Periódico del Estudiante nº88

Page 6

6

Nafarroako Unibertsitate Publikoa |

Diciembre 2013

Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak irabazi du NUPen 2013ko Brunet Saria 150 urtez egindako “gizakien aldeko” lanarengatik

N

afarroako Unibertsitate Publikoaren Giza Eskubideak sustatzeko Jaime Brunet 2006ko Nazioarteko Sariko epaimahaiak erabaki du 2013ko saria Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeari ematea, 150 urtez gatazka armatuen biktimak babesteko egin duen “lan gizatiar, independente, neutral eta inpartzialarengatik”. Saria 36.000 eurokoa da. Saria irabazi duen erakundearen izena gaur abenduaren 10ean, asteartean, jakinarazi da ekitaldi batean, gaur baita Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna. Ekitaldian Joaquín Mencos Doussinague epaimahaiko burua eta Brunet Fundazioaren buruordea eta Alejandro Torres Gutiérrez NUPeko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna eta epaimahaiko kidea izan dira. Nazioarteko Sariaren epaimahaiak nabarmendu zuen Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak lagundu duela “elkartasun handiago erakusten duen mundu gizatiarrago eta justuagoa” eraikitzen,150 urteetako ibilbidean egindako lanari esker. Alde horretatik, sariaren erabakiak aipatzen du Ginebrako Hitzarmenetan eta Protokolo Erantsietan islatzen den Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren sustapen-lana,

eta pertsonen aurkako minen eta mordobonben erabilera, fabrikazioa eta biltegiratzea debekatzeko hitzarmenak bultzatzekoa, baita Nazioarteko Auzitegi Penalaren sorrera ere. Beste alde batetik, epaimahaiak azpimarratu du Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak indarkeriazko egoeretan atxilotuta dauden pertsonak bisitatzen dituela, “beren duintasuna eta gizatiartatasuna errespeta ditzala zainduz”. Honi dagokionez, azpimarratzen du, halaber, erakunde honek populazio zibilaren alde lan egiten duela; gatazka armatuen biktimak eta familiak berriro harremanetan jartzen saiatzen da, atxilotutakoak askatzen saiatzen da, eta haur-soldadurik egon ez dadin lan egiten du.

Fundazioa eta Jaime Brunet Saria Jaime Brunet Fundazioa Kultura Fundazio pribatua da, gizarte interesa eta izaera iraunkorra dituena, eta bere helburuak dira giza duintasuna, oinarrizko askatasunak eta giza eskubideak errespeta daitezen sustatzea eta, era berean, gizatasunik gabeko egoerak edo tratu irain-

Joaquín Mencos, ezkerrean, eta Alejandro Torres.

garriak ezabatzea. Fundazioak helburu horietara bideraturiko jarduerak eta balio horien errespetuarekin loturiko azterketak sustatzen ditu. Fundazioak, besteak beste, Jaime Brunet Romero sarirako deialdia egiten du ho-

nako hauek saritzeko: lan zientifiko bat; lan literario zein ikus-entzunezko bat; edo giza eskubideen sustapenean nabarmendu den pertsona zein erakunde baten ibilbidea. Guztira, fundazioak Jaime Brunet Nazioarteko hamalau Sari eman ditu, 1998. urteaz geroztik.

Nerea Zugasti Mutilvak irabazi du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tesiak 3 Minututan izeneko lehiaketaren finala

N

erea Zugasti Mutilvak irabazi du Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) babesarekin eta Nafarroako Radio Nacional de Españaren laguntzarekin antolatzen duen Tesiak 3 Minututan izeneko lehiaketaren bigarren edizioa. Bestalde, Marcial Roa Rosek master amaierako lanen atalean irabazi zuen, eta Alberto Berrueta Irigoyenek karrera-amaierako proiektuarenean. Lehiaketa honen finala Sario eraikineko 04. ikasgela erantsian jokatu zen, eta hirurogei

lagun baino gehiago bertaratu ziren, ikusteko asmoz. Nafarroako RNEko buru Javier Izuk aurkeztu zuen ekitaldia. Nerea Zugastik atera zuen lehen saria doktoretza tesien atalean, eta Miguel Martínez de Espronceda Cámara, Ana Isabel Cárcar Irujo eta Alexanda Bernal Rodríguez eduki zituen lehiakide. Bere tesiaren izenburua honako hau da: “Populazio immigrantearen lan-trantsizioak krisialdian. Lan merkatuko txertaketaren eta kanporaketaren artean”. Lehiaketan aurkeztu zuen izenburua ho-

nako hau izan zen: “Immigrazioa, lan merkatua eta krisialdia. Laneskalan gora eta behera egitea”. Lortu duen saria 1.000 eurokoa izan da. Mastera amaierako ataleko finalera hiru parte-hartzaile iritsi ziren, eta irabazlea Marcial Roa Ros izan zen. Beste bi finalistak Paola Damonti eta Andoni Hernández Olleta izan ziren. Marcial Roak 500 euroko saria eskuratu du. Aurkeztu zuen lanaren izenburua hauxe izan zen: “Lokalizazio arazoen modelizazio matematikoa, Nafarroako Gobernuaren Tokiko Bulegoen sarea birdiseinatzeko”. Lehiaketan aur-

Hiru irabazleak, erdian, epaimahaiko kideekin batera.

keztu zuen izenburua beste hau izan zen: “Zerbitzu publikoetako kokapenen hautaketa: eraginkortasuna edo ekitatea”. Azkenik, Alberto Berrueta Irigoyenek, industria ingeniari tituludunak, karrera amaierako proiektuen atalean lehen saria atera zuen, izenburu honetako proiektuarekin: “Sistema elektroki-

mikoen ezaugarritzea mikrosare batean aplikatzeko”. Lehiaketarako aukeratu zuen izenburua honako hau zen: “Energia berriztagarria biltegiratzea”. Sari hau ere 500 eurokoa da. Atal honetako gainerako finalistak Javier Pedro Hermoso de Mendoza, Fernando de la Hucha Arce eta Yuri Murillo Mange izan ziren.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.