Aldizkaria 2016 otsaila

Page 1

Mintxo eskola aldizkaria Luis Bri単as Santutxu Haur eta Lehen Hezkuntza ikastetxe publikoa

Lehen Hezkuntzako 2, 4 eta 6. maila.

Haur Hezkuntzako 2 eta 4 urtekoen gelak.

Ikasleek egindako aldizkaria

Primeran egoteko euskaraz egunero


Kaixo guztioi: Berriro ere, zuengana nator, zuek egindako aldizkariarekin. Lan handia egin duzuenez, eskerrak eman nahi dizkizuet. Ikasturte honetan ere, Mintxo aldizkaria Santutxu.net web orrian ikus dezakegu. Bertan, denbora-pasak, eskolako berriak, kontakizunak, gozatzeko aukera daukazue. Ez ahaztu: “Euskaraz jardu!� Nire bihotzetik, euskararen alde egiten duzuen lana eskertu nahi dizuet berriro ere. Zuen laguna! 2016ko otsaila.




4. URTEKOEN GELA 1.

2.

3.

4.

5.

6.








A

isialdian eta modu dibertigarrian euskara sustatzeko “Ikusi eta ikasi” programaren saio berria abian da. Antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza, txotxongiloak… izango dira Apirilaren 16ra arte. Hamabigarren urtez, Bilboko Udaleko Euskara eta hezkuntza Sailak eta Euskalzaleen Topaguneak “Ikusi eta ikasi” programa antolatu dute, bi eta zortzi urte bitarteko umeei zuzenduriko ikuskizunak eskeiniko dituena. Ekimenaren helburua euskararen erabilera ume bilbotarren artean bultzatzea da, aisialdirako eta modu dibertigarrian; gurasoen artean euskararen transmisioarekiko atxikimendua sustatzea, kulturaren bidezko hezkuntza sustatzea eta kalitatezko programazioa eskaintzea. Era askotako ekitaldiak izango dituzte: antzerkia, magia, musika,pailazoak, dantza saioak,txotxongiloak, ipuin kontalariak, sukaldaritza lantegiak, mozorrogintza, musikoterapia, barreterapia, eta sormeneko eraikuntza. Aurten lehen aldiz Santutxu eta Zorrotzako udal zentroetan ere izango dira jarduerak. Jadanik programa martxan dago eta apirilaren 16an bukatuko da. Bilboko Udaleko eta Topaguneko arduradunek adierazi dutenez, “ahalegin handia” egin dute txikien artean oso harrera ona duen “Ikusi eta Ikasi” programari eusteko eta kalitatea hobetzeko. Horrela, hamabigarren edizioan programazio berezia egongo da, eta guztira, 30 ikuskizun, 24 tailer eta gurasoentzako lau hitzaldi antolatu dira.


BERRI BITXIAK

4.D2

Munduko dinosauro handienetakoa aurkitu dute Argentinan

Lantalde zientifikotik adierazi dutenez, 'Notocolossus da bere izena, ezagutzen den animalia lehortar erraldoienetakoa'. Tiranosaurio familiakoa da eta 37,2 metro luzera du.

Zotz bat kendu diote bihotzetik argentinar bati Gaixoak ez zuen minik sentitu arazoa ezagutu aurretik, eta, dagoeneko, ospitalean sendatzen ari da. 24 urte izan du zotza gorputz barruan, bueltaka.

Bi buru dituen dordoka! La Habanan, Almanendares ibai-ertzean, bi buru dituen dortoka aurkitu dute, eta adituek uste dute denbora gutxi biziko dela. Ur gezako dortoka bakarra da Kuban. Elikatzeko, haragi pusketa eta barazkiak jaten ditu dortokak, bi ahoetatik. Ez dakite, baina, agian, ibaiko ur kutsatuak eragin ditu dortokak bi buru izateak.


Indian, emakume batek 11 ume izan ditu erditze berean

Gizon batek duela 15 urte galdutako eraztuna aurkitzen du! Gizon batek duela 15 urte galdutako ezkontza eraztuna aurkitu egin du bere baratzeko azenario batean .Uste da janaria prepatzen zegoela eraztuna kendu eta mahai gainean utzi egin zuela eta orduan barazkien ondarrak baratzeko ongarri bihurtzeko makina batera bota eta nahi gabe eraztuna ere sartu omen zuen.

Emakume batek krokodilo bat aurkitzen du bere egongelan! Australiako emakume bat gauean esnatu zen eta egongelara zihoala 167cm ko krokodilo bat aurkitu zuen han. Orduan bere senarrari deitu zion eta gitarra batekin babestu zirela polizia etorri arte kontatu zuen.


4D3

Kaixo lagunak, hona hemen aurten antolatu duten tailerra 4. mailan. MARRAZKETA tailerra da eta ikusiko duzue zein marrazki politak egin daitezken puntuak, marrak eta ikurrak erabiliz. Lehenengoz, gure AZALA erakutsiko dizuegu:


4D3

Horretarako margoak, errotulkiak, markatzaileak... erabili ahal dituzu. PUNTUAK

Begira zein ondo gerantzen den, betetzen duzunean marrazki bat puntotxoekin. Itzalak sortu nahi baditugu, puntu gehiago egin behar dira zati horretan. MARRAK


4D3 Marrak paraleloak egin eta bi kolore tartekatu: bat iluna eta bestea argia. Hurrengoan marra zuzenak eta kurbatuak erabili ditugu.

Orain, guztiak batera!! Marrak, puntuak eta margoak.


4D3 IKURRAK Apain dezakegu ikur asmatuekin ala ezagunekin erebai.

HONA HEMEN ADIBIDE BATZUK BAINA HOBERENA DA IRUDIMENA ZABALTZEA ETA ATERATZEA BARRUAN DAUKAZUN ARTISTA.


Txantxangorria, EUSKARAREN IKUR BERRIA . 6D1 2015-16 Ondoan dagoen txori honi buruzko informazioa emango dizuegu. Txantxangorri hau txori baten irudia da. Txori honek “E” bat dauka txoriaren gorputz erdian. Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina berria dugu. “Maitea izan dugu txantxangorria beti. Txikia eta hauskorra da”. Horregatik Euskararen egoeraren iruditzat hartu dute txantxangorria. Txantxangorriaren irudiarekin, Euskara erabiltzeko GONBIDAPENA egiteko asmo dute. Kanpainaren helburua. Eusko Jaurlaritzarekin batera, kanpaina bultzatu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde nagusiek: diputazioek, aldundiek eta EUDEL udalen elkarteak. Donostiako San Telmo museoan egin zuten ekitaldi handi bat, kanpaina aurkezteko. Instituzioetako ordezkariak eta hainbat enpresa eta elkartetakoak bildu ziren. Hitzak eta poesia izan zituen ardatz ekitaldiak. Hor Kirmen Uribe idazleak “Zaharregia, txikiegia, agian” poema ezaguna irakurri zuen. Mezuari dagokienez, gonbidapena dela azaldu dute, euskara gehiago erabiltzea xedea da eta. Borondatea eta herritarren gogoak aipatu dituzte kanpainaren antolatzaileek. Hari horretatik, bizikidetzaren eta berdintasunaren inguruan diskurtsoetan hitz egin dute. Kanpaina erakundeen adostasunaz egin da. Ikurraren sorrera. Lehenik eta behin ikur bat sortu zuten: txantxangorria. Ondoren kanpainak sortu dituzte. Jadanik kazetariei informazioa zabaldu diete eta oraindik informazio gehiago zabaltzen ari dira gizaki guztiei ailegatzeko. Kanpainak erakundeen adostasunez egin dira. Kanpaina honetarako txori baten irudia erabili dute, Euskarari hegoak emateko eta Euskara gehiago erabiltzeko. Beraz , guk ere txantxangorria erabiltzen dugu, Euskararen erabilera bultzatzeko.


Txantxangorria aukeratu dute txori polit bat delako eta Euskara erabiltzeko animatzen lagunduko digula pentsatu dutelako. Guri ideia hori asko gustatu zaigu, jendea txantxangorriaren marrazkiak leku guztietatik daudela konturatuko delako. Orain edo geroago egunkari askotan aterako dela eta telebistako programa askotan berria ageriko dela uste dugu. Hau ez da ikur bakarra. Baina hau ez da izan Euskararen lehen ikurra edo kanpaina. Ondoan ikusten den E arraro hori euskararen ikurra izan zen. Gure ustez E hori jarri zuten Euskararen lehenengo hizkia delako. Guri E hori ere gustatzen zaigu, baina askotan ez dugu Euskara erabiltzen. Eta guk, zer? Azken finean Euskara gure eskolako hizkuntza da eta badakigu Euskara hizkuntza zaharrenetariko bat dela. Horregatik apur bat hobeto zaindu behar dugu. Gure ustez hitz egitea oso inportantea denez, Euskararen alde zerbait egin behar dugula pentsatu dugu. Guk gure aldetik Euskara gehiago mintzatzeko ahaleginak egin ahal ditugu. Gutxienez eskolan lagunekin Euskara mintzatzeko aukera dugunez, lagunekin Euskaraz hitz egin. Beste alde batetik badakigu batzuk etxean Euskara mintzatzeko aukerarik ez daukatela. Duela gutxi Euskal Herrian sortu den txantxangorri hau, Euskararen ikur berria originalagoa eta politagoa da. Gure ustez ikur berria sortu dute erakargarriagoa eta zentzudunagoa Euskararen alde gauden guztiok aukera berria izateko. Euskaraz mintzatzeko aukera da eta ezin diogu pasatzen utzi.

EUSKARAZ HITZ EGIN !!!


LAGUNTZA GELAN EGINDAKO ELKARRIZKETA Egileak: 6.D2ko Nisrin, Irune, Amets, Alba G., Rebeca, Lucia P. KAIXO, MAITE ETA ESME, ZELAN ZAUDETE? - MAITE: Oso ondo. - ESME: Ni primeran. ETORRI GARA INKESTA HAU ZUEI EGITEKO. PREST ZAUDETE GURI LAGUNTZEKO? - MAITE eta ESME: Noski baietz!

ZERGAITIK GUSTATZEN ZAIZUE LAN HAU? - MAITE: Oso ondo pasatzen dudalako. - ESME: Gauza politak egiten ditugulako. ZERGAITIK AUKERATU ZENUTEN LAN HAU? - MAITE: Umeekin lan egiten pozik egoten naizelako eta aberesgarria delako. - ESME: Umeak asko gustatzen zaizkidalako.


ZER DA ZUEN LANETIK GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUENA? -

MAITE: Gure arteko harremanak.

-

ESME: Pertsonekin lan egitea.

ZERGAITIK? - MAITE: Jendearekin hartu-emanak izatea gustatzen zaidalako. - ESME: Pertsonekin lan egiten dudalako

ONDO PASATZEN DUZUE LAN HAU EGITEN? - MAITE: Oso ondo pasatzen dut, momentu gogorrak izan arren. - ESME: NI ederki moldatzen naiz, baina pazientzia handia izan behar da. EDERKI! MILA ESKER DENAGAITIK! AGUR ETA BESTE BAT ARTE.


6.B

E

uskara arloan, Aspaldiko ipuin laburrei buruzko lan bat egiten ari gara aurten, euskalkiak ikastearren, Internetetik hainbat informazioa bildu eta sailkatu dugu. Hona hemen Mintxo aldizkarian argitaratzeko aukeratu ditugun bi ipuin labur.

(Bizkaieraz)

Igandero eleizara joaten zan artzain batek oartu zuen erriko irakaslea betaurrekoak iñoiz kendu gabe ibiltzen zalata, benaz oldoztu ondoren, onela zion: —Ez det ezbairik: Irakasle ori betaurrekoak dituelako izango da erri ontako irakurlerik azkarrena. Ta besterik gabe, erabaki zuen berak ere erostea. Joan zan bada egun baten Donostira. Bakar-bakarrik kalerik-kale, jo orrera ta jo onera, luzaro ibilli ondoren, jo zuan noizbaitian betaurrekoak saltzen ziran denda baten. Gelditu zan ate ondoan, eta deitu zuen indartsu: —Eup! Emen saltzen al dira betaurrekoak? —Bai gizona: atoz aurrera —erantzun zioten— . Ona emen ugari ta merke. —Merke nai garesti: bein oneraño ezkero ez naiz itzuliko erosi gabe. —Ona emen izparringia, ta ikusi zazu zeiñekin irakurtzen dezun obeto. Jarri zuan bat, ta izparringiari goitik-bera begiratu ondora, onela zion: —Ez det batere irakurtzen. —Ikuspide laburra al dezu? —Laburra! Ez jauna, ez. Nik Aitzgorriko muturretik zenbatzen ditut Ernion arkitzen diran ardiak. —Tira ba onekin. Jarri zuan beste bat, onen ondoren beste bat; ta orrela bana-banaka

ikustatu zituen mota guzietako betaurrekoak, leyarrak ondo garbituaz; bañan alperrik, ezin zuen irakurri. Gogait egin zuen dendariak, ta galdetu zion artzaiñari: —Zuk badakizu gero irakurtzen? —Alajaña! Irakurtzen baneki ez nuke betaurreko bearrik!


6.B


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.