Ahotsak eta hitzalak nobelaren iruzkina. Antxon Narbaiza

Page 1

Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten”

AHOTSAK ETA ITZALAK Maixa Zugasti, Erein, 2018

Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2019-01-08


Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Maixa_Zugasti

Literaturaren zubitegian

https://zubitegia.armiarma.eus/?i=979


Ahotsak eta itzalak Hurbilketa Egituraketa berezi duen nobela dugu Ahotsak eta itzalak hau. Hiru kapitulu dituen arren eta, guztira, 239 orrialde, beraien banaketa aski bitxia da. Hasteko, lehenengo kapituluak, hiru atal baititu, bigarrena beste hiru eta, hirugarrenak, azkenik, beste hiru. Tematika aldetik, berriro ere gure Harixa emon, irakurketetan barrena gertatu izan zaigun legez, Espainiako 1936ko gerra du ardatz kontakizunak eta, haren eraginpean, hasi eta buka, ibiliko da narrazioa 1.

Nobelaren geografia Nobelak Dapesteguia, Espainiako Gerratik ihesi datozen aterpetxea du kokagune nagusi. Ipar Aldeko Sarzina herrian kokatzen da, baita Villa Maria ere gure protagonisten bigarren bizilekua. Mugaz honantz geratuko da Ibaiondo herria non muga igaro gabe geratuko diren Maddalen eta Marta lagun minak.

Nobelaren harian: 1936-1956 1936ko Espainiako Gerrak eman du eta ematen du gaia haren inguruan fikzioa ehundu ahal izateko. Maixa Zugasti tolosarrak eleberri korapiloz betea osatu du. Gertakari odoltsuen hogei urte geroago 1956an, haur hura nor izan zen gogoratzen du narratzaileak. Arturo dugu berau zeina bere anaia Luis eta haren emazte izango den Terexa, nobelako narratzaile edo berri emaileak izango diren. Antonio eta Maddalenen semeak dira mutil biak, amaren eta arreba txikia zen Mariarengandik banaturik geratuko direnak 1936ko egun hartan noiz etxetik alde egin behar izango duten faxisten etorrera dela eta. 1936ko ekaina da hilabete falta da beraz Gerrak eztanda egiteko baina familia hartan susmo txarrak hartuta daude eta alde egingo dute muga ber-bertan dutela aprobetxatuz. Herrian geratuko baina ama Maddalen eta alaba txikia Maria. Sarzina herriko Dapesteguian aurkituko dute aterpe baina ez luzarorako. Gau batez, Leonardok gure gazteak eta aitak, ihes egingo dute leku arriskutsua bihurtuko baita egoitza hura. Villa Maria izango da hurrengo babeslekua eta, zergatik ez zaigu esaten, hura lekua ezin segurua izango da beraientzat. Bien bitartean sarraski izugarria gertatuko da haiek Dapesteguiatik alde egin eta gutxira “urdinez� jantzitako gizon batzuek sartu eta bertako jende gehiena tiroz akabatuko baitituzte. 1

Aurreko urteetako irakurketetan, adibidez, Kirmen Uribe (Elkarrekin esnatzeko ordua), eta Jose Ignacio Basterretxea (BegoĂąaren itzalpean), adibidez, aritu zitzaizkigun Gerraren inguruan. Aurten, Joanes Urkixoren Ekaitza urrun irakurtzen dugunean, Gerra hartaz arituko gara baina egia esan, ikuspegi nahikoa desberdinetatik.


Horra, iheslari haiek pasatu zituzten estutasunen berri. Ipar aldeko gertaera haiek hor amaituko dira, gure protagonista nagusientzat. Baina orain ama-alaben patuaz hitz egin beharko dute, batez ere, nobelan. Narratzaile desberdinak horretaz arituko dira hurrengo lerroetan. Galdera asko zeuden oraindik plazaratu gabe. Dapesteguia: etxe arrunt bat baino gehiago Arestian adierazi legez, Euskal Herriaren Ipar Aldean datzan Dapesteguia Baitha etxea, Sarzina herrian, izango da aita Antonio eta bi semeen, Arturo eta Luis, babeslekua. Etxe arrunta baino errefuxiatuak bereganatzen dituen egoitza itxura gehiago du goitik beherako eraikinak. Bertatik carrusel berezian, antzezlan batean bezala, ekintzaileak, medikuak, apaizak, txoferrak, pasatuko dira oholtza moduko hartatik. Mutikoen begietatik ezagutuko ditugu bertako pertsonak. Pertsonaia asko pasatuko dira Dapesteguiatik. Batzuek, oso bakanki, besteek, berriz, eleberriaren ehunean garrantzia handia izango dute. Beroien artean, Antonio eta bere laguna den Leonardo, zeinen inguruan ibiliko baita, zuzen edo zeharka, gertakizunen hari nagusia. Baina baita beste hainbat eta hainbat. Esaterako, Marguerite andere garbitzaile eta sukaldaria izango da bertako gobernanta. Bernard txoferra, edota apeza, zeinen hilketa, J. AriztimuĂąo Aitzolena gogorarazten digun... Leonardo vs. Antonio Etxe hartan Leonardo izango da errefuxiatu haien erreferentzia, informazio gehien eta agintea, era berean duena. Haren inguruan pasatuko dira gertakariak bera izango delarik pertsonaia erabakitzaileena nobelaren korapilo guztian barrena. Leonardo banketxe bateko buruak gainerako errefuxiatuek ez duten bizi-maila eta, batez ere, arestian esan dugun bezala, erabakitzeko ahalmena. Antonio izango du langile eta lagun, baina bien arteko harremanak adar asko ditu. Leonardoren guztiz kontrako izakeran, badirudi dabilela mutil bien aita, Antonio. Semeak ongi hezten saiatzen bada ere, Leonardoren itzalpean dabil, zarata handirik atera gabe: Arturo bere semeak “gizon tristeâ€? deituko dio (151). Leonardoren figurak, zuzen edo zeharka, geroz eta protagonismo gehiago izango du. Gertakari zuzenetan, Gerraren ekintzetan zein haien inguruko gorabeheretan. Baina, batez ere gure beste protagonista nagusiei dagokienez, maitasun arloan non etxean ez duena kanpoan aurkitzen saiatuko baita. Dapesteguiako hariak


Errefuxiatu haientzat beste bizitza berri bat hasiko da. Batez ere, bi gaztetxeontzat: Arturok gidatuko du oraindik ume-umea den Luis. Bidaia iniziatikoa izango da beraiena etxe garau hartan, non, gezurra, indarkeria, maitasuna, sexua, eta beste hainbat gauza ikasiko dituzten. Dapesteguia hura Espainiako Gerrako errebeldeen kontrako erresistentziaren beste kokagune bat izango da. Bertatik beren borrokaren legezkotasuna defendatuko dute. Aldizkari bat aterako dute, ale bakarra, non Antoniok aitak, besteak beste, idatziko duen. Etxe barruko harat-honat etengabean gaztetxo haientzako egun guztiak desberdinak gertatzen ziren. Dapesteguiako ganbarak, batez ere, erakarpen handia zuen ume moko haientzat. Bai eta Margueriteren gora beherak. Bernard txoferrak zirriak degizkio emakumeari, baina honek pretendiente bat baino gehiago bide du. Han baitabil Mateo Granados medikua ere. Leonardo eta Mateoren bilera misteriotsuak non batek bestea zaurituko duen hura espiatzen ari den Arturo gaztetxoaren begietan, erresistentziak sorrarazten duen egoera berezi hartan gerta zitekeen zerbait... Egoerek aldaketa handiak nozitzen zituzten: egun batetik bestera gizon ezezagun batek hartuko du etxean ostatu baina etorri den bezala alde egingo du. Gerra batean daudenez, inor ez da seguru sentituko. Juan izeneko hura bezala zeina etxetik irten eta hilik agertuko den handik denbora batera. Bien bitartean anaia biok etxeko zurkulu guztiak miatu nahiko dituzte, batez ere Luis gazteenak, bere kuxkuxean anaia konpromisoan sartzen duena. Baina norbait bada, egoeraren jabe, arestian aipatu dugun Leonardo da. Leonardo zeinenganako halako morrontza –zelanbait ulertezina– dagoen Antonioren aldetik, Dapesteguiako gorabeherak ongien ezagutzen den pertsona dugu. Badirudi espioitza sareak ere ongi ezagutzen dituela, baina, ostera, bere bizitza sentimentalean porrot egina da. Emaztearekin gaizki, eta, halako batean, jakingo dugu, Antonioren emazte den Maddalenen amorantea izan da. Maddalen ez zen “bere garaiko (eta herri honetako) emakume gehienen antzekoa�. Laburbilduz, eta, Martari, kasu egiten badiogu, Leonardoren alaba izango da Maria neskatoa (206).

Misterioa(k) Hastapenetik, galdekizun izango diren itaunak agertzen dira eleberriaren harian.


Arestian, plazaratu ditugu bi: Maddalenen maitalearena eta, bestea, haren alabatxoaren aitatasun ia segurua. Bestalde, Dapesteguiara itzuliz, bertan barruan non, gerran gaude, mugimendu arraroak gertatzen diren. Esaterako, zein zen pistoladun gizona Juan ustez ekintzaile abertzalea eramango duena behin betiko? Nor zen Isidoro Gabilondo, zergatik erail zuten Juan? Zergatik deituko dute traidore? Zergatik tirokatu zuten “bizkarrez�, hiltzaileak Juan beraren kideak zirelako? (121) Egia al zen, bestalde, tiroketa eta hilketa haien zergatia arma trafikoan bilatu behar genuela? Baina, seguruenik misteriorik gordinena da, hurrengo galdera, alegia, zergatik ama eta arreba txikia geratu diren mugaz bestaldean bakardadean, arrisku larrien mehatxu pean. Emakume gazte bat eta bere alaba, haur bat oraindik, pertsona hauskorrak dira are gehiago gerra egoera larri baten. Gerraren zentzugabekeria bere indarkeria eta hari darizkion ondorioak izugarrik gerta zitezkeen. Galdekizunaren erantzuna ez da eleberriaren garapena amaitu arte ebatziko. Matarengana jo beharko dugu berriro ere. Bere hitzetan entzun dugu: “Hark agindu zion Maddaleni Antonio eta bi semeak erbestean zainduko zituela�(206). Leonardoren maitasun gutun hark Maddaleni New Yorketik, Martak aurreikusten duen bidetik jarriko gaitu (231). Nobelaren harian Arturoren lekukotasun zuzena ezagutuko dugu lehen kapituluetan. Bere Verneren Lurraren bihotzeraino bidaia liburua aurkituko du etxean eta haren irakurketako lerroak tartekatuko ditu bere bizipen idatzietan. Baita David Copperfield ere irakurriko du mutilak erbeste behartuan. Nagusitzen delarik, Luis anaia bera ere nobela bat idazten ari dela, esaten zaigu baina urtebete beranduago hil egingo da. Edozein modutan, Arturok haren paperak kontsultatuko ditu anaiaren bertsioa ezagutzeko. Emazte Terexak hartuko du Luis senar hilaren lekukoa eta, bere kabuz, familiaren misterioak askatzen joango da. Antzu deitzen dio bere buruari ez baitu familiarik izan. Marta Nobelaren erritmoa biziki nahasten da Terexak Maddalen mutilen amaren patua ikertu nahi duenean. Erreferentzia ezinbestekoa izango da Marta, dagoeneko emakume oso nagusia zeina Maddalen auzo izan zen berau bizi zen artean. Martak berak ere bere


historia berezia izan du bere etxean bertan baina Maddalenen bilakaeraz gauza asko daki. Pertsona gutxi dira eleberri honetan zorion. Ez Antonio bere emaztearen sekretua ezagutzen baitu. Ez eta Leonardo ere gizon boteretsu baina zeinen bizitza bera ere ez den arrakastatsua gertatuko. Pilar emazteak ez du tratu oso onik jaso bere bizitzan zehar. Eleberriaren tonua erabat dramatikoa gertatzen da, indarkeria, iluntasuna, pertsonaietan zein paisaian, gailendu egingo da nobelan barrena. Gerraren urteek orbain sendaezinak utzi dituzte hura bizi zutenengan. Marta da beraietako bat. Emakume hura ez da bere bizitza guztian bizi zen etxetik mugitu. Lekukotasun bikaina da, beraz, han igaro zen guztiaz. Hain zuzen, Martak bere senar den Jorge ikusiko du bere etxetik irteten oin hutsik, preso, nora doan ongi ez dakiela. Handik denbora batera libre utzi dutela zabalduko da, baina bera ez da ageri. Horrelakoetan seinale txarra izan ohi da. Martak susmo txarra du eta tamalez hura ere bete egingo da. Merioa etorriko da haren gorpua errekan aurkitu dutela esaten. Baina Marta izango da, behin Leonardo hil eta gero, Leonardoren beste gezur bat plazaratuko duena. Maddalen ez zuten erail, aitzitik, Terexari erakusten dion gutunean agertzen zen bezala, Maddalen zahartzaroan hil zen! Arturo eta Luis Nobelaren baitan oso ongi lortua dago Arturo eta Luisen harremana zein eta euren heldutasunerako bide zaila, beren adinekoentzako egokiena ez den giroan. Mundua interpretatzen hasi dira: ikusten, entzuten, eta ulertzen dutenaren artean. Alde batetik Arturo dugu, nagusiei entzuten diena maiz ulertu ezinik, are gutxiago bibliotekan zer egozten zen gizaseme haien artean. Baina Arturok, gaitz erdi, aita du zenbaitetan bere galderei nolabaiteko erantzunak ematen. Aitaren erantzuna ezaguna zaigun esaldi ezin higatuaren bidez izan liteke: “handitzen zarenean ulertuko duzu�. Okerragoa izango da, Luis txikiaren bizitzako hasiera bidaia. Arturo saiatzen da ahal denik eta zuzenen erantzuten bere ahalen edo interesen arabera. Baina artean mutikoak ez daki irakurtzen beraz, anaia nagusiaren laguntza behar du. Inork amaren falta badu bera izango da.


Bestalde, Arturo narratzailearen lan eskerga dago, alde batetik, txikitako bizipenak orduan sentitu zuen bezala kontatzeko garaian eta, bestetik, urteen harian zelan interpretatzen zituen hausnartuz. Luisen pertsonaia aski ongi biribilduta dago. Bere haur xalotasuna agertzen duenean adibidez, (pistola hartzeko imintzioa egiten duenean edota Dapesteguiako txakurrekin nahastu eta anaiari ea txakur batek bi izen eduki ditzakeen galdetzen dionean bezala). Eta Arturok dioenean, (...) “Luis oroimenik gabeko haurtzaro luzean babesturik bizi zen” (137) Izan ere, haurtzaroa horixe baita, mundua deskubritzen ari den haurraren egoera naturala: dena da berria, ezezaguna...horregatik esan ohi da, arestian esan dugun legez, haurrek ez dutela oroimenik (137). Iritzia Eleberri gertakariz betea, berriro ere, 1936ko Gerra eta haren ondorio izugarriak narratzen direla. Baina behin gertakariak –batez ere gerra gertakariak– igarotzen direlarik gure aurretik, gainerakoa, haien inguruko lekukotasuna eta interpretazioa izango da: Arturo, Luis, Terexa, eta, batez ere, Marta, horra lekuko zuzen zein zeharkakoak: nork bere ekarpena egingo du nobelaren “egia” aurkitzen. Pertsonaia ugari baita zenbait narratzaile ere. Hor dago Arturo, hor dugu Luis bere eleberri “historikoa” idatzi nahian, heriotzak gazterik eramaten duen arte. Hor dago azkenik, Terexa, egiazki senarraren familiaren historia iluna aztertzen saiatuko dena (Juanen heriotzaren zergatia, ama-alaben atarramentua, aitaren izaera ez oso finkatua, Leonardoren ustezko gaiztakeria,... Amaiera, aski harrigarria zein korapilotsua, nobela ausart, egiazki korapilatuari halako ulertezintasun bat dakarkio baina...ezin ahantz interesa bukaera arte gordetzen duela. Dena den, arriskua hor dago, alegia, nobela, gaztelaniaz deitu ohi den folletón bihurtzekoa. Lortu ote du, horrenbeste pertsonaia, egoera ez ohiko eta, itxuraz aski bortxatuetatik ihes egitea? Bestalde, agian, Marta emakume zaharkitu, bakardade handienean bizi den ahotan sekreturik handienak gordetzea, desorekatu egiten du, zelanbait adierazteko, eleberriaren jarduna. Galdekizun hauetaz azken erantzuna irakurleak berak du.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.