Ahaleginaren emaitza

Page 1

AHALEGINAREN EMAITZA


Basoko kobazulo batean hiru hartz bizi ziren.


Egun batean hiru hartzak kobazulotik irten ziren. —Laster negua helduko da eta janari bila joan behar dugu hibernatzeko —esan zuen lehenengo hartzak. —Bai, goazen —erantzun zioten bere kideek.


Hiru hartzak kobazulotik aldendu eta basorantza abiatu ziren.


Hiru hartzak janari bila ari ziren. —Ez dut ezer aurkitzen —esan zuen lehenengo hartzak. —Guk ere ez! —erantzun zioten beste biek.


—Gu hemen geratuko gara lo egiten —esan zuten bigarren eta hirugarren hartzek. —Nik janari bila jarraituko dut —erantzun zuen lehenengo hartzak. Eta basoan barrena abiatu zen.


Basoko larre batean, lehenengo hartza errekan eta harrien azpitik janaria bilatzen ari zen.


Lehenengo hartzak janari bila jarraitu zuen...


...bila eta bila ibili zen...


...eta mundu guztia zeharkatu zuen.


Bitartean, beste bi hartzak basoan lo egon ziren. Eta esnatu zirenean batak besteari esan zion: —Jolastu nahi duzu? —Bai, noski!


Lehenengo hartzak baso itxusi bat aurkitu zuen. —Zelako basoa, hemen ez dut ezer aurkituko.


Baina baso hartan erlauntz bat aurkitu zuen.


—Erratuta nengoen, baso honetan badago zer jan! Erlauntz honek ezti pilo bat dauka, dena jango dut.


Lehenengo hartza kobazuloan sartu zen. —Orain sabela beteta dudala, negu osoa hibernatu dezaket.


Beste bi hartzak gosez hilda zeuden. —A ze gosea! —Orain ezin dugu hibernatu, ze alferrak garen!


Egileak: Ander Agirre Alex Basterretxea Olaia Bastida Markel Gardeazabal Gabriel Lamborena Deiene MartĂ­nez Oier Molina Larraitz Mujika Galder Sarria Xabier Unzilla Andoni Zalaya



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.