Harixa emoten: Koldar hutsa zara

Page 1

Aritz Gorrotxategi

Antxon Narbaiza, 2016/03/01


Koldar hutsa zara Aritz Gorrotxategi idazle donostiarrak, Koldar hutsa zara nobela idatzi du. Bi ataletan banatua, Bat deitzen duen atalean 25 kapitulu isuri dira, eta Bi delakoan, 10; guztira, 309 orrialde osotu arte. Lehenengo atalean pertsonaia nagusiak bere haur eta gazte garaia kontatzen digu. Bigarrenean, Peru aipaturiko pertsonaia bera dugu, orain ezkondua, seme-alabekin eta, zelanbait gizartean kokatua, lan finko batekin, non, nobelaren I. parteko idealismoak, bizitzak erakusten dion pragmatismoari utziko dion leku.

Eleberria leku-denboran Lehen pertsonan idatzia beti, narratzen diren gertakariak iraganean kokatzen ditu narratzaileak. Garaiak aise finka daitezke: Euskal Herrian kokatua, Donostian zehatz esateko, frankismoaren amaieratik, 1996an Peruren aitaren heriotzara arte doan aldia kontatzen du, bere lehenengo partean. Bigarrenean, berriz, gaztaroko kuadrilla bizitza ez da jadanik esistitzen, eta, Krapula taberna-biltokiko gazte multzo hura sakabanaturik geratu da, bakoitzaren ahalen edo interesen arabera. Orain, Peru ezkondua dago, gaztaroan ezagutu zuen Maitanerekin eta seme-alabak dituzte, baina, urteak aurrera, euren harremana krisian edo errutinan sartua dago. Infidelitatea, berekoikeria, mendebaldeko gizartearen ohiko jarrerak eta egoerak agertuz joango dira. Elene du izena Peruren bigarren amodioak eta, harekin ere, pasioaren sua itzali egingo da, batez ere gertakari batek bultzaturik –edo agian hura egoera endekatu baten ondoriotzat har liteke–, zeinetan Peruk agian une hartan minik handiena egingo dion esaldia entzun beharko duen neska-lagunaren aldetik: “koldar hutsa zara”. Narratzailea Maitasunaren lehen printzak direla edo, bizitzaren nondik norakoaz eztabaidatzeko, idazle enblematikoen laguntza (?): Marx, Nietzsche, Ghandi, Bakunin, komunista zein anarkista, nihilista zein bakezale, narratzaile orojakileak idazten du: “ideia nahaspila hartatik boterearekiko ezin ikusia geratu zitzaidan” (46). Gaztaroko barne-borroka

ederki dator islaturik atal honetan. Krapula Ideologien talka hartan narratzaileak bilera leku bat asmatuko du Krapula delakoa, taberna bat, zeina zelanbait orduko euskal ideologien metonimia modukoa baita. Han biltzen direnak gazteak dira, beraien artean nagusiren bat ageri bada ere, Saul, adibidez. Eta euren adinari dagokionez, solastatu, maitatu eta azken finean elkar ezagutu egiten badute ere, ideologiazko osagaia hain izango da handia non bizitzaren beste sentsazioak zelanbait bigarren mailan geratuko diren.

Tesi nobela bat?

2


Aritz Gorrotxategik idatzi duen eleberri honetan ideologiaren pisua erabatekoa da lerro guztietan barrena. Tesi baten aldeko iritzia dabil nagusiki nobelan zehar, beraz, egokiago iruditu zaigu nobelaren ideologia alderdia eta literatur ikuspegia bereiztea, nahiz eta jakin horrelako bereizketak artifizialak edo ezdeusak gerta litezkeen.

Ideologia Egilea bizi izan eta duen garaiaren seme da noski, bere kontraesan, parti-pris, mezu maiz monolitikoen mundua. Galdekizuna, sasoi hartako gazte konprometitu batek egingo zukeena, alegia, zer egin? Hitz laburretan laburbil liteke. Zer egin dezake, gizarte –ideologikoki– horren egituratu batean bizi behar duen gazteak? Egileak bere tesi nagusia pertsonaia nagusiarengan kokatu badu ere, Peruren baitan alegia, asmatu egin du gure ustez, Euskal Herrian garai hartan ezagunen ziren ideologiak plazaratzen. Eta hori lortu du, aurkezten dizkigun pertsonaien soslaiekin. Esaterako, Garazik, neska euskaltzale eta idazlea, Peruk amesten baina erdietsi ezin duen idazle arrakastatsua, liburu bat argitaratzea lortu du, berak, ostera, idazle frustatutzat jotzen du bere burua. Euskal Literatura gaietan hura du protagonsitak iparrorratz. Joanak, berriz, aise identifikatuko dugu, hots, euskal gatazkaz eta enparauekin asperturik, Espainietara alde egiten du. Lukasek, ezker abertzalearen adar gogorrena ordezkatuko luke, inolako ñabardura ideologikorik onartzen ez duena, eta abar. Belatzak, berriz, Lukasen pentsamendu berbera

aldezten du esku hartzen duen une bakanen batean. Testu inguru honetan, Peruk nolabaiteko kontable lanak egiten ditu, haren edo honen jarrera azalduz, maiz kritikatuz. Batzuetan, pertsonaiek soslai ideologiko zehatzik gabeak dirudite, hara nola Iurgi, Garraiz, bestetan arestian aipatu ditugun Garazi eta Joana bezala, arras ongi markaturik datoz. Saul pertsonaiak, aldiz, iragan liberalaren rola erakusten du, nolakoa zen Donostia, orduko bizi-ohiturak eta abar.

Peruren begietatik historia Beste hainbat gazte bezala, jakin-minak astintzen du, denetik jakin nahi du, eta, bilatze horretan, ezkerreko ideologoak lehenetsiko ditu: Bakuninen anarkismoa, botere ororen gainetik, Nietzscheren bereiztasuna, hots, gizabanakoaren indarra artaldearenaren gainetik, eta, oro har, “ideia nahaspila hartatik boterearekiko ezin ikusia geratu zitzaidan” (46). Antisistema bat izan nahi du gaztaroan Peru. Baina bere buruarekin maiz ari da borrokan: Zertako abertzale izan? “Munduak” beste korronte baterantz baitarama gizartea. Eta orduan Peruk Marx (“langileek ez dute aberririk”), Engels edota Nietzscheren kontrako hotsak entzuten ditu (71). Baina, oro har, ideologia nagusiaren eragina, onerako edo txarrerako, euskal abertzaletasunak jarriko du, ezke-

rreko abertzaletasunaren hautuak, alegia, zeina laurogeiko hamarkada hartan, atentatuz eta errepresioz odoldua baitator, non kontrajarritako ideologien talka nabaria zen. Maiz, aurreikuspen manikeoak nagusi ziren: Zuek vs guk, kontrajarpena funtzionatu ohi zuelarik; “zuek: lazo urdina, guk sugea eta aizkora”, dialektika merkean aurkezten zaizkigu. (154) 3


Berunezko urtetzat jo izan diren haietan zeinetan ekintza armatu indiskriminatu, basati eta ugariak, atentatuak: Ordoñez, bahiketak: Aldaia, Ortega Lara, errepresio latzarekin kontrajarriak baitziren (GAL, tortura, espetxealdi luzeak), gure erantzukizuna ez du ahantzi nahi narratzaileak, gerra hartako errudunak atzamarrekin seinalatuz: “mahai Nazionalekoek gazteak borrokara arinkeriaz bidaltzen segitzen zuten, gatazkari su ematen tematuta. Laburbilduz, inguratuta geunden” . (147)

Literatur irakurketa Giro maiz itogarria kontakizunaren mesedetan badoa ere, interesik ez baitu nobelak ia inoiz galtzen, argi dago, narratzeko era, sorrarazten diren irudiak, pentsamenduak, bizipenak, maite-jokoak interesatzen zaizkigula literaturaren ikuspegitik. Adierazirik geratu da egileak izan duen abilezia kontakizunean barreiatu dituen pertsonaien baitan ideologiak banatzean. Baina Krapularen ingurua nagusiki borroka ideologikoaren markoa bada, koka gaitezen orain beste esparruetan. Peru sexua biziki bizi duen pertsona dugu, voyeur samarra gaztetan, emakumeen maitasuna bilatu ohi du. Maitane aurrenik, “gaztaina lorezko ilea” duen neska egiatia, Elene gero, nobelaren II. zatian, zein arrazoi zehatzengatik ez dakigula, lehenengoaz aspertu egin delarik nonbait, biak ala biak sexuari oso loturiko maitasunak ditugu, beraiekiko narratzaileak ongi ehunduriko pasarte erotikoak tartekatzen dituelarik. Peruren krisiak Peru, kritikoa ikusten dugu eleberrian zehar euskal izatearekin. Edota hobeto adieraziz, euskaldun izatearen era batekin. “Kaka kaka da, baita euskal kaka ere”, esan izango du, edozein sorkuntza epaitzearen aurrean izan behar den oreka aldarrikatuz. Jakina, horrelako ariketa batek zalantzara darama pertsona eta zalantzatik ustez sinesten zen horretatik urruntzera. Une batez, “euskal gatazkan” errigore apur bat jarri nahian, euskaltasunaren gehiegizko-

tasun bat susmatzen du bere inguruan eta, sarri aipatzen duen Nietzsche zitatuz, “ni ez nengoen ziur euskaltasunetik ihes egiten ari nintzen”. Peruren krisiak une batzuetan erabatekoa dirudi, deus ez zaio gustatzen bere herrian: Donostia bere hiritik hasita, ñonostiarren jarrera batzuk arbuiatzen ditu. Euskaldunon zaletasun batzuk bezala, adibidez, sukaldaritzari (=sukaldekrazia, deitzen du berak) ematen zaion neurriz kanpoko garrantzia, Peruren arbuioa kulturara ere iristen da: Garoa-n, Txomin Agirreren garaian bizi garela pentsatzen du “Joanes artzainaren kastako zozoak” (303), guztia, gure izaera kontserbadorea, opusdeitarrak eta pantxoapeiotarrak nagusi direlako gertatzen da, korronte ideologiko biok “euskal status-quo aldagaitz egonkorraren erantzule” baitira (Ibid.). Peruri jaramon egin ezkero birsortze bat behar du euskal gizarteak, beste gizarte mota bat, arras desberdina.

4


Azken finean, idazle frustratutzat jotzen du bere burua hark, herri txiki bateko partaide izatean, unibertsaltasun kultoa du amets, adierazgarria da Markus aleman jatorriko lagunari nola inbidia dion, hura ia ezer egin gabe, kulturaren zirrikituetara iristeko askoz lanabes gehiago baititu (129-135 orrialdeak). Euskera Hitz lauzko idazketa egokia du Gorrotxategik, hizkuntzaren erabilera ulergarria, lexiko aldetik noizbehinkako ekarpen bakanak kenduta. Hona hemen zenbait hitz zeinen ulermena arazoren bat sor lezakeen. Aladura: (55) (Alhadura, berez). Gazt= remordimiento

Andeatu (=endekatu) (263) Askitasun (33): Nahikotasun Buruaskitasun: (72): norbera buruz aski sentitzearen egoera... Elutxa: (53). Zulotxoa Erantzuki: (297). Norbaiti zerbait leporatu. (Gazt.=pesar). Erreportxatu: leporatu, (fr. réprocher) Erresalbu: (107). (Gazt. =cautela) Jaidura: (48). Afizioa Karranpa: (55) Kalanbrea Marraka egin (lokuzioa) (274). Ahuntzek, ardiek sortu ohi duten ahotsa. Mulko: (111). Multzo Murko: suila Putalarru: (101) “Kriston” ondo Txirri: ( ) Porroa Zomorroi: (76): zomorro? Zopandi: (292) Lelo (?) Zulomiaka: (90): zulomiatzen, errekistatzen... Uztaitu: (gazt. =encorvar)

ELKARRIZKETA BAT EGILEAREKIN DIARIO DE NOTICIAS egunkarian, 2015-07-21ean, Julene Larrañagak elkarrizketa egin zion Aritz Gorrotxategiri. Hona hemen haren edukia. G: Galdegilea da, E. idazlearen erantzuna. 5


G. NOBELA “probokatzailea” da Koldar hutsa zara (Erein), Aritz Gorrotxategiren esanetan (Lezo, 1975). E. “Ez nuke esango tabuez ari naizenik, baina liburuan naturaltasunez hitz egiten dut gauza askoren inguruan”, dio. Hala, azken 25 urteotako “gure gizartearen miseriak” islatzen ahalegindu da egilea, eta “munduaren zilborra dela uste duen herriaren kontraesanak” azaleratzeko saiakera egin du, “gauza asko kolokan jarriz, baina inori leziorik emateko asmorik gabe”. G. Diktadura eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldia duzu hizpide liburuan. Zergatik aukeratu duzu garai hori? E. Ni belaunaldi horretakoa naizelako, eta hurbiletik ezagutzen dudalako. Banuen sentsazioa kontatzeko gauza batzuk banituela. Nobelak bi zati ditu: bata, 1996. urte inguruan kokatua, eta bestea gaur egun. Batez ere lehen zati horretan bizipen asko nituen, nik neuk bizi izandakoak eta ingurukoenak. Beraz, benetako material batetik abiatu naiz, baina fikzioaren galbahetik pasatu dut. G. Peru dugu protagonista lehen zatian, idazle izatea amesten duen gaztea. Bigarren atalean protagonista bera dugu, baina heldu bihurtuta, eta ia hogei urteko jauzi bat tartean... E. Bernard Shawk esaten zuen gaztetasuna urteekin sendatzen den gaitza dela. Alabaina, zahartzea ere denbora kontua besterik ez da. Denbora bitarte horretan aldatu egiten gara, hanka sartzen dugu, damutu egiten gara... Ahaleginen eta akatsen garaia da, ametsena, beroaldiena... Oso garai bizi eta zurrunbilotsua. On Kixote bezalakoak gara neurri batean, erraldoiak ikusi uste ditugu erroten lekuan. Adinarekin, errotak erraldoietatik bereizten ikasten dugu. Edo, bestela esanda, gauzei neurria hartzen. Nobelako jauziarekin bi garai horien arteko kontrastea azaldu nahi nuen. G. Peru gazte arrunta da, baina ez du artaldeko beste bat izan nahi. Badu nolabaiteko borroka bat ingurukoekin... Bizitza ulertzeko bi ikuspegik talka egiten dute hor, ezta? E. Bai, idealizazioaren eta pragmatismoaren artean ematen den talka hori nabarmena da nobelan. Esango nuke adinarekin pragmatikoagoak bihurtzeko joera dugula. Gaztetan errazagoa da purua izatea edo sentitzea. Adinarekin, hartu beharreko erabakiekin eta bizitzak parean jartzen dizkigun bidegurutzeekin, ordea, zikindu egiten gara. Esperientziaren ahotsa dago horren atzetik. Mundua zer den ikasten goaz eta baita nolakoak garen gu ere. G. Lehen zatian giro konkretu bat kontatzen duzu: lagun artea, tabernak, tertuliak, ordu txikiak… Gaztetasunaren kronika bat, finean? E. Nik uste, oro har, bizi-kalitate handia duen leku batean bizi garela. Gurea herri kontserbadorea da, eta kon-

traesan ekonomikoak identitatearen inguruko auziekin estaltzen ditugu. Hortik nobelan behin baino gehiagotan datorren Marxen aipua: “Langileek ez dute aberririk”. Eskuina, oro har, oso paternalista eta endogamikoa da. Ezkerraren kasuan, bere burua halakotzat duen jende dezente ezagutzen dut, aberaskumeen gisa bizi dena. Horrek ez badie kontraesanik eragiten, beraiek jakingo dute zergatik... 6


G. Eta zergatik koldarrarena? E. Koldarkeria koherentzia eza izan daiteke, hain justu. Esan eta egiten dugunaren artean tarte handia egon daiteke. Niretzat inkoherentea izatea koldarra izateko modu bat da. Inkoherentzia gure bizitzaren esparru askotara zabaltzen da. Gustatzen ez zaigun zerbait ikusten dugu begien aurrean, baina isilik geratzen gara, beste alde batera begiratzen dugu. G. Hizpide duzun garai horren ‘desmitifikazio’ bat egin nahi izan duzu. Zein zentzutan? E. Batez ere identitatearen inguruan. Identitatea ez da gauza estatiko eta aldaezina, dinamikoa eta aldakorra baizik. Oro har, identitatea ulertzeko oso modu itxia eta tribala izan dugu euskaldunok. Eta gaur egun ere, sektore askotan, euskaldun izatea gauza jakin eta monolitiko bat bezala ulertzen da. Uste dut identitatearen zentzu tribala atzean uzten eta euskaldun izateko modu ugari daudela onartzen joan behar dugula. Aberri kontuetan, nolabait esatearren, armairutik ateratzea falta zaigu oraindik. Heterodoxia gehiago. Nobela identitatearen gaia desmitifikatzen ahalegintzen da, zentzu horretan. G. ‘Euskal Herria herri atzeratua da kulturalki’, esan izan duzu. Liburuan ere bada ideia horri erreferentzia egiten dion esaldirik. Hala dela uste duzu benetan? E. Zifrei begiratu besterik ez dago. Gurea, tradizionalki, nabigatzaileen, industrialarien, fededunen eta baserritarren herria da. Eta, orain, sukaldariena. Argi izpi bat azaldu izan da tarteka, baina, pentsa, XX. mende erdialdera arte Biblia zen libururik irakurriena gurean. Oihenartek eta Leizarragak hasitako bideak ez du segidarik izan. Kanpoko pentsamendu-korronteak tradizionalki mesfidantzaz ikusi izan ditugu. Peru Abarkaren eztabaidarekin bueltaka ari gara oraindik… G. Euskal gatazkak ere badu lekurik, baina gatazkaren lehen lerroan egon ez diren pertsonaien begiradatik. Zergatik ikuspuntu hori? E. Errelatoaz hitz egiten denean, Euskal Herrian badago bertsio ofizial bat dagoeneko eginda, baina errelato

bakar bat eratu nahi izatea erredukzionista eta sinplista samarra iruditzen zait. Gauza asko gertatu dira, eta bizipen ezberdinak kontatzea positiboa da. Gainera, literaturan apenas hitz egin den geruza horretaz: gatazka eztabaida mailan, ikusle kualifikatu gisa, bizi izan zuen geruza (gehiengoa, alegia). Hor badira alderdi oso interesgarriak: etikoak, gizabidezkoak... Gauza asko isildu dira beldurragatik. Eta isiltzearen isiltzez, horiek ahaztera ere hel gaitezke. G. Lan literarioa izanagatik, nobela errealista da. Naturaltasunez idatzia eta erraz irakurtzekoa begitandu zait. E. Bai, orain arteko liburuekin alderatuta, ezberdina da nobela hau: zuzenagoa, errealistagoa... Hala ere, ga-

koa da inor ez dela inoren gainetik geratzen. Inor ez dago inori lezioak emateko moduan. Horrek egiten du sinesgarri. Nobelaren hondoan gizakiari buruzko ikuspegi ezkorra dago, baina umorez kontatua. Jakin-mina dut gazteagoek (90etik aurrera jaiotakoek) nola hartuko duten. Haiek beste zerbait bizi eta ezagutu dute.

7


Aritz Gorrotxategi: Literaturaren zubitegian http://zubitegia.armiarma.eus/?i=187 Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Aritz_Gorrotxategi Hitzen Uberan http://uberan.eus/?komunitatea/AritzGorrotxategi

8


9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.