Bolondresei agurra

Page 1

BOLONDRESEI AGURRA 2013ko maiatzaren 23a


Otsailetik maiatza bitartean, ostegun arratsaldeetan Idoia, Martintxo, Amaia eta Asier gure ikasgelan egon dira eta ikasleak talde txikietan lanean ari zirela laguntza eman diete.


Gaur azkeneko saioa izan da, agurraren ordua. Lanean jarri ditugu lauak. Lehenengo lana: igarkizunak asmatzea. Bi anaia dira. Bosna ume dauzkate. Denbora guztian zintzilikan daude..


Buruan jotzen naute erosi eta gero. Horrela gelditzen naiz betirako preso.


Beti geldi, beti urduri. Lo egunez eta gauez dantzari.


Harria bezain gogorrak, txakurrentzat gozoak. Beraiek gabe ezin da ibili, ez eta besoak erabili.


Suak beldurra dit, landareek maite naute, lurra garbitzen dut eta egarria kendu.


Zein hizki izango ote da?

Ez dago mendietan, eta bai soroetan. Ez dago zuhaitzetan eta bai enborretan. Ez dago adarretan eta bai hostoetan. Zer izango ote da?


Hankak ditu, ez da ibiltzen. Ez da pertsona, ez aberea. Asmatuko al duzu bere izena?


Neguan kalean nagoela gorrotatzen naute. Udan etxean nagoela maite naute. Ba al dakizu nor naizen?


Asmakizun bakoitza asmatzearekin batera bi hizki eman dizkiegu. Bigarren lana: mezu sekretua asmatzeko hizkiak ordenatzea. Kostata baina lortu dute.



Ondoren oparien momentua ailegatu da.



Bukatzeko Idoiak, Asierrek, Martintxok eta Amaiak prestatutako merendola!


IGARKIZUNEN HITZAK (nahasita) Izotza

O hizkia

Hezurrak

Iltzea

Mahaia

Izarrak

Eskuak

Ura


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.