12etan bermuta nobelaren iruzkina

Page 1

JUAN SAN MARTIN LIBURUTEGIA

Jasone Osoro 12etan bermuta

Antxon Narbaiza, 2016-05-03


Jasone Osoro: Literaturaren zubitegian http://zubitegia.armiarma.eus/?i=149 Web ofiziala http://jasoneosoro.com/ Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Jasone_Osoro


12ETAN BERMUTA, Jasone Osoro, Elkar, 2015 SINOPSI LABURRA 9 kapitulutan eta 121 orrialdetan banaturiko narrazio multzo honetan, ahots nagusi bat entzuten da non familiako partaide gehienak eta beraiekin harremana izango duten pertsonaiak luze-labur aipatzen diren. Ni batek bere familiako ama, aita, amama, senarra, alaba eta anaiarekin duen edo izan duen harremanaz hitz egiten digu. Horietaz landa, familia saretik kanpo baina Ni horrekin lotura izan duten maitalea eta laguna ere ageri dira zeinek bere atala daukalarik eleberrian. Azken kapituluan, berriz, bere buruari zuzentzen zaio Ni narratzailea. Laburbilduz, ni guztien batuketak emango digu Berta Etxabe protagonistaren izaeraren soslaia. Horrela bada, pertsonaia guzti horiekin izan duen edo duen harremanaz diharduelarik, Berta Etxabe bere burua deskribatzen, aletzen ari da.

Kanta bat, edo bi, pentsamendu bat adieraz lezaketen hariak Edith Piaf frantziar kantariaren abesti ezagun bat ari zaigu etengabe eleberrian barrena zerbait gogorarazten. “Non je ne regrette rien” behin eta berriro entzuten da han hemenka eta, kantaren esanahiari erreparatuz, badirudi, egileak bertan esaten dena bere egin nahi duela, hots, ez dela ezertaz damutzen, eginak egin, ez dela egin dioten onaz edo txarraz arduratzen, hitz batez laburbilduz: iraganaz trufatu egiten dela. Beste kanta bat, “la vie en rose”, hau ere Edith Piaf-ena. Eta bizitzaren paradoxa. Narratzaileak berak esaten diguna: “Zorionekoa izan zen zoritxarrez betetako bizitza izateagatik” (119). Hain zuzen, protagonistak bere burges itxurako bizitzan amesten duena: “gerta dakiola zerbait baina zerbait edo norbait hori mereziko duen gauza, pertsona izan dadila”.

Eta....edari bat Arestian aipaturiko kantua bezala, edari bat, bermuta, hain zuzen, eleberriari izenburua ematen dion edaria.

Bermuta, edari zaporetsua bezain arriskutsua, gustuko du protagonistak. Bihozkadaka idatzia dagoen eleberri honetan hura eta amorantea dira narratzaileak nahi lituzkeenak bizitzaren betetasunera iristeko. Berak esana du: “Bermutaren usaina da desio dudana zure konpainian”. Eguerdiko 12etan, asteazkenero bezala (87). Bermuta terapeutikoa (106). Bermuta mingotsa bezain goxoa, bizitzaren ispilu?

Eleberri bat pas comme les autres Lehenengo pertsonan idatzia, batzuetan umorez, bestetan serios, maiz fribolitatea erabiliz, inoiz ukitu eskatologikoak erakutsiz, Jasoneren eleberriak emakumearen eguneroko bizitzan sakontzen du, haren inguruan eraiki izan diren topikoetan (amatasuna, etxeko gobernua, fidelitatea, sexua...), murgiltzen delarik, hots, emakumea bere harremanen ikuspegitik ikusita: ama, emazte, alaba, biloba, maitale eta lagun den al-

detik, besteak beste. Adierazi bezala, egilearen prosa arina da, esaldi laburrez josia, paragrafo tartekatuak erabiliz, non narratzaileak Bertaren aldartea agertzen duen. Horrela jakingo dugu pertsonaia nagusiak zer nolako harremanak edo agian, hobeto adieraziz, zer irizten dion, zer sentimendu duen haiekiko; hasteko, amarekin (ez oso


onak, maitasun-gorrotozkoa), aitarekin (hasieran, jelos, ama horrenbeste maite izan zuelako (24), errukizkoa, gaixotasuna dela medio), amamarekin (miresmenezkoa, emakume ez ohikoa, iragana baduena, bere maitale eta guzti), senarrarekin (aspertu egiten du nonbait eta, horrek etxetik kanpo abentura bilatzera bultzatuko du protagonista); alabarekin (ez du Bertak amatasun bokazio handirik agertzen baina hura gabe ez litzateke biziko, bai, ostera, senarrik gabe); maitalearekin (“maitatua sentitzea gauzarik inportanteenetarikoa”); anaiarekin (jelos dago Berta, amak hura lehenesten duelako); lagunarekin (protagonistaren bisexualitatea erakusten du, emakumeen arteko harreman-hutsunea nabarmentzen da, halaber); bere buruarekin Niarekin, (bere bizitzan zeharreko pasadizo kontatu gabeak azaleratzen ditu). Oro har, bizitza independentea amets duen emakumea iradokitzen digu eleberriak, alferrikako loturarik gabe, konbentzionalismoetatik urrun (izan bitez, familiakoak, kuadrillakoak...), hots, askatasunik, hautatu gabeko harremanetatik salbu.

Hastapen errituak Emakume baten istorioa den aldetik, bizitzaren urratsak, helduaroraino, islatzen direlarik bertan, argi dago orrialdetan barrena hastapen erritu edo rito iniciático zenbait agertu behar direla. Beroien artean azpimarratuko genituzke, lehen hilekoa edota lehenengo sexu enkontrua, azken hau oso era esplizitoan marraztua: “Bere buztanak nire sasiak puskatu ditu (14). Biak ala biak amari eskainitako atalean. Ama izatearena (ez du ama izatea bokazio bezala hartu, behin eta nahikoa), alabaren atalean barneratua...

Emakumearen kokapena gizartean Emakumea, emakume den aldetik, jasan izan duen giza bazterketa eta, oraindik ere, jasaten ari dena ez du onartuko Berta protagonistak. Bere kexen gezia bere amari zuzendua doa, nagusiki. Horregatik oihu hura, letra larriz idatzia: emakume hark bizitzarako asmoa aldarrikatzen du lau haizetara: “Nik nahi dudana da NIRE BIZITZA ERAIKITZEN HASTEA (16). Zertzelada horrek adierazi nahi luke, aukera berdintasunik ez dugula gizon-emakumeok. Familiatik hasita. Eta horixe leporatzen dio amari, esaterako, bere nebari ematen edo uzten zaiona eta, ostera, berari (neskari) ukatzen zaiona erkatuz (16)

Eleberri feminista? Ohikoa izaten da emakume baten nobela bat aztertzean, feminista ote den galdetzea, besteak beste. Guk gure aldetik, arrunkeria bat esango dugu, alegia, ezer izatekotan, nobela femeninoa dela. Hori bai, egileak konbentzionalismotik ihesi nahi du, izan ere, narratzailearen ustez, itxurakeria gehiegi dago gure bizitzan. Hori dela eta, azala (superfluoa, ilauna) eta mamia (egiazki garrantzizkoa dena) bereizten ikasi beharko genituzke. Protagonistak esaten digun bezala, irudi polita erabiliz: “biziari azala kenduko diot eta mamia jango dut” (88).

Amaren ikuspegia Aipaturik geratu diren familiako partaideen artean egiten den disekzioa, amarena da, gure ustez, bitxi zein orijinalena. Izaera berezikoa, koketa, “gazte zalea”, independientea, arautik kanpo kokatuko genukeen emakumea da, zalantzarik gabe. Lasaia da, lasaiegia alabarentzat. Bizi propioa du, ohartua da bera gainera


“jendeak ez duela ulertzen, gazte eta eder mantentzen delako”. Bertak ez du gehiegi maite ama. Agian, aitak iktusa izan arren, bere bizitza egiten jarduten duelako (kontu eske ari zaio beti, baita Ireneren aitarekin edo izan omen duen affaire batengatik ere (19). Edozein modutan Berta ez dago amari deus barkatzeko. Oso hitz gogorrak aterako dira beraren ezpainetatik. Haren hiletetan, adibidez: (...) “kolirioa bota nuen begian amaren hiletan (92).

Ama atipikoa? Galdekizun da ea emakumeak amatasuna ba ote daraman bere geneetan, bai ala bai. Gure kontakizunean zehar Bertak ematen digu bestelako adibiderik. Esaterako, 71. orrialdean, alabari zuzentzen dizkion hitzetan irakurtzen dugun legez, amatasunak ez dio emakume bati behar duen betetasuna ematen. Bat eta nahikoa! Esaten ari zaio alabari. Agian, eginiko sakrifizioak ez bide du konpentsatzen: “Ez dut oraino aurkitu nire barruan amatasunak emakume oso bihurtuko ninduen azken zati hori. Falta zaidana. Erditze-gelan galdu nuena, esan nahi dut”.

Carpe diem Zenbaitetan protagonistaren zehar-gogoeta moduko bat dario eleberriari: profita dezagun bizitzaz, higatu, nekarazi gure gorputza. Ez diezagun gerta hozkailuan abandonaturiko limoiarena: (...) “lizuntzen ari den

limoia. Inork hartuko ez duena. Hortxe, zimurtu arte...Edota geroxeago: (...) “emaiozu plazera zure buruari: afaria Mugaritzen eta kontsoladorerik garestiena” (119).

Eleberriko prosa Osororen idazkera kazetari idazkera dela esango bagenu ez genuke seguru asko gauza berririk adieraziko. Honekin esan nahi duguna da, ez dagoelako haren baitan –oro har– nola adierazi baizik eta zer adierazi beharraren kezka. Adierazpen-perpausa edo perpaus enuntziatibo laburrak, hizkera mintzatutik hurbil; haren hitz-lauzkoa instintiboa da, kirioak martxan dituen batena; hori guzti hori garbi islatzen baita kontaeran. Asindetonak eta polisindetonak (eta...eta..., hamar aldiz, bost lerrotan, kontatzen ari den horretan irakurleak

finka ditzan bere begiak), elipsia bestetan, adibidez: “gustatzen? (9), akordatzen? (10), edota azpieuskalkiaren erabilera zenbait idatziz, erdarazko jenero marka ezartzen dituela, esaterako: Guapa (66, 103), pelukera (68), boba (71), flaka, potola (115). Bai eta erdal formak euskaraz ematen dituela ere: “desdeluego” (53) Sinonimia darabil protagonistak, hitz joko polita eginez, heroina berbarekin egiten duena (“heroina odolean, heroinak: ama, amama”...) (118). Galdegaiaren absentzia nabari daiteke hainbatetan: “Dutxatuko naiz. Orraztuko naiz. Jantziko naiz” (88). Idazkera arrunta bada, kanonetatik urrun, inoiz, aditz forma bera bi eratara erabilia dator; ikusi dezakegu (17) eta ikus dezaket (18).

Hiztegia


Topikoa gerta liteke, baina eleberri honetan ere, ez dugu irakurketa erraza oztopoa lezakeen hitz berezirik aurkitzen. Dena den, aipa litezke: Bartzak(65): Zorrien arrautzak Belarri-gingila (19): belarriak esegita daukan zatia Destorbu (105): traba Espartzudi-sugandila (74): sugandila mota bat (=gazt. lagartija cenicienta) Panporotu (66): edanarekin piztu Tita (64): orban txikia Tixerta: T-shirt, elastikoa. Trauskil: baldar, baldres. Txartatu (19): ukitu, lardaskatu (?)



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.