Denbora lerroa teoria

Page 1

Praktika ona Denbora lerroa

Maialen Urkiola, Eneko Santa Kruz, Itziar Zabal eta Nerea Villar

1


AURKIBIDEA: 1. Sarrera testuingurua

3.or.

a. Eskola 2.0

3.or.

2. Jardueraren nondik norakoa 3. Zergatik da guk diseinatutako praktika, praktika ona? a. Praktika ona b. Kontuan hartu beharreko alderdiak 4. Ondorioak. 5. Bibliografia

2

4.or. 6.or.

8.or 9.or


1.

Sarrera testuingurua

Guk gauzatutako IKT-ren bidezko praktika ona denbora lerro bat egitean datza. Honetarako ikasleek interteko programa berezi bat erabiliko dute. Jarduera azaldu baina lehen garrantzitsua iruditzen zaigu hainbat kontzeptu argitzea hala nola eskola 2.0, praktika ona‌ Web 2.0 2004. urtean erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Eskola 2.0 izan da IKT-ak eskoletan integratzeko azken proiektua. Honen helburua XXI. Mendeko ikasgela digitala martxan jartzea da. Eskola 2.0-ren ardatzak: Teorikoki

Gure praktikan

Ikasgela digitalak

IKT baliabideak eskaini Jarduera gauzatzeko tresna ikasleei (ordenagailuak, nagusia ordenagailua arbel digitalak‌). izango da, beraz gelan nahikoa ordenagailuz orniturik egon beharko du.

Internet konexioa

Internet konexioa

Ikasleen prestakuntza

Ikasleen prestakuntza bermatu bai alderdi teknologikoetan baita metodologiko eta sozialetan ere.

3

Praktika osoa gauzatuko da.

online

Jarduera bere osotasunean teknologia berriak erabiltzen gauzatu beharko dute, konkretuki ordenagailuz, era honetan ikasleak tresna honekin eta honek eskaintzen dituen baliabideekin lan egitera ohituz. Gainera, elkarlanean aritzen ikasi beharko dute eta adostasun batera iritsi lana taldeka gauzatu beharko dute eta.


Eduki kurrikularra

Familiak

2.

Eduki kurrikularretara moldatutako material digital hezitzaileak lortzeko erraztasuna eskaini bai irakasle eta ikasleei baita hauen familiei ere.

Ikasleak eta hauen familiak baliabide hauen erabilpenera bultzatu ohitu.

Eskolan etorkizunean lanerako erabilgarriak izan daitezken programak ikasten dituzte. Programa hauek dohainik izanda ikasleak ez dira ordaintzeko bakarrik diren programak erabiltzera ohituak egongo eta ez dira baldintzatuak sentituko.

Jardueraren nondik norakoa

Praktika hau denbora lerro bat egitean datza. Nahiz eta ziklo guztietan gauzatzeko ariketa izan daitekeen guk aukeratutakoa 4. Mailako ikasleak izan dira. Denbora lerroa denbora tarte batean izandako gertaerak kronologikoki kokatzen dituen ardatza da. Ardatz honen irudikapenaren bitartez ikasleak denbora eta espazioari buruzko kontzeptua landuko dute, haiek bizitako gertakizunak kronologikoki eta proportzionalki ardatzean kokatuz. Ardatz hauek ezagunak dira oso erabiliak direlako historian, gehienetan aroak irudikatzeko eta hauen iraupena grafikoki ikusteko balio dute. Hala ere, denbora epea edozein izan daiteke, baita egun bakar bat ere (24 ordu). Praktika hau kurtso hasieran planteatuko zaie ikasleei eta astean behin gutxienez ordu bat eskainiko zaio. Ikasleen kurtso hasieratik amaierara bizitako aldaketa eta gertakizunak denbora lerroan kokatu beharko dituzte irudiak,testuak edota audioak erabiliz. 4


Praktika hau binaka gauzatuko dute ikasleek, eta ardatzean haientzat garrantzitsuenak diren gertakizunak zeintzuk izan diren erabaki beharko dute eta elkarlanean aritu. Nola egin denbora lerroa? Denbora lerroa gauzatzeko ikasleek TimeRime programa erabiliko dute. Programa hau dohainik erabili daiteke interneten bidez eta denek izango dute eskuragarri bai klase orduetan bai etxean erabiltzeko. Ikasle bakoitzaren kurtsoko ardatz kronologikoa gauzatzeko, ikasleak, ordenagailua baliatuz TimeRime programan kontu bat irekiko dute. Honetarako lehenengo pausua gmail kontuaren bidez aplikazio honetan erregistratu beharko dira. Gmail bat ez izatekotan lehenengo pausua gmail kontu bat irekitzea izango da eta ondoren aipatutako TimeRime programan datuak sartu eta kontu berri bat irekiko dute. Behin praktika gauzatzeko programa prest edukitakoan ikasleek nahi dutenean ordenagailura jo eta gertakizunak denbora lerroan kokatuko dituzte TimeRime erabiliz. Honetarako koadro hau bete beharko dute, data eta gertakizunaren deskripzio bat emanez. Nahi izan ezkero irudi edo argazkiak ere igo ditzakete. Praktika hau kurtso osoan gauzatzekoa izango da, beraz kurtso amaieran bikote bakoitzak bere denbora lerroaren aurkezpena egingo du gelakideen aurrean gertakizunak azalduz eta lana gauzatzeko prozesua zein izan den azalduz, baita izan dituzten arazoak eta bilatu dituzten konponbideak ere. Behin aurkezpena amaitua gainontzeko ikaskideek bikote bakoitzaren lana baloratuko dute alde onak eta hobetu beharrekoak aipatuz, beti ere ikasle bakoitzaren lana errespetatuz.

3.Zergatik da guk diseinatutako praktika, praktika ona? ZER DA PRAKTIKA ONA? Praktika onak erantzun positiboak sortzen dituzten jardueren emaitzak dira. Praktika onak erabiliz, erantzun positiboak lortzeko erraztasuna ematen du eta horren ondorioz, metodologia tradizionala bihurtu nahi dute. Praktika onek ikaskuntza prozesua hobetzen laguntzen du eta berrikuntzan oinarritutako metodoak erabiltzen ditu. Gainera, praktika ona gauzatzeko ikaslea,ondo sentitu behar da,gustura eta errespetatua, motibatua,jarrera parte hartzailea eduki behar du‌ Bestalde, irakasleak dena planifikatua izan behar du, jarduerak antolatu aurrez aurretik beti ere klasearen erritmora moldatuz eta noiz behinkako desbideratzeak onartuz.

5


Kontuan izan behar dugu Informazio eta Komunikazio teknologiek bai aukera baita mugak dituela didaktikarako tresna den heinean. Muga horien artean aurkitzen da batzuetan instrumentu bati buruz dugun ideiak, instrumentuari eman ahal zaizkion beste erabilgarritasunak alde batera uztea eragiten du. Hala ere IKT-ren egin beharrekoa da teknologien funtzio hezitzailea bilatzea. Garrantzitsua da jakitea Informazio eta Komunikazioen Teknologiaren integrazioa gelan irakasleen kontzepzio pedagogikoekin bat egin behar dutela. Gauza da irakasleek ez dutela teknologiek dagoeneko dituzten funtzioak zuzenean gelan sartu behar baizik eta instrumentu horiek erabiliz haien irakaskuntza eraldatu behar dute ikaskuntzarako aukera berriak sortuz. KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK: •

Ordenagailuek printzipioz ez dute hezkuntza eta ikaskuntza hobetzen. Beharrezkoa izango da berrikuntza pedagogikoa eta honek ikasleen motibazioa eta errendimendua hobetuko dituzte. Hezkuntzaren kalitatea ez da izango erabilitako teknologiaren araberakoa, baizik eta metodologia egokia erabili behar da erabilitako teknologiarekin ikasketak bat egin dezaten.

Izaera sozio konstruktibista erako ikaskuntza prozesua garatzeko eta organizatzeko erabili beharko litzateke IKT. Hauek Piaget, Vygotsky, Brunner eta beste hainbatek egindako ekarpenaren emaitza da. Baina protagonista ez da teknologia, ikaslea baizik, teknologia ezagutza eta egin beharreko jardueren bitartekoa izanik.

Teknologia informatikoak, informazioa manipulatu, gorde, zabaldu eta berreskuratzea ahalbidetzen du azkar eta erraz gainera.

Teknologia digitalak oso baliabide indartsuak dira, ikasle-ikasle eta ikasleirakasle komunikazioa ahalbidetzen baitute, nahiz eta leku ezberdinetan egon.

IKT-rekin egindako praktika onek hiru ezagutza konbinatu behar dituzte: ezagutza teknologikoa, ezagutza pedagogikoa eta ezagutza kurrikularra. Ezagutza hauek bata bestearengandik osagarriak dira eta praktika onak lortzeko konplimentatu egin behar dira, beraz guztien artean oreka bat egon behar du. Eduki kurrikularraren ezagutza asignatura batekin lotutako ezagutza eremua da (teoriak, kontzeptuak,ideiak...) ; Ezagutza pedagogikoak ikaskuntza irakaskuntzaren teoria eta metodologietan datza eta azkenik,teknologien ezagutza teknologia berrietara moldatzen jakitean datza, baina batez ere hauek era produktiboan irakaskuntza prozesuan aplikatzeko gai izatea.

6


Teoria guzti hau gure praktikan oinarritua, jarduera hau praktika on bilakatzeko ,ezagutza hauek konbinatu behar dira: Eduki kurrikularraren ezagutzaren aldetik, ikasleek denboraren kontzeptua landuko dute ideia hau praktikaren ardatz nagusia delarik. Ezagutza pedagogikoari dagokionez gure praktikan ikasleek jarraitu beharreko metodologia didaktikoa elkarlanean oinarritzen da eta autonomia izango da helburuetako bat. Beraz, irakaslearen papera laguntzailearena izango da ikaslea izango baita jardueraren gidari. Azkenik, ezagutza teknologikoa emango da guk proposatutako praktikan ikasleek denbora lerroa egiteko programa zehatz bat erabiliko dutelako online bidez. Beraz, guk proposatutako jarduera praktika ona dela esan dezakegu hiru ezagutza hauek batzen dituelako. Gainera, esan beharra dago praktika hau IKT-ak gelan sartzeko aukera ona ematen duela. Baina ez edozein eratara, denbora lerroa gauzatzeko programak hainbat abantaila ditu ikasleek ezagutu beharrekoak adibidez datuak sartzeko duen taula, argazkiak eta testuak internetera igotzeko erraztasuna‌ Praktika hau ordenagailuz gauzatzea ikasleen autonomia, elkarlana eta motibazioa bultzatzen ditu, puntu hau praktika onaren ezaugarrietako bat delarik.

4.

Ondorioak.

Lehen Hezkuntzan izan dezakeen erabilgarritasunari dagokionez, oso tresna baliagarria da, bertan programa berriaren erabilera ikasten dutelako, eta ez hori bakarrik, baita beraien bizitzako gertaera garrantzitsuenak aukeratzea eta denbora-lerroan kokatzea ere. Gainera, denbora-lerroak egiteko programan, datuak sartu behar dira (data, gertaeraren izena, deskribapen laburra eta deskribapen luzea) eta hori ere ikasteko modu bat da. Denbora-lerroa, praktika onaren adibide bat da, izan ere, ez du ikaskuntza tradizionalaren eredua jarraitzen. Hau da, denbora-lerroan ipini behar dituzten datuak ez dira irakasleak emandakoak, baizik eta ikasleak berak bizitako gertaera garrantzitsuetatik hasten da ariketa hau. Gainera, ikasleak motibazio estra bat edukiko du, praktika honek bere bizitzan bilatzea eta oroitzea eskatzen duelako, ikaslea bera baita ariketaren protagonista. Proposatzen duguna, ez da TimeRime web orrialdeari buruz azalpenak teorikoki ematea, baizik eta ikasle guztiak ordenagailu gelara eramatea eta han, praktikaren 7


bidez ikastea. Praktikaren bidez, ikasleak motibatuagoak egongo dira, irakasleak txapa eman eta ikasi beharrean, ikasleak paper aktiboa izango du praktikatuz. Orokorrean, interesgarria izango litzateke ikastetxe guztiek metodo aberasgarri hau praktikan jartzea, emaitza positiboak dakarzkielako. Metodo honen bitartez, umeek praktikaren bidez ikasi egiten dute eta osatuagoa izango da beraien ikaskuntza. Guk erabilitako tresna, TimeRime hain zuzen ere, programa egokia da denbora-lerroak egiteko, baina eduki aldetik, ez da haurrentzako aproposa, kontzeptu asko azaltzen baitira bertan, eta agian konplexuegia izango da gure ikasleentzat. Informazioa jartzeko edo irudi bat txertatzeko esaterako, sinpletu egin beharko lukete, haurrak arazorik gabe jardun dezaten.

BIBLIOGRAFIA: Testuak: - Gonzalez Ramirez,Teresa. El concepto de “buenas prácticas”: origen y desarrollo (2007), www.comunicacionypedagogia.com, 2014/09/24 hartuta. - Area Moreira, Manuel. Algunos principios para el desarrollo de buenas practicas pedagógicas con las TICs en el aula, (2007) http://manarea.webs.ull.es/wpcontent/uploads/2010/06/CyP-buenaspracticasTIC.pdf . 2014/09/24 hartua. Argazkiak: http://www.heraldoaranjuez.com/wp-content/uploads/2013/09/libro.jpg http://educini.com/wp-content/uploads/2012/03/primer-dia-de-clases.jpg http://www.dis.uia.mx/grupos/2011p/dw_a/joomla04/images/midiendose.jpg

8


http://fotosde.net/wp-content/uploads/2014/08/Im%C3%A1genes-de-cumplea %C3%B1os-para-mi-hijo-5-300x200.jpg http://txakusine.blogspot.com.es/2010/01/urtebetetzeko-postalak.html

http://escribeygana.com/wp-content/uploads/2014/05/mama-con-ni%C3%B1o636x303.png http://www.narizdenieve.com/portal/images/stories/samoyedo/cachorros/Cachorros %20del%20pasado/Cachorro1.jpg http://supercachorros.org/wp-content/themes/parallelusunite/includes/timthumb.php?src=/wp-content/uploads/2012/08/dogbath.jpg&w=242&h=162&zc=1 http://3.bp.blogspot.com/-nkY2t6KHuQ/TwAxCRvjPDI/AAAAAAAADBg/MNRuiFTEgk8/s1600/TEATRO+INFANTIL.jp g http://www.vidstopin.com/pics/cCrD1vbxl3w/olentzero-a-gripeak-jota-antzerkia.jpg http://3.bp.blogspot.com/wIzszUq0bnE/UQMF7iGR79I/AAAAAAAAAHA/ieVum2ke6y8/s1600/DSCN0323.JPG http://fotos00.diarioinformacion.com/2009/01/07/646x260/2009-01-14_IMG_200901-07_02.35.40__X1001.jpg.jpg http://tamborrada.diariovasco.com/noticias/2012/fotos/tamborrada-infantil-3.jpg http://www.lainmaculadahernani.com/inmaculada/usuariosftp/conexion/imagenes11 5a.jpg http://www.bilbao.net/hezkuntza/aresti/images/Ihauteriak.JPG https://meditacionesdeldia.files.wordpress.com/2014/07/bebe.jpg https://encrypted-tbn2.gstatic.com/images? q=tbn:ANd9GcR0K0C1Xfhs9Y7zN_IWQe2gMMRiluzMq4sqVLNJ0PPgIP9ZqgaptQ http://estaticos02.telva.com/imagenes/2010/09/16/ninos/1284640493_0.jpg

9


http://3.bp.blogspot.com/-OMDZodMJPs/T5bAHR4RfxI/AAAAAAAAAXg/lWw4OkbC4EQ/s400/P4240003.JPG http://3.bp.blogspot.com/-OMDZodMJPs/T5bAHR4RfxI/AAAAAAAAAXg/lWw4OkbC4EQ/s400/P4240003.JPG http://3.bp.blogspot.com/-OMDZodMJPs/T5bAHR4RfxI/AAAAAAAAAXg/lWw4OkbC4EQ/s400/P4240003.JPG http://escuela.cuidadoinfantil.net/wp-content/uploads/2008/08/salidass.jpg

10


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.