Paradisua

Page 1

Juan San Martin Liburutegia Harixa emoten

Arrate EgaĂąa, Paradisua, Elkar 2012 Iruzkina: Antxon Narbaiza


Literaturaren zubitegian http://zubitegia.armiarma.eus/?i=202

Hitzen uberan http://www.uberan.eus/?kaia/item/arrate-eganaparadisua-nire-obrarik-nagusiena-da

Wikipedian https://es.wikipedia.org/wiki/Arrate_Ega%C3%B1a

2


Laburpena Bost ipuinek osatzen dute 157 orrialde dituen liburua. Eta beraietako hirugarrenak Paradisuak ematen dio izenburua liburuari. Hona hemen ipuinon laburpena. Sinopsi orokorra Liburuaren kontrazalean laburbiltzen den bezala, “zoriontasunaren bila dabiltza kontakizuneko protagonistak�. Gazteak, oro har, familiarekin harremanetan oraindik, emantzipatzea edo beren burua aske sentitzeko irrikan batzuetan, gizateriaren historia bezain

zaharra

den

maitasun

bilaketaren

jolasean

bestetan,

(pertsonaien

(ez)egonkortasun emozionalaren aipamena nagusi da kontaera ia guztietan). Laburbilduz, zuzen edo zeharka Paradisua –letra larriz– bilatzen ari diren pertsonaiak ditugu kasu askotan. Neguko udareak Ipuinaren harian gure ustez zer ikusi askorik ez daukan udareondoen hazkuntzari eskainitako kapitulu oso baten ondoren hasten da kontaera. Geografia aldetik Nafarroan kokaturiko ipuina: Lizarraldeko herri hartan, eta gure protagonistaren etxean, bada, udareondoak hazten dituzte azken urteotan. Etxeko jaunaren azkenetako burutazioa dirudi bost seme-alabatako familia aurrera ateratzeko hainbat erdi ipurdiko lantegiren ondoren, zeren alabak aitortzen duen bezala, aita zorrotza eta ideologiaz integrista bada ere, pertsona duina, legeen barruan dabilena baita, eta, gainera, nahiago du pobre baina ondradu bizi. Posfrankismoan kokaturiko kontakizuna. Familia nafar frankista bat dugu bertan. Buru-buruan bere autoritatea inposatzen duen La Estellesa-ko autobus gidaria dugu aita. Eta, jakina, horrelakoetan inoiz baino gehiago, batzuen ordena eta familiarekiko zintzotasunak besteen askatasun egarriarekin egingo du talka. Narrazio honetan familia hartako alaba dugu protagonista nagusi. Haren izenik ez dakigun neska euskaltegiko irakasle den Josebarekin maitemindurik dago: mutil hura dena izan baita beretzat. Berarekin bizitzera joateko prest dago. Baina... Bi tentsio gune nagusi ditu narrazioak. Bata, euskaltegian goikoek emandako aginduak betebeharra dela eta, protagonista nagusiaren mutil lagunak, Josebak, estutasun handia sortzen du euskaltegiko langileengan. Bien arteko harremana ondo zihoan baina aipaturiko gertakariaren ondorioz, badirudi hark gure neskaren 3


mutilarekiko xera eta estimua jaitsi araziko duela, geroko haren erabakiarekin zer ikusi izango duelarik seguruenik, eta bestea, orduko giro politiko zailaren ispilu: Lizarran eskuin erradikalen mitina dela eta, bertako giroa eta, batez ere, protagonistak eskuindarren artean aitaren presentzia nabaritzen duenean. Giro hertsi hartan, Josebarekin harreman estua behar zuenak zalantzak agertzen ditu neskaren aldetik. Are gehiago, hark bere asmoak azaltzen dituenean: “zer esan gurasoei eta Josebari Maribirekin bizitzera joango nintzela”... Grindavik Aurrekoan emakume bat izan bada protagonista nagusia oraingoan mutilak dira pertsonaia inportanteenak. Kepa eta Joseba lehengusuak. Joseba da baina narratzaile, haren begietatik jarraituko ditugu gertakariak, haren ikuspegitik kontakizuneko pertsonaiak epaituko. Kepa lehengusuari atzerrira, Europako iparraldera, lanera joatea proposatu izaten diote. Ez da oraingoa kontua. Denek edo ia denek amesten dute Kepak egin behar duen Groenlandiako egonaldia. Baina berak luze irizten dio. Oraingoan Kepak berak interesik handiena bide du, kexu baita bizi duen egoeraz, izan ere, bere burua zorte txarrekotzat jotzen du bizitzan. Esaterako, bere lagun guztiek ez bezala, EGA azterketa ere birritan suspenditu egin omen du. Aitarik ez du, ama, berriz, Kontxi adore handiko andrea dugu. Maite-gorrotozko harreman berezia dute amasemeak. Hemen ere, Kepak amesten duen Grindavik paradisu handiaren esperoan, gazteek euren paradisu txikia dute, baserri forman, gainera: Apezpiku du izena eta bertan jostatu izan dute Kepa eta Joseba lehengusuek. Baserri giro hura nonbait Keparen aita zenak Pedro Marik bultzatua zirudien. Aurkaririk falta ez dadin, Isidro aldameneko baserriko gizasemea agertuko da bai eta Kaiku zakurraren istorioa nahasia ere. Maite-harreman korapilatua ere ageri da bertan: Mirene ezkutuan maite du Josebak nahiz eta Keparen neska “ofiziala” izan. Josebak pozik behar luke lehengusua atzerrira joan ledin, hartara neska laguna errazago bereganatuko bailuke. Protagonisten deskripzio aski zehatzak. Emakumeak eta –batez ere– amak izaera gogorrekoak dira. Amaieran Kaiku zakur –garai batean zeharo erasokorra omen zena– leial bihurturik ikusiko dugu. Aipatu bidenabar ipuin gehienetan etxekotutako animaliak ageri direla. 4


Paradisua Suspensea erakusten duen ipuina non oraingoan protagonista nagusia neska bat den: Izaskun. Neska-mutilen arteko amodio-desamodioak narratzen direlarik, bi pertsonaiaren patuak narrazioari interesa emango dio. Bata, Gabriel mutil bakartia, eremutar (eremita) bezala bizitzea aukeratu duena Jaizkibel mendiko itsaslabarrean. Bestea, Ioritz ihesi eginda dabilena, ustez desagertua. Nesken artean Izaskunekin batera Eli dago. Berak eramaten dio jana Gabrieli. Baina une batetik aurrera Izaskunek hartuko du eginkizun hori. Emakumeen norgehiagoka bezalako zerbait susmatzen da kontakizunean, nork garaikurra eraman. Izaskunek ez du denbora galduko amodio kontuan, eta egunez Ignazio eta gauez Gabriel?, baina bere jakin-minak agian, tradituko du. Pertsonaien azterketa psikologikoa dabil bitartean non izaera emozionalak –Izaskunen ama eta Eli, adibidez–, Izaskunen beraren kartesianismoarekin borrokatzen diren. Suspensea sortzen da istripu baten ondorioz, ipuin amaiera uste gabekoa ekartzen duelarik. Mont Saint-Michel Emakume protagonista eta Bladi izeneko bere nobio ganora gabeko puzkertia (!) Frantziako Normandian barrena doaz hil aginean dagoen neskaren amonaren neba fraidea etxera ekartzeko asmoarekin amonaren azken desioa bete dadin. Monasteriora iritsi eta osaba Pierre deitzen duten fraide sartu zen gizona gaixo dago. Itxoin beharrean daude. Bien bitartean ez dira geldi egongo bisitariak. Monasterioko Fabian fraide gaztearekiko neskaren maitasuna eta harrigarriro bertan gelditzea erabaki duen nobio poeta eskasaren hautua, izango dira gazte bien hautuak. Fabian delako fraide modernoak –janzkeran behintzat– Mont Saint-Michel ingurua ezagutzera eramango du neska halako erromantze itxurako zerbait susma daitekeelarik. Narrazioak bere hari mekanikoa jarraitzen du: osabaren bisita arrebari, honen heriotza bitxia eta, harrigarriro, ezustea, monasteriotik asperturik itzuli datorren Bladi nobio bitxiaren presentzia. Osagai hauekin guztiekin gatzik gabeko ipuina ehundu duela egileak deritzogu; gure ustez liburu honetako arruntena. Pertsonaiak, oro har, ez dira sinesgarri egiten. Irrealtasuna, hauskortasuna dario ipuinari gure uste apalean.

5


Amamaren pertsonaia berezia eta bitxia, filosofia irakaslea bera, zeinak erro uneak deitzen zituen bizitzak dakarzkigun une zoragarriak, interesgarria da a priori, baina ez du narrazioan garapenik anekdota hutsean geratzen delarik. Abenduak 21 Maddi 9 urteko neskatoa bortxatu eta erail dute urbanizazio burges txiki batean. Xehetasun geografikoa ere ematen zaigu: Uribe-Kostako Itsasmira deitzen da aipaturiko urbanizazioa. Bertan bizi diren bikote eta euren seme-alaben gorabeherak narratzen dira jarraian, beti ere Maddiren patua guztiengan present dagoela. Abenduaren 21ean gaude –hortik ipuinaren izenburua– eta badira bi urte norbaitek erailketa izugarria burutu zuela. Neskatoaren absentzia eraman ezinda dabil Klaudia, neskatilaren amak, edariari emanda baitabil sarri. Klaudia eta Joxean, Marisa eta Carlos, gurasoen aldetik, Ander eta Naroa gazteak, bestetik, krisian daude gurasoak euren senar-emazte bizitzan, gazteak, berriz, giro neurotiko samar hartan norabide bila dabiltzala dirudi. Lau ahotsek kontatuko digute 1. pertsonan nork bere ikuspegia etxalde haren inguruko bizilagun eta gertaerez. Naroa da aurrena. Belgicara doa, lehen ere izana da ikasketetako praktikak egitera Leonardo programaren barruan, baina batez ere alde egin nahi du Gabonetako parafernaliatik alde egiteko. Gainera, atzerrian zela erail zuten Maddi eta Herbert mutil laguna du zain. Naroak hiru emakume mota bereizten ditu bere amarengandik hasita. Baina bere aldamenean daukan Klaudiaz ari da zeinen hordi fama zabaltzen ari den auzo guztian barrena. Halere, ezin du ahantzi neba-arreba biei lagundu ziela emakume hark. Zehazten ez duen aitorpena egiten du: bi sekretu omen daude bere familian. Marisa izango da hurrengo ahotsa. Ander semea babesten du erabat Carlosek senarra alaba gurtzen duen bezainbeste. Zalantzak izan bide ditu bere semearen joera sexualez baina orain, lasaiturik, honakoa dio “eskerrak Isabelekin ondo doakion�. Narratzaileok gainerako lagunen gainean ari dira baina batez ere Klaudiaz. Bekaitz ere bada agian Marisa. Emakume ederra, kurbaduna. Maddiren gertakari doilorraren ondoren, elkarte bateko partaide egin da Klaudia, elkarte justizieroa justizia legeetatik kanpo ebatzi nahi duena, nonbait. Klaudia agertzen da bere etxeko giltzen bila eta nola mozkorturik datorren etxera lagunduko dio Anderrek zeinek jakin badakien haren

6


besoetan gozatzen...Antzezlan klasiko askotan bezala etxe baten barruan tentsioa nabari da Klaudia-Marisa eta Anderren artean. Ander dugu hirugarren ahotsa. Terapia bezala, hasi da Isabel deitzen den neska batekin. Adierazi dugun bezala, bere amak erabat babesten du. Carlos, azkenik, Marisaren senarra da, mediku lanbidez eta opera maite du. Bere emaztearekin joan ohi da baina aspaldian hura pertsona “higuingarria� bihurtu zaio. Gutxiespen erabatekoa du “ergel� ere deitzen du. Ez zaio laburtuz, bat ere gustatu haren txarrerako bilakaera. Haren feminismo mota kritikatzen du. Hori bai. Bere semeak bezala, Klaudia miresten du. Elkartearena ere badaki berak. Amaieran argitu gabeko suspenseak jarraitzen du. Aita-alaben arteko berriketa telefonoz ageri da, bien bitartean polizia bat Klaudiaren hitz egiten ari dela ikusten duelarik. IRITZI KRITIKOA Bost ipuin izan dira bada, liburu honetan irakurri ditugunak. Nere irizpidearen arabera, Paradisua eta Abenduak 21 dira erakargarrienak. Azken honetan, adibidez, non egilea pertsonaien izaeran eta jardunbidean sakontzen gehien ahalegintzen den, nahiz eta amaierak ez duen agian, gure aurreikuspena beteko. Bestalde, 1. ipuinean, Neguko udarean, aski lineala eta topikora jo lezakeen arren, ederki dator islatua aitaren irudiaren bitartez, pertsonaren ideologiaren eta gizatasunaren arteko desberdintasuna. Ostera, Grindavik, aski nahasia da gure gusturako eta, batez ere, Mont Saint-Michel, lehenago adierazi dugun legez, bi ipuin hauek ez dute besteen kalitaterik. Beti ere gure iritziz.

7


8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.