Galetteko dantza. PIERRE-AUGUSTE RENOIR. 1876 Olio pintura mihisearen gainean. (131 x 175 cm.) d´Orsay museoa, Paris.

Marrazkiek koadroaren konposaketa eta irudian agertzen diren elementuen kokapena erakusten digute: 

Ezkerreko eskema: konposaketa diagonala erabiltzen du artistak, hurbileko planoan dauden figurak behe-eskuinaldean kokatuz eta urrunekoak ezkerraldean.

Eskuineko eskema: dantzaldiaren naturaltasuna taldeka eta bikoteka antolatuta dauden multzoek sortzen dute, hauen jarrera eta elkarrizketetan ikus dezakegunez. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

27


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Kafetegiko terraza gauez. VINCENT VAN GOGH. 1888 Olio pintura mihisearen gainean. (81 x 65,5 cm.) Kroller MĂźller museoa, Otterlo.

Van Goghek Kafetegiko terraza gauez koadrorako perspektiba konikoa erabili zuen sakontasuna lortzeko. Ihes-puntua irudiaren erdigunean dago. Irudian agertzen diren elementuak egituratzeko ihes-puntura doazen lerroak erabili ditu egileak: terrazaren eta terraza gaineko toldoaren zabalera, paretaren neurria, eskuineko eraikinen goialdeko lerroa, e.a. Era honetan, hurbileko elementuak handiago ikusten dira urrunekoak baino. 28

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Galsoroa beleekin. VINCENT VAN GOGH. 1890 Olio pintura mihisearen gainean. (50,5 x 103 cm.) Rijksmuseum, Amsterdam.

Marrazkian ihes lerroak somatzen ditugu, gugandik urruntzen diren hiru ibilbide iruditik desagertzen direlarik. Horizonte lerroak, hau da, galsoroaren goialdeko lerroak, haizeak mugituriko itsasoaren gainazalaren forma du. Zeruan haize zurrunbilo bi sortzen dira eta beleek lerro diagonal batean zeharkatzen dute paisaia goi-eskuinaldeko ertzerantz abiatzen. Van Goghek indar eta emozio gogorrak adierazi nahi dizkigu ikusleei hainbat mugimenduren bitartez. Koadro hau artistak margotu zuen azkenekoa izan zen, depresio egoerak jasaten zituenean. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

29


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

1.2.

Elementu erakargarriak edo interesguneak

Irudian agertuko diren elementuen kokapena erabakitzeko, egileak elementuek irudian izango duten garrantzia kontuan izan behar du. Honen arabera, elementuen kokapena desberdina izan daiteke irudian: erdialdean, bazterrean, aurrean, atzean, goian, behean, e.a.

Neska itotzen. ROY LICHTENSTEIN. 1963 Olio eta pintura sintetikoa mihisearen gainean. (170,8 x 168,4 cm.) Philip Johnson bilduma, MoMA, New York. Normalean garrantzia duten elementuak irudiaren erdialdean kokatzen dira. Era honetan, ikusleak errazago zuzenduko du begirada hauengana.

Behi horia. FRANZ MARC. 1911 Olio pintura mihisearen gainean. (104,5 x 189,2 cm.) Guggenheim museoa, New York. 30

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Irudi honetan elementu garrantzitsuenak atzetik hurbiltzen zaizkigun Platon eta Sokrates dira, horregatik Rafaelek irudiaren erdialdean kokatu ditu, irudian garrantzia izateko.

Atenaseko eskola. RAFAEL. 1509 – 1510 Freskoa. Vaticanoko egoitza, Vaticano.

Interesguneak gure begirada erakartzen duten irudiaren guneak dira. Elementu bat irudi bateko interesgunea denean ikus-pisu handia duela esaten dugu. Ikus-pisuak beraz, irudiaren elementu batek duen protagonismoa edo ikusizko garrantzia adierazten du. Egileak interesgunea edo ikus-pisuren bitartez ikuslearen begirada interesatzen zaion irudiaren gunera erakar dezake. Oihua. EDVARD MUNCH. 1893 Olio pintura kartoiaren gainean. (91,4 x 73,3 cm.) Nasjonalgalleriet, Oslo. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

31


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Interesgunea edo ikus-pisua elementu baten forma, kolore, neurria edo kokapenagatik lor daiteke. Elementu batzuek beste batzuek baino ikus-pisu handiagoa dute: forma berezi batek forma arrunt batek baino ikus-pisu handiagoa du. Erdian dagoen elementu batek beste edozein elementu batek baino ikus-pisu handiagoa du. Elementu handi batek txiki batek baino pisu handiagoa du. Kolore bizi batek kolore apal batek baino ikus-pisu gehiago du.

Venusen jaiotza. SANDRO BOTTICELLI. 1485 Tenpera mihisearen gainean. (172´5 x 278´5 cm.) Uffizi galeria, Florentzia.

Irudiaren ikus-pisua era egokian erabiliz artistak nahi dituen elementuak bereiz ditzake irudiaren barnean. Van Goghen koadro honetan, ikus-pisua aurpegian zentratzen da, hau lortzeko egileak lerroak eta koloreak modu berezian erabili ditu. Autorretratua kapela grisarekin. VINCENT VAN GOGH. 1887-1888 Olio pintura mihisearen gainean. (44 x 37,5 cm.) Rijksmuseum, Amsterdam. 32

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Kristoren arropa gorria koadro honen interesgunea da. Irudiaren erdian egoteak eta kolore biziz adierazita egoteak ikus-pisu handia ematen diote elementu honi. Egileak ikuslearen begirada irudiaren erdigunera bideratzen du, garrantzi berezia emanez Kristoren figurari. El expolio. EL GRECO. 1577 – 1579 Olio pintura mihisearen gainean. (258 x 173 cm.) Toledoko katedrala.

1.3.

Plano desberdinak

Irudi batean sakontasuna lortzeko, hau da, hurbiltasuna edo urruntasuna adierazteko, egilea planoez baliatzen da. Aurrealdean dauden formek ezkutatu egiten dituzte atzealdean daudenak eta, horrenbestez, lehenengo, bigarren edo hirugarren planoaz hitz egingo dugu. Irudian dauden planoek sakonera edo distantzia adierazten digute.

ANT 63. Antropometriak. YVES KLEIN. 1961 Pigmentua eta erretxina sintetikoa papera eta oihalaren gainean. (153 x 209 cm.) Bilduma pribatua. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

33


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Forma lauen bitartez egindako konposaketa batean honako irizpide hauek aplikatzen baditugu sakontasun zentzazioa lor dezakegu irudian: 1. Formen tamaina irudiaren barnean: forma handiak hurbil ikusten dira eta forma txikiak urrun. 2. Formak irudian dauden posizioan: behealdeko ertzetik hurbil dauden formak gertuago ikusten ditu behatzaileak eta goialdeko ertzetik hurbil daudenak urrunago. Azter dezagun Van Goghen irudi honetan sakontasunaren erabilera edo plano desberdinak. Hurbiletik urrunera dauden planoak kontuan izanik, bost plano desberdin ikus ditzakegu:

Galsoroa eta altzifrea. VINCENT VAN GOGH. 1889 Olio pintura mihisearen gainean. (73 x 93,5 cm.) Bilduma pribatua.

1. 2. 3. 4. 5.

Hurbileko belarra. Galsoroa eta zuhaitz bat. Atzean dauden zuhaitzak eta eskuinaldeko altzifre handia. Mendi katea. Zerua edo hondo bezala agertzen den azken planoa.

Irudi honetan espazioaren egituraketa antolatzeko, artistak sakonera lortzeko hurbileko planoak behealdeko ertzetik hurbilago kokatu ditu, eta urruneko planoak goialdeko ertzetik hurbilago. 34

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Hona hemen Galsoroa eta altzifrea koadroaren planoen eskema:

1. Hurbileko belarra. 2. Galsoroa eta zuhaitz bat. 3. Atzean dauden zuhaitzak eta eskuinaldeko altzifre handia. 4. Mendi katea. 5. Zerua edo hondo bezala agertzen den azken planoa.

1.4.

Kolorearen erabilera

Ikusleengan emoziozko erreakzioak eragiteko egileak formak eta koloreak batera agertzen dizkigu irudian. Bi osagarri horiek, forma eta kolorea, bereizi ezinak dira, gauza guztiek badute forma bat eta baita kolore bat ere.

Gau izartsua. VINCENT VAN GOGH. 1889 Olio pintura mihisearen gainean. (73,7 x 92,1 cm.) MoMA, Museum of Modern Art, New York. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

35


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Irudi batean koloreen erabilera erabakitzeko, egileak koloreen teoria kontuan izan behar du: kolore hotzak, beroak, kolore gamak, kolore osagarriak, e.a. Koloreen teoriaren bitartez efektu desberdinak lor daitezke irudian: armonia, kontrastea, e.a. Marilyn. ANDY WARHOL. 1967 Serigrafia eta pintura akrilikoa mihisearen gainean. (101,5 x 101,5 cm.) Phillips bilduma, The International Fine Art Auction.

Beheko irudian zirkulu kromatikoa margotuko dugu, kolore guztiak biltzen dituen zirkulua. Oinarrizko hiru koloreetatik abiatuz, magenta, horia eta zian, eta hauen arteko nahasketak eginez, kolore guztiak lor daitezke.

36

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

Gogora dezagun koloreen teoria eta honen erabilera egokiaren bitartez ikusleengan sor daitezkeen emozioak: 1. Kolore hotzak: urdinaren gamakoak eta berde ilunak. Giro hotzak, iluntasuna, gaua, tristura... adierazteko erabiltzen dira.

Zeruko orbita. GIACOMO BALLA. 1913 Olio pintura mihisearen gainean. (80 x 60,5 cm.) Bilduma pribatua.

2. Kolore beroak: horia, laranja, gorria eta okreak. Giro beroak, egoitza baten barnealdeko epeltasuna, emozio gogorrak, indarra... adierazteko erabiltzen dira.

Die Brücke taldearen kartela. ERNST LUDWIG KIRCHNER. 1905 – 1907 Teknika grafikoa zuraren gainean. Bilduma pribatua. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

37


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

3. Kolore neutroak: berdeak, grisak, beltza eta zuria. Kolore hauek edozein gamarekin konbina daitezke eta ez dute berez esanahi berezirik adierazten.

4. Kolore gama: zirkulu kromatikoan hurbil dauden antzerako koloreak dira, eta kolore baten nagusitasuna dute osagai bezala. Gama berdineko koloreak erabiliz irudian armonia lortzen da, hau da, elementuen artean ez da berezitasunik sortzen, antzekotasuna izango da nagusi.

Aitaren erretratua. PABLO PICASSO. 1896 Akuarela. (18 x 11,8 cm.) Picasso museoa, Bartzelona. 38

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

5. Kolore osagarriak: zirkulu kromatikoan aurrez aurre dauden koloreak dira, urdina eta laranja, kolore hotzak eta kolore beroak, e.a. Kolore osagarriek euren artean kontrasteak sortzen dituzte. Irudi batean elementu bat beste batetik bereizteko, kolore osagarriez margotzen badira kontrastea sortzen da euren artean.

Avignoneko andereĂąoak. PABLO PICASSO. 1907 Olio pintura mihisearen gainean. (243,8 x 233,6 cm.) MoMA, Museum of Modern Art, New York.

6. Zuri-beltza: kolore hauek eta grisaren gamakoek tristura adierazten dute, bizitza gabeko zentzazioa adieraz dezakete.

Gernika. PABLO PICASSO. 1937 Olio pintura mihisearen gainean. (349,3 x 776,6 cm.) Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia, Madril. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

39


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

2. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA Koadroak aztertzeko, ondorengo galderak aztertuko ditugu: 1. Koadroaren datuak. Izenburua, egilea, urtea, teknika, neurriak eta kokalekua (koadroa non dagoen aipatu: museoa, arte galeria, e.a.). 2. Irudiaren deskribapena. Irudian agertzen dena deskribatu (inolako azterketarik egin gabe). 3. Irudiaren egitura. Konposaketa, elementuen erakargarriak edo interesguneak, plano desberdinak eta kolorearen erabilera aztertu. Baliabide bakoitzaren azterketaren ondoan, adieraz ezazu marra eta koloreen bitartez koadroaren eskema batean, azterketan azaldutakoa. 4. Irudiaren mezua. Zer esaten digu koadroak ? Zein da egileak adierazi nahi digun mezua koadroaren bitartez ? 5. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili al ditu egileak irudiaren egiturako baliabide guztiak bere mezua adierazteko ? Zergatik ? Erantzunak arrazoitu.

Ondoren, galdera hauek jarraituz koadro bat aztertuko dugu. Era honetan, adibide honen bitartez azterketa nola egin ikasiko dugu. 1. Koadroaren datuak:

Izenburua: Autorretratua kapela grisarekin Egilea: Vincent Van Gogh Urtea: 1887 – 1888 Teknika: Olio pintura mihisearen gainean Neurriak: 44 x 37,5 cm. Kokalekua: Rijksmuseum, Amsterdam. 40

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

2. Irudiaren deskribapena: Irudian Van Gogh ikusten dugu. Kapela grisa jantzita darama eta bizar gorria du. Begirada galdua du eta serio edo triste agertzen zaigu irudian. Jaka urdina eta marroi kolorekoa da, eta bere atzean hondo urdin iluna agertzen da. Irudi guztia lerro edo pintzelada txikiekin margotuta dago. 3. Irudiaren egitura:

3.1. KONPOSAKETA Irudiaren konposaketa triangeluarra da. Triangeluaren barnean pertsonaia agertzen da, eta triangelutik kanpo irudiaren hondoa edo atzeko aldea. Pintoreek konposaketa mota hau erabili ohi dute erretratuak margotzeko. Konposaketa hau orekatua da. Egileak formak eta koloreak marra txikien bitartez adierazi ditu irudian erritmoak sortuz. Marratxo hauek buruaren inguruan biraka adierazi ditu irudiaren atzeko aldean, gure begirada pertsonaiaren aurpegirantz bideratuz.

3.2. ELEMENTU ERAKARGARRIAK edo INTERESGUNEAK Irudiaren elementu nagusia pertsonaiaren aurpegia da, kapelak ere ikus-pisua duelarik. Horregatik Van Goghek irudiaren erdialdean kokatu ditu elementu hauek, irudian garrantzia izateko. Elementu hauek kolore bero eta argien bitartez bereizi egiten ditu baita ere. Pertsonaiaren begiradak ere gure arreta erakartzen du. Era honetan, ikusleak bere begirada aurpegira bideratuko du zuzenean. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

41


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

3.3. PLANO DESBERDINAK Irudian bi plano nagusi agertzen dira. 1go planoan, aurrekoan, pertsonaia dago, irudiko elementu nagusia. 2garren planoan irudiaren atzeko aldea edo hondoa margotu du egileak. Bi plano hauek erabiliz egileak pertsonaiaren erretratua bereizi nahi izan du.

3.4. KOLOREA Irudian kolore hotzak dira nagusi, egileak pertsonaiaren jakan eta hondoan urdin ilunak eta moreak erabili ditu batez ere. Aurpegian kolore beroak erabili ditu: laranja, gorria, okrea, horia, e.a. Egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez aurpegia bereizi du irudian. Egileak kapela margotzeko grisa erabili du, hau da, kolore neutroa. Kolore neutroak ez du kolore hotzak eta beroen arteko kontrastean eraginik sortzen, baina kolore gris hau nahiko argia denez, kapela bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz. 42

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

4. Irudiaren mezua: Van Goghek bere izaera islatu nahi digu erretratu honen bitartez, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria erakutsiz. Pertsona kezkatua bezala agertzen zaigu irudian. Ezaugarri hau bere aurpegia eta begirada margotzeko eragatik nabaritzen dugu. 5. Ondorioak eta iritzia: Van Goghek bere mezua adierazteko, hau da, erretratuaren bitartez bere izaera nolakoa den erakusteko, ikuslearen begirada pertsonaiaren aurpegira bideratzen du. Irudiaren egituraren baliabide guztiak intentzio horrekin landu ditu: 1. Konposaketa: pertsonaia triangelu batean kokatu du, gure arreta irudiaren alde horretara bideratuz. Irudian margotutako marratxoek aurpegiaren inguruan birazten dute, arreta ere aurpegira bideratuz. 2. Elementuen kokapena: Van Goghek pertsonaiaren aurpegia irudiaren erdian kokatu du, irudian garrantzia izateko eta ikusleak bere begirada aurpegira bideratzeko. 3. Planoak: irudian bi plano erabiltzerakoan egileak pertsonaiaren erretratua edo aurpegia bereizi nahi izan du. 4. Kolorea: egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez pertsonaia eta bere aurpegia bereizi nahi izan ditu irudian. Kapelaren kolore grisa argia denez, kapela ere bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz. 5. Interesguneak: egileak aurpegia eta kapela irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta argien bitartez bereizi egiten ditu. Era honetan, pertsonaiaren begiradak ere gure arreta erakartzen du. Koadro honetan Van Goghen estiloan bereziak diren marratxo txikiak oso ongi nabari dira. Formak eta koloreak era honetan margotuz irudian erritmo desberdinak sortu ditu: zirkularrak aurpegiaren inguruan eta norabide zuzenenekoak sudurra eta begiradarantz. Van Goghek arazo psikologikoak izan zituela ongi ikusten dugu erretratu honen bitartez, bere izaera berezia, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria ongi erakutsiz.

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

43


2. ikasgaia: KOADROAK AZTERTZEN _____________________________________________________________________________________

3. KOADRO BERRIA EGITEKO URRATSAK Aztertutako koadroan oinarrituz, koadro berri bat egingo duzue, hau da, aztertutako koadroaren bertsio bat asmatuko duzue. Horretarako, lehenengo eta behin, jatorrizko koadroaren mezua aldatuko duzue. Mezua aldatzerakoan, irudia erabat aldatuko da, beraz, irudiaren egituran parte hartzen duten baliabideak ere aldatu beharko dituzue. Koadroa egiteko, ondorengo urratsak aztertu eta jarraitu behar dituzue: 1. Koadroaren mezua finkatu. Zer azaldu edo adieraziko du gure koadro edo irudi berriak ? 2. Irudiaren egitura antolatu irudiaren mezua kontuan izanik. Egituraren baliabide bakoitzak (konposaketa, elementuen kokapena, e.a.) irudiak adieraziko duen mezua ahalik eta hoberen azaldu beharko du. Hauek dira antolatu eta landu behar dituzuen baliabideak:     

Konposaketa Elementuen kokapena Plano desberdinak Kolorearen erabilera Interesguneak

Baliabide bakoitzaren azalpenaren ondoan, egingo duzuen koadroaren eskema batean adieraz ezazu marra eta koloreen bitartez azterketan azaldutakoa. Eskema hauek egingo duzuen irudiaren froga bezala kontsideratu, hau da, koadro berria prestatzeko froga bezala balio izango dute.

Autorretratua. PABLO PICASSO. 1907 Olio pintura mihisearen gainean. (50 x 46 cm.) Narodni Galerie, Praga. 44

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

SARRERA Komiki baten bitartez mezu bat azaldu edo adierazi nahi denean, egileak era egokian erabili behar ditu komikiaren ezaugarriak. Irudiaren konposaketa, kolorearen erabilera eta irudiaren beste ezaugarri askok bezala, komikiaren ezaugarriek ere Plastika eta Ikus Hizkuntzaren beste atal bat osatzen dute, eta berezko arauak bete behar dituzte euren bitartez mezuak era egokian azaldu ahal izateko. Hauek dira ikasgai honetan aztertu eta erabiliko ditugun komikiaren ezaugarriak: sekuentzia eta elipsia, orriaren egitura eta binetak, plano eta angulazio motak, kodigo zinetikoa eta beste ezaugarri batzuk. Komikiaren egileak beraz, adierazi nahi duen mezuaren arabera, era batean edo bestean erabili beharko ditu komikiaren ezaugarriak. Arte adierazpide gehienetan (ikurrak, kartelak, koadroak, etab.) irudi bakarra erabiltzen bada, komikian irudi bat baino gehiago erabiltzen da, irudi sekuentzia bat hain zuzen. Irudi sekuentziaren ezaugarririk nabarmenena denboraren aldaketa adierazteko gaitasuna da.

Irudiak aldatuz, istorio bat kontatzeko aukera ematen digu komikiak. Honez gain, beste ezaugarri bat erabiltzen du komikiak gehienbat: testua. Testuaren bitartez pertsonaiek pentsatzen edo esaten dutena, edo narratzaile batek deskribatzen diguna ezagutu dezakegu.

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

45


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

1. ZER DA SEKUENTZIA Irudi sekuentzia baten bitartez narrazio bat azaldu nahi denean, ekintzak orden kronologikoan azaldu behar dira istorioaren esanahia ulertzeko. Irudi sekuentzian beraz, egileak ekintza batzuk lehenago eta beste batzuk geroago azaldu beharko ditu narrazioa ongi adierazteko. Hurrengo argazki sekuentzian helburua umea atetik sartzen dela erakustea baldin bada, irudien orden posible bakarra erakusten dena da. Hau da, irudiak kronologikoki erakutsi behar dira: lehenengo atea bultzatzen, eta ondoren atea zeharkatzen.

Azter dezagun hurrengo irudi sekuentzia:

Irudi berdinak erabiliz, baina ordena aldatuz, sekuentziaren esanahia erabat aldatzen da.

46

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

Elipsia Narrazioan denbora egituratzeko erabili ohi den baliabidea elipsia da. Narrazioan garrantzi gutxi duten edo erraz soma daitezkeen pasarteak ezkutatzeari elipsia esaten zaio.

Jon bere neska lagunarekin ezkondu egin zen.

Bi urte geroago... Jonek familia osatu zuen eta Aitor izena jarri zioten semeari.

Elipsia erabiltzen baldin bada, narrazioan agertzen diren beste irudiek informazio nahikoa eskaini behar dute istorioa era egokian ulertzeko. Elipsiaren bitartez, narrazioaren datu batzuk ez dira erakusten, beraz, sekuentzian agertzen diren irudiek argi adierazi behar dute istorioaren esanahia.

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

47


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

2. BINETAK eta ORRIAREN EGITURA Komiki baten bineten formak, komikiak adierazi nahi den helburuaren arabera aukeratu behar ditu egileak. Binetak mota askotakoak izan daitezke, arruntenak lauki zuzenak izaten dira, baina beste formakoak ere erabili ohi dira komikiari bizitasuna emateko: borobilak, izar formakoak, e.a.

Komikiari bizitasuna emateko, bineta bertikal edo zeiharrak erabil daitezke, formato hauek irudiari dinamismoa edo mugimendua adierazten diotelako. Orriaren egitura ere, bineten forma bezala aukeratu behar da, helburuaren arabera. 48

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

Egileak batzuetan ez ditu binetaren ertzak marraztu edo zehazten, era honetan, elementuak binetatik kanpo irteteko askatasuna dutela dirudi, mugimendua adierazteko beste modu bat izanik.

Komiki bateko binetaz osatutako orriaren egiturak ere, binetaren formak bezala, komikiaren mezuarekin harremana izan behar du.

Goiko irudi sekuentzian, orriaren egitura eta binetak banaka aztertuko ditugu: 1. Marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak, hartu duen ikararen ondorioz, salto handia egiten du. Saltoaren mugimenduak indar gehiago hartzen du marrazkia binetatik irteterakoan. Ohea ere binetatik irteten dela ikus dezakegu. 2. Marrazkia binetatik irteten da. Pertsonaiak eskuan daraman kaskoa eskuineko bazterretik irteten da saltoa edo korrikaren ondorioz. 3. Egileak ez du binetaren marra zehaztu, era honetan, motorraren ibilbideak mugarik ez duela dirudi. Motorra hurrengo binetan sartuko dela adierazi nahi du egileak. 4. Azkeneko binetan, motorrak uzten duen arrastoa ezkerraldetik sartzen da aurreko binetatik. Horretarako motorraren arrastoak binetaren marra zeharkatzen du, mugimendua eta abiadura adierazi nahian. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

49


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

Hona hemen orriaren egitura eta bineta desberdinen erabileraren eredu batzuk:

50

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3. PLANO MOTAK eta ANGULAZIOAK Bineta batean agertzen den irudiak, egileak adierazi nahi duen mezua ongi azaldu behar du. Bineta barneko irudiaren eskala plano mota eta angulazioaren arabera neurtzen da. Plano eta angulazio mota bakoitzak bere helburu eta ezaugarriak ditu.

Binetaren barnean agertzen diren elementuen eskala edo neurriaren arabera zehazten dugu plano mota. Esanahi desberdina izango du bineta batean pertsona bat osorik erakusteak ala bineta osoa bere aurpegiarekin betetzeak.

3.1. Plano motak: Hauek dira ikasgaian aztertuko ditugun plano motak:      

Plano orokorra. Lekuak edo inguruneak deskribatzeko. Talde planoa. Pertsonei dagokio. Plano osoa. Pertsonei dagokio. Plano ertaina. Pertsonei dagokio. Plano hurbila (eta oso hurbila). Pertsonei dagokio. Xehetasun planoa. Objektuak, xehetasunak (gauza txikiak) edo pertsonaien atalak erakusteko. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

51


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.1.1. Plano orokorra Plano orokorra inguruneak edo lekuak deskribatzeko erabiltzen da. Leku baten ikuspegi orokorra erakusten digu, normalean pertsonaiak tamaina txikian agertuz.

Bineta honetan egileak eraikinen goiko aldea (ingurunea) erakusten digu. Plano orokor honen bitartez, egileak ekintza non gertatuko den erakutsi nahi digu. Normalean, plano orokorra sekuentziaren hasieran erabiltzen da, ekintzaren ingurunea ikusleari erakusteko asmoz.

52

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.1.2. Talde planoa Talde planoa pertsona talde bat erakusten denean erabiltzen da. Talde honek egiten duen ekintza azaltzen digu eta haien jarrera ikusten da talde edo multzo bezala. Pertsonaiak osorik edo zati bat erakusten ager daitezke talde planoan.

Egileak bi pertsonaia elkarrekin erakusten dizkigu bineta honetan, talde planoa (plano labur edo hurbilean). Plano honen bitartez, bi pertsonaien arteko harremana edo ekintza azaltzen digu.

Talde planoa (plano ertainean). Hiru pertsonaiak gerritik gora erakusten dizkigu egileak, era honetan, talde bezala egiten ari direna ongi ikus dezakegu. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

53


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.1.3. Plano osoa Plano osoak pertsonaia bat osorik erakusten digu. Plano osoak pertsonaiaren ezaugarriak erakusten dizkigu: jantzia, jarrera, egiten ari den ekintza, e.a.

Bineta honek pertsonaiaren plano osoa erakusten digu. Corto MaltĂŠsen jarrera zein den eta zer egiten ari den erakusteko erabili du plano osoa Hugo Pratt marrazkilariak.

Plano osoa erabili du egileak bineta honetan pertsonaiaren ekintza eta egoera adierazteko. Kasu honetan, Spiderman nola mugitzen den ikus dezakegu. 54

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.1.4. Plano ertaina Plano ertainak pertsonaia gerritik gora erakusten digu. Pertsonaia burutzen ari den ekintzaren interesa gerritik gora gertatzen denean erabiltzen da plano ertaina: elkarrizketa bat, besoen mugimendua, keinu bat, e.a.

Egileak pertsonaiaren haserrea erakusten digu hurrengo binetan. Haserrea neskaren keinuaren bitartez adierazten zaigu: burua makurtuta eta besoak aldakan jarrita, horretarako plano ertaina erabili du Tim Sale marrazkilariak.

Egileak plano ertaina erabili du pertsonaiaren ekintza erakusteko, kasu honetan pertsonaiaren keinua. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

55


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.1.5. Plano hurbila (eta oso hurbila) Plano hurnbilak pertsonaia baten burua edo aurpegia erakusten digu. Plano hurbila pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da: harridura, beldurra, poza, mina, e.a. Pertsonaiaren sentimenduak aurpegiaren espresioaren bitartez erakusten dira.

Bineta honek pertsonaiaren plano hurbila erakusten digu. Blueberryren espresioa zein den erakusteko erabili du plano hurbila Jean Giraud marrazkilariak.

Plano oso hurbilak pertsonaiaren aurpegia edo buruaren atal bat erakusten digu: begiak edo ahoa esaterako. Plano hurbila bezala, pertsonaiaren sentimenduak erakusteko erabiltzen da, baina kasu honetan indar gehiagorekin. 56

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.1.6. Xehetasun planoa Xehetasun planoak istorioaren barnean garrantzia duen elementu baten irudia erakusten du. Xehetasun planoan normalean objektu bat erakusten da, baina pertsonaiaren zati bat ere ager daiteke, eskua edo oina adibidez.

Egunkarian agertzen den albistea istorioaren barnean garrantzi handia duen elementua denez, marrazkilariak xehetasun planoa erabili du bineta honetan.

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

57


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.2. Angulazio motak: Angulazioak irudiaren ikuspuntua zehazten du. Hau da, binetan agertzen den irudia ze altueratik ikusten dugun zehazten digu. Hiru motako angulazioak aztertuko ditugu: ohikoa edo horizontala, pikatua eta kontrapikatua.

3.2.1. Ohiko angulazioa Ohiko angulazioa edo horizontala: irudia aurrez aurre ikusten dugunean, gure begien ikuspuntuaren ohiko altueran. Ohiko angulazioan beraz, gure ikuspuntua horizontalarekiko paraleloa da.

Hona hemen angulazio paraleloaren beste adibide bat. 58

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.2.2. Angulazio pikatua Irudia goitik ikusten dugunean angulazio pikatua deitzen dugu. Txorien ikuspuntua deitzen zaio baita ere, irudia goitik behera ikusten delako. Angulazio pikatuan agertzen diren pertsonaiak gure azpitik ikusten ditugunez, hauei garrantzia kentzeko erabiltzen da.

Bineta honetan irudia goitik ikusten dugu, hau da, angulazio pikatuan. Irudian hegazkina eta paisaia erakusteko erabili da angulazio hau. Bineta honen bitartez ongi uler dezakegu zergatik deitzen zaion angulazio pikatuari txorien ikuspuntua.

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

59


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3.2.3. Angulazio kontrapikatua Angulazio kontrapikatua irudia behetik ikusten dugunean da. Angulazio kontrapikatua angulazio pikatuaren kontrakoa da, hau da, behetik gorakoa. Angulazio kontrapikatuan agertzen diren pertsonaiak gure gainetik ikusten ditugunez, hauei garrantzia emateko erabiltzen da.

Angulazio kontrapikatua erabili du egileak pertsonaia plano amerikarrean erakusteko. Kasu honetan, angulazio kontrapikatuak Satan Bihotz Txiki pertsonaiari garrantzia ematen dio, eta gure gainetik erakusterakoan, pertsonaiak indar handia duela adierazten da. 60

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

4. KODIGO ZINETIKOAK, ONOMATOPEIAK eta IKURRAK 4.1. Kodigo zinetikoak Kodigo zinetikoak mugimendua adierazteko erabiltzen diren marrazkiaren ezaugarriak dira. Era askotakoak izan daitezke: hodeitxoak, marratxoak, norabidea adierazteko marrak, marrazkiaren errepikapena edota marrazkiaren dardara dira gehien erabiltzen direnak.

Bineta berdinean kodigo zinetiko bat baino gehiago erabiltzen denean mugimendua areagotzen da. Beheko adibidean, Garfielden abenturak, marratxoak, marrazkiaren errepikapena eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu egileak.

Supermanen hegaldiaren norabidea azaltzeko, norabidea adierazteko marrak erabili ditu Tim Sale marrazkilariak. Era honetan, Superman goitik behera doala ulertzen dugu. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

61


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

Kamioia eta autoaren norabidea azaltzeko, hodeitxoak eta norabidea adierazteko marrak erabili ditu HergĂŠ marrazkilariak. Era honetan, autoak mugitzen ari direla ulertzen dugu.

Hegazkinaren hegaldia azaltzeko, norabidea adierazteko marrak eta marra kiribilak erabili ditu egileak. Era honetan, hegazkina mugitzen ari dela ulertzen dugu.

62

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

4.2. Onomatopeiak Onomatopeiak komikian erabiltzen diren soinuaren adierazpen idatziak dira. Batzuetan zaratak edo kolpeak adierazteko erabiltzen dira: BOOM, BANG, CRASH eta antzerakoak. Mugimendua edo abiadura adierazteko ere onomatopeiak erabili ohi dira: ZOOOM, SHOOOM, e.a.

Pareta urratzearen zarata adierazteko SKK..REEEEEEEEEEE onomatopeia erabili du egileak Hulken bineta hauetan. Zarata handia denez, eta goitik behera sortzen denez, egileak bi bineten artean idatzi du onomatopeia. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

63


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

Hiru onomatopeia erabili ditu Hergék, Tintínen sortzaileak, bineta honetan: BANG tiroa adierazteko, CRAS botilaren apurketarako eta ZIUUUU balaren abiadurarako.

4.3. Ikurrak Pertsonaien egoera desberdinak adierazteko, harridurak, ikarak, kolpeak eta antzerakoak, askotan ikurrak erabiltzen dira. Izarrak, galdera ikurrak, harridura ikurrak eta bestelakoak izan daitezke ikur hauek.

Ikur desberdinak erabili ditu egileak bineta honetan: izarrak eta marratxoak, kolpe bat adierazteko, harridura ikurra eta tantak pertsonaiaren harridura edo ikara adierazteko.

Bineta honetan ikur desberdinak erabili ditu egileak: izarrak eta marratxoak, gizonak hartzen duen kolpea adierazteko eta tantak (Tintínen buruaren gainean) ikara edo sorpresa azaltzeko. 64

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

5. KOMIKIA AZTERTZEKO FITXA Aukeratu komiki bineta batzuk (plano motak aztertzeko 3 adibide, kodigo zinetikoak aztertzeko 2 eta komikiaren beste ezaugarriak aztertzeko beste 2) eta ondorengo galderak erantzun komikian erabiltzen diren ezaugarriak aztertzeko. 1. Plano mota eta angulazioa. Hiru adibide desberdin aztertu. Plano eta angulazio mota sailkatu eta hauek erabiltzearen arrazoiak azaldu. 2. Kodigo zinetikoak. Bi adibide desberdin aztertu. Egileak binetan erabili dituen kodigo zinetikoak sailkatu eta kodigo hauek erabiltzearen arrazoiak azaldu. 3. Komikiaren kodean erabiltzen diren beste ezaugarri desberdinak (orriaren egitura, binetaren forma, onomatopeiak, ikurrak, e.a.). Bi adibide desberdin aztertu. Ezaugarria sailkatu eta ezaugarri hau erabiltzearen arrazoiak azaldu. Azterketa nola egin behar den ongi ikasteko, adibide batzuk aztertuko ditugu: 1. Plano mota eta angulazioa. Hiru adibide desberdin aztertu. Plano eta angulazio mota sailkatu eta hauek erabiltzearen arrazoiak azaldu.

Plano osoa eta angulazio kontrapikatua erabili ditu egileak bineta honetan pertsonaiaren ekintza eta egoera adierazteko. Kasu honetan, Spiderman nola mugitzen den ikus dezakegu. Angulazio kontrapikatuaren bitartez, Spideramanek irudian duen garrantzia eta goitik datorrela adierazten digu egileak.

Egileak plano hurbila eta ohiko angulazioa erabili ditu bineta honetan pertsonaiaren haserrea erakusteko. Aurpegiaren espresioak bineta osoa betetzen duenean, pertsonaiaren sentimendua indar handiz adieraztea lortzen da. Angulazio horizontala irudia aurrez aurre ikusteko erabili du. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

65


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

Talde planoa (plano ertainean) eta ohiko angulazioa. Hiru pertsonaiak aurrez aurre ikusita eta gerritik gora erakusten dizkigu egileak, era honetan, talde bezala egiten ari direna ongi ikus dezakegu. Kasu honetan, TintĂ­nek bere bi lagunen bizkarretan kolpea ematen duenean hauek hartzen duten ikara erakusten zaigu. 2. Kodigo zinetikoak. Bi adibide desberdin aztertu. Egileak binetan erabili dituen kodigo zinetikoak sailkatu eta kodigo hauek erabiltzearen arrazoiak azaldu.

Egileak norabidea adierazten duten marrak erabili ditu nabeen hegaldia eta norabidea adierazteko. Nabeen hegaldiak bineta alde batetik bestera zeharkatzeko formato horizontala erabili da. Spidermanen buruaren ondoan, marratxoak erabili ditu egileak buruaren mugimendu txikia adierazteko.

Bi kodigo zinetiko erabili ditu egileak bineta honetan. Alde batetik, Spidermanen ibilbidea adierazteko egileak norabidea adierazten duten marrak eraikineko leihotik pertsonaiaraino marraztu ditu. Bestetik, mugimenduaren ondorioz, Spidermanen eskua binetatik kanpo irteten da. 66

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


3. ikasgaia: KOMIKIA _____________________________________________________________________________________

3. Komikiaren kodean erabiltzen diren beste ezaugarri desberdinak (orriaren egitura, binetaren forma, onomatopeiak, ikurrak, e.a.). Bi adibide desberdin aztertu. Ezaugarria sailkatu eta ezaugarri hau erabiltzearen arrazoiak azaldu.

Ikurren erabilera. Atetik sartzen den detektibearen buruaren gainean izarrak, tantak eta hodeitxoak agertzen dira, atearekin hartzen duen kolpea adierazteko.

Onomatopeien erabilera. TOMB: eskailerak bajatzen dituen pertsonaiak egiten duen zarata adierazten du. Bi aldiz erabili duen TOMB onomatopeia hauek pertsonaiaren ibilbidea adierazten duen marraren gainean idatzi ditu egileak, mugimendua eta onomatopeia elkartuz. Ikurren erabilera. Harridura eta galdera ikurrak: pertsonaien harridura edo sorpresa adierazten dute. Marrazkien bidezko espresioak: pertsonaiek hitz zatarrak esaterakoan marrazkien bitartez adierazi ohi dira. Bokadiloen izar forma: pertsonaiek oihukatzen dutela adierazten du. ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

67


BIBLIOGRAFIA _____________________________________________________________________________________

LIBURUAK: Educación Plástica y Visual. Secundaria Obligatoria Ministerio de Educación y Ciencia, 1992 Plastika eta Ikus Hezkuntza M. González Hernán, D. Ribao Docampo, F. Fullec García. Grupo Anaya, 1997 Plástica y Visual ESO A. Nebot, C. Núñez, M. Padrol. Editorial Casals, S.A., 1997 Plastika eta Ikus Hezkuntza Amancio Paniego Gómez eta José de Domingo Acinas. EDITORIAL DONOSTIARRA, 1999 Plastika eta Ikus Hezkuntza Julio García Martín. EDITORIAL DONOSTIARRA, 1999 La sintaxis de la imagen. Introducción al alfabeto visual D.A.Dondis. Editorial Gustavo Gili, S.A. Barcelona, 1976 El poder del centro (estudio sobre la composición en las artes visuales). versión definitiva

Rudolf Arnheim. AKAL ARTE Y ESTÉTICA. Ediciones AKAL, S.A., 2001 Clásicos del Arte. La obra pictórica completa de: Degas, Goya, Miguel Angel, Monet, Picasso, Van Gogh, Velázquez eta abar. Editorial Noguer, S.A. Barcelona, 1976 EL ARTE Y EL MUNDO MODERNO René Huyghe Editorial Planeta, 1971 LEONARDO DA VINCI Patrice Boussel. Tiger Books International PLC London, 1992 Cubism. Movements in Modern Art David Cottington. Tate Gallery Publishing Ltd. London, 1998

68

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


BIBLIOGRAFIA _____________________________________________________________________________________

Expressionism. Movements in Modern Art Shulamith Behr. Tate Gallery Publishing Ltd. London, 1999 LA PINTURA BARROCA. Dos siglos de maravillas en el unbral da la pintura moderna Stefano Zuffi eta Francesca Castria. Electa, Milan - Sociedad Editorial Electa España, 1999 PABLO PICASSO Ingo F. Walther. TASCHEN, 1999 GEORGES SEURAT Hajo Düchting. TASCHEN, 2000 El impacto de lo nuevo. El arte del siglo XX Robert Hughes. Galaxia Gutenberg – Círculo de Lectores, 2000 Arte y propaganda en el siglo xx Toby Clark. AKAL/ARTE EN CONTEXTO Ediciones Akal S.A., 2000 ARTE del siglo XX Ruhrberg, Schneckenburger, Fricke eta Honnef. TASCHEN, 2001 ALDIZKARIAK: Descubrir el ARTE - 2. zenbakia ARLANZA EDICIONES S.A., 1999 Descubrir el ARTE - 3. zenbakia ARLANZA EDICIONES S.A., 1999 Descubrir el ARTE - 26. zenbakia ARLANZA EDICIONES S.A., 2001 Descubrir el ARTE - 32. zenbakia ARLANZA EDICIONES S.A., 2001 POP ART Y MINIMALISMO Félix Fanés. Descubrir el ARTE aldizkariaren gehigarria ARLANZA EDICIONES S.A., 2001 ________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila

69


BIBLIOGRAFIA _____________________________________________________________________________________

Guggenheim Bilbao museoaren gida. 2001eko iraila - 2002ko otsaila Guggenheim Bilbao Museoa, 2001 CD-ROMak: Colección Genios de la Pintura - Visita al Prado. Revista Descubrir el ARTE. ARLANZA EDICIONES S.A. 2000 Colección Los Grandes Momentos del Arte: Artistas y Mecenas, Renacimiento italiano. Revista Descubrir el ARTE. ARLANZA EDICIONES S.A. 2001 Colección Los Grandes Momentos del Arte: La Era del Progreso, Arte del siglo XIX. Revista Descubrir el ARTE. ARLANZA EDICIONES S.A. 2001

70

________________________________________________ Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza – DBHko 2. maila


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.