prueba

Page 1

Kartoizko kupula geodesikoa

Hemen erakusten dizugu nola eraiki. Guztira 7 ordu inguru beharko duzu, eta ekainaren 10a arte izango duzu denbora Zer behar dugu:

Kartoia ( Ez oso lodia) Paperezko folio batzuk Cutterra edota artaziak Arkatza Boligrafoa ( punta finekoa) Erregela Grapagailua edo kola zuria, edo beste edozein itsasgarri.


1.

Aukeratu zure kupularen tamaina

Badira bi erabaki oraintzxe hartu beharko dituzunak: Zure kupularen tamaina, eta zure kupularen konplexotasuna Kupula geodesiko batek, esfera erdi baten itxura du, teselatu edo forma eta tamaina bereko zatitxoak erabiliz. Zenbat eta zatitxo edo aurpegitxo gehiago izan, orduan eta uniformeagoa izango da kupula (Desert Domes website) . Nik 2V formako kupula egitea proposatuko dizuet. Beste kupula mota bat egin nahi baduzue, goiko link-ean aurkituko dituzue jarraibideak  Orain, tamaina erabakiko dugu. Bakoitzak bere tamaina propio aukeratu beharko du. Kontutan hartu zenbat kartoi izan ahal duzun etxean. “2V” formako kupula geodesikoa egiteko, bi triangelu mota behar izango dugu - 10 pieza AAA motako triangeluak - 30 pieza ABB motako triangeluak.

Calculate dimensions based on dome radius Calculate dimensions based on strut/triangle size Nire adibidea jarraitu nahi baduzu erabili hurrengo neurriak: - 13 pulgada-ko erradioa izango du ( 34,29 cm) - A luzera 8”-koa izango da 20,32 cm) - B luzera 7 1/16"-koa izango da (17,93 cm)


2. Pausua. Sortu triangeluak “2V” motako kupula geodesikoak bi triangulo mota izango ditu: AAA eta ABB. A eta B triangeluen aldeen luzerak izango dira.

Triangelu hauek sortzeko, lehenengo eta behin, TXANTILOIAK egin behar ditugu. Jarraitu hurrengo pausoak: 1 pulgada=2,54 cm

1. Paper edo kartulina baten beheko izkina aprobetxatuz, marraztu lerro horizontal bat 8”-eko neurria izan beharko du ( 20,32 cm). Hau izango da A luzera. 2. Bilatu lerro horren erdia eta marraztu lerro perpendikular bat. 3. Hartu B distantzia (7 1/16") (17,93 cm). Jarri erregela lerro horizontalaren bukaeran. Eta distantzia hori erabiliz intersekzionatu lerro bertikala. 4. Marraztu triangeluari falta zaion hirugarren aldea

5. AAA Tamainako triangeluak egiteko, modu beretsuan jokatu beharko duzu, baina A neurriak (--8”) ( 20,32 cm) erabiliz. 5. Marraztu lerro paraleloak distantzia zehatz batera, esaterako 1, 5 cm-ra. Honekin tolesturak sortuko dutugu, triangeluak elkarren artean itsasteko. 6. . Borobildu ertzak. Izkina bakoitzean, marraztu lerro borobilduak. Gero triangeluak itsasterakoan ez diote elkarri joko. ( izkinatik 1 cm-ra gutxi-gora- behera). 7. Marraztu puntuak lerroan zehar 1 cm-ko distantziara Txantiloi hauek sortzeko askotan pasatu beharko duzu arkatza, eta erreza denez okertzea, borragoma ere erabili beharko duzu. Mesedez, ahal baduzu erabili paper lodikotea , edo kartulina( ea etxean aurkitzen duzun, bestela erabili paper normala)


3. Pausoa: Triangeluak egin Hona heldu bazara, izango dituzu bi txantiloi: AAA eta ABB txantiloiak, hain zuzen ere. Goazen triangeluak marraztera kartoian:

-

Egin marrazkia kartoiaren alderik itxusienean.

-

Kartoia hobeto aprobetxatzeko, marraztu triangeluak , bata gora eta bestea behera begira ( Ikusi irudia)

Modurik onena triangeluak marrazteko kartoi gainean:

1. Jarri txantiloia kartoi gainean, eta eutsi gogor, es dadin mugitu. 2. Marraztu puntu bat izkina bakoitzean ( honek lagunduko zaitu txantiloia mugituz gero). 3. Arkatzakin marraztu borobildutako ertzak 4. Erregelaz lagundurik marraztu lerroak 5. Punta fineko boligrafo bat erabiliz, markatu zulotxoak kartoian, txantiloian dauden erara., tolesturarako erabiliko dugun lerroan zehar.

6.



4. Pausoa: Moztu triangeluak Triangelak ebateko erabili cutter-a. Artaziak erabiltzen badituzu, zailagoa egingo zaizu. Babestu erabiliko duzun mahaia. (ez urratzeko)

5. Pausoa: Tolesturak egin Erabili erregela bat alboak tolesteko, zulotxoz betetako lerroan zehar


6. Pausoa Muntatu Kupula geodesikoa . Muntatu kupula diagramari jarraituz Kolore berdekoak ABB tamainako triangeluak izango dira Kolore urdinekoak AAA tamainakoak

Traingeluak elkarren artean itsasteko erabili grapak, kola zuria, edota etxean aurkituko duzun edozein itsasgarri.

7 Pausoa- Katua sartu barrura Horretarako AAA formako traingelu bat kendu beharko duzu katua barruan sartu dadin



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.