Taldeok GFAri eginiko proporsamena 2013.05.07

Page 1

MENDIETAKO ETA NATURA INGURUNEKO ZUZENDARITZA‐GOBERNU PROGRAMA ETA ASMOAK 2012‐2015: GIPUZKOAKO NATUR TALDEON BALORAZIO ETA PROPOSAMENAK Lehenik eta behin, programa hau egin izanagatik zoriondu nahi dugu sail horretako zuzendaritza. Guk dakigularik, sail horrek inoiz ez du izan Natur Kontserbazioarekiko programarik, eta egin izana bakarrik, goraipatzekoa delakoan gaude. Behingoz, arlo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko agintarien agendan sartu dela dirudi, Gipuzkoar guztion mesederako. Zintzotasun osoz hau esanda, programa bera baloratzea dagokigu, eta Mendietako eta natura inguruneko zuzendaritza – gobernu programa eta asmoak 2012‐2015, irakurri ondoren, hauek dira gure ekarpenak: Indarrean dagoen legealdiaren erdia betetzera doan honetan, Diputatuak bidalitako txosteneko "sarreran" ez dugu hauteman aurrekoarekiko aipatzeko moduko aldaketarik. Txosteneko lehendabiziko zatian kontatzen zaigun guzia lehendik hasitako proiektuak eta lanak dira eta ezer berririk edo desberdinik ez du gehitzen. Gobernu programa, aldiz, itxaropentsua da, baina denborarik ez dago halako programa bat burutzeko eta, gure ustez, hobe da praktikotasunari helduz, aurten hasi eta legealdiaren bukaeraraino egin daitezken lanak zehaztu eta abiarazten saiatzea. Hala ere, onartzen dugu epe luzeagorako plangintza beharrezkoa dela eta aurkeztu zaigun programari egin diezazkiogun ekarpenak egiten saiatuko gara. Bi dira landu ditugun txostenak: A) Gobernu‐programa bera: zuzendu beharreko hainbat aspektu daudela uste dugu (I eranskina). B) 2012‐2015 programarentzat proposatzen ditugun ekarpenak (II eranskina).


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

II ERANSKINA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA, NATURAREN KONTSERBAZIOA:

2012‐2015 PROGRAMARENTZAT PROPOSATZEN DITUGUN EKARPENAK Mendietako eta natura inguruneko zuzendaritza – gobernu programa eta asmoak 2012‐2015, irakurri ondoren, hauek dira gure ekarpenak. Hasteko eta behin, programa egituratzeko erabili diren helburu nagusiekin eta helburu estrategikoekin ados gaudela aipatu nahi dugu. Programa egituratzeko oso modu egokia iruditu zaigu. Hala ere: ‐

I.3 Helburu estrategikoaren barruan kokatu den 1.3.3 helburu operatiboa (Burutzen diren esperientzia desberdinen emaitzak transmititu eta elkarbanatzea) III Helburu nagusiko III.2 helburu estrategikoan (Gipuzkoako balore kultural eta naturalak ezagutzera eman) kokatu behar dela uste dugu. Bestela bikoiztu liteke kontzeptua (eta aurrekontua). III helburu nagusian, III.1 eta III 2. Helburu estrategikoetan helburu operatibo bat bikoiztuta dago, eta aurrekontua, beraz, banatuta: “Ingurunea errespetatuz eta bertako kontserbazioarekin bateragarria izanda, Parke Naturalen ikuspegitik bertako kontserbazioarekin bat doazen eta bertako baloreak ongi ezagutzera ematen dituzten azpiegiturak sustatzea” eta “Ingurunea errespetatuz eta bertako kontserbazioarekin bateragarria izanda, azpiegiturak mantendu eta hobetu”.

Azpiegituren kontu hau argitu beharko litzateke, batez ere Aldundiak ematen dion garrantzia ikusita. ‐

Bukatzeko guretzat oso garrantzitsua den kontzeptua: HELBURU HORIEN GARRANTZIAREN ARABERAKO DIRUKONTUEN BANAKETA. Gure ustez, gaur egun natur kontserbazioak Gipuzkoan duen egoera negargarria kontuan izanda, helburu nagusi horiei garrantziaren araberako aurrekontu‐partida esleitu behar zaie, eta ez gatoz bat 2012an gastatu diren proportzioekin, eta are gutxiago 2013rako proposatzen direnekin. Gure ustez, 3 helburu nagusietatik garrantzitsuena lehenengoa da: Bioaniztasunaren galera gelditu eta Gipuzkoako habitat eta espezieen babes‐egoera ona lortzea 2020rako. Beraz, diru‐partida handienta helburu honetara bideratu beharko lirateke. Beste bien artean ere, 2. helburua 3.a baino garrantzitsuagoa da. Beraz, aurrekontuen partidei dagokienez, gutxienez hauek izan beharko lukete helburu horiei esleitutako aurrekontuaren proportzioak: 1


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

‐ I Helburu nagusia (Bioaniztasunaren galera gelditu eta Gipuzkoako habitat eta espezieen babes‐egoera ona lortzea 2020rako): % 50. ‐ II Helburu nagusia (mendien kudeaketa eraginkorra): % 30. ‐ III Helburu nagusia (naturguneen erabilera publikoa sustatu): % 20 Jakinda aurrekontua mugatua dela, eta denborarik ez dagoela halako programa burutzeko, praktikotasunari heldu diogu eta lehentasuna eman diegu gure ustez denborarik galdu gabe hasi behar diren lanei. Aurrekontu murritzak aipatzen dira; hau dela eta, gure ustez, egin beharrekoen direnen artean batzuk aurrekontu bat beharko dutenez aurrera eramateko, Departamentuko pertsonalarekin egin daitezkeenak lehenetsi ditugu.

AURREKONTU BEHARRIK EZ DUTENAK OROKORRAK 

 

Udalekin batera, Baso Elkarteak egin duen basoetako pisten inbentarioa aztertu, ondoren hauen erabilpenari buruzko irizpide bateratuak erabili ahal izateko, eta baimendutako pistei babes juridikoa emateko aipatzen da. Arautzetik haratago, hainbat lan daude erabilpena arautzearekin batera egin beharrekoak: behar ez direnak lehengoratu, higadurak berreskuratu... Hau guztia antolatu beharko litzateke. Zerbitzuen arteko koordinazioa bermatu. Administrazio ezberdinen arteko koordinazioa bermatu (Puertos, Costas, Ertzaintza, Udaltzainak, arrantza‐ikuskaritza, basozainak…), eta natur kontserbazioaren zaintzarako formatu beharko lirateke, gutxienez babesguneak dauden eremuetarako. Basozain gutxi daudela zeregin honetarako esaten zaigu, bilatu ditzagun bada baliabideak gainerako administrazioetan.

2


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

1.‐ BABESTUTAKO NATURGUNEAK

1.1. Parke Natural guztietan     

Parke Natural bakoitzeko zuzendari‐artatzailea izendatu (ofizialki) eta berarekin izango duen lantaldea. Lau EKPEak lehentasunez onartu eta Natura 2000 Sareko KBEren kudeaketa planekin koordinatu eta bateratu Natura 2000 Sareko legezko araudia onartzea. Parte‐hartze sozialaren egiazko bermea: Patronatu bakoitzeko bilera bana egin udara aurretik, bere funtzio guztiak aktibatuz. Parkeetan aipatzen diren lan garrantzitsuen emaitzak eskuratu ahal izateko moduan jarri.

Egindako lanak zabaldu 2013an (web‐orriaren bidez, etabar).

Parke bakoitzaren dokumentazioa ere kontsultagai webgunean bertan: deklarazioa, Planak, arauak; Patronatuaren osaera, aktak, deialdiak …; bertan egindako azterketen emaitzak; jardueretarako baimen eskaerak … tokiko erakundeen, eragileen eta herritarren beharrak aintzat hartuz. Ekitaldi jendetsuen ospaleku izateko gaitasuna aztertu, bai Parke Naturalen kasuan, bai Biotopo babestuen kasuan

Aiako Harria 

Eragile ekologistek behin eta berriro, eta Udal desberdinek (Donostia, Irun, Orereta, Hernani...) eskaturtako muga berriak ezartzea bultzatu, Natura 2000 Sarea iparralderuntz handituz.

Donostia eta Errenteriko Udalek 2006tik eskatutako Erreserb‐Eremua sortu (Añarbe 1000 ha) Natur Baliabideen Antolaketa‐plana egokitu. Plan teknikoak eratu eta onartu: larreetakoa, ehizakoa, erabilera publikokoa Basoen eraldaketarako plangintza eratu eta onartu, landaketa exotikoak saihestuz.

  

Aizkorri‐Aratz    

Parkea Administratzeko Foru Dekretua eratu eta onartu. Larreen erabilera antolatu eta, besteak beste, ahuntzen debekua bete arazi. Oñatiko Udalak bere basoetarako hartu dituen erabakiak aurrera eramaten lagundu, oztopoak jarri beharrean eta Parke Naturaleko gainontzeko baso publikoetara zabaldu. Aldundiak bere jabetzakoak dituen mendi guztietan, bertako basoak berreskuratzeko plangintza zehatza egituratu. 3


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

Pisten erabilera izendatu ziren lekuetan mugatu. Pista hauetan eta mendi‐librean ibiltzen diren motor eta beste ibilgailuak zaindu eta erabileraren arauak betearazteko tresnak aktibatu. Partzuergoko ehiza‐barrutian legea bete arazi.

Aralar 

 

Azken 10 urtetan lanean ari den Euskal Herriko Unibertsitateko Larreen Ikertzaile Taldeari babes ofiziala eman eta hauek lortutako datuak larreen erabilera antolatzeko oinarri bihurtu. Enirio‐Aralarko Mankomunitateari larreen antolaketarako behar duen laguntza eskaini. Ataungo Udalari interes europarreko habitatak diren basoetarako egiten ari zaizkion proposamenak gelditu arazi eta euren kontserbazio egoera hobetzeko plangintza ezarri. Neurri hauek beste herrietako basoetara ere zabaldu. Pista berrien eraikitze proposamenak (Agauntza mendikoak, edo Enirio‐Aralarkoak esaterako) bertan behera utzi berehala.

Pagoeta   

Aldundiak bere jabetzakoak dituen mendi guztietan, bertako basoak berreskuratzeko plangintza zehatza egituratu. Altzola aldeko larreen antolaketa plana zehaztu, onartu eta bete arazi, egiten ari diren sarraskiak geldiaraziz Erabilera publikoa arautzeko egin nahi zen plana zertan den azaldu, eta kudeaketa‐ legedia Patronatuan behar bezala azaldu.

1.2. Biotopo Babestuak Leitzaran 

Mendi guztietan (Aldundikoak, Andoaingoak, Berastegikoak, Elduaingoak, Villabonakoak) dauden espezie exotikoen landaketak bertako basoetara berreskuratzeko plangintza orokorra eta banakakoa eratu.

Leitzarango autobiaren gatazkaren konponbiderako ebazpenean bi aldeek hartutako konpromisoen garapena eta betearaztea.

Azken urteetan eginiko lanen kontuak (ateratako koniferoak, landatutako hostozabalak...) egituratu eta eskura jarri. Ibar‐basoen berreskurapenerako plangintza zehatza eratu eta martxan jarri.

 

Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko partzuergoa sortzea, Andoaingo Udalak ireki berri duen bidetik: Natura 2000 Sarea, Biotopo Babestua, baso naturalen berreraikitzea, erabilera publikoa, etabar. 4


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

Iñurritza     

Iñurritzako Biotopo Babestua Asti eta Iritara zabaltzeko behar den plangintza egituratu. Plan Berezian adierazitako bi urtean behineko txostena idatzi eta plazaratu. Golf zelaiaren kudeaketak dunetako landarediarengan duen eragina aztertzeko ikerlanak bideratu. Golf zelaiaren mantentzea arautuko duen protokoloa onartu eta gauzatu. Ahal den neurrian, Golf zelaian publikoak diren terrenoak, erabilera publikorako baliatu.

Deba‐Zumaia   

NBAEn egiteko adierazten den jarraipen plana idatzi, onartu eta martxan jarri. Marearteko zabalgunean behar den zaintza antolatu eta, ondorioz, irekitzen diren zigor‐espedienteen berri eman. Itsasoko arrantzaleen kontrola nola den herritarrei zabaldu, eta ez badago kontrolik, protokoloa edo betebeharrekoak argitu (arrastreroei, baxurakoeik, trasmailoak, gau arrantza….) Beharrezkoak ez diren azpiegiturak eta bideak, ahal den neurrian berreskuratu, turismoaren aurrean naturaren babesa lehenetsiz (“Talaia” saihestu eta GR‐121 bidea berreskuratu). Kostalde guztiari zabal dakioke irizpide bera. Natur Baliabideen Antolamendura Planean (PORN) belardia zena, mahasti bihurtu dute baimenik gabe. Ustiapen hauek ekologikoak al dira? Inork kontrolatzen al ditu mahasti hauetan erabiltzen diren osagai kimikoak?

5


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

1.3. NATURA 2000 SAREA: Kontserbazio Bereziko Eremuak 

 

Diputatuak, Ingurumeneko Diputatuarekin batera, legealdi honen hasieran Eusko Jaurlaritzako Kontseilariari eginiko eskaera betetzen hasi, hau da, KBEn planen dokumentuek hasieran zuten idazketa eta mugak onartzea eta kudeaketa baldintza horietara eramatea. Planak, onartuta daudenak, hasierako onarpena dutenak eta idazten hasita daudenak, aztertu eta gaurtik hasi eta hiru urteetan burutu edo, gutxienez, hasiko diren ekimenak zehaztu eta martxan jarri. Arno, Ernio‐Gatzume, Izarraitz, Jaizkibel‐Ulia, Txingudi eta ibaietako KBEtan Aldundiak martxan jarriko dituen ekimenak 2013an eta 2014ko foru aurrekontuetan zehaztea. Eusko Jaurlaritzako eta dagokien Udaletako arduradunekin bildu, KBEen kudeaketa planetan ezartzen diren neurri eta ekintzak gauzatzeko behar diren finantzaketa eta elkarlana adosteko.

Jaizkibel‐Ulia    

  

Donostia, Lezo eta Pasaiako Udalek euren mendiak kudeatzeko onartu dituzten erabakiekin bat egin eta indarrean jartzeko plangintza eratu. Baso‐sastraka‐larreetako habitatak antolatu euren kudeaketarako. Jaizkibelgo larreen kudeaketa antolatu eta dagoen azienda kopurura egokitu. Ulia‐Jaizkibelgo itsas erreserba (Oceana‐COBE Proposamen zientifikoan oinarrituta) izendatzeko bidea indartzea, Eusko Jaurlaritza eta Udalekin batera lan eginez. Miarritze‐ Donostia itsas korridorearen osaketa. Talaia bidearen berriskuspena, obran suntsitako interes europarreko ibilbideak berreraikiz. Bideak antolatu eta kontrolatu Baso‐suteen gatazka bideratzeko Ingurumeneko Fiskaltzarekin batera lan egitea. Txingudiko Mankomunitateari URAk baimendutako eta Aldundiak diruz lagundutako ponpaketen ikuskaritza sakona eta iraunkorra, Natura 2000ko habitat eta espezieetan inongo eragina izan ez dezaten. Natura 2000n dagoen Jaizkibelgo tiro‐eremu militarra deuseztatzeko urrats sendoak eman Aldundian, Pasaiako Udalarekin batera.

Arno 

Onartezina da orain bertan gertatutakoa: artadiaren erdian zeuden pinu hektarea bi bota eta berriro konifero exotikoez landatzea, artadia berreskuratzeko partez.

6


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

Korridore Ekologikoen Sarea  

Sare honetarako foru arauketa onartzea Azpiegitura handien eraikuntzetako etena, konektibitate ekologikoaren planifikazioa eta araudi berria onartu arte

Administrazioaren plangintza/mantentze lanak naturaren etsai handienetarikoa izan dira beti: bidegorriak eta kanalizazio‐hidraullikoak erreka bazterrrean, bide berriak, dragatze lanak... Honen aurrean, teknikarien eta administrazio ezberdinen arteko interesek lan horien eraginak ahalik eta gutxien izatea eragozten dutenaren inpresioa daukagu. Gure ustez, edozein proiektu hasi aurretik jarri beharko lituzkete euren irizpideak Foru Aldundiko ingurumen arloko teknikariek, eta ez planen bukaeran, neurri zuzentzaileak hartzera bideratuta… Azken urteotan eraikitako errepide‐sareak sortutako “hezi”‐eragina ondo aztertu beharko litzateke, eta ziur neurri zehatzak hartzea eskatuko luketela ikerketa horiek. Hauek zein bestelako eraginak gutxitzeko eskatzen dugu ezinbestekoa deritzogun korridore ekologikoen sarea. Bada garaia bizidunengan eta haien mugikortasunean pentsatzeko, bai lurralde mailan eta baita tokiko administrazioetan ere. Hauekin ere lan pedagogikoa egin behar da zentzu honetan ere..

7


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

2.‐ HABITATAK Gipuzkoan, interes europarreko 48 habitat daudenez (hauetako 10 lehentasunezkoak) eta, Eusko Jaurlaritzak 2012an eginiko ebaluaketak erakusten duten moduan, hauetako 38 kontserbazio egoera txarrean, abelera hau zuzentzeko behar diren neurriak hartzen hasi behar da lehentasunez. 

Jaurlaritzak burutu duen habitaten ebaluaketaren emaitzak eta eginbeharren txostena eskatu eta martxan jarri berehala.

2.1. Kostaldekoak eta dunak 

Saturraranen hasi eta Txingudiraino, izendatuta daude berreskuratu beharreko habitatak. Azken urte hauetan hainbat lan egin dira hauetako batzuetan, baina Aldundiak bere osotasunean antolatu beharko ditu, dagokien Udalekin elkarlanean.

2.2. Ur gezak 

Ibaietako ibar‐basoen (lehentasunezko intereseko habitat europarra) egoera negargarriaren aurrean, berreskuratzen hasteko behar diren ekintzak URA‐kin adostu beharko dira, KBEtatik hasita: Oria, Urumea, Leitzaran, Araxes, Urumea, Bidasoa. Erreka bazterren PTSaren xedapenak betetzen direla egiaztatzeko zaintza jarraitua

2.3. Belardi eta sastrakak Aldundiak azken urte hauetan larre‐guneetan egin duen kudeaketak ez dauka izenik: goldaketak, ongarriketa kimikoak, sastraka kentze sistematikoak (interes europarreko habitatak tartean), aziendaren kontrolik eza. Interes europarreko habitat hauen aurkako suntsipen‐ ekintzak besterik ez ditu egin. Artzaintzarako azpiegiturak egitea ongi dago, behar direnean behintzat, baina larreen kudeaketa hori baino zerbait gehiago da.  

Bada garaia gauzak aldatzeko eta ekimenak kudeaketa egoki batean bideratzeko. Hasteko, lau Parke Naturaletan larreen kudeaketarako planak eratu eta onartu. Sega‐belardiak: interes europarreko habitatak dira eta nekazaritza bioaniztasunarekin lotzen dituzten neurriak bultzatu beharko dira (PDRS) beste Zuzendaritzarekin elkarlanean. Bestalde, ezin dezakete minda husteko eremuak izaten jarraitu eta 'ongarriketa' horiek arautu behar dira. Kostaldean, babestu eta babestu gabeko eremuetan (Getaria‐Zumaia, esaterako), sega‐ belardiak gero eta urriagoak dira mahastien mesedetan. Leku askotan terrazak egin dira mahatsa sartzeko (Iñurritzako Biotopo barruan esaterako), guk dakigula ingurumen 8


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

eraginen txostenik gabe, eta etenik gabe isurtzen dira ia urte osoan osagai kimikoak. Inor ari al da uraren kalitatea eta lurrarena aztertzen?. Nork konponduko ditu terraza horiek eragindako kalteak mahatsa lantzeari uzten diotenean? Non dago mugitutako lurra? 2.4. Turberak 

Usabelartza, Belabieta eta Jaizkibelgo hainbat turbera (usabelartzak) egoera penagarrian daude eta bada garaia egoera hori hobetzeko behar diren neurriak hartzen joateko. 2.5. Basoak

Interes europarreko baso‐habitatak 11 dira. Gehienak azalera txikia hartzen dute eta, haltzadiez gain, hiru mota dira azalera handienak hartzen dituztenak: pagadi azidofiloak 12.600 ha artadiak 2.300 ha ameztiak 528 ha Basoen kontserbazio egoera oso txarra da, mendeetan zehar eta gaur arte eten ez den egur ustiaketaren ondorio. Horrez gain, Gipuzkoan gehien suntsitu den basoa hariztia izan da eta biodibertsitatearentzat garrantzi handiena, gurean, honek du, azaleraren %80a baino gehiago hartzen zuelako. Hau dela eta, premiazkoa da: 

  

Pagadi azidofiloen kontserbazio egoera hobetzeko plangintza martxan jartzea, indarrean dauden baso‐kudeaketa planak berregin eta legez eskatzen zaizkien helburuetara zuzendu. Hariztiak berreskuratzeko programa idatzi. Artadiak eta ameztiak berreskuratzeko programa idatzi. Azalera txikiko basoak espresuki babestu eta berreskuratzeko programa idatzi.

9


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

3. ESPEZIEAK 3.1. Espezie mehatxatuak Zer esan dezakegu mehatxatuen zerrendako maila arriskutsuenetan (galtzeko arriskuan + kalteberak) Gipuzkoan 89 espezie badauzkagu eta kudeaketa planak hauetako 3entzako bakarrik onartu direnean? Gainera, zerrenda hau handituko duen aldaketa jendaurrean dagoenean eta europar intereseko espezieak kontatu gabe. Nondik ateratzen da espezie hauen %100era iristeko dagoen helburu hori? Oinak lurrean jarrita, arrisku gehien dutenak aukeratu eta landu beharko dira.  

Arrisku gehien duten espezieak aukeratu eta behar diren premiazko neurriak hartu. Indarrean dauden kudeaketa planen emaitzak argitaratu.

3.2. Espezie inbaditzaileak Hainbat lan egiten ari da baina, arlo honetan ere eta dakigunez, inongo plangintzarik gabe eta momentuan momentuko arazoari ahal den moduan erantzun besterik ez da egiten. Bestalde, lotsagarria da oraindik Gipuzkoan espezie inbaditzaile arriskutsuenetakoaren, bisoi amerikarraren, haztegiak mantentzea eta arazo honi aurre egiteko gai ez izatea.  

Eusko Jaurlaritza eta Udalekin batera espezie inbaditzaileei aurka egiteko behar den plangintza sustatu. Lorezain profesionalekin batera jardunda, herriguneetako lorategi eta parke publiko zein pribatuetan dauden landareak ezabatzeko eta berririk ez sartzko programa. Lehenetsi lorategi pribatu uigariko udalerriak, hala nola Zarautz eta Hondarribia. Ezin al da kontrolatu inbaditzaileak bihur daitezkeela dakigun landare horiek salmenta‐ puntuetan? Saltoki horietan Informazio‐kanpainak egitea ere ez legoke gaizki…

10


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

4.‐ HERRI ONURAKO MENDIAK •

Helburu publiko bakarra herri‐lurretan suntsitutako baso naturalen berreraikitzeak izan behar du Gipuzkoako 88 HOMetan.

Egur‐ekoizpena bertan behera uztea eskatzen dugu, trantsizio‐epea irekiz geratzen diren landaketa exotikoak baso naturalak bilakatzeko.

Plantazio hauen kudeaketaren eraginak txikitzeko, aire bidezko kablearen erabilera masiboa egin beharko litzateke, baso‐pista gehiago egitea debekatuz.

11


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

5.‐ ZUHAITZ LANDAKETAK MENDI PRIBATUETAN Zuhaitz exotikoen landaketei dagokionean, ba da garaia PFEC bezalako iruzurrezko egiaztatzeak alde batera utzi eta ganora gehixeago duen FSC edo antzekoak bultzatzeko eremu pribatuetan.    

Mendietako Foru Araua aldatzeko pausoak ematen hasi. Urteroko laguntza deialdia erabat aldatu Mendi pista berririk ez onartu, inbentarioa aztertu arte. Aireko fumigazioak bertan behera utzi berehala.

12


Gipuzkoako Natur Taldeen ekarpena Naturaren Kontserbaziorako 2012‐2015 programari

6.‐ MENDI ETA INGURUNE NATURALEKO ZUZENDARITZA NAGUSIAREN KUDEAKETAZ: 

ANTOLAKUNTZA BERRIA: Zuzendaritza Nagusiaren barne‐antolakuntza berria eraikitzea, etorkizuneko bi erronka nagusiei egokituta: bioaniztasunaren kudeaketa eta Natura 2000 Sarea.

ALDAKETA: Ildo honetatik, Mendi eta Habitaten Zerbitzuburuen jarraipena zalantzazkoa izan daiteke, orain arte ez baitute erakutsi sail honen erronka nagusi horiei erantzuteko gaitasunik.

ERAGILEEN BENETAZKO PARTEHARTZEA: KONTSEILU BAKARRA sortu behar dela uste dugu: Bioaniztasuneko Lurralde‐Kontseilua, aurreko beste hiru Kontseiluen funtzioak ere barneratuz. Bioaniztasunaren kontserbazioa sektoreka planteatzea akatsa da, arlo honetan interesa duten guztien nahi eta ahotsak plangintza‐txosten bakarraren eztabaidan jaso behar dira, eta Zuzendaritza‐Gobernu Programak izan beharko luke eztabaidarako txosten hori. Bestalde, babestutako natur guneen Patronatuen kudeaketa proaktiboa garatzea lehentasunezko kontua da.

GARDENTASUNA ETA INFORMAZIOA: Kudeaketaren urteroko ebaluazio‐txostenak egitea, eragile guztiekin partekatuz.

BERMEAK: Lege‐hausteen jarraipen zorrotza, arauak betearaziz. Ingurumeneko Arduraren Legea aplikatzea.

KOORDINAZIO IRAUNKORRA beste Zuzendaritza Nagusiekin: Lurralde‐Antolaketa, Ingurumena, Nekazaritza, Azpiegiturak, etabar.

Gipuzkoan, 2013ko Apirilaren 30ean

Arkamurka Natur Elkartea Berdeak Eguzki Ekologistak Martxan Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea Haritzalde Herrio Natur Taldea Itsas Enara Ornitologia Elkartea Katamarrua, Zestoako Natur Taldea Landarlan Natur Elkartea Mutriku Natur taldea Okil Beltzak Natur Taldea Ondarroa 12 milia Osina Natur Taldea Ugatza Ornitologia Elkartea Zumaia Natur Taldea 13


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.