Igo gomendioak

Page 1

LIZARRAKO IRAKURLE KLUBAREN I.G.O.rako GOMENDIOAK, 2014

Piztiaren begiak, Alberto Ladron Alberto Ladronen azken liburua aukeratu dut nire gomendioa emateko, baina egile beraren beste edozein liburu ere hautatu ahal nuen. Euskaraz irakurtzeari buruz mintzatzen denean jende askok aipatzen du oso liburu zailak direla, edo gai aspergarriak, edo‌, edozein aitzaki euskaraz ez irakurtzeko. Baina, gure hizkuntzan, gainerako hizkuntzetan bezala, bada zer irakurri, eta norbait euskaraz irakurtzera animatzen bada, baditu Alberto Ladronek idazten dituen bezalako istorioak, jakin-minez eta azkar irakurtzen direnak. Intrigazko istorioak eta nobela beltzak. Udan, igerilekuan, mendian edo itsasoaren bazterrean gozamenez irakurriko dituenak. Kiko Escobar.


Katedrala, Raymond Carver Estatu Batuetako hiri anonimo bat. Jack eta Fran, bikote arrunta, bizimodu arrunta daramana. Hitzordu arrunt Jacken lankide baten etxean. "Munduko hortz makurren eta koskatueen igeltsuzko moldea" erlikia gisa egongelako apalategian erakusten duen emazte musugorria; zortzi hilabeteko seme gizen ezin itsugiagoa eta maskota gisa hegazterren karrakaria. Hori da Jack eta Franek etxe horretan aurkitzen dutena, baina horrek ere bizimodua aldatuko die. "Lumak" Katedrala liburuko lehendabiziko ipuina dugu. Carverrek ez ditu aparteko istorioak kontatzen baina estilo zuzen, soil eta gupidagabearekin amerikar arrunten bizimoduan murgiltzen gaitu. Errealismo zikina erraten diote bere idazmoldeari eta egia da errealitatea biluztu eta bere gordinean erakusten duela. Erraza da irakurtzeko eta guztiz interesgarria.

Bego単a Martinez. Mihiak aske, Elias Canetti Oraino gogoratzen dut 17-18 urterekin irakurri nuelarik liburua, amak utziriko La lengua absuelta zen, ez dakit Brugueran edo Alianza Editorialen, baina hantxe segitzen du, gurasoen etxeko liburutegian, azala zimurtua, higatua, hainbertze eskutatik pastua, hainbertzeko plazera emanikoa. Eta duela guti jakin nuelarik euskaratu berria zela, poz ikaragarria hartu nuen, euskarak ere merezi baitzuen halako bitxia bere gordailuan. Obra hau Canettik idatziriko trilogia autobiografikoaren lehena da, eta niretako ederrena. Bertan idazlearen lehen urteak kontatzen dira (19051921): Danubio ondoko herri bulgariar batean sortua eta familia sefardiar baten semea izaki, Canetti tikitatik hainbertze arraza eta hizkuntzaren artean hazi zen, eta horrek sekulako mundu ikuskera zabala eman zion. Liburua erraz bihotzeratzen da, egileak bere lehen urteetako hezkuntza sentimentala baitu solasgai nagusi. Gainera, familiak harturiko erabakiak zirela eta, Bulgariatik Manchesterrera eginen dute, eta gero Viena eta Z端richera. Irakurleak ezin ahantzizko pasarteak irakurriko ditu, eta idazleak urte haietan izandako bizipen gazi-gozoek astindu eginen dizkiote buru-bihotzak: arrunt fite hiltzen den aitarengandiko amodioa, amak irekitzen dizkion ateak literaturan eta hizkuntzen unibertsoan bete-betean sartzeko, eta, oro har, eguneroko bizitzak ekartzen dizkion esperientzia erabakigarriak. Xabier Iaben.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.