Bihotzean daramagun mundua: nobelaren iruzkina

Page 1

Juan San Martin Liburutegia “Idazlearekin harixa emoten”

BIHOTZEAN DARAMAGUN MUNDUA Maite Darceles, Alberdania, 2018

Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2019-02-05


Wikipedian https://eu.wikipedia.org/wiki/Maite_Darceles Literaturaren zubitegian https://zubitegia.armiarma.eus/?i=991 Bloga http://maitedarceles.blogspot.com/


Bihotzean daramagun mundua Nobelaren egituraketa 230 orrialde dituen eleberri honek 10 atal ditu eta glosario bat. Glosario honetan nobelak zirriborratzen duen etorkizuneko gizartean ageri diren aurrerapen teknologikoak izendatzen dituzten hitzak datoz. Irakurlearen arretak aise igarriko du egileak ezarri dituen konbentzioak. Esaterako, beltzez idazten denean narratzaile aldaketa izango dugu. Zientzia-fikzioaren mugan, etorkizuneko nobela baten aurrean gaudela ez dago esan beharrik.

Sipnosi laburra Lorea XXII. mendean edo, koka litekeen nobela honetan Lorea dugu pertsonaia nagusia. Esmokin bere katuarekin bakarrik bizi den neska bat da. Behin, sare sozialetan berari berezia egiten zaion testu bat irakurriko du. Bertan aipatzen diren hitzak bihotza (emozioa, zirrara), norbere askatasuna (edozein gizakiri zor zaiona), giza harremanak (gizabanakoak behar lukeen askatasuna besteekin harremanak izateko) eta mundu berria (helburu bezala) ditugu, besteak beste. Eta guztia sinatua dator: TRIA. Mezu haren edukiak erakarri egin du Lorea. Horrela hasiko da Lorearen bilaketa etengabea, sutsua, hitz eta akronimo haien atzean zer, nor dagoen ezagutu ahal izateko.

Helene Bidania Beste protagonista nagusia Helene dugu, emakume nagusia, “gerra� bat galtzetik dator. Hariaren beste muturra izango da; Loreak oraina ordezkatzen baitu, berak, Helenek iragana. Helenek arestian aipaturiko letra motaz, bere beste gizarte eredu baten aldeko borroka kontatuko dio gazteari. Helenek ezin izan du bere gazte garaian, ez diote utzi, aldarrikatzen zuen gizartearen aldeko borroka aitzinarazi, baina bere esperientzia kontatu nahiko du. Lorea izango da hartzailea. Sistemak dena edo ia dena kontrolatzen duen arren.

Gizarte kezkagarria Zientziaren eta haren gauzatzea den teknologiaren aurrerapenak zer ekarriko digun, hots, zer nolakoa izango den gizartea, etorkizun ez horren urrun batean, ideologoek, idazleek, maiz aurreikusi baino iragarri izan duten gaia da. Konstante bat: Bradbury, Dick, Huxley, Orwell, Wells, eta beste hainbat eta hainbat idazlek aurreikusten zuten gizartea beldurgarria gertatzen zen. Gurean Asier Serranok foru honetan irakurria dugun Abisalia eleberriak (2014), badu hark ere marko horren inguruko atmosferarik.


Gauza jakina da, literatura mota honetan, alegia, zientzia-fikzioaren baitan, literaturaren eta zinemaren arteko erlazio estua. Gidoi iradokitzaile asko zinemara eraman izan dira, literaturaren alor honi zabalkunde handia emanez. Esan duguna berretsiz, eta, oro har, han-hemenkako literaturan zein zineman (gogoratu Fr. Truffaut-en Fahrenheit 451, 1966ko pelikula aitzindari hura, edota Blade Runner 2049, ospetsua, 1982koa, bi esanguratsu aipatzeagatik), beldurra, izua inoiz, sorrarazten digun gizarte mota bat aurreikusten zaigu1.

Teknologia noren alde egin behar duen Peru

Iparragirre

literatur

kritikariak

dioen

bezala,

(Berria,

2019-01-13),

“teknologiaren garapenak gizartearen erabateko kontrola ahalbidetzen du eta kontzientziaz hustua da bizimodua, azalekoa, menekoa�. Jakina, arazoa dator boterearen jabea den eliteak teknologia hori baliatzen duenean gizarte ase betea, baina kolore bakarrekoa, kritikariak dioen legez, kontzientzia gabekoa dena eta bere mendekotasuna arazorik gabe onartzen duena daukagunean. Maite Darcelesek ahalegin handia burutu du, etorkizuneko gizarte aurreratu, sofistikatu eta totalitario bat marrazteko. Arestian adierazi bezala, hiztegitxo bat, glosario bat, erantsi du nobelaren amaieran, non gizarte berri hartan izan litezkeen aurrerapen teknologikoen zerrenda bat erakusten digun. Auto inteligenteak, esaterako, non makinak berak galdetze baitio bidaiariari: “aparkatuko gara? (21). Txip bereziak edozenbat funtzio burutzeko. Garraioa ere, noski, zeharo aurreratua dugu. Smart sistemak ia edozein lekutan sarrera ahalbidetzen du eta kontsumo lekuak eta erak zeharo desberdinak dira. Eta abar eta abar. Baina, liburu formatua gauza bitxia eta ia desagerturik aurkitzen da eta, batez ere, nobelan barrena behin eta behin azpimarratzen den bezala, inork ez du bere burua seguru ikusiko besteak ez bezalakoa sentitzen bada. Sistemaren partaide zintzoa ez bazara sentitzen gaizki behar duzu. Horregatik gazte iraultzaileen lana elkarte paraleloak sortzen. Esaterako, Oasix delako enpresa, zeina Brunok, Lorearen maitaleak sortu baitu. Etengabe legalitateari izkina egiten jarduten dute. Pilulak dituzte oroimena ezabatzeko... 1

Fahrenheit-en, 451 zenbakia da nonbait, liburuak erretzen diren tenperatura, eta, zeregin horretan aritzen dira suhiltzaileak. Blade Runner-en berriz, planteamendu erakargarria ikusten dugu: mundu honetan gizakiak ezin ditu lan zailak, arriskutsuak egin, hortaz egin ditzagun gure ordezko artifizial batzuk zeregin zikin horientzako, baina gauzak ez dira ondo aterako. Egia esatera, zerrenda luze joko luke. Brazil filma berak ere (1985), distopian sakontzen du. Terry Gillian-ek zuzendua, bertan makina izugarri bat aurreikusten digu burokraziaren mesedetan. Ezinezkoa akatsik izatea. Horregatik heriotza bat ekarri duen haietako batek sistemaren doilorkeria erakutsiko du hura ikertzera ausartu den pertsona ezdeus bihurtuz.


Gizarte mota hartan, non kontsumoa bultzatzen den, baina ez nonbait kultura. Pentsarazten duena behintzat. Bestalde, eta, aurreratu dugun legez, liburu formatua ia ez da existitzen, eta, larriena dena, berriak Sistemak moldatuak dira. Ezin jakin bada, egia non dagoen. Ez da paradoxa darabilten monetari kapital deitzea. Bestalde, gazte haiek glasak, “smartgailuak� janzten dituzte, teknologia inteligentea dute eskura. Arestian esan dugun bezala, kontsumitu egin dezakete, baina ez pentsatu. Ez behintzat Sistemak markatzen dituen ildoetatik kanpo. Komunikatu beraien artean bai, elkartu lanetik kanpo, kontroletatik kanpo, alegia, inoiz ere ez. Kontrola da Sistemaren ezaugarri, psicoach direlako sikologoek eurek ere, gaixoen osasunaz baino haien kontrolaz ardura handiagoa hartzen dute. Panorama bada, iluna da gazte inkonformista haientzat, isiltasuna eta morrontza bertute jotzen duen boterearentzat.

Tesi nobela bat? Iraganaren bilakaerak (Helene) orain hau ekarri du (Lorea). Zientzia fikziozko kutsua duen nobela honek bereizitasun hori dauka, alegia, orain honetan zer dagoen, zer nolako gizartea ondorioztatzen den. Lorea, bere bizitzaren ustezko harmonia –ez dago azaleratzen den istilurik, behintzat, gero esan daiteke sozialki ondo bizi den gizartea antzematen dela–, baina gizarte hartan apur bat sakontzen bada, Loreak egingo duen bezala, ikusten dugu haren izaera zehazten ez den botere batek, bere hiritarren (ez da hitz hau erabiltzen inoiz), hari guztiak kontrolatu eta mugitzen dituela, amaraun izugarria sortaraziz zeinaren barruan nekez senti daitekeen inor aske. Izan ere, Sistemara egokitzen den hura hark elikatu egingo baitu (41).

Helene Bidaniagandik Lorearenganaino Helene Bidaniak bere garaiko borrokaz jakinaren gainean jarriko du Lorea: nola TRIA batasuna sortu zuten, eta, emeki-emeki indarra hartzen joan ziren. (Ez da zaila TRIA jartzen duen lekuan ETA ikustea, haren bilakaera azken honek izan duenarekin alderatzea, antzekotasun handiak baitaude). Baina Sistemak beraien berri, izan bazuen. Errepresioa areagotzen zelarik, borroka armatuaren aukera baliatzen hasi zen jendea. Erakunde bat, botere paraleloa, alegia, indartzen joan zen, baina deus gutxi Sistemari aurre egiteko adina. Iragana hura joan zen, Y andreak, Helenek, euren bilakaeraren berri zehatza eman zion Loreari. Iragan hura joana zen, orainaldia suspertzea gogo zuen hark.


Helene, Lorea gaztearen gidari espirituala ez ezik eguneroko bizitzak planteatzen dituen erronkei ere aurre egiteko estrategia egokiena bultzatzen ikusiko dugu. Eta, nola ez, estrategia hori Sistemak ezartzen dituen eragozpenei itzuri egiteko erabili beharko du: “Borroka hasten baduzu, irabazteko izango da, irabazteko bakarrik. Inteligentzia ausardiaren aurrean joan behar du beti� (36). Baina Helene arriskuan dago inoizko gehien. Sistemakoen itzala ikusten ari da. Gazteek diliak ezarriko dizkiote, gailu beroiekin, boterearen morroiek daramaten lekura daramatela, katakonbetara, agian, bere lagunekin komunikatu ahal izango da emakumea.

Disidentzia eta amore ematea: satorrak eta Katrin Errejimena onartzen dutenek, berarekin bat datozenek, zerua lurrean biziko dute. Horixe dirudi Katrin gaztearen patuak. Disidenteen laguna da, baina Zerbitzu Zentralean lan egin aurrenik eta, geroago, bertan bizitzea eskaini diote. Hain zuzen, errejimenaren bihotzean dago, hau da, haren garroak kontrolatzen dituen erakunde nagusian. Paradisu bat balitz bezala, erosotasun guztiak eskura ditu Katrinek, luxuzko zerbitzuak, eraikin paregabeak. Baina funtsezkoa falta du: ezin izango du kanpokoekin, lagunekin adibidez, harreman deiikusi-rik izan, besteak beste. Isolaturik bizi beharko du okerreko tentaldirik izan ez dezan.

Zer nolako gizartea Loreak une batez, zera dio, TRIAko iraultzaileek amestu zuten mundua, aitzindari haiek miresten dituela; bera moduko gazteek, hain zuzen, gizarte otzan, akritiko, bere oinarrizko eta ez hain oinarrizko premiak asebeterik dauzkan hura aldarazi nahi lukete. Izan ere, tradizioak eskatzen du, etorriko den gizarte berri horren soslaiak etsikortasuna, pesimismoa duela ezaugarri, Maite Darcelesentzat ere: “adi, hiritarrok, datorrena ez da samurra izango� iragartzen zaigu. Ildo horri jarraiki, badu, dena den, Maiteren nobelak bereizitasun bat. Eleberri honetan iragana eta oraina parez pare jartzen zaizkigu, beste belaunaldi bati dagokion Helene Bidania eta Lorea neska gaztearen garaia. Zaharrak berria ezagutzen du.

Zer motatako gizartea borrokatzen duten Lorearen munduak aurrera pausu teknologikoak egin ditu Heleneren garaikoarekin erkatzen badugu. Lorearen gizarteak kontrol zorrotzak jasaten ditu eta, Loreak eta bere lagun ideologikoek gizarte paralelo bat sortu dute, non internet sare berezia duten eta zerbitzari zaharrak erabiltzen dituzten. Baina kontrolpean bizi ziren eta dira.


Ez da arrazoirik zehazten baina Lorearen gizarte hartan, Sistemak dena nahi du kontrolpean, eta, gehienetan lortu egiten du. Internet, sarea, oro har, komunikabideak, gizabanakoak...

Iritzia Egileak, arestian aipatu dugun bezala, berez etorkizuneko gizarte aurreratuaren nolakotasuna deskribatu nahi lukeen ohiko nobelistikak erakutsi ohi duen norabidea darama. Ohiko bi zati erakusten ditu gizarteak, edo nahiago bada, hiru: aurpegirik ikusten ez zaion botere absolutua, gizarte artaldetua, akritiko eta kontsumista, ustez zoriontsua, Ăąabardurarik gabea, bestetik, eta, azkenik, beste gizarte mota bat aldarrikatzen duen jendea, gazteak, oro har. Aurreikuspen horrekin zail da irakurlearen harridura sortzea ehundu nahi den kontaerarekin. Arazoa, bada, gure ustez, nola izan daitekeen arlo honetan orijinala egitatean datza. Hots, nobelak behar lukeen egiturari dagokionez, balizko gizarte horren deskripzioak erakutsi behar dizkigun ezaugarriak azaleratzeko garaian. Maite Darcelesek kontakizun garden bat plazaratu digu non, agian Ăąabardura handirik gabe, onak eta txarrak nortzuk eta non koka litezkeen idarokitzen digun. Nobelaren amaierak, esperantzari leiho bat ireki nahi diola adierazten digu. Iraultzaren eguna hurbil dago, Zerbitzu Zentralak eroraraziko dituzten eguna, “Lorea amonarekin eta Helenerekin elkartuko dituen egunaâ€?.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.