3.Ikaskuntza eszenatokia: Lankidetza ikaskuntza

Page 1

IKT-etatik Giza baliabideetara Landu ditugun testu guztietan jartzen duten bezala, IKT-ek izaera eraldatzailea dute. Lehenik, interesen egitura eta ikurren izaera guztiz aldatzen dute eta komunitateek bizi duten ingurunea ere aldatzen dute. Aurrerakuntza teknologikoak eman diren inguruetan bizi direnen bizitzetan ere hainbat aldaketa ekarri dituzte IKTek, baita argia, ura eta bizitzeko beharrezkoak diren lehengaiak aurkitzeko arazoak dituzten herrialdeetan ere. Garapen herrialdeetan bizi diren pertsonek edozein informazio eskuratzeko sekulako erraztasunak dituzte, honekin esan daiteke mundua eraldatzen ari direla eta batez ere, hemendik aurrera, hezkuntzaren munduan kontuan hartu beharreko fenomenoa bilakatu dela.

IKT-ak eta Hezkuntza Gaur egun, haur eta gazte asko teknologiaren inguruan hazten dira. Ordenagailuek, telebistek, mugikorrek eta bideojokoek gazteen arreta erakartzen dute, honen ondorioz, hezkuntza munduarekin loturiko hainbat pertsonek IKT- etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko biderik onena. Zailtasun bakarra honakoa da, eskoletako irakaskuntza oro irakaslean oinarriturik dagoela.

2000. urtean Europar Batasunak "biharko eskolak" izeneko proiektua ezarri zuen martxan, horretarako proiektu honekin loturiko sistema informatikoak sortzeko beharra sentitu zuten, "School+" sistema da honen adibide. Proiektu honen helburu nagusiena irakasleen formakuntza hobetzea zen, hainbat aplikazio erabiltzen ikasi ahal izateko. Eskolei eta irakasleei beraien irakaskuntza hobetzeko bultzada eman zaie, ikasleen ikaskuntza eta garapena bermatu ahal izateko. Proiektu honek aurrerakuntza batzuk ekarri dituen arren, arazo berri batzuk ere sortu dira, irakasleen artean motibazio falta nabaria da, ikasle zein irakasleek autonomi falta sentitzen dute, espazioaren antolaketa eskasa da eta administrazioek trabak ipintzen dituzte.

IKT-en erabilerak aldaketak ekarri ahal izateko gauza asko aldatu beharko lirateke. Irakasleek beraien papera zein den eta eskolan duten erantzukizuna zein den pentsatu beharko lukete, baina hauek ez dira aldatu behar diren gauza bakarrak, eskolak,


administrazioak eta gizarteak hartzen dituzten erabakiak ere sakonki begiratu beharko dira.

IKT-en erabilera egokia eskoletan Garai batean, hezkuntza politikek zuten arazo sozialen gaineko ardura. Gaur egun, ordea, hezkuntza politika batzuk garapen ekonomiko, enplegu eta herrialde baten lanen ondorio dira, herrialde hauetan noizbehinka IKT-etan garapen bat ematen direlarik.

IKT-ak hezkuntza mundura zabaltzeko lehen saiakera 1980-ko hamarkadaren hasieran eman zen Europa mailan, baina Espainian ez zen 1986. Urte arte zabalduko. IKT-en zabaltze honek eskolen hobekuntza teknologikoa suposatu zuen, internet geletara sartzea ahalbidetu zelako eta egitura teknologikoetan aurrerapauso handiak eman zirelako.

Europar Batasunak e-learning eta e-skills bezalako programak martxan ipini zituen eta honekin batera Europar Batasuneko kide diren estatu orok software librearen ezarpena onartu zuten. Software librearen ezarpenak askatasun eta hazkuntza soziala ekarri zuen, baita industriaren indartze bat ere. Honekin batera, European Schoolnet izeneko programa ezarri zuten eta honen barnean aurkitzen zen eTwinning orrialdeak erlazio kultural, integratzaile eta komunikatzaile bat bultzatu zuen Europan.

Aurrerakuntzak izugarriak eman diren arren, irakasleak dira, ikasleekin batera, prozesu hau martxan jarri behar dutenak leku guztiak arakatuz, beraiek mantentzen duten espazioan etengabe haziz.

Hezkuntza, teknologiaren mundu baten menpe Teknologiaz hitz egiterako garaian, zenbait ekintza aurrera eramatea errazten diguten tresnaz ari gara. Hori dela eta, teknologiaren inguruan dugun ikuspuntu berritzaile hori arriskutsua izan daiteke hezkuntzaren alorrera eramaten badugu, izan


ere, zenbaitek pentsa baitezakete teknologiaren erabilerak zerbait egiterako garaian hobekuntza bat ekarriko duela eta modu tradizionala jada ez dela erabilgarria. Horregatik guztiagatik, argi eduki behar da zer den benetan TEKNOLOGIA eta nola erabili behar den alor ezberdin bakoitzean.

Teknologiaren inguruan teoria ezberdinak aurki daitezke, eta norberak kontzeptu hau modu ezberdin batean uler dezake. Seattler-ek, adibidez, teknologia hitza ez du makinekin erlazionatzen, bere ustez teknologia jakintza zientifikoaren edozein arte praktiko baita. Finnen ustez, aldiz, teknologia makineria bati lotuta dago, eta baita sitema, gestio eta mekanismo ezberdinei ere.

TEKNOLOGIA KONTZEPTUAREN NONDIK-NORAKOAK Aipatutako iritzi ezberdin horien aurrean, Alvarezek eta beste autore batzuek lau irudi ezberdin uztartzen dituzte "teknologia" kontzeptuarekin.

-Teknologia artefaktualak.- Hauek fisikoki ikus daitezken tresnak izango lirateke, hots, espazioko eremu bat hartzen dute.

-Teknologia antolatzaileak.- Tresna hauek ez dira hautemangarriak eta hurrengoak dira ezagunenak: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa.

- Teknologia sinbolikoak.- Teknologia mota hau sinbolo, irudi, zeinu, erritual eta errepresentazio topografikoekin eta geometrikoekin loturik dago.

- Bioteknologiak.- Azken eredu honetan, bioteknologiak dira protagonistak, bizitza biologikoan eragiten dutenak.

HEZKUNTZA TEKNOLOGIA Alvarezen teoriari jarraiki, IKTen erabilerak onurak baditu ere, kontuan izan behar da, honek alde txarrak era badituela. Bere iritziz, IKTen ondorioz, perspektiba historikoa galtzen dugu, izan ere, teknologia munduan ematen diren aldaketak hartzen baitira erreferentziatzat, eta ez errealitatean gertatzen diren gertakizunak.


Honenbestez, testuinguruaren galera ere aipatzekoa da eta baita honek berarekin dakarkien erredukzionismoa ere, izan ere, hezkuntza, igorpen ekintza batekin soilik erlazionatzen baita.

Bestetik, herrialde askotan diru asko erabili izan da hezkuntza munduan IKTak txertatzeko, baina aipatzekoa da hauen emaitzak ez direla espero bezain onak izan. Gainera, gaur egun teknologiaren beharra dago, hau da, edozer gauza egiteko ordenagailu edota tresna teknologikoen beharraren aurrean ikusten gara, honen laguntzarik gabe ezer egiten jakingo ez bagenu bezala. IKTen erabilea menpekotasun modura ikusten du azken puntu honetan Alvarezek, duela urte batzuk egiten ziren gauzak gaur egun IKTen laguntzarik gabe egiteko gai izango ez bagina bezala.

Sistema informatikoak I Sarrera: Zer da informatika? Eta ordenadorea? Informatika ordenagailuen zientzia da eta izenaren jatorria informazioaren eta automatika hitzen loturan bilatu behar da. Izan ere, ordenagailua informazio hau kudeatzeko, gordetzeko eta antolatzeko beharrezko tresna programagarria bilakatu da. Informatikaren bilakaera historikoa: (1623) Napier, Pascal eta Leibnitz matematikariek, kalkuluak egiteko lehen gailua sortu zuten (egurrezko algoritmoak egiteko tresna) (1801) Jacquardek lehenengo makina programagarria sortu zuen (1833) Charles Babbagek makina analitikoa diseinatu zuen (ez zuen funtzionatzen) (1939) Lehenengo ordenagailu digital modernoa (Mark I) (1937-1940)Huts- balbuletan oinarritutako ENIAC (Electronic Numerical Integrator And Calculator) garatu zen. Bestalde, ordenagailuen historia belaunaldika sailkatu dezakegu. Bost belaunaldi bereiztuko genituzke, noski, teknologiaren aurrerapenarekin bat datoz belaunaldiak.


(1940-1952) Erabilera zientifiko eta militarrerako huts- blabulez osaturiko ordenagailuak. (1952-1964) Lehenengo ordenagailu komertzialak. Programatzeko aukera. (1964-1971) Zirkuitu integratuzko milioika gailu txiki (txipak) garatu ziren. Hauei esker, asko hobetu ziren ordenagailuak. (1971-1981) Mikroprozesadorea sortzen da (zirkuitu integratu bakarra), gainera, periferikoak (ordenagailuen eta erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetzeko gailuak) hobetu egiten dira. (1981.urtetik aurrera) Ordenagailuak gero eta potentzia handiagoa dute. Aplikazioei garrantzia. Ordenagailu pertsonalaren iraultza: 70.Hamarkadaz geroztik, mikropozesagailuei esker, erabiltzaile bakarreko ordenagailu txikia asmatzeko aukera zegoen. Etxeko ordenagailuak egin asmoz Steve Wozniak eta Steve Jobsek, Apple Computer empresa sortu zuten eta ondoren IBM enpresa ere sortu zen. Etxeko ordenagailuak hasieran ideia pentsaezina eta onartezina izatetik benetako iraultza izatera iritsi dira. Lehenik PC (Personal Computer) deiturikoa merkaturatu zen eta honekin batera hainbat programa (datu baseen programak, kalkulu programak, testu prozesadoreak...). Denbora pasa ahala, PC hau oinarri hartuz, gero eta potentzi handiagoko (mikroprozesadore modernoago eta hobeagokoak) ordenagailu pertsonalak agertzen joan dira.Programak ere, aldatzen joan dira denboraren arabera. Azken programak bitartekari grafiko eta multimedia-sistemekin erlazionatuak daudenak dira. Sofwarean ere aldaketak izan dira. Sistema informatikoa: Softwarea eta hardwarea: Ordenagailu batek egoki funtzionatzeko bi atal nagusi behar ditu: Softwarea (elementu fisikoak) eta Hardwarea (informazio-datuak eta programak edo datu biltegi desberdinak). Hardwareak hainbat osagai ditu, besteak beste: Prozesadorea (UAL eta UC), Memoria nagusia (RAM), sarrera/Irteera unitatea (S/I), Kontrolagailuak, Busak eta periferikoak.


Prozesadorea: Informazioa automatikoki tratatzeko egin beharreko kalkulu eta ariketez arduratzen da. UAL informazioaren gineko eragiketa aritmetikoak eta eragiketa logikoak egiteko erabiltzen da, bestalde, UCk osagaien kudeaketa eta kontrola bermatzen ditu. Horretarako, RAM memoria beharrezkoa du. Gainera, eragiketak behar bezala kontrolatzeko, behar beharrezkoa du erlojua erabiltzea. S/I unitatea: Informazioa jasotzeko (datuak, komandoak, programak, etab) eta emaitzak kanpora ateratzeko beharrezkoa den hardwarea. Sarrera (teklatua, sagua...), irteera (pantaila, inprimagailua...) eta informazioa sartzeko eta ateratzeko periferikoak (CDak, pen driveak...) izan daitezke. Periferiko hauetariko askok, ongi funtzionatzeko, softwarea behar dute. Memoria: Bi memoria mota nagusi daude kanpolko biltegiratze-memoria (disketak, CDak, pen driveak..) eta memoria nagusia (barne memoria). Informazio guzti hau sistema bitarrean gordetzen da pakete desberdinetan eta pakete bakoitzak bere helbidea izan behar du ondoren ordenagailuak jaso, erabili eta itzuli dezan.Kalkuluak arintzeko, cache- memoriak aipatu behar dira: DRAM,SRAM,SDRAM,DDRAM... Gaur, abiadura RAM memoriaren barnean informazioa

gordetzeko

abiaduraren

baitan

dago.

ROM

memorian,

ordenagailua abiarazteko programa bereziak biltegiratzean datza eta software honek BIOS izena du. Softwarea ezinbesteko da ordenaghailuaren zati fisikoen funtzionamentua bermatzeko. Komandoak sartuz programa daitezke ordenagailuak. Horretarako, programa batzuk garatu dira. Programa multzo hau sistema eragile bezala ezagutzen da. Softwareak hiru informazio mota biltzen ditu: Datuak, sistema eragileak eta aplikazioak. Erabiltzailearen eta ordenagailuaren hizkuntzen artean itzulpen lana egiten duen sistema da, kodifikazio sistema. Hiru motatako kudeaketa zenbakiduna bereizi daiteke: Bitarra, zortzitarra (oinarria zortzi) eta hamaseitarra (oinarria hamasei). Normalean lehena erabiltzen bada ere, erabiltzaileari erosoagoa egiteko bigarren edo hirugarren aukerara jo daiteke.


Kudeaketa alfanumerikoa erabiliz, sinbolo guztiak sistema bitarrean adieraz daitezke. Sistema garrantzitsuenak: ASCII kodea EBCDIC FIELDATA UNICODE Informazioaren neurketa unitaterik oinarrizko eta minimoena Bit izenekoa da. Bit kopuruaren arabera, unitate desberdinak identifikatu daitezke: 1Nibble: 4 bit 1 Byte (B): 8 bit 1 Kilobyte (KB): 1,024 bit 1 Megabyte (MB): 1,024 kB 1 Gigabyte: (GB): 1,024 mB 1 Terabyte (TB): 1,024 gB 1 Petabyte (PB): 1,024 tB 1 Hexabyte (HB): 1,024 pB

Sistema informatikoak II Sistema eragilea ordenagailuaren funtsezko sofwarea da, sistema informatikoen hardware-gailuak kudeatzen ditu eta sistemaren ulermena eta erabilpena errazten ditu. Sistema eragileak CPUaren, memoriaren, teklatuaren, bideo-sistemaren eta beste hardware-gailuen

erabilera ziurtatzen du. Bestalde, erabiltzailea

eta

konputagailua komunikatzeko erabiltzen da sistema eragilea, hardware osagaien konplexutasuna ezkutatuz -Sistema eragileen oinarrizko funtzioak: Erabiltzailearen eta konputagailuaren arteko komunikazioa bermatzea.


Konputagailuaren hardware-gailuak kudeatzea. Disko-fitxategiak kudeatzea. Erabiltzaileen programei laguntza eskaintzea. Akatsen antzematea eta berreskurapena.

Nahiz eta funtzio hauek denak eduki, funtzio nagusia, hiru mailen (Aplikazioak, Sistema eragilea eta Hardwarea) arteko komunikazioa bermatzea da. Erabiltzailea konputagailuaren hardware-gailuetatik babesten du sistema eragileak, bitartekari sinpleen bidez. Horren helburuak, konputagailua erabilerrazagoa den alegiazko makina (makina sinpleagoa) modura aurkeztea da eta baliabideen erabilera eraginkorra lortzea. Konputazio-sistemetako lau osagaiak: Hardware, Sistema eragilea, Aplikazio-programak eta Erabiltzaileak. -Sistema eragileen osagaiak: Nukleoak: Sistemaren oinarrizko funtzioak burutzen ditu. Zerbitzuak. Komando itzultzaileak. -Sistema eragileen bilakaera historikoa: 1940.urte bukaeran, konputagailuen kostua oso altua zenez, ordenagailuak enpresa handietan edota administrazioan bakarrik erabiltzen ziren. Makina hauen tamaina, handia zen. Sistema eragileen beharra 50eko hamarkadan agertu zen eta lehenengo sistema eragileak FSM eta IBSYS izan ziren. Sistema eragileen bilakaerak hardware-osagaien bilakaerarekin bat egiten du, hardwarearen hobekuntzei egokitutako sistema eragileak diseinatzen baitira. Lehenengo konputagailua Charles Babbage matematikariak garatu zuen. Geroago, George Boolek Boole algebra garatu zuen. Sistema eragileetan , lau belaunaldi bereiz daitezke, hardwareari dagokionez:


Lehenengo belaunaldia (1945-1955): Energia asko behar zuten tamaina handiko makina oso geldoak zirelako. Eragiketa matematiko sinpleak baino ez zituzten egiten eta konputagailuetan datuak txertatzeko, zulodun panelak erabiltzen ziren. 50.eko hamarkadan, datuak sartzeko, txartel zulatuak erabiltzen ziren, datuak azkarrago sartzeko eta prozesu berdinak egiteko garaian datuak berriro sartzen ez ibiltzeko. Bigarren belaunaldia (1955-1965): Transistoreak erabiltzen hasi ziren eta konputagailuen tamaina txikitu eta prezioa jaitsi egin zitzaien. Konputagailuak energia gutxiago erabiltzeaz gain, bero gutxiago isurtzen zuten. Hirugarren belaunaldia (1965-1980): Zirkuitu integratuak erabiltzen hasi ziren eta horrek, ordenagailuen tamaina, energia kontsumoa eta prezioa jaitsi zituen. Ordenagailu bakarrean prozesadore multzoak erabiltzen eta horrek konputagailuaren prozesaketa-gaitasuna eta abiadura handitzen ditu. Laugarren belaunaldia (1980. Urtetik aurrera): Ordenagailu pertsonalen belaunaldia. Banakako ordenagailuetan lan egitetik sarean lan egitera pasatzeak arazo asko ekarri ditu. Sistema eragile desberdineko konputagailuen baliabideak batera erabili beharra. Gaur egun, plataforma ezberdinetan lan egiteko gai diren aplikazioak sortzen dira. -Sistema eragileen bilakaera: Zatikako prozesaketa: Programa multzoak bata bestearen atzetik eta era jarraituan exekutatzeko diseinatu zen zatikako prozesaketa. Hiru etapa: Prozesatu beharreko datuak hardware-osagaian eskuz sartzen dira, txartel zulatuen bidez. Datuak, prozesatuko dituen ordenagailura eramaten dira. Emaitza-euskarria beste gailu batera eramaten da, inprimagailua. Prozesadorea, informazioa prozesatzeaz arduratzen da. Denbora banatuko sistemak: Erabiltzaile askok, aldi berean, sistema informatiko bakarra darabilte.


Denbora errealeko sistemak: Eragiketak bat-batean prozesatzen dira eta emaitza eskaera tekleatu bezain laster lortzen da. Sistema pertsonalak (PC): 80ko hamarkadan, mikroprozesadoreen arrakastaren ondorioz, hardware-osagaien eta beraz, ordenagailuen prezioa asko jaitsiko zen. Gaur egun, ataza askoko sistema eragileak erabiltzen dira bitartekari grafiko indartsuekin batera. Sare-sistemak: Hainbat konputagailuren informazioa eta baliabideak elkarbanatzeko, sare-protokoloa erabiliz lortzen dira konputagailuak. Sareetan bi konputagailu mota bereizten dira: Zerbitzariak. Makina ahaltsuenak dira eta beste makinei zerbitzuak eskaintzen dizkiete. Bezeroak edo lan-estazioak. Makina autonomoak dira eta zerbitzuak eskaintzeko zerbitzaria behar dute. Sistema banatuak: Hainbat konputagailuren baliabideak eta zerbitzuak alegiazko makina bakarrean biltzen dira. -Sistema eragileen sailkapena: 1.Erabiltzaile kopuruaren arabera: Erabiltzaile bakarreko sistema eragileak. Sistema eragileak erabiltzaile bakarra onartzen du. Erabiltzaile osoko sistema eragileak. Hainbat erabiltzaileak konputagailuaren baliabideak “batera� erabiltzen dituzte. 2.Ataza edo prozesu kopuruaren arabera: Ataza bakarreko sistema eragileak. Sistema eragileak, aldiro, prozesu edo programa bakarra exekutatzen du.


Ataza askoko sistema eragileak. Sistema eragileak prozesu multzoak “batera� exekutatzen ditu. Ataza eta denbora partekatuko sistema eragileak. Emaitzak bat-batean lortzen dira. 3.Prozesadore kopuruaren arabera: Prozesadore bakarreko sistema eragileak. Prozesadore bakarra kontrolatzeko gai da. Lan guztiak egiten ditu. Prozesadore askoko sistema eragileak. Prozesadore multzoak kontrolatzeko gai dira. CPU askoren artean banatzen dituzte lanak eta prozesuak aldi berean exekutatzen dituzte. Sistema eragileen sailkapena, sistema eragile jabedunak edo irekiak aipa daitezke. Sistema eragile jabedunak ordaindu egin behar dira eta ez dago barruko koderik ezagutzerik. Ezagunenak, Microsoft enpresarenak dira. Sistema eragile libreetan, kodea librea da eta ez da ezer ordaindu behar, GNU/LINUX. -Sistema eragileen familiak: UNIX eta GNU/LINUX sistema eragileak: 60.ko hamarkadan sortu zen UNIX eta MULTICS eragilearekin ziharduen lanean. Proiektuaren helburua, biltegiratzeko eta kalkulurako ahalmen handia eta segurtasun-hobekuntzak eskainiko zituen sistema eragilea lortzea. MULTICS sistema eragilean oinarritutako UNICS sistema eragilea garatu zuten 1969.urtean. 1991.urtean, UNIX sistema eragilean oinarritutako nukleoa garatu zuen eta LINUX deitu zion. Beste urtetan, hainbat sistema eragile asmatu zituzten. Microsoften sistema eragileak: William H.Gates III.ak eta Paul Allenek sortu zuten Microsoft, 1975.urtean. MS-DOS, ataza eta erabiltzaile bakarreko sistema eragilerik ezagunena da. 80.hamarkadan, informatika-arloko enpresarik boteretsuena bihurtu

zen

Microsoft.

1990.urtean

Microsoft

informatika-arloko

enpresa


garrantzitsuena bilakatu zen, sistema eragileen monopolioa eskuratu baitzuen. 1997.urte bukaeran, Microsoftek, adierazi zuen derrigorrezkoa zela Internet erabiltzeko funtzioak eranstea, Windows sistema eragilearen funtzionalitatea hobetzearren. Microsoftek, sistema eragileak egiten hasi zenetik, gaur egunera, 15 sistema atera dituzte merkatura. Bestelako sistema eragileak: IBM; MVS, OS/2 Apple enpresa 70.eko hamarkadako informatikaren iraultzaren aitzindaritzat hartzen da. Gaur egun, Apple ordenagailuen merkatua %5 baino txikiagoa izan arren, Apple enpresak ditu merkatuko diseinurik dotoreenak eta berritzaileenak. Apple ordenagailuak edizio-lanak egiteko erabiltzen dira.

Ordenagailuen sareen oinarriak Sarrera Ordenagailu saretzat ekipo desberdinen taldea hartzen da. Errekurtso desberdinak konpartitu beharrak eta informazio kantitate handietara sartzeko beharrak, sare desberdinak konektatu ahal izateko beharra sortu zuen. Horrela hasiera baten helburu militarrekin ARPANET sortu zen, ondoren sare zientifiko bihurtu zen eta NSFNET deitu zen, azkenik jendearentzako sare bat sortu zen, INTERNET deiturikoa. Maneiatutako informazioaren bolumena eta ekipo desberdinen ezaugarri teknikoak esponentzialki hasi dira. Helburuak Helburu nagusia gastuen murriztea eta produktibitatearen handitzea dira. Errekurtso fisikoak partekatzerakoan (ordenagailuak, inpresorak, scannerrak‌) sare bateko erabiltzaile desberdinek honen gastua murriztu dezakete, inpresora batekin nahikoa izango delako guztientzat.


Sareek sistema informatikoen hazkuntza dakarte, eta horrek gastuak murriztea dakar. Sareek jendeak elkarren artean lan egitea lortzen dute, beste era batetara oso zaila edo ezinezkoa izango zen. Ordenagailu sareen elementuak Ordenagailu 2 edo gehiagoren interkonexioari, ordenagailu sare deituko diogu. Interkonexio honek errekurtso desberdinak partekatzea ahalbidetzen du, eta hori onuragarria da. Sare bat hardwareak eta softwareak osatzen dute. Hardwarea ekipo informatikoak osatzen dute, hau da, alderdi fisikoak eta softwarea aldiz protokolo eta zerbitzu desberdinek osatzen dute. Beste ordenagailuentzako zerbitzuak eskaintzen dituzten ordenagailuak zerbitzariak deitzen dira. Ordenagailua sare motak: Tamainaren arabera: LAN (Sare lokalak) BAN (Eraikin bateko sarea) CAN (Kanpuseko sarea) MAN (Hiriko sarea) WAN (Sarea oso zabalak) Abiaduraren arabera: Abiadura gutxikoak (10/100mbps) Abiadura ertainekoak (155/622mbps bitartean) Abiadura handikoak (1000mbps edo 1gbps) Topologiaren arabera:


Erabilitako teknologiaren arabera: Sare optikoak (zuntz optikoa) Wifi (kable gabea) Elektrikoak (ADSL) Kableatze egituratua Makina desberdinak konektatu ahal izateko, beharrezkoa da kableen edo zerbaiten bidez egitea. Erabilitako kableak eta topologiak adierazten digute kableatzearen egitura. Kable bat aukeratzeko orduan beharrezkoa da gaur egungo teknologiei buruzko ezagutza minimoa, baita hauen eboluzioa nolakoa izango den jakitea ere. Kablea UTP 5 kategoriakoa izaten da normalean eta konektoreak RJ-45a. Bezero eta zerbitzariak Zerbitzari bat ordenagailu bat da, sarean nonbait kokatua dagoena eta beste ordenagailuek behar duten informazioa ematen dute. Bezero bat zerbitzariarekin komunikatzen da eta informazioa eskatzen dio honi.

Lankidetza eta ikaskuntzak IKT-ak ikasgelan sartzerakoan dituen ondorio pedagogikoez ohartu behar gara batez ere. Baina nola dira hezkuntzaren parte? Lehenik CAI en aurrean gaude, non nork berak hautatutako erritmoan ordenagailu bidez jarraitzen dituen ikasketak. Bestetik CSCW a dugu konduktismoan


oinarrituz teknologia bidez hezten den , eskolan ordenagailuak erabiliz eta konstruktibismoa bultzatuz. Baditugu lankidetza prozesuak ere indibidualki eta taldean lan egitera bultzatzen dutenak pertsona bakoitza bere ikasketen arduradun izanik. Kostruktibismotik dator eta ikasketa prozesu sozial moduan ikusten du. Ikasketa prozesu kooperatiboarekin badu alderik zeinak talde txikien lanean sinesten duen eta taldekideen ideiak eta abileziak errespetatzean datza. Hau teknika bat dela esan genezake baina lankidetza ikaskuntza filosofia bat da. Filosofia honen oinarri psikologikoa sozio-konstruktibismoan dago oinarrituta eta hau oinarri harturik eraman behar dira aurrera errekurtso eta prozesuak. Hezkuntzatik duen ikuspegia perspektiba teoriko praktiko bezala ezagutzen da: ikasleari bere abilezia guztiak garatzen lagundu, bakoitza bere hezkuntzaren jabe izanez, Hartu eman batean emanik, irakasleak egunerokotasunaz eta testuinguruaz ohartu behar duelarik ikasleak autonomoak izateko, gai eguneratuekin eta metodologia eta ebaluazio sistema demokratikoak dituelarik. Beraz teknologiak ikasleen buruko prozesuak eta prozesu sozialak kontutan izan beharko ditu bai eta ikasleen kulturatik gertu egon ere. Ikasgaiek ezin dute itxiak izan ez eta bitarteko teknologikoak mezua ere. Baina ikasgelan nola sar dezakegu teknologia? Pausu batzuk eman behar dira horretarako. 1.- Testuinguruaren azterketa. 2.- Metodologia hautatzea. 3.- Baliabide teknologikoen hautaketa. 4.- Prozesuaren planifikazioa. 5.- Ebaluaziorako metodologiaren hautapena.


6.- Garapena 7.- Inplementazioa. 8.- Berrikuspena. Badira lankidetza teknika batzuk: Jigawa (ikasle bakoitzak errekurtsoak ditu bere lana taldean egiteko), mahai borobila (hausnarketa teknika da ideia konkretu eta anitzak sortzeko) eta piramidea (konponbide konkretu bat ez duten erabakiak taldean hartzearena, taldean bata bestearen beharra ikusteko eta eztabaidak sortzeko berauetatik ikasiz). Baina teknologia guztiak balio du? Ez baldintza hauek bete behar ditu. Erabil errazak, material, egitura eta gai berrerabilgarriekin, norbanakoarentzako edo taldearentzako, informazioa eta materiala antolatzen laguntzen dutenak, ikaslearen

ebaluaziorako

erabilgarriak,

lankidetzaren

oinarriak

errespetatzen

dituztenak, prozesuaren ebaluazioa egin daitekeenak, tutoretza eta komunikazioa bideratzen dutenak, erabakiak hartzera bultzatuko dituena, “open source� direnak, egonkorrak, fase, etapa eta eginkizunak ongi bereizten dituztenak, hezkuntza prozesua mugatuko ez dutenak eta erreminten integrazioa plataforma batean dutenak. Ebaluatu berriz modu kuantitatibo eta kualitatibo batean egingo da.

Teknologia eta irakaskuntza eskoletako gelatan Sarrera Proiektu honen helburua ikasleei behar duten gaitasun eta konfiantza ematea da XXI. mendean inolako arazorik gabe aurrera egin dezaten. Gela hauetan ikaskuntza ezagutzan eta ikaslean oinarriturik dago. Ikasten ikastea da garrantzizkoena, proiektu honek ideiak eta printzipioak lortzea ahalbidetzen du, datuen memorizazioaren aurretik. Ikerkuntza ikasleen aldetik


Ulermena landu ahal izateko, eskola hauetan ikerkuntza luzeak eramaten dituzte aurrera arazo garrantzitsuak konpondu ahal izateko. Irakasleak arazo bat aurkezten duen momentuan, ikasleek galdera sorta bat sortzen dute arazo honi aurre egin ahal izateko. Teknologia tresna moduan Pentsamendurako eskola gehienetan teknologia aurreratua erabiltzen dute, ikasleak laguntzeko beraien ikerkuntza eta arazoetan, eta elkarren artean lan egiten ere ikasten dute. Teknologia honen erabilera desberdinak Klasean arazo desberdinak aurkeztu ahal izateko Ikasleen ikaskuntza prozesuan laguntzeko. Hausnarketa eta berrikusketan laguntzeko. Gelatik kanpo lan egiteko aukera elkarren artean Buruketak aurkeztea gelan Ikasle askorentzat zaila da egoera desberdinak ulertzea testu baten bidez. Bideo teknologiek aukera ematen diete egoera desberdinak hobeto ulertzen soinuak eta irudiak baitituzte hauek hobeto ulertzeko. Buruketak taldean konpontzea Buruketa zailak dituztenean ikasleek taldean lan egitea asko baloratzen dute, bakarrik askoz ere zailagoa izango baita arazo hori konpontzea. Buruketa ulertzen duten unean, talde txikiak osatzen dituzte eta helburu desberdinak ezartzen dituzte, adibidez: irudiak aztertzea, informazioa bilatzea, kalkuluak egitea ‌ buruketaren atal bakoitza konpontzeko. Ikaskuntzarako baliabide desberdinak Pentsamendurako eskoletako geletako teknologiak ikaskuntzarako baliabide desberdinak ekartzen ditu. Hemen erabiltzen diren buruketa desberdinak ere baliabide eta euskarri desberdinak ematen dizkiete ikasleei.


Software desberdinak dituzte, ipuin desberdinen laburpenak egin ditzaketenak, ortografia zuzenketak, beraien ahotsak grabatzeko aukera ematen dutenak edota musika gehitzea ipuin desberdinei. Interneteko web orri desberdinek ere informazio ugari gehitu dezakete ikasleen laguntzarako. Hausnarketa eta berrikusketa Gela hauetan erabiltzen den teknologiak ikasleak beraien ideiak lantzeko, hobeto pentsatzeko eta berrikusteko diseinatuak daude. Komunitateen eraikuntza Helburu garrantzitsuenetariko bat ikas komunitateak sortzea da. Klasea ikerkuntza talde desberdinetan osatzen dute, talde desberdinak elkarren artean lagun daitezen informazio desberdinak lortu ahal izateko. Eskolaz kanpoko taldeak sortzera ere bultzatzen da. Proiektu hauek gurasoek kolaborazioa ekartzen dute, horrela beraien ezagutza ikasleekin konpartitzen dute. Teknologiaren aurrerapenei esker, informazio ugari lortzeko gaitasuna ematen die ikasleei. Teknologi hauek ikaslearen ulermena hobetzen dute, eta beraien lanak berrikusteko gaitasuna ematen die. Bizitzan egoera desberdinetan izango dituzten arazoei aurre egiteko aukera ematen die.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.